Goiberri 186. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

186. zenbakia. 2016ko apirilaren 15a

GOI B ERRI

Arama 1931-2016 Aramak autodeterminazio eskubidea aldarrikatu zuenetik 85 urte bete dira. Gure Esku Dagok ekitaldia egingo du 6-9


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Arantxa Etxeberria Musika irakaslea

«Saioa ondo prestatzea ardura da, eta ondoren etortzen da gozamena» Mikel Albisu Zaldibia Zaldibiako ospakizunetan ohikoa da Arantxa Etxeberria (Zaldibia, 1961) soinua joaz ikustea: «Saioa ondo prestatzea ardura da niretzat, eta ondoren etortzen da gozamena» . Hamar urte zituela Ez Dok Hamairuren jaialdi bat entzundakoan erabaki zuen musikaria izan nahi zuela. Gaur egun Ormaiztegiko Txindata musika eskolako irakaslea da.

bat irakurtzen dut, azkena El tiempo entre costuras.

Amets bat. Abestuz erantzungo dizut: Euskal Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas, lan eta bizi euskaraz... Euskaldunon menpe dagoen Euskal Herri batean.

Musika talde bat. Aitor Furundarenak, Garikoitz Mendizabalek eta Iñaki Telleriak Tere Irastortzaren Eta orain badakit liburua musika bihurtu duten CD-a dabilkit biraka.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Abesti bat. Ixil-ixilik dago, polit bezain xu-

Lardizabal eskolako haurrek Tere Irastortzari eta bioi egindako omenaldi hunkigarria.

mea.

Zeri diozu beldurra?

Janari bat.

Bizipoza galtzeari.

Zerk sortzen dizu irribarrea?

Zaletasun bat.

Babarrunak odolki, mondeju eta ardikiarekin.

Mendia, mendian galtzea.

Edari bat.

Pelikula bat. Amama. Liburu bat.

Oporretarako leku bat.

Tarteka eleberri historikoren

Alkoholik gabeko garagardoa. Ezagutzen ez dudan edozein bazter.

«Hunkigarria izan zen eskolan Tere Irastortzari eta biori egindako omenaldia»

Duela gutxi aita hil zait, baina jasotako besarkadaz eta animoaz gogoratzeak irribarrea sortarazten dit. Mila esker denoi.

Goierriko txoko bat. Aralarko edozein txoko.

MIKEL ALBISU Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Iñaki Gurrutxaga Kudeatzailea: Ione Berasategi Koordinatzailea: Tere Madinabeitia

Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.eus

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Joxe Begiristain Euskara teknikaria

Bizitza ez da zenbakiz neurtzen lkarri txanda emanez, baina bakoitza bere hausnarketetan aritzen gara orrialde honetako bizilagunok, hurrengo orrialdekoak ez bezala; horkoak elkarrizketan aritzen baitira, binaka, astero. Oraingoan, ordea, Itxaro Mendizabalek duela hilabete hemen Bizitza izenburupean, ohi duen bezain dotore idatzi zuenaren haritik idazteko tentazioari ezin eutsiz natorkio «elkarrizketan». Bizitzaldia denboraz irudikatzeko horman kokatutako marra, zuk mugatu zenuen 70 urte baino urrutixeago jarriko nukeela nik, izan zen nire lehen hausnarketa, Itxaro! Seguru asko, nik edozeinetara ere bizitzaren bi herenak dagoeneko «bizita» ditudala (edo ez!) jakitun, azken herena oso laburra irudikatu nuelako 70 horren pean: az-

E

ken herenaren herena ere joanda, nire 55ekin! Baina ez pentsa, ez nau batere larritzen: zuk orain dituzun 39 horiekin bukatu nituen irakasle-ikasketak nik, eta, nire bizitzaldian mugarri izan zitzaidan esperientzia zoragarri bezain ahaztezina izan nuen berau; gerora, eguneroko bizitza ez ezik, lanekoa ere baldintzatu zidana onerako. Eta, nik baino 15 urte gehiago dituen batek (70 hain justu ere!), badakizu zer esaten didan? Oso gaztea naizela oraindik! Berak 10 urte daramatza erretiroa hartu zuenetik eta ez dio inongo inbidiarik nire adinean jartzeari: hortxe dago auziaren muina, alegia, zuk ondo baino hobeto dakizunez, bizitza ez duela adinak neurtzen. Inondik ere! «Letratakoak» izango gara gu, nonbait, baina gure bizitza ez da 70 cm neurtzen dituen erregelaren arrastoan marraztuz goazen le-

rro zuzena, baizik eta, zu «bete gabeko» ametsez idazten ari zaren orri zuria! Nahi adina orri zuri ditugu eskura, arte-lana izan beharrik gabe, garaian garaiko aldarteak agintzen diguna esku hutsez zirriborratzeko. Horiek betetzea bihurtuz gure biziarrazoi. Bizi izandakoa gogoratuz, bizi nahi duguna gerta dakigun baldintzak sortuz, baina batez ere, unean unekoa bizi izateaz ahaztu gabe. Astelehenero ostirala noiz iritsiko baizik bizi ez denari ilusioa zapuztu gabe, baina astelehena ere bizitzera gonbidatuz; norberaren bizitzaz gustura ez dagoenari, okerrago bizi direnena ezagutaraziz. Bizitza biziz.

Bizitzaren tren hau azkarregi doala diozu, Itxaro; ez da seinale txarra. Poetak luze-iritzirik bizi direnei buruz dio, «denbora pasatu ez baino geratu egin den seinale»… Hori ez da hobea. Nire bizitzaren trenean, zuk aipatzen duzun jaisteko balizko tren-geltokiaren zain egon ordez, ezjakinean eta trena neuk gidatzen segitu nahi dut. Esperientziaren eskarmentuz biltzen noan bizipozaren energiaz bultzatutako trenean, lurbiraren noranzko eta abiadura berean, inguruarekin bat eginik suabe-suabe... Eta batez ere, zuk alabei ematen dizkiezun hego horiek berak eskainiz nirekin bidaide eta gogaide diren guztiei, nigandik nahi adina espazio eta niganako nahi adina desadostasun baliatu ditzaten. Pertsonen bizitzak ez direlako trenbidearen bi errailak bezala, infinitura paraleloak. Norberak liluraz, pozez, itxaropenez... ametsez zirriborratzeko orri zuriak baizik. Askatasun osoz.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Josu Maroto

Asteko irudia

Gure Esku Dago Entzun herriaren ahotsa!

Aste Santuko oporretatik bueltan burua beste nonbait dugu oraindik, nahiz eta etxera itzultzean gauzak ez direla gehiegi aldatu ikusi. Beasaindik Zumarragarako bidean, autobideko azken kurba hartzerakoan aurrez aurre egin genuen topo Arcelor Mittalen itxieraren kontrako pankarta batekin. Welcome home, pentsatu nuen, eta orduan konturatu nintzen zein gustora ibili nintzen aurreko egunetan telebista piztu gabe, egunkarietako portadak begiratu gabe, burua desintoxikatzen eta urteko lehenengo eguzki izpiez bustitzen. Ai, oporrak. Opor santuak! Zeren ni oso ateoa naiz baina festa erlijiosoak iristen direnean, ÂŤaitaren eta semearen eta espiritu santuaren izenean, amenÂť. Haragia jaten dut aizu, baina formal-formal joaten naiz bisitatzen dudan herriko eliza ikustera, arkitektura gustoko dudalako. Hara, etxera bueltan non ikusi genuen Borja zioen seinalea, Nafarroara sartu baina pixka bat lehenago, eta kilometro batzuren ostean Ecce Homo desitxuratuarekin argazkiak ateratzen genbiltzan, barreak ezkutatzen, leku santu bate-

an geundelako eta ez genuelako inor iraindu nahi. Baina borjatarrek ere nola asmatu duten poltsikoak betetzen; 2012tik hona mundu osoko 150.000 bisitari izan dituzte. Eta gu beste bi gehiago, oporrak borobiltzeko une gozoa. Laster izango dugu gurean kristautasuna ospatzeko beste aukera bat, behin Mirandaolan atera zelako gurutze itxurako burni puska txiki bat...

tzun

Nagore Belastegi

bat eta

Izugarria da, bai, erlijioak eta bere ikurrek gure bizimoduan duten presentzia. Eta irudipena daukat hain barneratuta ditugula, askotan konturatu ere ez garela egiten. Aurreko asteburuan bertan, igande goiza mendi buelta bat eginez pasatzea erabaki genuen. Izazpiko tontorrera iritsi eta hantxe gurutzea, Euskal Herriko hainbat eta hainbat menditan bezala. Inork gutxik eusten dio hara joanda argazki batean betikotzeko tentazioari. Menditik jaitsi eta Antioko baselizaren inguruan zegoen giroak ere horixe iradokitzen du: ikur erlijiosoak erabateko naturaltasunez ulertzen ditugula, baita fedegabeenak ere. Noski gure herriko ondare kulturala dela, ederra eta oso maitatua. Horrexegatik bizi dugu askok hain gertuko eta berezi Santa Isabel egunean han ospatzen den festa. Baina gatozen harira, hura ere erlijioarekin estuki lotuta. Jai gehientsuenek dute santuren batekin zer ikusia eta denok gozatzen ditugu, zuk diozun moduan, abagunea aprobetxatzen dugu gure ingurukoekin ongi pasatzeko. Nik ere bereziki maite ditut halakoak, horre-

bat

Aupa, hi!; tulun-tulun!,

Iraia Oiarzabal

gatik ez nuke zurrunegi agertu nahi erlijioa praktikatu ez arren bere ikur eta ospakizunetan parte hartzeari dagokionean. Zaila da burbuila horretatik ateratzea. Kosta egiten da, ordea, munduan dagoen injustizia guztiaren aurrean, batzuk erlijioaren izenean burututakoak eta beste batzuk gizatasuna aldarrikatzen duten zenbait sinesbideren pasibotasunarekin gauzatutakoak, askoren fede itsua ulertzea.


06 GOIBERRI

ERREPORTAJEA AUTODETERMINAZIO ALDARRIA 1931-2016

Aramatik Aramara 85 urteko aldarria Autodeterminazioaren aldeko aldarrikapena lehenengo aldiz Aramako eta Altzagako udal aktetan idatzi zuten, 1931ko apirilaren 16an. Errepublikak bi egun zituen, eta euskal estatutuaren peskizan mugituak ziren jada udalak. Aimar Maiz Ekaitzaren osteko eguzki printza bezainbesteko argitasuna izan zen Errepublikaren etorrera 1931ko apirilean euskal udalentzat. Diktadura eta monarkia atzean utzi, eta apirilaren 14an itxaropena erne zen, lehenengo goizaldean Eibarren eta iluntzean Madrilen erregimen aldaketa gauzatu zutenean. Bi egun lehenago, hilaren 12an, igandea, udal hauteskundeak izan ziren. Udalak eratzeko batzarrak astean zehar burutu zi-

ren Goierriko herri askotan. Eta ez zuten haizeak nondik joko itxaron postura eta eskakizun politikoak zehazterakoan. Araman eta Altzagan udalbatza berriak apirilaren 16an eratu zituzten. Karguak izendatu ondoren —Joaquin Mujika jarri zen alkate Araman, Jose Consuelo Oiarbide Altzagan— eta udal funtzionamenduko erabaki batzuk hartu eta gero, mami politiko historiko handiko akordioa egin zuten: «Azkenik —diote bi aktek, berdin—,

erabaki zen Gipuzkoako Errepublikako gobernadore zibilari karguhartzeen berri ematea, eta ezarritako erregimenarekin bat egitea, benetako lankidetza eskainiz eta zera eskatuz». Eta eskakizun zuzena eta garbia egin zuten jarraian: «Une historiko honetan, gure nazioaren askatasun politikoen erregimen suntsitzailea desagertu den honetan, Espainiako estatuaren berregituraketa berriaren aurrean, udal honek, nazio gisa Euskalerriari [Araman

Euskalerria hitza darabil] dagozkion eskubide naturalak eta historikoak baieztatu ondoren, Euskal Herriaren autodeterminazioaren lehenengo ekintza bezala Euskal Errepublika aldarrikatzea eskatzen du, gure arbasoek gozatu zuten bezala, gainontzeko Iberiar Errepublikekin konfederatua».

Ormaiztegi eta Itsasondo Handik aurrerako egunetan, hitz beretan mintzatu zen Ormaiztegiko Udalbatza (apirila-


GOIBERRI 07

AUTODETERMINAZIO ALDARRIA 1931-2016 ERREPORTAJEA

2011ko apirilaren 18an, Goierri beheko 18 alkate Itsasondon elkartu zituen Nazioen Munduak —gerora Gure Esku Dago bihurtu zen mugimendua—, autodeterminazio aldarrikapena egin zutenetik 80 urtera. AIMAR MAIZ

ren 17an) eta Itsasondokoa (apirilaren 18an). Nola Araman, hala Itsasondon, zein Altzagan, udal idazkaria pertsona bera zen: Joxe Angel Izuzkiza Altuna itsasondoarra. Figura interesgarria da, Goierrin «autodeterminazio» kontzeptua duten lau aktetatik hiruren egilea delako —beste udalerrietan ez da hitz hori age-

Itsasondo

ri, Ormaiztegin salbu—. Izuzkiza 1927tik 1936ko abuztuan atxilotu arte izan zen idazkari. Frankistek Reinosara (Kantabria, Espainia) deserriratu zuten gero, lana han emanda. «Oso pertsona euskaltzalea zen, eta hizlari gisa urtetan EAJk antolatutako ekitaldi publiko askotan parte hartu zuen. Kazetari eta Itsasondoko kronikalari gisa, berriz, Murumendi ezizenarekin, El Dia egunkarian, eta Euzkadi eta Argia aldizkarietan idatzi zuen», dio Arkaitz Arruabarrena historialariak Arama, apunte historiko eta etnografikoak liburuan. Ormaiztegin, berriz, aktak zehaztu du udal ordezkaritza osoa «euskal abertzalea» dela. Mikel Aramendi ikertzaile itsasondoarrak dioenez, EAJren bidez iritsi zen autodeterminazio kontzeptudun adierazpen hori Goierrira «Errepublika aldarrikatu zeneko egunean bertan [apirilaren 14an] Donostiako Udalbatzan jelkideen gutxiengoa osatzen zuten zinegotziek idatzi berbera aurkeztu baitzuten».

Txinparta, Bizkaitik Giro politikoa bero zegoen 1931ko apiril hartan. Kataluniak errepublika eta estatu propioa aldarrikatu zituen 14an bertan. Hiru egun iraun zuen nahiak, Madrildik ministro talde bat joan, eta negoziazioetan autonomia estatutura murriztuta utzi baitzuten subiranotasun

Itsasondon 1931ko apirilaren 15ean eratu zuten udalbatza berria. Jose Manuel Sarasola izendatu zuten alkate. Baina kargu banaketa soilik egin zuten orduan. Hilaren 18an egin zuten lehen batzarra.Altzagan eta Araman bi egun lehenago eta Ormaiztegin bezperan erabilitako testu eta formulazio berbera aurkeztu zuten Itsasondoko bilkuran ere. Aho batez onartu zuten zazpi zinegotziek (bost abertzaleak ziren, bi ez).

egarria. Generalitatea berreskuratu zuten, horrekin. Euskal politikari abertzaleak ere kataluniarren ildotik hasi ziren mugitzen, batik bat Bizkaian. Bermeo, Mundaka, Elorrio, Getxo eta Gernikako alkateek prentsan publiko egin zuten autodeterminazio beharra, Hego Euskal Herrian ere. Apirilaren 17an Gernikara joateko deia ere luzatu zuten alkate haiek. Poliziak eragotzi zien herrian biltzea, eta Gernikako Agiria kanpoaldean izenpetu behar izan zuten, azkenean: Euskal Errepublika zuten helburu, «bertako hiritar guztiei, oraingoei nahiz gerokoei, egokiera askea eta baketsua bermatzeko eta ororentzako ongia eta askatasunak ematen dituen onurak ziurtatzeko». Autodeterminazio kontzeptuaren filosofia zeukan oinarri manifestu hark ere: «Askatasunez erabakita gobernatzeko herriek duten eskubide berezko eta ezin kenduzkoa» aitortu zuten. «Libre determinazioa» kontzeptua erabili zuten haiek. Estatus politikoaren eztabaida Lizarran bideratu zuten, 1931ko ekainaren 14an Euskal Estatutuari bide emateko. 220 udal elkartu ziren, eta 200ek onartu zuten Eusko Ikaskuntzak idatzitako testua.

Europara begira Egitate historiko soiletatik harago, Gure Esku Dago dinamikak duela 85 urteko egoera eta mugimendu hartan jarri du

Kronologia 1931tik 1936ra, Errepublika aldarrikatu zenetik Euskal Estatutua onartu eta lehen erakundeetara. 1930-8-17. Donostiako Ituna. Alderdi errepublikazaleak elkartu eta monarkia bukatzeko estrategia adostu zen. 1931-4-12. Udal hauteskundeak Hego Euskal Herrian eta Espainiako estatuan. Errepublikazaleek eta abertzaleek irabazi zituzten. 1931-4-14. II. Errepublikaren aldarrikapena. 1931ko apirila eta maiatza. Goierriko udalak eratzeko batzarretan, autodeterminazioaren eta euskal errepublikaren edo estatutuaren aldeko aldarrikapenak. 1931-6-14. Lizarrako Estatutua, 220 udal asanbladan elkartuta. Estatutu euskal-nafarraren alde 200, estatutu nafarraren alde 3, inolako estatutu ez ziotenak 15 eta autonomia erregionalaren alde 2. 1932-6-19. Udalen asanblada Iruñean. Euskal Estatutuaren alde 354, aurka 137 (horietatik 123 nafarrak), abst. 59. 1933-11-5. Estatutuaren erreferenduma. 1934ko otsaila. Estatutuaren prozesua gerarazi zuen Espainiako Gobernuak. 1936-7-18. Gerraren hasiera. 1936-10-6. Euskadiko Autonomia Estatutua onartu zuten Espainiako Gorteek. Euskal Gobernua urriaren 7an eratu zuten.

«En este momento histórico en que ha desaparecido el régimen destructor de nuestra libertad política como nación, ante el hecho de la nueva estructuración del Estado Español, este Ayuntamiento, después de afirmar los derechos naturales e históricos que como tal nación le corresponden a Euskalerria, reclama como primer acto de autodeterminación del País Vasco la proclama de la República Vasca al igual que nuestros abuelos disfrutaron, confederada con las demás Repúblicas Ibéricas».

Arama


08 GOIBERRI

ERREPORTAJEA AUTODETERMINAZIO ALDARRIA 1931-2016

arreta; erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena aspaldikoa dela frogatzeko, eta estatus politikoa aldatzeko formula gisa, herri nahiz erakundeen batasun mugimenduak duen indarraz ohartarazteko. «Duela 85 urte ere, gaur egungo aldarrikapenak bizi-birizik zeuden. Orain baino biziago, seguru asko», dio Gure Esku Dagoko Anjel Oiarbidek. Erabakitzeko eskubidearen defentsan, eta ekainerako Goierrin deituta dagoen galdeketaren atarian (Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan? da galdera), 1930eko hamarkadako neurri bera ematea lortu nahi da: «85 urtera, goierritarrak ardatzari heldu, galdera adostu eta ariketa egiteko gai garela ospatu behar dugu». Errepublikaren hasierako autodeterminazio eskakizun harekin, Euskal Herria Europara begira zegoela gogorarazi du Oiarbidek. «Autodeterminazio terminoa lehenengoetariko aldiz erabili zuten. I. Mundu Gerraren ondoren, austro-hungariarren arteko gerran hasi ziren erabiltzen. Mundu Gerraren bukaerako 14 puntuko deklarazio-

Ormaiztegi

Arama eta Altzagan 1931ko apirilaren 16an ageri da lehen autodeterminazio eskaria Goierrin Ormaiztegin 17an eta Itsasondon 18an testu-formulazio bera erabili zuten, EAJk zabaldutakoa Euskal Errepublika, gainontzeko iberiar errepublikekin konfederatutakoa, eskatu zuten

Altzagaren eta Aramaren ondoren, biharamunean —1931ko apirilaren 17an— onartu zuen Ormaiztegiko Udalbatzak Euskal Errepublikaren eta autodeterminazioaren aldeko idatzia. Udal hauteskundeak ez ziren egin han, Hauteskunde Legearen 29. artikuluaren arabera aukeratu zituzten zinegotziak —Altzagan ere bai—. 17an, Joxe Mari Telleria izendatu zuten. Autodeterminazioaren aldeko testua Bixente Artzelusek aurkeztu zuen.

Emakumeek lehen aldiz 1933ko azaroaren 19an bozkatu ahal izan zuten, Gorteetara; euskal erreferendumetik 14 egunera. I. OJANGUREN

aren puntuetako bat da autodeterminazio eskubidea; de-

terminazio librea ere aipatzen da. 1905ean, Norvegiak Suediarengandik independentzia lortu zuenean, norvegiarrek sinadura bilketa bat eginda abiarazi zuten prozesua, baketsu», gogoratu du Oiarbidek. Europan herrien erabakimenaren aldeko «korronte bat» bazen, eta euskal herritarrek haiengan zeukaten iparrorratza jarrita, ordurako. «Euskal Herria terminologia modernoen

Errepublikako lehenengo astean burutu ziren udalbatzar eratzaileek erabili bazuten autodeterminazio eta Euskal Errepublikaren aldeko zentzua, handik aurrera — maiatzean edo ekainean— burututako bilkuretan beste aldarrikapen edo norabide bat markatu zu-

atzetik zebilen jada. Europan oraindik ere aurrera segitzen du. Gu geratu gara atzera. Frankismoak etenaldia ekarri zuen, eta erabat gerarazi zuen 1930eko hamarkadan Euskal Herrian erne zena». Atzera, Goierrin eta Euskal Herrian, 85 urteren ondoren, tonu hura «berreskuratzea» da orain zeregina, «oinarri bat» ematen diolako erabakitzeko eskubideari. Txinparta piztutako leku berean saiatuko dira, bihar, sugarra hauspotzen.

ten udalek. Zumarraga, Azpeitia, Bergara, Zumaia eta Andoaingo alkateek zabaldutako eskariari erantzunez, Euskal Herriko udalen asanbladara gehitzea onartu zuten orduan udalek. Asanbladan landuko zituzten euskal eta gipuzkoar Estatutuak.


GOIBERRI 09

AUTODETERMINAZIO ALDARRIA 1931-2016 ERREPORTAJEA

Hautetsien deia galdeketarako Goierrin gaur egun dauden 204 udal zinegotziak Aramara gonbidatuta daude, bihar. Deialdia egingo dute. Aimar Maiz Arama Autodeterminazio aldarrikapena udalbatzar aktan ipini eta 85 urte zehatz geroago, Arama berriz ere erabakitzeko eskubidearen gune bihurtuko da. Goierrin sekula egin den alkate eta zinegotzi topaketa handiena izatea espero da, bihar, 2016ko apirilaren 16a, larunbata. Gure Esku Dagok, Elkarrekin egitasmoan, ekaineko galdeketarako beste urrats bat egingo du. Aurreko zapatuan Legazpin galdera aurkeztu ondoren (Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?), galdeketan parte hartzeko eskatu diete bihar hautetsiek goierritarrei: 16 urtetik gorakoek bozkatu ahalko dute. Ekitaldia xumea izango da, baina karga sinboliko eta heda-

dura politiko handikoa. 11:00etan hasiko da. Goierriko oraingo 22 udaletako alkate eta zinegotzi guztiak daude gonbidatuta, zuzeneko gutunen bidez. Duela bost urte, 2011ko apirilaren 18an, Itsasondon Goierri beheko 18 alkateak elkartu ziren.

Bi mila zinegotzi kargu Aramara, ordea, ez daude gaur egungo hautetsiak bakarrik gonbidatuta. Demokrazia aldia berrezarri zenetik gaurdainoko zinegotzi eta alkate guztiei ere deialdi irekia egin die Gure Esku Dagok. 1979tik 2015era bitartean hamar udal hauteskunde izan dira, Goierrin. Lau urtero, berrehundik gora zinegotzi kargu aukeratu izan dira 36 urte ho-

Lizarrako antzokian, Euskal Estatutua onartu zuen bilera, 1931n. rietan. Guztira, 2.048 udal zinegotzi aukeratu dira eskualde osoan, epe horretan. Lehenengo «mugarria» 2011n jarri zuen Gure Esku Dagok, Itsasondon. Ikerketa historiografikoen arabera, uste zen Itsasondon izkiriatu zutela lehendabizi aldiz autodeterminazio eskaria. Mikel Aramendi kazetari itsasondoarrak plazaratu zuen akta eta aurkikuntza hura. Geroztik, Aramako udal artxiboan aurkitu da bi egun lehenago izan zela han batzarra.

Horregatik aukeratu dute Arama 2016ko ekitaldia egiteko, 85. urteurrenean. Aramaz, Altzagaz eta Itsasondoz gain, Zegaman, Zumarragan, Gabirian, Ormaiztegin, Legazpin, Mutiloan, Zaldibian eta Ataunen ere —gutxienez— 1931ko aktetan ageri da atxikimendua. Bihar, Araman biltzen diren zinegotzi, alkate eta lehenagoko hautetsi goierritarrek agiri bat sinatuko dute, eta egiteko bat izango dute: «Ekaineko galdeketan parte hartzeko deialdia egitea».

43, independenteek 41, PSE-EEk 17, PPk 4, EBk 4. 1999-6-13. 200 zinegotzi. EH Euskal Herritarroken agerpena, 67 zinegotzirekin. EA eta EAJ koalizioan bederatzi herritan: 52. Aparte bitan: EAk 9, EAJk 4. Independenteek 40, PSE-EEk 16, PPk 8, EBk 2. 2003-5-25. 206 zinegotzi. Ezker abertzaleko plataforma asko ilegalizatuak, Aralarren sarrera, EAJ-EA koalizioa baina bi herritan EAJ bakarrik. EAJ-EAk 95 zinegotzi, independenteek 60 (plataformak barne), PSE-EEk 22, Aralarrek 9, EAJk 8, PPk 7, EBk 5.

2007-5-27. 204 aulki. Ezker abertzale ofiziala ANVren siglapean (herri batzuetan legez kanpo). Aralar-EB koalizioa (herri batean Aralar bakarrik). EAJ eta EA aparte. Independenteak 78, ANVk 33, EAJk 31, PSEEEk 27, EAk 12, EB-Aralarrek 10, Aralarrek 9. 2011-5-22. 205 zinegotzi. Bilduk 81, independenteek 75, EAJk 26, PSEEEk 16, Hamaikabatek 3, PPk 2 eta Aralarrek 2. 2015-5-24. 204 zinegotzi. EH Bilduk 75, independenteek 68, EAJk 43, PSEEEk 15 eta Irabazik 3.

1979-2015 garaiko udal hauteskundeak Udalak aukeratzeko hamar hauteskunde izan dira 36 urtean. Goierriko 22 herrietan (1991 arte 21 ziren) guztira 2.048 zinegotzi aukeratu dira urte horietan; pertsonak gutxiago dira, askok errepikatu dutelako. 1979-4-3. Demokrazia garaiko laugarren bozak izan ziren udaletarakoak. Eskualdean denera 215 zinegotzi hautatu zituzten. EAJk 82 lortu zituen, independenteek 78, HBk 21, EEk 14, PSEk 12, PCEk 4 eta ORTk eta EKAk 2na. 1983-5-8. Zinegotzi kopurua 205era jaitsi zen. EAJk 97, HBk 34, indepen-

denteek 33, EEk 19, PSEk 19 eta PCEk 3 zinegotzi lortu zituzten. 1987-6-10. EAren agerpena udaletan, EAJtik bereizi ondoren. 59 zinegotzi EAk, HBk 46, independenteek 34, EAJk 29, EEk 21, PSEk 16. 1991-5-26. 22 herriko Goierri, Altzaga bereizi ondoren. 206 aulki. Gehien independenteek (48); HBk 46, EAJk 41, EAk 38, PSEk 17, EEk 16. 1995-5-28. PSEk eta EEk bat egin zuten. PP eta EB Ezker Batua sartu ziren Goierriko udaletan. 200 zinegotzi denera; oreka lehen lau indarren artean. HBk 48, EAk 43, EAJk


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Literatur saridunak: Naia eta Maddi Aiestaran Loinaz Agirre Beasain Laugarren mailan zebiltzanean, 9-10 urterekin, hasi ziren Maddi (Beasain, 2001) eta Naia (Beasain, 2002) Aiestaran ahizpak Beasaingo idazlan sariketan sariak irabazten. Harrezkeroztik, Beasaingo, Goierriko eta Euskal Herri mailako literatur sari ugari irabazi dituzte. Azkena, Euskaltzaindiak antolatutako Resurreccion Maria Azkue lehiaketa izan da. Maddik, 14 eta 17 urte bitartekoen mailan bigarren saria jaso zuen; eta Naiak, 10 eta 13 urte artekoenean. Biek ere, narrazioaren atalean. Txikitatik datorkie idazteko zaletasuna. «Hasieran eskolan, andereñoak esanda hasi ginen Beasaingo idazlan lehiaketarako idazten. Sariak irabazten hasi ginen eta horrek motibatu egiten du», diote Aiestaran ahizpek. Etxetik ere badatorkie idazteko zaletasuna, batez ere amaren aldetik. Narrazio arloko idazlanak egiten dituzte batez ere. Maddi bertsolaria ere bada, bat-batean aritzen da, baina idazteko garaian nahiago du hitz lauz idaztea. «Bat-batean aritzen naiz bertsotan eta idazten jartzen naizenean normalean narrazioa idazten dut», dio ahizpetan zaharrenak. Dena den, bat-batekotasun

Babeslea

Naia eta Maddi Aiestaran. LOINAZ AGIRRE

hori lagungarria izan zaie. Coca Colak antolatzen duen idazlan lehiaketan, momentuan jarritako gaiari buruz idatzi behar izaten dute DBH2ko ikasleek. Iaz, Maddik irabazi zuen euskarazkoa. Naiak, aurten parte hartuko du. «Momentuan gaia emanda, denbora zehatz batean egin behar da idazlana. Gaia emateko modu desberdinak

erabiltzen dituzte: esaldi bat, argazki bat... Egun ona edukitzea garrantzitsua da lehiaketa horretan», zehaztu du Maddik.

Ondorioz, olerkia idazten aproba egin du Maddik, eta Urruzuno lehiaketarara olerki lan bat aurkeztu du.

Irakurle taldean

Inspirazioa

Irakurzaleak ere badira Maddi eta Naia. Beasaingo gazteen irakurle taldean parte hartzen du Maddik. Naiak, nahi bai, baina ordutegi arazoarengatik ez du parte hartzen. «Hilero elkartzen gara. Zaila da liburutegira joan eta liburu bat aukeratzea. Irakurle taldean egonda, liburu onak proposatzen dizkigute. Idazteko modu desberdinak ikusten ari gara. Orain bi olerki liburu irakurri ditugu eta gustatu zait».

Idazteko gaia topatzea egiten zaie zailena. «Identifikatuak sentitzen garen gaiak bilatzen saiatzen gara errazago idazteko», dio Naiak. Ordenagailuan idazten dituzte gehienean hitzak, baina Maddik aitortu duenez, gauetan askotan eskuz idazten du. «Asko gustatzen zait eskuz idaztea». Idazle onak badira ere, zientzien arloa gustuko dute beasaindarrek. Ondorioz, ikasketak nondik bideratu ez dakite oraindik.


GOIBERRI 11

GURE LURRA

Tolosako ordezkariak Ordiziako azokara egindako bisitan,pasa den martxoan. MYRIAM ARANBURU

Azokak indartze bidean Astero Goierriko herri ezberdinetan egiten diren azoketan baserritarrei gero eta zailago egiten zaie produktuak saltzea. Horri irtenbide bat eman eta azokak berak indartzeko elkarlanean dabiltza Ordizian eta Tolosan. Josune Zarandona Ordizia Baserritarren azokak gainbeheran doaz. Horixe da, tamalez, gaur egungo errealitatea. Salmentak ez dira garai batekoak, eta baserritarrei gero eta gehiago kostatzen zaie azoketan euren produktuei irteera ematea. Hori ikusita, Ordizian eta Tolosan azokak indartzeko ekimen bateratu bat abian jartzea erabaki zuten iaz. Arrate Iturbe Ordiziako eta Tolosako baserritarren azoketako dinamizatzaileak garbi dauka etorkizunean mota honetako azokek iraun behar badute «aliantzak egin eta elkarlanean lan egiteko bideak» sortzea beharrezkoa dela. Eta horretan dabiltza azken urtean.

Azokek etorkizunean ere iraun dezaten aliantzak beharrezkoak dira Normalizazioaren bidean baserritarrak euren artean antolatzeko beharra ikusi dute

BI herrietako azoketako beharrak berdinak zirela ikusita proposamen bateratu bat aurkeztu zuten iaz Ordiziako eta Tolosako udaletan. «Interesgarria iruditu zitzaien eta proiektua abian jarri genuen». Goimen eta Tolomendi elkarteen babesa ere izan dute bide honetan.

Urtea beteta, aurrera? Hiru izan dira aurtengo helburu nagusiak. Batetik, azokek zer nolako inpaktu ekonomikoa duten jakiteko EHUko ekonomia aplikatuko taldea ikerketa bat egiten ari da. «Datu ekonomiko errealak falta zitzaizkigun. Maiatz amaierarako izango ditugu emaitzak eta zenbaki hauek zein norabidetan jarraitu

behar dugun jakiteko balioko digute». Bestetik, normalizazioaren bidean «baserritarrak euren artean antolatzeko» beharra ikusi da. Baita, «azoketako barne araudi komun bat» sortzekoa ere. Era berean, «azokak herri dinamikan txertatu eta erosketa publikoa bultzatzeko» ere lan egin da. Bide honetan Ordiziako eta Tolosako azoken arteko aliantzak sortu dira, eta bateko zein besteko ordezkariek bi azoken antolaketa ezagutzeko aukera izan dute. Lanak bere fruituak eman ditu, baina oraindik asko dago egiteko. Orain, udalek erabaki behar dute hitzarmenak jarraipena izango duen ala ez.


12 GOIBERRI

GOIERRIKO 7 ORDUAK

Sei herri, desafio bat Ordizia-Murumendi-Ordizia trail desafioan lehiatuko dira bailarako sei herri Goierriko 7 Orduetan. Iñaki Gurrutxaga Ordizia Lau lagunez osatutako 6 talde –gutxienez emakumezko bat edo gizonezko bat laukotean–, 14, 10 kilometroko ibilbidea eta 774 metroko desnibel positiboa. Arama, Beasain, Idiazabal, Ordizia, Ormaiztegi eta Zaldibia aurrez aurre, aurreneko aldiz Goierriko 7 Orduetan jokatuko den Murumendiko trail desafioan. Kirol ikuskizunaren beraren izenari ohore eginez, eskualdeko izaera duen proba bat antolatzea lortu du Ordiziako Emaneurre taldeak. «Orain bi urte Usurbeko desafioa antolatu genuen, eta ez ginen erabat konforme gelditu. Aurten, proba Goierrira zabaltzeko erabakia hartu dugu, eta 18 herriei egin diegu parte hartzeko gonbidapena. Hasiera

batean bederatzik eman ziguten baiezkoa, baina azkenean sei animatu dira», azaldu du Gorka Argaiz Emaneurre taldeko kideak.

Hasierako zatia, itoa Goierriko 7 Orduak kirol ikuskizunari hasiera ematearekin batera abiatuko dira 24 lasterkariak Murumendi aldera BetiAlai pilotalekuaren ataritik (153 metro). Handik Arramendi baserrira aldera joko dute, eta hurrengo erreferentzia gunea Idoiaga baserria –Ioia herri hizkeran– izango da. Joxi Garmendia ordiziarraren esanetan, Idoiaga baserrira arteko zatia «gogorra» egingo da. «Oso itoak dira lehenengo hiru kilometro eta erdiak». Anoa-gune bat izango dute bertan lehiakideek.

Trail desafioa urumendirako herrien arteko desafioko lasterkariak 17:05ean abiatuko dira Ordiziako BetiAlai pilotalekutik. Helmuga Plaza Nagusian egongo da, eta lehena 18:30ak alderako iritsiko dela espero da. Arama. Nerea Goikoetxea, Maider Unanue, Manu Unanue eta Iñaki Mozo (Beasain). Beasain. Elena Calvillo, Asier Zubeldia, Juan Carlos Valdivielso eta Koldo Agirre. Idiazabal. Inma Aranburu, Asier Oiarbide, Anartz Etxeberria eta Sergio Serrano. Ordizia. Lide Urrestarazu, Iñigo Regil, Joxi Garmendia eta Joxi Etxebarrieta. Ormaiztegi. Itsasne Galfarsoro (Legazpi), Urko Mazorriaga, Aitor Okariz eta Iñaki Iurrita. Zaldibia. Laida Elizegi, Adur Mendizabal, Ibai Beloki eta Aitor Insausti.

M

Lehian parte hartuko duten herrietako ordezkariak –Nerea Goikoetxea eta Manu Unanue (Arama), Adur Mendizabal (Zaldibia), Mikel Mujika (Beasain), Inma Aranburu (Idiazabal), Urko Mazorriaga (Ormaiztegi )eta Joxi Garmendia (Ordizia)–, Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan. IÑAKI GURRUTXAGA

Puntu gutxien pilatzen dituen laukotea izango da Murumendiko probaren garailea


GOIBERRI 13

GOIERRIKO 7 ORDUAK

Kirol probak eta ordutegi zehatzak

Murumendiko tontorra izango da hurrengo helburua (867 metro). Han ere jateko eta edateko aukera izango dute, eta beheranzko bideari ekingo diote segidan. Idoiagara arte desbideratze batzuk badituzte, baina handik behera igoerako bide bera dute helmugaraino.

Sailkapena puntu bidez Helmuga Plaza Nagusian jarriko dute, eta Argaizen arabera, lehen sailkatua 18:30ak aldera iritsiko da. «Ordu eta hogei minuturen bueltan iritsiko da aurrenekoa». Lehen sailkatuak puntu bat jasoko du, bigarrenak bi, hirugarrenak hiru... eta helmugara iristen azkenak 24. «Sailkapena puntuen araberakoa izango da, eta puntu gu-

txien jasotzen duen taldeak irabaziko du desafioa», nabarmendu du Argaizek. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, 19:00etarako korrikalari denak helmugan izango dira. Parte-hartzaile guztiek jasoko dute saria, eta irabazleek, aparteko beste sari bat izango dute. Korrikalari guztientzako «berria» da proba, eta aurreneko urtea «beti zaila izaten» dela adierazi arren, proba «ondo pentsatuta» dagoela uste dute herrietako ordezkariek. Irabazteko faboritorik ba ote dagoen galdetuta, inor ez da iritzi garbirik ematera ausartu. Mendiko probetan eskarmentua duen jende mordoxka bat bada zerrendan. Izenak izen, ikuskizunak irabaz dezala.

17:00. Hasiera. 17:05. Murumendirako trail desafioaren irteera. 17:10. Txirrindulari desafio solidarioa Sahararen alde Ordizia-Ikaztegieta-Ordizia 17 kilometroko zirkuituan. Mikel Azparren donostiar txirrindularia Ordiziako Txindokipe elkarteko 10 txirrindulariren aurka. 17:20. Atletismoko kaleratze probak (Emakumezkoak). 17:35. Atletismoko kaleratze probak (Gizonezkoak). 18:02. Txirrindularitzako jazarpen probak (Eritrea-Euskal Herria). 18:12. Kros-fit erakustaldia (Emakumezkoak). 18:25. Txirrindularitzako jazarpen probak (Eritrea-Euskal Herria). 18:37. Kros-fit erakustaldia (Gizonezkoak). 19:00. Murumendiko trail desafioaren helmugaratzea. 19:12. Harri-jasotzaileak Joseba Ostolaza eta Jokin Eizmendi. 19:27. Txirrindularitzako kaleratze probak (Eritrea-Euskal Herria). 19:40. Amets Bide dantza taldea. 20:12. Emakumezko arraunlariak (Orio, San Joan, Hibaika eta Getaria-Zarautz).

20:25. Txirrindularitzako ‘Keirin’ probak (Eritrea-Euskal Herria).

20:40. Arratiako aizkolari eskolako umeen erakustaldia. 20:50. Gizonezko arraunlariak (Orio, Hondarribia, Kaiku eta Urdaibai). 21:05. Bertso-Rap (Gemma Urteaga eta Zesura Euskal Rap). 21:30. Ordiziako errugbi jokalarien eta Ibarrako sokatira taldearen arteko desafioa melier batean. 21:47. Kick-Boxinga. 70 kilo. (Euskal Herria-Valentzia). 22:10. Irati Astondoaren marka ahalegina aizkoran (45 ontzako 6 enbor). 22:42. Kick-Boxinga. 85 kilo. (Euskal Herria-Valentzia). 22:59. Idoia Etxeberriaren marka ahalegina. 105 kiloko harria esku bakarrarekin.

23:17. OKEren bideoa. 75 urte. 23:49. Eskalada lehia. 00:07. Kick-Boxinga. 65 kilo. (Euskal Herria-Valentzia). 00:25. Desafio solidarioaren bukaera. 00:40. Freestyle motor erakustaldia (Abraham Parra eta Javi Polo). 01:30. Dantzaldia Laket taldearekin frontoi txikian. Oharra. Frontoi txikian taberna eta jatetxe zerbitzua egongo da.


14 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Orbegozokoen greba Asier Zaldua Zumarraga Arcelor Mittalen Zumarragako langileak lantegia zabalik mantentzearen aldeko borrokan murgilduta daude. Lehenago ere borrokatzea tokatu zaie lantegi horretako langileei enpresa Orbegozo familiaren eskuetan zegoenean, langile batzuen lan baldintzak ez baitziren batere onak. Sindikatuak legez kanpo zeuden, baina lan baldintza gogorrek bultzatuta, langile mugimenduak indarra hartu zuen: hainbat greba egin ziren, enpresak langileen buruzagiak kaleratu zituen, poliziak atxiloketa ugari egin zituen‌ 1969ko urte bukaeran greba handia egin zen arte. Hiru hilabete iraun zuen eta sekulako elkartasun uholdea eragin zuen. Beste herri batzuetan ere langileak kalera atera ziren eta Euskal Herriko bazter guztietatik zein atzerritik Zumarragako elizan itxialdian zeuden Orbegozoko langileei janaria eta dirua bidali zitzaien.


GOIBERRI 15

MOTZEAN

Erreken izenak, araututa Goierriko ibai eta erreka nagusien izenak zein diren eta nola idatzi behar diren zehaztu du Euskaltzaindiak. Aimar Maiz Leku-izenen formak arautu ondoren, Euskaltzaindiak Euskal Herriko ibai garrantzitsuenen izenak finkatzeko 166. araua atera du. 414 ibai zerrendatu dituzte. Historian izan dituzten izenak eta gaur egun erabiltzen direnak aztertu dituzte: «Batek izenak izan duen tradizioaren berri ematen digu, eta besteak gaur egungo praxiarena», dio Euskaltzaindiak. Gipuzkoan itsasoratzen diren 59 ibairen zerrendan 9 dira Goierrikoak: Oria ibaia eta bere arroko beste sei; eta Urola, eta haren arroko bat (Ibaieder). Bi aldaketa nabarmen dakartza arauak. Zaldibian behera, Ordizian Oriara doan ibaiaren izen arautua Zaldibierreka finkatu du Euskaltzaindiak, ez

Amundarain. Bigarren izendapen hori —Amundarain—, «goialdeari» utzi du. Izan ere, Amundarain baserriaren inguruan jaiotzen da erreka hori.

Santa Lutziari, Argisao Bigarren berritasuna Ezkio, Itsaso eta Gabiriaren mugan doan errekari dagokio, urak Ormaiztegin Eztanda errekara isurtzen dituenari. Argisao izena onartu du Euskaltzaindiak harentzat, —Zumarragako Argisaogain aldean jaiotzen da—, eta ez orain arte erabili izan den Santa Luzia edo Santa Lutzi. Idazkera formei dagokienez, Gabirian sortu eta Beasainen Oriaratzen den errekaren izen zuzena Eztanda dela finkatu du (ez *Estanda). Idiazabalgoa Urtsuaran da, -ts-rekin.

Goian, Ezkiotik eta Itsasotik igarotzen den erreka, Alegian, arauaren arabera Argisao. Behean, Goierriko ibaien mapa. A. MAIZ – M. ALBISU



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.