Goiberri 154. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

154 zenbakia. 2015eko uztailaren 3a

Pako Aiestaran

Futbol entrenatzailea

ÂŤFutbolaz nuen ikuspuntua bultzatzeko nire bidea egin behar nuenÂť 6-7

GOI B ERRI Europako talderen batean arrakasta edukitzea da orain Aiestaranen helburua. MIKEL ALBISU

Agustin San Martin 3 Iritzia 4-5 Euskara ikastera, baserrira 8-9 Amaia Lopez de Sosoaga 10-11 Hodei Mendizabal 12 Irakatsiz ikasteko saioak 13 Garai batean 14



GOIBERRI 03

KATE MOTZEAN

MAIALEN IGARTUA

Agustin S. Martin ‘Txamar’ Tabernaria

«Legazpiko alkate izango banintz, herria dantzan jarriko nuke» Maialen Igartua Legazpi Legazpiko Karibe Zaharra tabernan 31 urte daramatza Agustin San Martin Txamar-ek, barraren atzealdean. Dagoeneko ezaguna da herritar guztien artean.

Zer duzu nahiago, barra atzean ala aurrean egotea? Bietan.

Noiz izaten da giro hobea tabernan, egunez ala gauez? Gauez.

Zein da jendeak gehien eskatzen duen edaria? Garagardoa.

Eta zuk eskatzen duzuna? Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Ardoa.

Janari bat.

Tabernan bizitako data gogoangarri bat.

Amets bat.

Angulak.

Obra egiteko itxi genuenekoa.

Hegan egitea.

Zaletasun bat.

Oporretarako leku bat.

Txakurrarekin mendira joatea.

Autokarabanarekin Euskal Herrian zehar bidaiatzea gustuko dut.

Musika talde bat. Hertzainak.

Abesti bat. Gure bazterrak, Mikel Laboarena. Liburu bat. Orain irakurtzen ari naizena: Lucio Urtubiaren La revolución por el tejado.

Pelikula bat. La lengua de las mariposas.

Jaso duzun oparirik bereziena.

«Txakurrarekin batera mendira joatea da nire zaletasun handienetakoa»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Janire Arrondo Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Eskeine Legorburu Produkzio arduraduna: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Gorroto duzuna. Hipokresia.

Legazpiko alkate bazina. Herria dantzan jarriko nuke.

Legazpin biziko ez bazina. Akabo.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

goiberri.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Erkuden Muguruza

Diseinua eta banaketa:

Lehenengo bizikleta. BH bat zen.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

607 530 424 – publi@goiberri.eus

Bezero arreta / harpidetzak: 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Nekane Gonzalez

rragoak sasoi jakin batzuetan. Alabaina, guretik etxekonera igarotzen gara ekainari agur esandakoan, Zumarragan Santa Ixabelak ospatzen baitituzte. Atzo zuten egun nagusia, hain zuzen. Ongi pasa festak zumarragarrok, eta baita "ni ez naiz hemengoa, baina..." esanez inguruan ibiltzen zareten urretxuarrok ere! Zorionak, halaber, Ixabel guztiei! Bereziki, nire ama maiteari! Baina ekaina dugu gaur hizpide. Aurtengoan, gainera, Legazpi herritik Euskal Herrira egin dugu jauzi, eta gorriz jantzitako ekainak kolore guztietako oihalak jantzi ditu soinean,

Itzultzailea

Ekaina, hilabete apaina Edukiontzi urdinera bota berri dugu letra larriz EKAINA jartzen zuen egutegi orria. Joan zaigu. Adio! Oso gustukoa dut ekaina. Urtearen ekuatorea, udaren hasiera, eguraldi onaren etorrera, egun luzeagoak, haurren oporraldi amaigabeen abiaburua, jende gehiago kalean eta terrazetan eserita, eta oro har neguko egun beltzetan baino umore hobea hego haizeak mugiarazitako uhinetan. Gorriz jantzitako hilabetea dela iruditzen zait: dotorea, galaia, kapela eta guzti, eguzkiak aurpegia erre ez dakion. Eta ez pentsa! Ez dut hilabete hau goratzen soil-soilik urtero ekainean betetzen itudalako urteak! Ekainean egiten da Legazpin Oilar Jokoa, tradizio handikoa gurean. XVIII. eta XIX. mendeetan hain hedatua zen joko hori dagoeneko desagertu da herriko plazetatik, eta Legazpi dugu ohitura horri eutsi dion herri bakarretakoa. Xabier Ortiz de Luzuriaga BTT Mendi Ibilaldia ere

E

ekainean egiten da, eta baita etxeko txikien ikasturte amaierako jaialdia ere. Legazpi Hiria Argazkilari Lehiaketaren sari banaketa eta argazki irabazleen erakusketa ere ekaineko osagaiak dira. Gure Hegialde Potxolak urteko seigarren hilabetean ospatzen ditu bere jaiak. Auzokideek ilusio bereziz eta ahalegin handiarekin antolatzen dituzten festa ederrak dira, azken urteotan petardo zaratatsuz zipriztindutakoak. Ekainean egiten dira, halaber, Armen Alardea eta San Joan sua; udako solstizioaren hasiera iragartzen duen gau magikoa, magikorik bada. Atzean utzi nahi diren guztiak sugarretan erretzeko urteko aukera «ofizial» bakarra. Eta

sanjoanak ospatzen dituzte Telleriarten, Arrizabala Auzo Elkarteak antolatuta; horiek ere ekainean. Gainera, gorriz jantzitako hilabete honetan, kontzertuak izaten dira Doinua Musika Eskolako ikasleen eta Alaitasuna Errondailaren eskutik. Izan ere, ederrak dira, berez, gure herria zein herritarrak, eta are ede-

«Eguneroko erronka txikiak badaudela eta bete egin behar direla ikusi eta ikasi dugu»

era guztietako pentsamoldeek eta jendeak txera handiz jositako oihalak. Gure hiriburuetako futbol zelaietako ia eserleku guztiak itxaropenez bete ditugu. Egunetik egunerako erronka txikiak egon badaudela eta bete egin behar direla ikusi eta ikasi dugu. Eta ikusi eta ikasi bezalaxe, adierazi eta zabaldu, lau haizeetara. Herri libre bat gara, herri libre izan nahi dugulako. Bagara nor, eta badugu zer egina. Eskutik helduta ari gara bidea egiten; pausoz pauso, orratz puntadaz orratz puntada, baina guztiok norabide berean. Izan ere, herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta iritsi da herritarron garaia. Joan zaigu ekaina, baina ez itxaropena. GURE ESKU DAGO!


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Euskara ikasten ÂŤGoierriko familietara euskera ikastera datozenekin niri Kutxidazu bidea Ixabel etorri zait gogoraÂť.

Askotan komentatu izan dugu hemen argitaratutakoa egun batzu lehenago idazten dugunez batzuetan bere denboratik at eta atzeratuta ere gelditu izaten dela, ezta Tere? Ba horixe gertatzen zait gaur. Izan ere Zumarragako festen lehen txanpa hasi berri da ekaineko azken asteburuarekin, baina hau argitaratzerako festen egun handia, Santa Isabel, alegia, historia izango da jada. Eta honekin Zumarragako ezpata dantza lehen aldiz neskek ere dantzatu izana. Iritziak gora, iritziak behera, eta dagoeneko entzun ditut kontrajarri batzuk, hau ez da tesi bat egiteko tokia, baina, uste dut esan dezakedala gustatu zaizkidala Irrintzi dantza taldeak emandako azalpenak. Ni haiekin eta haiek hartutako erabakiarekin bat nator, eta egon daiteke inor ez datorrenik, baina sakonetan sartu gabe, gaiaren inguruko azalpenak normaltasunez, heldutasunez eta naturaltasunez eman izana modu egokia iruditu zait. Aurten albiste izan da festen prologoan, eta pentsatzen dut egunean ere hala izango dela, baina aurrerantzean horrelako-

ak normalizatuko ditugula uste dut. Izan ere, Santa Isabeletan, urtero bezala dantzariek egingo dute Ezpatadantza, txistulariekin bat eta Antiguako Amaren begiradapean. Hori bai, ez dakit eguzki edo euripean, baina hori, beste kontu bat da!

Idoia Luzuriaga

bat eta

Badaude, zorionez, aurrekariak Idoia, eta zuk zure herriko jaiak aipatu dituzun bezala, nik nere herrikoak ekarriko ditut gogora. Izan ere, Legazpiko aurtengo Santikutz jaietan ezpata dantza mistoa dantzatu baitzen, eta gure dantza horren unerik hunkigarriena eta ikusgarriena, hau da, ezpata gainean dantzaria altxatzen denekoa, emakume batek protagonizatu zuen. Txalo zaparrada jaso zuen emakume hark eta berarekin batera ezpatadantza egin zuten gainerako emakume eta gizonezkoek. Duela urte batzuk, ordea, kritika gehiago jaso zuen dantza taldeak ezpata dantza emakumeek soilik egin zutenean. Baina oraingoan ez, normaltasuna izan zen nagusi. Eta nere ustetan, iritzi hau Santa Isabel eguna igaro eta gero kaleratuko dela kontuan hartuta, gauzak erabat normal joango dira Antion ere egun horretan, eta dantzari guztiek, emakume zein gizon, ikusleen txalo zaparrada jasoko dute, txistulariek, hauek ere gizon eta emakume, jasoko dutenaren parekoa. Beraz, har ditzagun horrelako gauzak normaltasunez, eta

bat

Tere Madinabeitia

zentratu gaitezen arazo edo kontu larriagotan. Dantzariak alde batera utzi eta protesta dezagun gizonezkoen eta emakumezkoen soldaten artean dagoen aldearen aurrean, adibidez. Horrek bai merezi duela gure denbora.


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

MIKEL ALBISU

Pako Aiestaran Futbol entrenatzailea

ÂŤNire azken helburua Europako talde batean arrakasta edukitzea daÂť Loinaz Agirre Beasain Joan zen abuztuan, eskuartean proiekturik ez izatetik, astebetean, bost futbol talderen eskaintza izatera pasa zen Pako Aiestaran (Beasain, 1963) fut-

bol entrenatzailea: Mexikoko hirurena, eta AEBetako eta Israelgo beste birena. Bakoitzaren alde onak eta txarrak aztertu, eta Israelgo Tel Aviveko Maccabira joatea erabaki zuen.

Arrakastatsua izan zen erabakia, Israelgo Liga eta beste bi kopa titulu irabazi baitituzte.

Zeren arabera aukeratu zenuen Israelera joatea? Lehenengoz, lan egiteko mo-

dua baloratu nuen. Nik emaitzak prozesuan sendotzen ditut. Niretzako garrantzitsuena ez da zer lortu nahi duzun, nola lortu nahi duzun baizik. Maccabi taldearen nagusiak ere, pro-


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

zesuan sinesten du. Gainera, futbolaz gain, beste helburu batzuk ere bazituen: berak esaten zidan Israelgo gizarteari azaldu nahi ziola, lan gogorraren eta prozesuaren bidez emaitzak lor zitezkeela, eta mugak puskatzeko aukera bazegoela.

Israelen eta Palestinaren arteko gatazka giroak ez zintuen atzeratu? Ez, egia esan ez. Hemen bizi izanda ohituta gaude gatazkan bizi izatera. Gainera, zorte ona eduki nuen, iritsi nintzen egunean bakea sinatu zuten eta. Handik aurrera, nahiko erraza izan zen.

Nola bizi dute futbola Israelen? Leku gehienetan bezala, pasio handiz. Asko jarraitzen dute taldea. Kanpoko partidetara ere joaten dira lurralde nahiko txikia da eta; bidaiarik luzeena bi ordu eta erdikoa da.

Hurrengo denboraldian bertan jarraituko duzu? Ez, bukatu dut. Alde onak eta txarrak aztertuz, eta han ezer gehiago ezin dudanez lortu, beste bide bat irekitzea erabaki dut.

Zerbait aurreratu dezakezu? Momentuz ez dago ezer garbirik. Aukerak izan nituen Mexikora itzultzeko, baina bide bat hasi nuen eta orain berriz Mexikora joatea bidetik ateratzea da. Nire azken helburua Europa mailako talde batean arrakasta edukitzea da. Horretarako, hemen edo inguruan jarraitu behar dut.

Hemen esaten duzunean, Euskal Herrian diozu? Ez, hemen esaten dudanean Europan esaten dut. Iazko abuztuan bost eskaintza batera izan nituen bezala, une honetan ez daukat bakar bat. Momentuz, itxoin egingo dut.

Realean leku bat izan zenuen, 2008an, kirol zuzendari postuan. Bai. Agian ez zen nire ametsetako postua, ni ez bainaiz bulegoko pertsona, zelaikoa baizik. Momentu hartan, kirol zuzen-

dari postua, futbolean gauzak aldatzeko aukera bezala ikusi nuen. Futbolean gauzak zeharo desberdin egin eta arrakasta izan daitekeela erakutsi nahi nuen. Baina ez zen ondo atera; ustez nire aldekoak zirenek ere ez ninduten babestu eta utzi egin nuen. Pena izan zen, aukera polita zen, baina nork daki, etorkizunean agian izango dut berriz itzultzeko aukera.

Berriz itzultzekotan, entrenatzaile bezala itzuliko zinateke? Hori da.

Beasain eta Tolosa futbol taldeak entrenatu ondoren, urte askoan Rafa Benitez, Unai Emery eta Quique Sanchez Flores entrenatzaileen laguntzaile aritu zinen. Noiz eta zergatik erabaki zenuen entrenatzaile bideari heltzea? Momentu batean nik nire pentsaera azaltzeko beharra neukala sentitu nuen. Nik futbolaz nuen ikuspuntua bultzatzeko nire bidea egin behar nuen. Bestela, askotan iruditzen zaizu beste baten ametsa bizitzen ari zarela.

mendu hobea lortuko dela. Baina hori ez da gertatzen; ez dago jokalariak hobetzen dituen hainbeste entrenatzaile. Orduan jokalari hobeak fitxatzen dituzte. Baina gu, entrenatzaileok, zertarako gaude? Errendimendu hobea lortzeko bide bat fitxaketa onak egitea da, baina dauden jokalariak ere hobetu beharko dira, ezta?

Joan zaren lekuetan arrakasta lortu duzu. Beti gertatu zait, eta entrenatzaile laguntzaile nengoenean ere bai. Beti oso ondo baloratu dute nire lana. Mexikon eta Israelen egon naizen denboran, zenbait jokalarik eskerrak eman dizkidate, zenbat hobetu duten eta ikasi duten onartuz. Konturatzen zara jokalariak hobetu daitezkeela. Jokalariak baloratuta sentitzea da lehenengo pausoa. Emozioak ulertzea eta emozioekin lan egitea oso garrantzitsua da, azkenean pertsonekin lan egiten dugu eta. Futbola lehenengo da, baina familiako egoera orekatua izan behar da. Arazoren bat

Zein da zure pentsaera futbolari buruz? Zein da zure lan egiteko modua? Lehenengoz, prozesuetan sendotzen ditut emaitzak, lan egiteko moduan. Joko estilo garbi eta finkatu bat eduki behar da. Horrekin batera, metodologia aproposa eduki behar da jokalariei hori guztia azaltzeko. Bestetik, errendimendua taldearen ondorioa bezala hartu behar da. Baina emaitza jokalarien fitxaketekin lotzen jarraitzen dugu. Merkatuan ez badago jokalari bat ondoen egokitzen dena, zergatik fitxatu behar da? Askotan fitxatzen diren jokalarien artean ez dago desberdintasun nabarmenik.

Fitxaketak aipatu dituzunez, Realari hori gertatu zaio? Realari eta talde gehienei. Lan asko dago egiteko. Baina lehenengo, dauzkagun jokalariak hobetu behar ditugu. Jokalariak hobetzen badituzu ziur nago, hurrengo urtean errendi-

«Momentu batean, nik nire pentsaera azaltzeko beharra neukala sentitu nuen» «Etxekoarengan sinestea izaten da zailena. Agian egunen batean gertatuko da» «Elustondori Anoetan txistu egitea errespetu falta handia da, onartezina da»

baldin badago ezinezkoa da lanean kontzentratzea.

Izen handiko entrenatzaileekin aritu zara lanean. Bakoitzarengandik zer ikasi duzu? Pertsona guztietatik ikasten da eta azkenean zure bidea edo metodologia finkatzen joaten zara.

Hainbat Ligatan aritu zara lanean: Espainia, Mexiko, Portugal, Israel, Ingalaterra, Arabiar Emirerri Batuan... Zein Liga duzu gogokoena? Lana egiteko, Ingalaterrakoa. Batez ere, taldeen eta kluben egitura oso sendoa delako. Bitartekoak ere sendoak dira oso. Sentitu arazten dizuten gertutasuna ez da beste inon sentitzen. Beti gogoratzen naiz, Valentziatik Liverpoolera joan ginenean, bigarren egunean kalean zale batek eskua eman eta eskerrik asko eman zidala. Hasieratik sentitu arazten zaituzte familiako bat bezala. Zaleek babes handia ematen dute momentu txarretan zein onetan. Hemen badakigu emaitzak onak ez direnean, zaleek bizkarra ematen diela taldeei. Hori Ingalaterran ezinezkoa da; alderantziz, taldea momentu txarretan dagoenean taldea gehiago babesten dute. Nahiz eta partida galdu, jokalarien ahalegina eta profesionaltasuna ikusten badute, txaloka uzten dute zelaia. Sentimendu hori ez dago beste inon.

Gorka Elustondo beasaindarra txistuz hartu izan dute Anoetan. Hori esan didate bai. Baina hori onartezina da, errespetu falta handia da. Batez ere, bertako jokalari bat izanda. Horrek adierazten du nolakoak garen. Kanpotik etortzen den edozein, hobea dela uste dugu, baina lehenengo bertakoak babestu behar dira.

Euskal Herrira itzultzeko esperantzarik baduzu? Etxean zailagoa izaten da beti. Etxekoarengan sinestea izaten da zailena. Agian egunen batean gertatuko da.


08 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Urtean zehar euskara ikasleak etxean hartzen dituzten baserrietako bat da Ataungo Aldarreta. ARKAITZ APALATEGI

Euskara ikastera, baserrira Ikasturtean zehar euskara eskolez gain familietan egonaldiak egiteko aukera dute Maizpideko ikasleek.

Arkaitz Apalategi Euskara ikastera baserrira joaten zen hiriburuko ikasle baten abenturak jaso zituen Joxean Sagastizabalek, Kutxidazu bidea, Ixabel liburu ezagunean. Umorez eta istorio bitxiz osatutako kontakizuna bada ere, asko du errealitatetik. Hogei urtetik gora ditu lan horrek, baina egun, oraindik ere badira euskara ikasi edo hobetzeko asmoz baserrira etortzen direnak. Maizpide euskaltegiaren bidez, Lazkaoko eta Ataungo hainbat familiatan egiten dituzte egonaldiak, ikasturtean zehar euskara ikasle ugarik. Jon Urdangarin Maizpideko zuzendariak azaldu duenez, ikasleentzat euskara ikasteko «beste aukera bat» da. Izan

ere, Maizpiden barnetegian bertan egoten dira ikasleak, baina familietan egonda, «euskara batuaz gain, beste hizkera bat eta ohiturak ezagutzeko aukera» ematen diete ikasleei. Zentzu horretan, bi eskaintzak elkarren osagarri direla uste du Urdangarinek, eskoletakoaz gain, ahozkotasuna eta kaleko euskara naturala ere lantzen dituztelako. Euskara ikaslea «egoera natural batean eta euskaltegitik kanpo ere euskara erabiltzera bultzatzea» da egitasmo honen helburua. Maizpide euskaltegiaren bidez, 40 urtez baina gehiagoz hartu izan dituzte euskara ikasleak Lazkaoko eta inguruko herrietako hainbat familiatan. Izan ere, 1974an hasi


GOIBERRI 09

ERREPORTAJEA

ziren Lazkaon Udako Euskara Ikastaroak antolatzen; lehen urte haietan, uda osoa bertako familietan pasatzen zuten ikasleek. Sistema honen bidez, «euskara goxoa, egunerokoa» ikasteko aukera dute ikasleek. «Konbentzituta gaude eguneroko harremanak euskaraz izatea, eguneroko eginkizunak, txikienak izanda ere, euskaraz egitea dela euskararen jabe modu eraginkorrean egiteko bidea».Hala, Lazkao eta Goierri eremu euskalduna izanda, «bertako familia euskaldunek hizkuntza eredu ezin hobea» eskaintzen diote ikasleari.

Esperientzia polita Euskara ikasleak etxean hartzen dozena bat urte daramatzate Ataungo Aldarreta baserrian. Bertako Maite Lardizabalek dio esperientzia polita dela. «Jende ona etortzen zaigu eta orain arte gustura egon gara denekin». Etxean denetariko jendea hartu izan dute, baina «aurten denak ingurukoak» etorri direla dio, «Gasteiz, Iruñea, Miranda de Ebro, Zangotza...». Baina urrutiagoko jendea ere hartu izan dute; iaz adibidez, AEBtatik, Californiatik etorritako ikasle bat izan zuten etxean. Ikasleak beraiek ere «gustura» egoten direla azaldu du; asko harrituta gelditzen dira lekuarekin eta paisaiekin, eta hango lasaitasuna aipatzen dute gehienek. Gainera, «Maizpiden jende asko egoten dela eta askok toki lasaiago bat» bilatzen dutela dio. Lazkaoko Kontxi Sukiak «oso esperientzia polita» dela dio. Lazkaoko etxean ikasleak hartzen «urte asko» daramatzatela azaldu du, «egonaldiak egiten hasi zirenetik, hamabost bat urte edo». Orain arte «oso jende jatorra eta sanoa» tokatu izan zaiola dio. Ikasturtean zehar hartzen du jendea etxean. «Batzuk ikasturte osorako etortzen dira, beste batzuk hilabeterako, euskara maila

Aldarretan iaz egondako lau euskara ikaslek familiari esker onez bidalitako argazkia. GOIBERRI

mantentzeko». Aurten Nafarroatik, Burgosetik eta Kataluniatik etorritako jendea izan du.

Familien beharrean

«Esperientzia polita da, jende ona etortzen zaigu eta orain arte denekin gustura egon gara» Maite Lardizabal Aldarreta baserria

«Euskara batuaz gain, beste hizkera bat eta ohitura batzuk ezagutzeko aukera ematen du» Jon Urdangarin

Maizpide euskaltegia

Gaur egun, hala eskatzen duten ikasleek, ikasturtean zehar izaten dute bertako familietan egonaldiak egiteko aukera. Hartara, eguneroko eskolekin konbinatzen dute etxeetako esperientzia. Jon Urdangarinek azaldu duenez, «etxeetan gosaldu eta afaldu egiten dute; goizean eskoletara etortzen dira, eta gero Maizpiden bertan bazkaltzen dute». Egonaldi hauek egiteko eskaerak urtez urte aldatzen badira ere, etxean ikasleak hartzeko prest dauden familia gehiegirik ez dutela izaten dio Urdangarinek. Horregatik, orain artekoez gain beste familiaren bat ere animatuko balitz, gustura hartuko lukete. Parte hartzeko baldintza bakarra «familia euskalduna» izatea da. Datorren ikasturteari begira batenbat esperientzia berri hau bizitzeko prest balego, Maizpide euskaltegiarekin harremanetan jartzeko deia egin dute.

Udarako ikastaro eskaintza Maizpiden azkaoko Maizpide euskaltegiak ikasturtean zehar eskaintzen du Goierriko hainbat etxetan egonaldiak egiteko aukera. Baina oporrak edo uda garaia euskara ikasteko aprobetxatu nahi dutenentzat ere, eskaintza zabala antolatzen dute. Ikastaroez gain, kultur egitarau oparoa prestatzen dute urtero, uztail, abuztu eta irailerako. Udako ikastaro eskaintzari dagokionez, euskalduntze maila ezberdinak (1, 2, 3 eta 4. mailak), euskara eta pilota uztartzen dituen 22na egitasmoa, erabilera sustatzeko Zu nirekin programa, ahozkotasuna, Sakontzen edota Hizkuntz Eskakizunak lantzeko aukera izango da udako hilabete hauetan.

L


10 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Amaia Lopez de Sosoaga ‘Tomatis’ metodoan aditua

«Behar bezala entzunez gero, bareago eta zoriontsuago gaude» Miriam Luki Urretxu Zumarragan entzumenari buruzko hitzaldia egin berri du Amaia Lopez de Sosoagak (Gasteiz, 1974). Tomatis metodoak dituen onurak azaldu ditu, esate baterako, hiperaktibitatea edo arreta defizita sendatzen laguntzeko. Urretxun lan egiten du. Ikasketaz farmazialaria da eta betidanik osasuna izan du gogoeta nahiz kezka iturri. Ez da, ordea, osasungintzaren

bide ortodoxotik joan eta medikuntza naturala, naturopatia zein iriologia ikasketekin osatu du bere prestakuntza.

Nolatan lotu zinen Tomatis metodora? Medikuntza tradizionalak sintomak tratatzen ditu. Gehienetan ez dute pertsona bere osotasunean aztertzen. Sintomak tratatu eta desagertu daitezen saiatzen dira. Sintomak, aldiz, gorputzak ematen dizkigun seinaleak dira. Askotan, sintoma

horien jatorrira joan daiteke eta maila fisikoan nahiz emozionalean gertatzen ari dena aztertu daiteke. Musikak liluratu egiten nau.

Tomatis metodoak osasungintza eta musika uztartzen ditu. Horrenbestez, metodo honekin topo egitea aurkikuntza izan zen niretzat. Tomatis izenak barrea eragiten du gurean, baina otorrinolaringologo frantses baten abizena da. Metodoa sortu zuenarena.

Zertan datza Tomatis metodoa? Gizakion komunikatzeko erak bost zentzuak hartzen ditu aintzat. Tomatis metodoarekin entzumena estimulatzen dugu era jarraituan. Musika erabiltzen dugu efektu neurologiko bat lortze aldera. Euskaraz hitz bakarra dugu entzuteko ekintza izendatzeko. Entzutea soinuen pertzepzio pasiboa da alde batetik. Bestalde, entzuteak borondate bat eskatzen du, aditzeko gogoa.


GOIBERRI 11

ELKARRIZKETA

joko diote eta emozio horiek guztiak garunaren talamoan gordeko ditu. Amona etorriko zaio eta betaurrekoak jantzita zein eder dagoen esango dio, baina umeak ez du entzungo. Izan ere, gaizki kudeatutako emozioak izango dira bere entzumen subjektiboaren oinarri; entzundakoa ez da talamotik garun-azalera igoko. Burmuinaren bi atal hauen arteko elkarrizketaren ondorioa da entzumen objektiboa.

Orduan, entzumena ixten dugu min ematen digun horretatik babesteko.

MIRIAM LUKI

Finean, entzute on batek komunikazio zuzen bat sortuko du, arreta on bat eta memoriaren lanketa. Tomatis metodoak entzumen egokia lantzen du.

Entzumen desegokia fisiologikoa izan daitekeela diozu. Adibide bat jarriko zenuke? Bai, guk belarri erdiko giharra lantzen dugu, birgaitu egiten dugu nonbait. Bizitzan entzumena ixten duten gertaerak jazotzen dira. Maite duzun norbait galtzea, errepikatzen diren otitisak, oihuak entzutea etengabean, mina sentitzea... Eta, gizakiok, halakoetan inkontzienteki entzumena ixten dugu. Demagun ume bati betaurrekoak jarri berri dizkiotela. Inork ezer esan aurretik berak berritasun hori negatiboki har dezake. Gero, ikaskideek adarra

Bai, hala da. Positiboa da ez dituzulako oihuak entzuten, baina komunikazioaren beste hainbat frekuentzia galtzen dituzu eta, adibidez, irakasleari ez diozu behar bezala entzuten. Tomatis metodoarekin irekiera lortzen da.

Paziente bat iristen denean nola egiten duzu bere egoeraren diagnosia? Lehenengo eta behin bere entzuteko gaitasuna test baten bidez ikuskatzen dugu. Pertzepzio pasiboa nolakoa den ikusi eta arazoren bat badago otorrinolaringologora bideratzen dugu. Bestelako entzumena, borondatea tarteko duena ere frogatzen dugu. Horrez gain, elkarrizketa sakona egiten diogu. Historia klinikoa, haurdunaldia, erditzea... Informazio asko behar dugu. Behin diagnostikoa edukita entzumen sesioak egiten ditugu.

Nolakoak dira sesio horiek? Mozart eta kantu gregorianoak jartzen dizkiegu. Tomatis medikuak esperimentu ugari egin zituen. Mozart oso alaia da eta oso-oso gazterik hasitako musikaria izan zen. Tomatisek fro-

gatu zuen tonu altuek burmuina elikatzen dutela eta Mozarten doinuek, gainera, 120 pultsazio minutuko egiten dituzte, haur baten bihotzak bezalaxe. Sormena bultzatu eta alaitasuna eragiten dute. Kantu gregorianoek, beren aldetik, zentratzeko aukera ematen dute.

Modu berezian entzuten al da musika? Bai, ez da ohiko grabaketa bat. Harmonikoekin aberastuta dago eta entzuten dugunak zein gure belarriak entzun ez dezakeenak ere garrantzia dauka. Belarri elektroniko batetik pasatzen da eta entzuteari utzitako frekuentziak entzuten uzten digu. Aurikularrekin entzuten da bi bideetatik, airetik eta hezur-bidetik aurikularrek goiko aldean duten bibragailu baten bitartez.

Hiperaktibitatea eta arreta defizita tratatzeko metodo eraginkorra dela diozu. Nola? Entzumena ez bada eraginkorra arreta mantentzeko gaitasuna galtzen da. Gauza asko entzuten dute baina ezin dira bakar batean ere zentratu. Irakaslea hitz egiten, klariona

erortzen, ikaskidearen hitzak... Dena aldi berean entzuten dute. Tomatis metodoak barruko belarriari heltzen laguntzen dio eta umeei lasaitzeko bidea ematen die musikaren bitartez.

Badirudi nahasmen hauek gero eta gehiago ematen direla. Diagnostiko gehiago dago. Tamalez, diagnostikoa egin eta substantziak errezetatzen dizkiete, epe luzean dituzten eraginak behar bezain ondo ezagutu gabe. Ez dakit, tratamendu horien atzean farmazia multinazional handien itzala ez ote dagoen... Garai batean ume batzuk mugituak zirela genion, orain arreta defizita dutela diogu. Edozein kasutan, osasun profesionalen artean ez dago, oraindik, gai honen inguruko adostasun handiegirik.

Tomatis metodoa erabilita eboluzioa nolakoa da? Hasieran ez dituzte aurikularrak 20 minutu baino gehiagoan jasaten. Poliki-poliki lasaitasuna sentitzen dute eta sesio luzeagoak onartzen dituzte, ongizate sentipena dutela esango nuke. Ingurukoek ere terapia egitea gomendatzen dugu.

ÂŤBizitzan entzumena ixten duten gertaera mingarriak gertatzen diraÂť ÂŤMozart eta kantu gregorianoen grabaketa bereziak jartzen dizkiegu sesioetanÂť

Entzumenaren garrantziari azpimarra egin diozu. Nahasmenetatik harago, gutxi entzuten duen gizartean bizi al gara? Komunikaziorako gaitasunak bereizten gaitu animalietatik. Behar bezala entzunez gero bareago, zentratuago eta zoriontsuago gaude eta hala komunikatzen gara gure inguruarekin. Egia da gurean asko direla entzun baino hitz egiteko grina dutenak, baina entzuna izateko entzuten jakitea ezinbestekoa da. Entzutea bizitza da


12 GOIBERRI

GAZTEAK

«Europako field target txapelketan dominaren bat lortzea espero dut» Hodei Mendizabal zumarragarrak 15 urte ditu eta field target-ean aritzen da. Dagoeneko hainbat sari irabazi ditu. Asier Zaldua Zumarraga Field target -a karabinarekin egiten den tiro kirol bat da. Hilaren 18 eta 19an Europako txapelketa jokatuko da Zumarragan. Hodei Mendizabalek (Zumarraga, 1999) dominaren bat lortzeko itxaropena du.

Nondik datorkizu zaletasuna? Aitak, 8 urterekin, Zumarragako tiro zelaira ekarri ninduen. Hemen egiten zutena gustatu egin zitzaidan eta tiratzaile taldeko batek, Josean Sanchok, karabina bat oparitu zidan nire jaunartze egunean. 9 urterekin hasi nintzen lehiaketatan parte hartzen.

Babeslea

Zumarragan zaletasun handia dago. Euskadiko egoitza hemen dago. Izan ere, tiro zelai bikaina dugu eta egunero norbait etortzen da entrenatzera. Udalak asko laguntzen digu.

Uztailaren 18an eta 19an Europako txapelketa jokatuko da Zumarragan. Ze itxaropen dituzu? Gazte mailan lehiatuko naiz eta dominaren bat lortzea espero dut. Baikorra izan behar da.

Zenbat jende etorriko da?

Euskal Herriko txapela lortu dut modalitate guztietan eta herrietan antolatzen diren hainbat txapelketa ere irabazi ditut.

100 tiratzaile baino gehiago elkartuko gara: Lituaniatik, Portugaletik, Austriat¡k... etorriko da jendea. Kirol hau Ingalaterran sortu zen, baina dagoeneko beste herrialde askotan ere tiratzaile bikainak daude.

Gazte mailan parte hartzen al duzu?

Ze dohain behar ditu tiratzaile on bat?

Gazte mailan parte hartzea dagokit, baina dagoeneko urte asko daramatzat lehiatzen eta egun helduen mailan lehiatzen naiz. Helduen artean, askoz ere zailagoa da garaipenak lortzea. Dena den, dagoeneko postu on batzuk lortu ditut: laugarrena, bosgarrena...

Presioa jasaten, kontzentrazioa mantentzen eta arnasa kontrolatzen jakin behar da.

Ze txapelketa irabazi dituzu orain arte?

ASIER ZALDUA

ra, Dimara, Arratera... joaten gara.

Txapelketa asko antolatzen al dira Euskal Herrian? Okondora, Barrikara, Zamudio-

Maisurik izan al duzu? Josean Sancho, Antonio Padillo eta Joseba Peña izan dira nire maisuak. Baina hemen denok laguntzen diogu elkarri. Josetxok, adibidez, karabinak konpontzen laguntzen digu. Zumarragako tiro zelaian giro bikaina dugu.


GOIBERRI 13

MOTZEAN

Roberto Aguado psikologo espainiarra lotura emozionalari buruzko formazioa ematen, joan den astean, Murumendi eskolan. IÑAKI GURRUTXAGA

Irakatsiz ikasteko saioak Roberto Aguado psikologoa Murumendi ikastetxean izan da hiru egunez ekainean, hark sortutako Lotura Emozional Kontzientea eredua irakasleekin partekatzen. Ikasleen motibazioa indartzeko teknikak landu dituzte. Iñaki Gurrutxaga Beasain «Lotura Emozional Kontzientea Murumendi eskolak darabilen Amara-Berri sistemarekin nola uztartu, nola txertatu ari gara lantzen. Irakatsiz ikasten ari gara, eta hori da hezkuntzan egin daitekeen gauzarik ederrenetako bat». Roberto Aguado psikologo espainiarrak hitz horiekin laburbiltzen du Beasaingo ikastetxean ekainean egindako lanaren mamia. Adimen emozionalaren eta hezkuntzaren esparruan aplika

Amara-Berri lan sistema eta adimen emozionala nola txertatu landu dute tailerretan Gelaz gela bi behaketa saioren ondoren, azken saioan esperientziak trukatu dituzte

daitekeen «eredu gaurkotu, berritu eta zientifikoa» da Lotura Emozional Kontzientea. Ikasleengan motibazioa nola indartu eta areagotu aztertu dute, norbanako bakoitzak duen ahalmen emozionala ezagutuz.

Behaketa eta formazioa Ekaineko bi egunetan behaketa saioak egin zituen Aguadok Murumendin, gelaz gela lana nola egiten duten ezagutzeko, eta azken formazio saioan es-

perientziak trukatzen aritu ziren. «Ondorioetako bat da bai ikasleek zein irakasleek emozio egoki bat izatea, norberak bere egitekoa ondo bete dezan. Horretarako, gure emozioekin era kontziente batean mantendu behar ditugu harremanak». Irailean ikasturtea hasi, eta eskola orduak bukatzen dituztenean, ikasleek kalean «gizalegezko portaerak» eduki behar lituzketela dio, gauzak «modu erraz eta zuzenean» egiten irakatsiko dietelako.


14 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Ezin konta ahala partidaren lekuko izan da Toki-Alai pilotalekua –irudikoa, 1920ko hamarkadakoa da–. PASCUAL MARIN FUNTSA-KUTXA FOTOTEKA

Toki-Alai, plazako pilotalekua

Iñaki Gurrutxaga Zaldibia Plazako frontoia deitzen diote herritarrek, baina Toki-Alai da haren izen ofiziala. 1913an eraiki zuen Sociedad Española de Construcciones Metálicas lantokiak –gaur egun CAF–, Zaldibiako uraren bidez argindarra sortzeko lortutako akordioaren eskertza modura. Elizaren kontra eraikitako estalpea ere haren dohaintza izan zen.

Zaldibiarrek antzina-antzinatik jokatu izan dute pilotan, horren lekuko dira artzainek Aralarren egiten zituzten pilota jokoak. Kalean, Toki-Alai eraiki aurretik, Santa Fe elizaren ipar aurpegian aritzen ziren jokoan. Ezin konta ahala partida hartu ditu Toki-Alaik, eta hamaika pilotariren sehaska izan da. Asteburu honetan ere beste final baten lekuko izango da.


GOIBERRI 15

INTERNET

saretik Multimedia

Hitza hartzeko giltza e n t s i b i l i t atea izatearekin ez dela aski. Joera zaharkituak aldatzeko borondatea badela, gogoa, baina tresnak falta direla pauso irmoak emateko. Oraino hedabideetako bigarren lerroan, kasik ezkutuan egon diren emakume ugariri argia emateko xedez sortu da Gabiltza, emakume adituen eta arituen lana ikusarazteko ataria. Oihana Etxebarrietak eta Eider Olazarrek landu dute biltoki digitala, mugimendu feministan eta kazetaritzaren barrunbeetan murgilduta. Berria Fundazioaren beka irabazi ondoren abiatu dute datu basea. Bereziki, kazetari eta eragileei begira ondu dute lana, eta ziurtatu emakumezko iturrietara ailegatzea samurtuko diela; andreek hedabideetan hitza hartzeko giltza bihurtu nahi dute ataria. Euskal Herriko 115 andre bildu dituzte oraingoz. Ez dira horretara mugatuko ordea. Aditu eta arituen kontaktuez gain, albisteentzako txokoa eta dokumentazio esparrua jasoko ditu. Generoaz plazaratutako agiriak, eztabaidak eta hizkera sexistak saihesteko gidak ere jarriko dituzte eskuragarri Gehiago ikasi atalean, nahi duen orok edonoiz kontsulta ditzan. Zer egin atalean, berriz, komunika-

S

Beasaingo neskatxen esku dantza San Joan egunaren inguruan bildutako landareek zorte ona ematen omen dute, eta gaitzak nahiz trumoiak urruntzen dituzte. Emakumeek San Joan loreak eta eskura zituzten beste batzuk biltzen zituzten: milorriak, iratzeak, arrosak, krabelinak, lizarra, elorria, gereziak... Dantza eta udako solstizioa lotu nahian neskatxen esku dantza berreskuratu zuen Aurtzaka Dantza Taldeak. Gazte eta gaztetxoak izan ohi dira San Joanen inguruko ospakizun hauetako partaide nagusiak; ÂŤberaiei ematen diegu protagonismoaÂť, diote Aurtzakakoek. goiberri.eus

Beasaingo neskatxen esku dantza ikusteko:

zio parekidearekin lotutako artikuluei eta ekitaldiei egingo diete tokia. Emagin elkartearen sostengua eskuratu du proiektuak, eta hark hartu du webgunea hezurmamitzeko lema. Idoia Arraiza arduratuko da, besteak beste, proiektuaren jarraipena egiteaz. UEUrekin, orobat, elkarlan hitzarmena sinatu dute eragileek, Inguma datu baseko datuak trukatzeko. Webgunea kontzientziaziorako eta gogoetarako bide ere izatea nahi dute egileek. Sentsibilizazio eta prestakuntza saio batzuk eskaintzeko asmoa ere agertu dute: erreminta nola erabiltzen den erakutsi, eta genero ikuspegia ahalik eta era egokienean jorratzeko gakoak emango dizkiete interesa duten hedabideei. Berriaren zuzendari Martxelo Otamendiren arabera ÂŤhandia da oraindik hedabideetan gizonezkoengana jotzeko joera. Defizita dago emakumeen presentzian, eta egitasmo horrek begiak irekitzen dizkigu. Orain ez dugu aitzakiarikÂť. Bide hasi berritan, Gabiltzanen irekita dituzte ateak. Izan ere, tituluak izan ez arren, akademiaren loarretik at dauden emakume eskarmentudunei ere lekua egingo diete egitasmoan. berria.eus



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.