Goiberri 141. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

141. zenbakia. 2015eko martxoaren 27a

GOI B ERRI

Lanak erakarri zituen Goierrira Aldundiak saria emango die Espainiar Estatutik etorritako migranteei ekarpena aitortuz 6-8

Langilea eta semea atzean Legazpiko Patricio Echeverria lantegia dutela. WWW.LENBUR.COM, LENBUR DOKUMENTAZIO ZENTROA

Nikola Foroni 3 Iritzia 4-5 Gari Bravo eta Jon Ander Intsausti 10-11 Legorreggae 12-13 Ormaiztegiko Gernikako Arbola 14 Aste Santua Seguran 16


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAN

Nicola Foroni

Parte hartze prozesuetan aditua

«Gorroto dut ahulenen aurkako indarkeria» Mikel Albisu Zerain Aholkulari lanetan dabil azken 19 urteetan, Nicola Foroni (Erroma, Italia, 1960). Eraldaketa prozesuak bideratzen ditu hainbat erakundetan, publikoetan zein pribatuetan, Euskal Herrian zein kanpoan. «Erakunde batek jendearekin proiektu bat egin nahi duenean, nire lana hori lortzen laguntzea litzateke».

Indibidualismo garaian, jendea parte hartzeko prest al dago? Bai, baina ez da erraza. Kasu askotan, arazo zuzen edo sakon bat daukanean bakarrik. Erronka ikuspegi pertsonaletik parte hartzen hasi eta prozesuan ikuspegi komunitariora salto egitea da.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Lagunentzat sukaldatzea, pizza eta tiramisua batez ere.

Liburu bat. Eduardo Galeanoren Las venas abiertas de America Latina.

Musika talde bat. Kantautoreak: Italiako Fabrizio De André eta Mejia Godoy nikaraguarrak, adibidez.

Janari bat. Lasaña.

Edari bat. Sagardoa edo lejia. Oporretarako leku bat. Erdialdeko Amerika.

Amets bat. Mundu justu bat, esplotaziorik gabe eta berdintasunarekin.

Gorroto duzuna.

Euskal Herrira maitasunagatik etorri nintzen. Landa eremuan

Goierriko txoko bat.

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Loinaz Agirre Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Arkaitz Apalategi Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Zaletasun bat.

Zer egiten du italiar batek Zerainen?

« Landa eremuan bizitzeko erabakia hartu eta bila ibili ondoren, Zerain aukeratu genuen»

MIKEL ALBISU

bizitzeko erabakia hartu eta bila ibili ondoren, Zerain aurkitu eta aukeratu genuen.

Ahulenen aurkako indarkeria. Txindoki, urrutitik ikusteko, igotzeko ez horrenbeste!

Herriko alkate bazina... Udal informazioa herritarren eskura jarriko nuke, ezer ezkutatu gabe. Eta herritar guztiak inplikatu Zeraingo etorkizuna askatasunez erabakitzeko.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Xabier Mendiguren Elizegi Idazlea

Urrutira joan gabe ste Santua dator, eta horrek opor egun batzuk esan nahi du lan egiten duten ia guztientzat (lanik gabe dagoenak urte osoan du pasioa eta prozesioa bere etxean). Bost egun izan ohi da gutxienekoa, gehienetan; askok, astebete edo hamaika egun segidan, eta zorte handienekoek bi aste oso. Halakoetan, kanpora joateko planak egin ohi ditu jendeak: Lisboa, Erroma, Paris, Amsterdam‌ Europa bisitatu nahi eta diru pixka bat edukiz gero. Mediterraneoa aukeratuko du eguzkia maite duenak, hemen baino eguraldi hobea topatzeko proportzioa dagoela-eta. Landak, Kantabria edo Asturia ere ez dira aukera txarrak, hain urruti joan nahi ez duenarentzat. Edo Euskal Herriko txokoak bestela, orain arte ezagutu ez edo etxekoei erakutsi nahi dizkiegunak: Zuberoako bazterrak, Aùanako gatzagak, Karrantzako kobak...

A

Izango da, ordea, garraioak estresatzen duenik, turismolekuetako jendetzak atzera eragiten dionik, familiako ekonomian luxu txikienerako tarterik ez daukanik‌ Edo arrazoi berezirik gabe, etxean gustura egon eta mugitzeko gogorik ez daukanik (bidaiatzea sakralizatzearen ondorioetako bat da bidaiatzen ez duenak bere burua justifikatu beharra, besteek xelebretzat begiratuko ez badiote). Horientzat guztientzat, Goierrin bertan egiteko moduko plan sorta bat proposatu nahi dut. Mendizaleak, noski, badaki Aizkorriren edo Aralarren berri, baina agian ez zaio bururatu Izaspitik Murumendirako bidea egitea, Goiko Goierritik Behekora. Paseo errazagoak maite dituenak, Lazkaomendi edo Larraitz izango ditu gogoan; beste aukera on bat, itsasorik ez dugunontzat, urtegi baten jira egitea izaten da: Lareokoa eder askoa da, Lizarrustitik bide zoragarria egin eta gero; Arriarangoa ere ondo polita, Basterretxearen monumentua ikusiz,

bidenabar; Barrendiola Legazpin, edo Gipuzkoan egin duten azkena: Baliarraingoa. Seguru horietakoren bat ez duzula ezagutzen. Museoren bat ikusi nahi duenak ere badauka non aukeratu: Zumalakarregi Ormaiztegin eta Igartubeiti Ezkion izango dira ezagunenetakoak; baina badira hain ezagunak izan ez eta bisita merezi dutenak: adibidez, Zumarragako Antion egin dutena (Antiok, bestela ere, beti merezi du, noski), Ataungo San Gregorion Barandiarani eta euskal mitologiari

buruzkoa, edo Legazpin burdinari eta Chillidaren lantokiari eskainiak. Orain arte leku politak gomendatu dizkizuet, gida turistiko bat banintz bezala. Baina salaketa eta suminerako ere erabil daiteke aukera: adibidez, Goierrin barrena Abiadura Handiko Trenak egingo duen ibilbideari segitzea. Gehiena lurpean doa, eta horko txikizioa ez da begi aurrean ikusten, baina agerian doan zatiei erreparatzea aski, negargura bularrean gora sentitzeko, naturarekio sentiberatasun apur bat edukiz gero. Halako dirutzak gastatuta gainera, eta inoiz amaituko den jakin gabe, eta martxan jarrita ere ziztuan pasatzeko, gelditu gabe... Eta amaitzeko, galdetuko du baten batek: eta parranda egin nahi izanez gero? Adiskidea: parranda egitekotan, zeure buruarekin eta lagunekin moldatu beharko duzu, edo bestelako parajeetara joan, Goierrin horretarako txintxoegiak garaeta, Aste Santuan behinik behin.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Josu Maroto Asteko irudia

Hieroglifikoa Ea hieroglifikoa asmatzeko gai garen. Zein garai datorkigu?


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Lanera etorri ziren Gipuzkoako Aldundiak Urrezko Plaka emango die bihar Espainiar Estatutik etorritako migranteei egindako ekarpena aitortuz. «Gaur egungo Euskal Herria ezin da ulertu langile hauen ahaleginik gabe», dio Larraitz Ugartek. Janire Arrondo Mila irudi eta mila aurpegi ezkutatzen ditu atzean migrazioak. Historikoki presente egon den fenomenoa da, munduko bazter guztietan. Azken hamarkadetan asko areagotu da garatu gabeko herrialdeetatik aberatsenetagoetarako mugimendua, hegotik iparrera, aukera berrien bila abiatutako bidaiariak dira. Fenomeno hau, baina, ez da berria Euskal Herrian. XX. mendearen bigarren erdialdean industrializazioa zela-eta, Espainiar Estatutik jende uholde handiak etorri ziren Euskal

Herrira, baita Goierrira ere. Gipuzkoako Aldundiak Urrezko Plaka emango die bihar 40ko, 50eko eta 60ko hamarkadetan Espainiar Estatuko herrietatik gurera etorritako pertsonei. «Andaluziatik, Extremaduratik, Errioxatik, Gaztelatik, Galizatik eta beste hainbat tokitatik etorritako euskal herritarrak Euskal Herria eraikitzen ari dira: gaur egungo Gipuzkoa eta gaur egungo Euskal Herria ezin ditugu ulertu langile hauen eta haien familien ahalegin eta ekarpenik gabe», dio Larraitz Ugarte foru bozeramaileak. Gi-

XX. mendearen erdialdean ehunka lagun etorri ziren Goierrira, industriak erakarrita Euskal Herriaren geroaz galdeketaren bat egingo balitz, euren iritzia eman nahiko lukete

puzkoak Urrezko Domina ematen die norbanakoei eta Urrezko Plaka kolektiboei. Aurten, soilik aitortza kolektiboa izango da eta plaka bakarrik emango dute. XX. mende erdialdean Gipuzkoa industrializatuko lurraldea zen eta milaka lagun etorri ziren. Arrazoi ekonomikoak zeuden migrazio mugimendu zabal horien atzean, baina, bere herrietan giro sozial eta politiko itogarria zutelako ere egiten zuten alde. Lehenbizi inguruko herrialdeetakoak iritsi ziren, Araba nahiz Nafarroako-


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

ak. Pixkanaka Espainiar Estatutik gero eta langile gehiago etorri ziren, trenez iristen ziren. «Logela bilatzea zen zailena: apopilo edo bizilagun bezela egoten ziren, lantegiko etxeak aurkitu baino lehen», dio Olatz Conde Legazpiko Lenbur fundazioko kideak. Bizi eta lan baldintza gogorrei aurre egin behar izan zieten. Baldintza horiek aldatzeko eta hobetzeko borrokatu zuten, bertakoekin batera: eskubideen aldeko borroka hura hainbat jatorritako herritarrak bateratzeko eta herri sentimendua indartzeko baliagarria izan zen. Beste hizkuntza bat, beste kultura bat nahiz beste ohitura batzuk... egoera hartan tentsioak ere izan ziren. «Egoera horretatik ere ikasi egin dugu, ikasten jarraituko dugu, indarguneak eta akatsak atzeman beharko ditugu, eta ariketa horrek, dudarik gabe, gure herriko aniztasuna ondo kudeatzen eta aniztasun hori kohesio elementu bihurtzen lagunduko digu», dio Larraitz Ugartek.

Aldundiak balioan jarri nahi du hamarkada horietan Gipuzkoara etorritakoen ekarpena. Kulturalki gure lurraldea aberastu dutela dio; sozialki, beraien jakintza eta esperientzia konpartitu; eta politikoki, gogor lan egin dutela hainbat eskubide berreskuratzeko.

Langileak forjan eta Langileen Ibilbidean ikus daitekeenaren lagin bat. WWW.LENBUR.COM LENBUR DOKUMENTAZIO ZENTROA

Eroso sentitzen dira

50eko langileen hamarkadara bidaia, egun batez

Espainiar nazionalismoak etorkinak Euskal Herrian «gaizki tratatuak» direla dioen diskurtsoa zabaldu arren, migranteek diotena da, abertzale ez izanagatik, ez direla bigarren mailako sentitzen. 1950etik 1980ra bitarteko migrazioa aztertzeko Julen Zabalo EHUko irakasleak beste hainbat kiderekin batera egindako ikerketa batean jasotako ondorioetako bat da. Hain justu ere, garai horretako migrazioa aztertuz gaur egungoa ulertzeko saiakera egin nahi izan zuen Zabalok, Gite-Ipesen Julio Araluze bekari esker garatu zuten ikerlanean. Espainiar Estatutik etorritakoek «bertakotzat» dute euren

oierri garaian industrializazio garaia bete-betean zegoen 50eko hamarkadan. Hain justu ere, Legazpin orduko langileen eguneroko bizitzan murgiltzeko ibilbidea prestatua dute. Haztegi eskolako ikasgela bat eta hari atxikitako kapilaren bidez orduko hezkuntzan eta erlijioan murgil daiteke. Langileen etxebizitza ere bisita daiteke, San Inazio auzoan. Igandeetan eta jaiegunetan egoten da zabalik. Lenbur Fundazioaren web atarian dute informazio guztia.

G

burua, «integratuta» sentitzen dira. Hainbat eremu industrializatuetan osatu zituzten eztabaida-taldeak, migranteen adierazpenak eta iritziak jasotzeko; Espainiar Estatutik etorriak eta abertzale sentitzen ez direnak. Orokorrean, migranteak Euskal Herrian oso gustura sentitzen direla ondorioztatu zuten, eta ez dutela joateko asmorik. Hiri handietatik txikietara aldea dago, gainera, hiri handietara multzo handitan iritsi zirelako. Txikietan baina, Goierriren kasuan, bertako bizilagunekiko harremana estuagoa zen. Etortzean «halabeharrez» integratu ziren, baina gaur egun «lasai» sentitzen dira. Halaber, herri euskaldunetan bizi izan arren, euskaraz jakitea ez dute beharrezko ikusi. Espainiar Estatuan Euskal Herriaz duten irudia «okerra» dela aitortzen dute ikerketan parte hartu zuten migranteek; jaioterrira itzultzen direnean defendatzen dute. Euskal Herriaren geroaz erabakitzeko galdeketaren bat egingo balitz, parte hartzeko prest leudeke.

Aniztasun gizartea Gipuzkoako Aldundiaren eskariz Aztikerrek iaz aurkeztutako ikerketaren arabera ere, euskal herritar gehienek, edonon jaioak direla ere, gogoko dute Euskal Herrian bizitzea; %89,7k bertan bizitzen jarraitu nahi du. Aniztasun gizartea da gurea, gurasoei zein aiton-amonei begiratuz gero, gehienek (%52,6) dutelako kanpoko lekuren batekin harremana. Soilik norberaren jaioterria kontuan hartuz %72,8 bertan jaioa da eta %27,2 kanpoan. Horien artean jatorri nagusia Espainiar Estatua da, eta ondoren datoz Ekuador, Kolonbia, Errumania eta Dominikar Errepublika. Jatorri ezberdinen artekoen harremana zenbat eta estuagoa edo zaharragoa izan, konfiantza eta sinpatia areagotu egiten dira.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

netik irteten nintzenean bizikletan ibiltzen nintzen eta ama istripu baten beldur zen. Irimo Urretxun zegoenez, oinez bidaltzen ninduen. Bizikletan ibili ezin nintzenez, korrika egiten nuen. Larraza izeneko korrikalari batekin aritzen nintzen.

Zer moduz Irimon? Oso gustura. Erremintak egiten hasi nintzen, baina Lanbide Heziketan izena eman nuen eta postu hobea lortu nuen.

Espainiatik etorritakoak ondo hartu zintuztetela uste al duzu? Baietz uste dut. Toki berri batera zoazenean, ikusi eta entzun egin behar duzu. Garai hartan ez zegoen urik eta batzuetan 30 lagun joaten ginen baserri batera ur bila. Hori ulertzekoa da, baina batzuk letxuga eta guzti itzultzen ziren. Hori onartezina zen. Hala, ez da harritzekoa batzuk guri nazka hartzea. Dena den, niri inork ez dit sekula ezer esan.

Vicente Bernabe, Urretxuko Iparragirre plazan. ASIER ZALDUA

Vicente Bernabe

Kanpotik etorritakoek integratzeko ahalegina egin zenutela uste al duzu?

Burgosen jaio zen zumarragarra

ÂŤEuskal Herria aberasten lagundu dugu, baina guk ere dirua irabazi duguÂť Asier Zaldua Urretxu Vicente Bernabe (Santa Maria del Campo, Burgos, Estatu espainiarra, 1946) mutikotan etorri zen Goierrira. Primeran moldatu zen eta Euskal Herritartzat du bere burua.

Burgosen jaio zinen. Nolakoa da zure jaioterria? Nekazari herria da. Aitak lursail batzuk zituen, baina nekazaritzak ez zuela etorkizunik iruditu zitzaion eta 1954an hona etorri zen. Ordurako 35 urte zituen eta gehiago itxaroten bazuen beharbada ez ziotela lanik emango pentsatu zuen.

Zergatik aukeratu zuen Goierri? Patrizio Etxeberria enpresari legazpiarrak Burgosen zuen finkara joan zen lan eske, oinez.

Hango langileburuari igeltsero bezala lan egitea gustatuko litzaiokeela esan zion. Handik astebetera baiezkoa eman zioten.

Zertan aritu zen? Igeltsero aritu zen, labeak konpontzen. Apopilo egon zen, bi etxetan.

Noiz etorri zinen zu? 11 urterekin etorri nintzen lehenengoz. 1957, 1958 eta 1959an hemen pasa nituen oporrak. Berehala moldatu nintzen. Asko gustatu zitzaidan hemen ikusi nuena. 14 urterekin ikasketak bukatu nituen eta aitonari errementari lanetan laguntzen hasi nintzen, baina amak nahiago zuen hona etortzea. Aitak Zumarragako San Isidro kalean etxe bat erosi zuen. Ho-

rretarako, jaioterrian zituen lurrak saldu zituen.

Sei urtetan ama, arreba eta zu aitarengandik urrun bizi izan zineten. Gogorra izan al zen? Oso arduratsua nintzen eta etxeko gizona izan behar nintzela pentsatu nuen. Izan ere, ama bakarrik zegoen, hiru urteko alaba zuen eta, gainera, erreuma zuen. Janzten lagundu behar niola gogoratzen dut.

Zer kontatzen zizuen aitak Euskal Herriari buruz? Ez zen oso gizon hiztuna. Hemen ez zen hotzik pasatzen eta ondo bizi zitekeen. Kito. Aitak beti bere herria gogoan izan zuen. Nik, ordea, ez.

Non lan egin zenuen? Patrizion, baina handik gutxira Irimon hasi nintzen. Izan ere, la-

Gehienek bai, baina batzuk euskaldunen aurka hitz egiten dute oraindik. Amorru handia ematen dit. Guk Euskal Herria aberasten lagundu dugu, baina guk ere dirua irabazi dugu. Gure herrian ez genuen hemengo aberastasunik. Batzuk euren jaioterrira eramaten dute hemen irabazitako dirua. Nik ez. Ez diet ezer zor. Han ez zidaten lan egiteko aukera eman. Burgosko fabrika batera lan eske joan nintzen eta ez zidaten eman nire aitona errepublika zalea zelako.

Euskal herritartzat duzu zeure burua. Euskal kultura oso gustuko dut. Benito Lertxundi nire abeslari kuttuna da. Bestalde, Zumarragako Eitzaga auzoan bizi naiz eta bertako argazki zaharrak eta istorioak biltzea gustatzen zait. 30 urte baino gehiago daramatzat Jai batzordean. Nire ekimenez antolatzen dugu toka txapelketa! Pena bakarra dut: euskara ez jakitea.



10 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Garikoitz Bravo lazkaotarra eta Jon Ander Intsausti mutiloarra, Murias taldeko bi goierritarrak, San Jose goizean Beasainen. AIMAR MAIZ

Gari Bravo eta J. A. Intsausti Murias taldeko txirrindulariak

ÂŤMurias taldea egoki egituratu da, eta gauzak ondo egiten ari diraÂť


GOIBERRI 11

ELKARRIZKETA

Aimar Maiz Beasain Profesionaletara iritsi berria da Jon Ander Intsausti (Mutiloa, 1992). Sei urteko esperientzia gazi-gozoa dauka dagoeneko Garikoitz Bravok (Lazkao, 1989). Biek Murias talde berrian topo egin dute. Kontinental mailan dabiltza, txirrindularitzaren ‘hirugarren mailan’. Ilusioz ekin diote proiektuari. Intsausti bigarren izan zen igandean, Cholet-Pays de Loire klasikoan (Frantzia). Elkarrizketa aurretik egina da.

Murias taleko bi goierritarrak zarete. Zer moduz hasi zarete? Jon Ander Intsausti: Ni oso gustura, batez ere egutegiarekin. Karrera asko edukitzen ari gara, eta taldeak bilatzeko gogoa dauka. Gure kategorian zaila da karrera asko izatea, eta horregatik oso gustura. Taldearen jarrerarekin ere ezin hobeto. Gari Bravo: Momentuz, oso gustura. Aukera polita izan da. Mundu honetan jarraitzeko nire azkeneko itxaropena zen. Seigarren urtea dut, eta azken biak nahiko eskasak pasatu ditut. Muriasen, Jon Odriozola zuzendariak aukera eman zidan.

Zer nolako taldea eraiki dute? G.B.: Talde txikia da, baina gauzak ondo egiten ari dira. Egutegia ere bikaina daukagu; garrantzitsuena hori da. Ekipoa sortu bai, baina karrerak behar dituzu gero, eta taldean gauzak ondo egin: material polita lortu dute, masaje-emaile eta laguntzaileekin ondo egituratu da... J.A.I.: Taldea berandu atera zen, eta ahalegin handia egiten ari dira. Hasierak zailak dira, baina taldea oso ondo ari da lanean. Orain autokarabana bat daukagu, oso erosoa. Eta furgoneta bat. Taldean dauzkagun txirrindularientzako nahi dugun dena daukagu.

Kontinental mailako talde bat nola ibiltzen da gaur egun? G. B.: Autokarabana ekarri arte furgonetan egin ditugu bidaiak. Ezer berorik hartzeko ere ez zegoen, karrera bukatutakoan. Hegazkinean bidaiatzea Eus-

kaltelen ezagutu nuen, eta justu-justu. Hemen daudenek meritu handia daukate. Berandu sortu zen, eta gutxinaka gauza politak egiten ari dira.

Jon Ander, zu aurten igo zara profesionaletara. Espero zenuena aurkitu al duzu? J.A.I.: Esperotakoa, sekula ez. Uste baino gogorragoa da. Telebistatik gauzak oso erraz ikusten dira. Amateurretan iruditzen zaizu badaukazula maila, baina jauzi egindakoan ikusten da benetan zer zailtasun dauden profesionalismoan.

Gari, zuk Kontinental maila ezagutu zenuen iaz, Portugalgo Efapel taldean. Zer aldatu zaizu handik Muriasera? G.B.: Batez ere tratua, erabat desberdina da. Portugalen tratu oso itxia eta oso hotza eman zidaten. Orain, gehien nabaritzen dudana egutegia da. Iaz karrera falta izan nuen. Urte guztian 25 egunetan bakarrik korritu nuen, eta ekainerako jada lasterketarik gabe nengoen. Ekainetik otsailera lehiatu gabe egotea latza da.

klasiko Frantzian, maila altukoak eta onekoak, zure burua erakustea zaila den horietakoak. Eta handik Alentejora joango gara, bost egun [asteazkenetik igandera]. Ondoren ia etxeko bi-hiru aste giltzarriak datoz: Indurain Klasikoa Lizarran, Errioxa, Zornotza... Taldea ere Zornotzakoa da, eta horiek dira garrantzitsuenak.

Euskal Herriko Itzulian ezin duzue, kategoria kontuagatik. J.A.I.: Ez, guk ezin dugu korritu. Kontinental Profesional taldeek bai, gonbidapenarekin. G.B.: Odriozola saiatu zen, baina hasieratik oso zaila zen.

Muriasek maila hori lortuko duen, eta noiz, esateko garaizegi da oraindik? J.A.I.: Ez dakigu oraindik. Taldea atera berria da. Dirua da dena. Taldea segitzeko gogoarekin dago, baina hori euren esku dago. Guk ahal duguna egingo dugu, eta gero ikusiko da.

Taldeko beteranoetako bat zara, Gari. Gazteei erakustea al da zure lanetako bat?

Aurtengo denboraldirako zer aurreikuspen duzue? G.B.: Odriozolak esaten digunez, gutxien korrituko dutenek ere 40-45 eguneko egutegia izango dute. Guk 50-55 egunekoa igual izango dugu. Indartsua da, egia esan, Kontinental Profesionalek daukaten berdina ia. Data hauetan 15 lasterketa-egun gainean izatea eskertzekoa da. J.A.I.: Mallorkan hasi ginen Gari eta biok. Lau egunak egin genituen. Gero, Murtzia eta Almeria klasikoak; nik Murtzia ez nuen egin. Handik zuzenean Algarvera joan ginen, bost egun. Karrera hori lortzea taldearentzat izugarrizkoa izan da, taldea atzerritarra izanda eta maila altuko itzuli bat izanda. Hura bukatutakoan bi egun gehiago korritu genuen Portugalen, eta aurreko asteburuan nik Frantzian Paris-Troyes egin nuen.

«Odriozolak ilusioa behintzat berreskuratu dit. Korredore sentitu naiz atzera» Garikoitz Bravo

Muriaseko txirrindularia

«Txirrindularitza guztiz desberdina da profesionaletan; indarra kontatuta dagoela ikusi dut»

Eta aurrera begira?

Jon Ander Intsausti

J.A.I.: Asteburuan [aurrekoa] bi

Muriaseko txirrindularia

G.B.: Berez bai. Baina gazte hauek geroz eta hobeto pasatzen dira gora, geroz eta klase handiagoarekin. Niri puntua hartzea falta zait, oraindik ahul nago, korritu gabe denbora asko pasatu da eta ez dut erritmoa hartzen.

Jon Ander, garapen pertsonalerako aukerarik ikusten duzu? J.A.I.: Bai. Aukerak denok ditugu. Taldean ez daukagu ziur irabaziko duen bat, esaten dena. Orduan, beti daukagu aukera bakoitzak berea egiteko. Lehenengo beti taldean pentsatuta, baina denok luzimendurako aukera izango dugu.

Taldeko zuzendaritzak lortu beharreko mugarik jarri al dizue? G.B.: Lasterketa guztietan ondo egin beharra daukagu. Ahal badugu aurrean ibili, eta bestela nabarmendu: bigarren klaseko sarietan sartu, erasoetan sartu, ekipoa erakutsi telebistan eta medioetan... Azkenean, karrera guztiak aukerak dira, eta baliatu beharra daude.

Iritsi berriaren gogoa gainezka izango duzu, Jon Ander. J.A.I.: Gogoa bai, baina berehala joaten da ikusten duzunean karreran segitu ezinean zabiltzala [barrez]. Guztiz desberdina da profesionaletan. Indarra kontatuta dagoela ikusi dut. Gastatzen baldin baduzu, alferrik gastatuko duzu. Ez duzu bukaeran izango. Asko pentsatu behar da, burua eta odola hotz eduki, karrera ondo planteatu.

Zerekin egiten duzue amets? G.B.: Lehenagoko sentsazioak berreskuratzearekin. Aspaldian ez dauzkat sentsazio onak. Odriozolak ilusioa behintzat berreskuratu dit, lehen neukan berdina. Korredore sentitzen naiz atzera. Orain erritmoa hartzea falta zait. J.A.I.: Niri klasiko bat irabaztea gustatuko litzaidake. Flandriakoa edo horrela... Baina hori ametsa da. Klasikoak Frantzian nola korritzen diren gustatu zait. Itzuliak baino gehiago gustatu zaizkit. Gustura ibili naiz, nire saltsan.


12 GOIBERRI

GAZTEAK

Goierriko Jamaika Legorretako Gazte Piku gazte asanbladak Legorreggae musika jaialdia antolatu du hilaren 27 eta 28rako. Hitzaldi bat, batukada kalejira bat eta bost reggae talderen kontzertuak egongo dira. Musikari bat Italiatik etorriko da. Asier Zaldua Legorreta Negu hotzaren eta hezearen ostean, jendea udaberri gose da. Euren zorionerako, udaberria sekula baino beroago helduko da Goierrira. Izan ere, Legorretako Gazte Piku gazte asanbladak Legorreggae musi-

Babeslea

ka jaialdia antolatu du hilaren 27rako eta 28rako. Bi egun horietan, Jamaikako erritmo bero, gozoa eta lasaia izango da nagusi Goierrin. Hilaren 27an hitzaldi bat izango da eta 28rako batukada eta kontzertuak antolatu dituz-

te. Ekitaldiak plazan jarriko duten karpan egingo dituzte. Ostiraleko hitzaldia kalamuari buruz izango da. 18:00etan hasiko da. Larunbatean, 19:00etan, Mulambo batukada taldeak kalejira egingo du. Ondoren, 22:00etan, kon-

tzertua hasiko da. Bost taldek joko dute: Skakeitan, Raphael, Revolutionary Brothers, King Konsul&Yanu eta Sustrajah Band. Kontzerturako sarrerek 5 euro balio dute. Goierriko hainbat tabernatan jarriko dituzte salgai eta egunean bertan ere


GOIBERRI 13

GAZTEAK

Legorreggae musika jaialdiaren antolatzaileetako batzuk, Legorretako gaztetxearen kanpoaldean. ASIER ZALDUA

gorretan izango ditugu berriz, Danger in your eyes lan berria aurkezten». King Konsulek eta Yanuk Revolutionary Brothersekin jotzen dute. Legorretan bakarrik ere arituko dira. «Revolutionary familia osatzeko beharrezkoak diren bi abeslari hauek reggae eta rap doinuz beteko digute karpa». Bizkaiko reggae musika entzuteko aukera ere egongo da. Lekeitioko Sustrajah Band taldearen eskutik, hain zuzen ere. «Roots reggae doinuak ekarriko ditu gurera. Entzun dituenak badaki Euskal Herriko reggaearen etorkizuna direla».

Jaialdiaren helburuak erosi ahal izango dira, Legorretan. Aipatzekoa da Raphael abeslaria Italiatik etorriko dela. «Europa osoan gelditu gabe ibili ondoren, Legorretan izango dugu. Musikari italiar honek maila handia du eta jaialdiari xarma berezia emango dio», esan dute antolatzaileek. Skakeitan taldeari dagokionez, Donostiakoak dira eta ska musika jotzen dute. «Orekariak diskoa kaleratu ostean, indarrez beteta etorriko zaizkigu, jaialdia ska erritmoz bustitzera». Revolutionary Brothers taldea, berriz, Zarauzkoa da. «Euskal Herriko reggae mugimenduan, eta atzerrian, erreferente bilakatu diren anaiak Le-

Lekeitiarrek legorretarren laguntza izango dute Euskal Herrian reggaea sustraitzeko. Izan ere, Legorreggae jaialdia urtero antolatzeko asmoa dute. «Asko gara inguru honetan (Goierri, Tolosaldea...) reggae musika bizi dugunak eta beste hainbeste interesgarri ikusten dutenak. Horregatik, eta musika hau hemen sustraitzeko, gazte asanbladako partaide batzuk jaialdi hau antolatzea erabaki dugu». Jaialdia antolatzeko, Revolutionary Brothers taldeko kideen laguntza izan dute. «Reggae mundua jendeari gerturatu nahi diogu. Musika alaia da eta giro oso ona egongo da. Jendea gustura geldituko da», amaitu dute Legorretako gazte asanbladako kideek.


GOIBERRI 14

ERREPORTAJEA

Ezkurretik dator haritza Ihartu da Gernikako Arbola zaharra. Eta sartu dute ondorengo berria. Baina Goierrin ugari dira lehengoen ezkurretik ernetako haritzak. Ormaiztegin, Joxepa Galparsorok badu lerden askoa, ezkurrak ezkutuan hartu eta ekarrita. Aimar Maiz Ormaiztegi Udaberria iristerako, ihartu egin da Gernikako Arbola zaharra. Juntetxean zegoen haritz sinbolikoa. 28 urte besterik ez zuen, eta 2005ean landatu zuten leku ofizialean. Haren senide bat aldatu zuten otsailean, 2000. urtean sortutakoa. Daukan esanahiagatik, Euskal Herriaren luze-zabalean — eta atzerrian— asko dira Gernikako Arbolaren ondorengoak. Goierrin ere bai. Urretxun lau haritz dituzte, udalak ekarriak. Baimen berezia eskatu behar da, gaur egun; Bizkaiko aldundiko teknikariek aldatzen dute, gainera, onartutako tokian. Hainbesteko protokolorik gabe, eta arrisku batzuk hartuta, eskuratu zituen Joxepa Galparsoro Legorburu ormaiztegiarrak Gernikako Arbolaren ezkurrak, duela denbora asko.

Frankismoan, harrapatu Isilka eta ezkutuka hartu zituen Galparsorok arbola bedeinkatuaren fruituak. Frankismo bete-betea zen, eta euskaltasunaren ikurra itzalean zeukaten. «Gernikara joan ginen, andre-gizonak biok. Handik ezkurrak hartzen ez zuten uzten», gogoratu du Galparsorok, 94 urte beteak dituela. Senarra, Pako Baztarrika, gudari ibilia zen 1936ko gerran. Makurrak ikusitakoa eta bizitakoa, abertzale izateagatik. Gernikako Arbolaren kimu bat etxean izan nahi zuten. «Tartean ezkur bat harrapatu nuen, beste tarte batean beste bat... Azkenean, bost ekarri nituen, eta etxe aurrean aldatu». Ezkurrak erne ziren, eta itsa-

Frankismoak erabat debekatua zegoen arren, Galparsorok bost ezkur hartu zituen Gernikatik, eta etxean landatu

Joxepa Galparsoro, Gernikako Arbolaren ezkurreko haritzaren azpian, Idoia bilobarekin eta Rosarito alabarekin, Ormaiztegin. AIMAR MAIZ

tsi ziren Ormaiztegiko Mendizabalgo lurrera. Landare batzuek ez zuten zorterik izan, ordea. «Ama zena ingurua garbitzen ari zen batean, eta zer ziren jakin gabe, landarea ia azkenetan zeukala harrapatu nuen». Salbatu zen, eta gaur egun zuhaitz lerdena eta sendoa da. Haren kimu asko ere zabaldu dira, sendian eta inguruan. Joxe Mari Iparragirre koblakari ospetsuak egin zuen oraindik sonatuago Gernikako Arbola, ereserkiarekin. 1853an kantatu zuen, estreinako aldiz, Madrilen. Urretxun jaioa

1820an, Gabiriako Txapartegi baserrian —amaren jaiotetxea— igaro zituen azkeneko urteak bardoak, pneumonia batek jota 1881ean hil zen arte. Hain zuzen, Txapartegitik metro gutxira dagoen Altolagirre Azpikoa baserrian jaioa da Joxepa Galparsoro, 1921ean. Hamar urterekin Ormaiztegiko Mendizabal baserrira joan zen familia osoa bizi izatera. Bizilagun urte batzugatik ez ziren izan, baina Iparragirrek eta Galparsorok bakoitzak bere erara eman eta zabaldu dute Gernikako Arbola.



GOIBERRI 16

MOTZEAN

Aste Santua Seguran Berezia izaten da Aste Santua Seguran. Ostegun eta ostiral santuan prozesioak egiten dituzte: 300 urte baino gehiagoko tradizioa da eta 350 bat herritarrek hartzen dute parte. Kanpotar ugari erakartzen duen ekintza da. Loinaz Agirre Segura Aste Santuko jaiegunak aprobetxatuz goierritar asko kanpora joaten bada ere, segurar askok tradizioarekin bete beharreko hitzordua izaten dute: 300 urte baino gehiagoko historia duen prozesioak egiten dituzte Ostegun eta Ostiral Santuan. 350 herritarrek baino gehiagok hartzen du parte prozesioko paso desberdinetan; bakoitzak bere lekua du. Aingerutxoak, San Migel, nazarenoak, penitenteak, soldadu erromatarrak, txistulariak, musika banda, herriko abesbatza, eliz gizonak, fededunak... Hamar irudi pisutsuak eramaten ere herritar ugari aritzen da.

Egitaraua Igandean, Erramu igandearekin hasiko dute Aste Santuko egitaraua Seguran. 11:00etan, erramu bedeinkatzea eta meza nagusia egingo dute Sorkundetar Komentuan. Ostegun Santuan, apirilak 2, 17:00etan, Azken Afariko meza

egingo dute parrokian, eta ondoren, 18:15ean, prozesioa egingo dute. Eguraldiak laguntzen badu, kalean; bestela, elizan bertan. Ostiral Santuan, 08:00etan, Gurutz bidea egingo dute Santa Engrazitik Sorkundetar komentura. Arratsaldean, 16:30ean, Jaunaren Nekaldiaren ospakizuna, gurutzetik jaistea egingo dute parrokian. 18:15ean, prozesioa egingo dute. Larunbatean 21:30ean eta igandean 11:00etan, meza santua egingo dute Sorkundetar komentuan.

Ardixarra etxea Segurara gerturatzen direnek Ardixarra etxea, Erdi Aroko Interpretazio zentroa, bisitatzeko aukera ere badute Aste Santuan. XVI. mendeko etxea da. Bihartik apirilaren 12ra arte, bisita gidatuak egingo dituzte. Etxea bera ikusteaz gain, karkaba, hirigunea, Ama Jasokundearen eliza.... ere ikus daitezke. Hitzordua jartzeko: 943 801749 - turismoa@segura.eus.


GOIBERRI 17

GURE LURRA

Nekazaritza sustatzeko laguntzak Aldundiak bi dekretu onartu ditu nekazaritza eta abeltzaintza sektorea sustatzeko; 3.432.000 euro. Loinaz Agirre Abeltzaintza eta nekazaritza sektorea laguntzeko eta sustatzeko helburuarekin, bi dekretu onartu berri ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen kontseiluak. Dekretuetako bat ingurumen neurriak sustatzea du ardatz, eta besteak, mendiko nekazaritza bultzatzea. Guztira, 3.432.000 euroko aurrekontua onartu dute bi dekretuetarako. Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietarako nekazaritza eta ingurumen laguntzen dekretuak bultzatzen dituen neurrietako batzuk ondorengoak dira: sega belardien eta mendiko larreen artapena, bertako arrazen artapena, nekazaritza ekoizpen ekologikoa edo integratua, sagardotako bertako barietateetako sagarrondoak lantzea eta bertako babarrun barietatea lantzea. Erlezaintzarako, lurrak babesteko edo simuaurra kudeatzeko laguntzak ere jasotzen ditu dekretu horrek. 1.641.000 euro xedatuko ditu.

Diru laguntza horren helburua baserritarrei diru ordain bat ematea da, nekazaritza ustiategien ingurumen baldintzak hobetzeko neurriek eragiten dituzten kostu erantsiak eta eskuratu gabeko irabazia konpentsatzeko. Ingurumen arloko kontratua indarrean dutenek jaso ahal izango dute diru laguntza hori.

Mendiko nekaritza Mendiko nekazaritza bultzatzeko laguntzak zehaztu ditu bigarren dekretuak. Nekazaritza jarduera gauzatzeko dauden baldintza geografikoak direla eta, baserritarrek zenbait laguntza dituzte beren ustiategien produktibitate txikia konpentsatzeko. 1.791.000 euroko aurrekontua jarri du foru aldundiak, 2014an baino %2,6 handiagoa).

Nekazaritza eta abeltzaintza bultzatzeko dekretuak onartu dituzte. ARKAITZ APALATEGI


18 GOIBERRI

INTERNET

saretik goierri.hitza.eus/korrika19

Sarean ikusia

Klik

Apple-k ordulari Facebook-ek ‘marra beltzak’ berria aterako du Apirilaren 24an aterako da merezarri ditu Asko hitz egin izan da sare sozialen erabileraz eta honen arriskuez. Facebookek, erabiltzaileen ‘joko arauak’ garbi utzi asmoz, argitaratu ezin di-

Korrikaren jarraipena Urduritasuna, zirrara eta irrifarreak. Ordutegiaren eta eguraldiaren gainetik, goierritarrek aurten ere babes zabala eman diote Korrirari. Igande gauetik astelehen goizaldera bitartean pasa zen 19. Korrika eskualdetik. Legorretatik Legazpiraino, 60 kilometroko ibilbidea egin zuen Goierrin, eta 200 lekukok baino gehiagok eta ehunka korrikalarik osatu zuten sarea.

Momentu hunkigarri asko bizi izan ziren ibilbidean zehar, eta horien lekuko izan da aurten ere Goierriko Hitza. Korrika iritsi aurretik, atal berezia sortu genuen webgunean, eta egunean bertan ere, jarraipen zabala egin zitzaion, webgunearen eta sare sozialen bidez. Asteko albisterik ikusiena izateaz gain, bideoak 2.000 bisitatik gora izan zituen 24 orduan.

ren edukien zerrenda egin du, alegia, erabiltzaileen adierazpen askatasunaren muga non dagoen zehazten duen zerrenda. Marra beltz horietako bat, indarkeria sustatzen duten edukiena da; ‘Erakunde arriskutsuak’ izeneko atalarekin, terrorismoa eta indarkeria goratzea ekidin nahi dute. Gorputz biluziak eta pornografia erakustea edota asmatutako izenarekin aritzea ere, arauen kontrakoak lirateke.

katura hainbeste ikusmin sortu duen Apple konpainiaren ordulari adimenduna. Besteak beste, telefono deiak jasotzeko eta e-posta eta mezuak kontsultatzeko balioko du. apple.com

Euskarazko TB saioak sakelean Iametza interaktiboak sortutako APPa da Euskal TV. Euskarazko multimedia edukiak jasotzen ditu: 300 erreportajetik gora, 150 dokumental eta 100 webTV saio. Proiektu irekia da eta ekarpenak bidal daitezke. euskalapps.net




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.