Goiberri 132. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

132. zenbakia. 2015eko urtarrilaren 23a

GOI B ERRI Herri osasuntsua lortzeko bidean Beasaingo osasun foroan hainbat eragile lanean ari da bizi ohitura osasuntsuak bultzatzeko 8-9

Beasaingo Udaleko, ikastetxeetako, gaztelekuko eta Osasun Zentroko kideak biltzen dira osasun foroan. MAIALEN IGARTUA

Jose Luis Amatriain 3 Iritzia 4-5 Garazi Goia 6-7 Naiara Elgarresta 10 eLiburutegia 11 Etzegarateko benta 12-13


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MoTZEAN

ANE ARRIETA

Jose Luis Amatriain Fruta saltzailea

«Datozen urteetan ere Motocerdada topaketa antolatzeko asmoa dut» Ane Arrieta Mutiloa Jose Luis Amatriain (Segura, 1977) Mutiloan bizi da azken urteetan. Ofizioz fruta saltzailea da Ordizian eta Lazkaon dituzten dendetan, eta asteazkenetan baita Ordiziako ferian ere. Motorrak eta auto zaharrak ditu bere denborapasa gogokoenak eta Mutiloan Motocerdada motorzaleen topaketa antolatu zuen, pasa den urteko abendu erdialdean. Datozen urteetan esperientzia errepikatzeko asmoa du, gainera.

Nolako autoak eta motorrak dituzu? Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Etxean beti izan ditugu kotxe zaharrak, eta neuk Dodge Monaco bat dut 1973koa, Mustang GT bat 1990ekoa eta Vespa bat ere badut, besteak beste.

Puntualitatea.

Eta, zer gorroto? Gezurrak.

Edari bat?

Bidea.

Garagardoa, sagardoa, ura... Alkoholdun edari gogorrak ez ditut gustuko.

Bidaiatzeko errepide bat?

Abesti bat?

Bigarren mailako edozein, inguruaz gozatuz gidatzeko.

Fito & Fitipaldisen Cerca de las vias.

Helmuga edo bidea?

Fruta bat? Gereziak.

Saltzeko, plaza edo denda? Plaza.

Amets bat? Lasai bizitzea.

Zer duzu gustuko?

«Bigarren mailako errepideetan gidatzea gustatzen zait, inguruaz gozatzeko»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Loinaz Agirre Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Arkaitz Apalategi Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Herriko alkate bazina? Ez dut uste ezer aldatuko nukeenik.

Mutiloan biziko ez bazina? Oraindik ere leku itxiagoren batean pentsatzen dut: mendiko txoko galduren batean, edo...

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Joseba Imaz Ganzarain Kazetaria

Beherapenen intsumiso apore gazigozoa hartu izan diot betidanik beherapen garaiari. Batetik, bistan da, erosi nahi ditugun arropa, oinetako zein gailu horiek eskuratzeko garai gozoena delako. Ez da txarra aurretik begiz jotako produktuak prezio merkexeago batean lortzeko aukera. Bestetik, baina, gero eta desatseginagoak egiten zaizkit sasoi honetan dendetan pilatzen den jendetza eta, ondorioz, sortzen den anabasa. Hala ere, azken urteotan beherapenetan izandako esperientziak bereziki garratzak suertatu zaizkit. Pentsamendu horren arrazoiak azaldu aurretik, aitor dezadan nire bekatua. Azaltzera noan sentimendu hauek hiriburuetako denda handi eta moderno usteko horietan gertatu izan zaizkit. Bai, badakit hortxe dagoela okerra. Ez dagoela gure herrietako eta auzoetako dendetan erostea baino gauza eroso eta atseginagorik. Behe-

Z

rapenetan edo beherapenetatik kanpo. Ni behintzat konklusio horretara iritsita nago aspaldian. Baina batzuetan, halakoak gara, kosta egiten da ohiturak aldatzea. Gorri kolorekoak izan ohi dira ehuneko hogei, hogeita hamar nahiz berrogeiko deskontuak iragartzen dituzten kartelak. Erosleontzako argi berdea dira, ordea. Hor joaten gara, dendetako ateak zabaldu orduko, pagotxetan pagotxena zeinek topatuko. Praka pare hau edo hura probatu, bizpahiru alkandora jantzi-erantzi, kamiseta eskukada bat bizkarrean hartu eta, behin aldageletan, «ondo gelditzen al zait» galdetzen diogu ispiluari. Edo alboan dugun lagunari. Eta hor segitzen dugu presa batean, hurrengo mauka non aurkituko. Eguna aurrera doan heinean, bidean geratzen dira probatu eta gustatu ez zaizkigun arropak. Ehun, kolore eta itxura askotako jantziak, korridore eta erakusmahaietako pila erraldoietan. Bata bestearen gainean. Dendak nerabe arduragabe

baten logelaren tankera hartzen duen arte. Trapu ederrez(?) osatutako jungla. Hori gutxi balitz, erosketan gabiltzan bitartean, bozgorailuetatik entzuten den musika jasanezinak burua gogorki kolpatzen digu. Horrelako egoeran suertatu naizen guztietan, aitortzen dut, ihes egiteko beharra sentitu izan dut. Egoera are okerragoa da, testuinguru horretan, lapurreta egiten dizutenean. Gaizkileren batek eskua poltsikoan labaindu eta beherapenetan aurreztu dituzun sosak beretzako hartzen dituenean. Gertuko lagun bati tokatu zitzaion, orain dela ez asko. Pasadizo desatsegina izan zen oso. Azkenaldiko moda, berriz, denda guztiek erosleoi oparitu nahi izaten dizkiguten fideltasun txartelak dira. Aurreko batean konturatu nintzen izurrite berri baten aurrean gaudela. Bakero batzuk erosi eta barrenak hartu zizkidatenean, zera

bota zidan dendari arduratsu batek: «Gure dendako erosletxartela edukiz gero, debalde aterako zaizu konponketa». Hamabost bat euro aurreztuko nituenez, txartela egiteko baimena eman nion. Nire helbide elektronikoa – gero iritsiko ez zaizkit ba hainbeste spam!– eta telefono zenbakia eman eta poz-pozik jaso nuen nire leialtasun txartela. Karteran sartzera nindoala konturatu nintzen, ordea, dagoeneko beste hamar bat fideltasun txartel baditudala, bateko gasolindegia eta besteko denda! Jada poltsikoan sartu ezinda daramat kartera ordutik… Jungla jasangaitz horretatik ihesean, beherapenetatik kanpo, supermerkatu batera sartu nintzen orain dela gutxi. Bazkari baterako janari goxoa erostekotan nintzenez, ketutako izokina nuen helburu. Bi zorrotxo besapean nituela gerturatu nintzen kutxazainarengana. Produktu horretan «Tres por dos» neukala eta hirugarren zorroa hartzeko gomendatu zidan, prezio berean aterako zitzaidala eta. Hura dendariaren harridura, ezetz esan nionean. Ez nuela hirugarren izokin zorrorik behar eta nazkatuta nengoela beherapen, promozio eta antzekoekin. Nahi bazuen nire izokina berak hartu eta dastatzeko. On egingo ziola. Gajoak batere errurik ez, baina nire purrustadak entzun behar izan zituen. Hemendik aurrera, herriko dendetako beherapenetara soilik gerturatuko naiz. Hori bai, mesede bat eskatuko diet goierritar dendarie. Ez diezadatela galdetu ea fideltasun txartelik nahi al dudan.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Garazi Goia Londresen BBC katean lanean dabilen idazle segurarra.

Aurreko batean Mikel, adin guztietako jendetza, gaztetxo nahiz heldu, egun argiz biltzen ikusi nuen Beasainen, etxeko arroparik dotoreenak txukun-txukun jantzita, ardoaren inguruan biltzen eta ogia jaten. Ospakizunen bat ezbairik gabe. Oraintxe zutik, geroxeago eserita. Ardo kopa gora, ogi puska eztarrian behera. Hizketan batzuetan, isilik besteetan. Dagoeneko elizara joan ote nintzen pentsatzen ariko zara, baina ezezkoa eman beharrean natzaizu Mikel. Aipatu dizudan egoera igandez baizik ostegun batez eman zelako. Zineklubera joan ezin izan nuen ostegun arratsalde batez hain zuzen ere, ditxosozko pintxo-potean. Konparaketa hala-moduzkoa dela esan ahal zenidake, baina txikiteroentzako sortutako ekintza, elizako ospakizun eta ezkontza meza ondorengo mokadutxoaren arteko egoera «erabat zuzen» eta «bekatuz garbia» bihurtzen ari dela iruditzen zait. Ekintza negatibo marjinal baten neutralizatzea, baina baita nolabaiteko «kontserbadoretzea» ere, jendeak itxura, arropa eta jarrera zu-

zenari ematen dion garrantziagatik. Hari punta bati tiraka katramila handiegia ari naiz sortzen agian, baina antzemango zenuenez mina eman zidan, mundu osoko zinema interesgarriena dakarkigun zinekluba hutsik dagoen bitartean, kaleak jendez lepo daudela jakiteak. Zinekluba ilegalizatu beharko genuke agian, jendea joaten hasteko.

Jon Artola

bat eta

Ez dut uste debekatuz gizartearentzat ezer ona lortuko duzunik. Are gutxiago, Euskal Herrian jana eta edana kriminalizatzen hasten bazara... Azti non sartzen zaren Jon. Gainera, ez dut uste Zinekluba hutsik egotearen erruduna pintxopotea denik. Orain ez urte asko ez zegoen pintxopoterik eta zineklubera animatzen zen jende kopurua ez zein ikusle olatu geldiezin bat. Egia da, ikusle gutxi batzuk pintxopotea aukeratu dutela zineklubaren ordez eta hori kolpe gogorra izan da ostegunetako zine saioarentzat. Urteak daramatzagu kultur ekintza ezberdinak antolatzen eta gutxitan gerturatzen dira hamar lagun baino gehiago (erdiak antolakuntzakoak). Esperientzia horrekin ez dut ulertzen nolatan jarraitzen duzun fenomeno tamalgarri horrekin harritzen. Kulturak ez du molatzen Jon, ez da modernoa. Benetan molatzen duena guapo egotea da. Elizan, pintxopotean edo korrika nola ez. Aspaldi galdu dut gure Beasain honetan kultura herriak izan nahi duenaren plan estrategikoaren ardatz izatea. Errazagoa da jendea jan-eda-

bat Mikel Alvarez

nera edo korrika egitera animatzeko ekintza berriak antolatzea (gutxi omen dira…). Hori dela eta, hemendik aurrera Beasain Challengea ere izango dugu guztion gozamenerako. Bitartean, zinekluba hutsik, liburutegia zerbitzu minimoetan eta kultur eskaintzaren %80a folkloreari eskainita. Hori bai, oso guapo eta sasoi betean Jon.


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

GOIA

Garazi Goia

BBCko hedabideen zuzendaria eta idazlea

ÂŤTelebista aukerak areagotu eta ohiturak aldatzen ari diraÂť Miriam Luki Segura Garazi Goia (Segura, 1978) telekomunikazio ingeniaria da ikasketaz, baina bizimodua ikus-entzunezkoei lotuta egiten du Londresen (Ingalaterra). Egun, BBC kate publikoko hedabideen zuzendaria da. Lanbidea idazteko grinarekin uztartu du eta hainbat liburu kale-

ratu ditu jada; azkena, Txartel bat (des)herrira (Elkar, 2013).

Nolatan lotu zinen ikus-entzunezkoen mundura? Telekomunikazio ingeniaritza ikasketak egin nituen. Aukeraketa ez zen bokaziozkoa izan. Dena dela, Ingalaterran ez dizute, beste leku askotan bezala, egindako ikasketengatik etike-

ta bat jartzen, ikuspegia eta pentsaerak bestelakoak dira. Aitzitik, 17 urterekin ingeniaritza ikasteko erabakia hartu, eta hemen erabaki horrekin etiketatua gelditzen zara ibilbide profesional guztirako; heldutasun eta perspektiba mugatuarekin hartutako erabaki bat izan den arren. Horrek ibilbide profesio-

nala guztiz mugatu ahal dizu. Testuinguru horretan enpresek ez dute jendearen hoberena ateratzen. Londresen langilearen eta enpresaren arteko harremana askoz irekiagoa da. Ikus-entzunezkoen munduan sartu nintzen Londresen izan nuen lehenengo lanean, ia duela 12 urte. Erabaki horren in-


GOIBERRI 07

ELKArrIZKETA

guruan faktore asko zeuden, baina gauza berriak ikusi, jendea ezagutu eta lan munduko esperientzia gehiago hartzen nindoan heinean, gero eta garbiago izan nuen sektore hori interesatzen zitzaidala. Gainera, Londres mundu mailan erreferentzia da arlo horretan eta aukera asko daude.

BBCn aukeraketa prozesu batean izena eman, eta aukeratu zintuzten. Nola egiten du BBCk aukeraketa prozesu bat? Aukeraketa prozesuak justuak eta objektiboki zuzenak izan behar dira, ez dago faboritismorik. Gero, beste edozein enpresatan bezala, elkarrizketak egin behar dira, normalean gutxienez bi edo hiru, eta jendea konbentzitu behar duzu. Konpetentzia asko dago, noski, jende askok nahi duelako bertan lan egin. Beraz, arrasto pertsonal hori jartzea beharrezkoa da. Horrez gain, pertsona egokia, leku egokian eta une egokian aurkitzearen kontzeptu horretan sinesten dut; jakina, hori bilatu egin behar da baita ere! Ni hartzeko apustua egin zuen pertsona erreferentzia profesional bat izan da niretzat han daramatzadan zortzi urteetan.

Zein da zure lana, zehazki, BBCn? Une honetan hedabideen zuzendaria naiz, estrategia eta digital deitzen den arloan. BBCn duela 8 urte hasi nintzenetik bost lanpostu ezberdin bete ditut, pixkanaka gorako bide horretan. Lehenengo lanak teknologia berrien oinarri bat bazuen, nahiz eta lana ez zen teknikoa; telekomunikazioa titulua izateak horretarako balio izan zidan. Behin han nengoela, egin ditudan lan denak estrategia, negozio garapen eta komertzial arloan izan dira, zuzendaritza postuetara iritsi arte. Horrez gain, BBC akzionista den bi enpresetako zuzendaria ere banaiz. Egin dudan lan oro izan dut gustuko, askotan esan dut hainbeste talentu duen jende-

arekin lan egitea benetan betegarria eta aberasgarria izan dela, produktuan sinesten dute eta ilusio hori egunero nabari da giroan.

kabideak, teknologia berriak eta formatu berriak denak uztartzeko garaiak dira, beste leku batzuetara begiratu eta anbizio errealistak jarrita.

Nola definituko zenuke BBC kate publikoak Ingalaterran duen itzala?

Zer diozu euskaldunok telebistaren urrunekoa sakatzean daukagun eskaintzaz?

Erreferentzia, ikono bat, ingelesen DNAren parte bat da.

Nik ezin dut ekidin Erresuma Batukoarekin konparaketa egitea –noski, konparaketak gehienetan ez dira lagungarriak!–. Edozein kasutan, Ingalaterrako telebista merkatua askotan Europako erreferentzia da. Euskal Herrikoa edo Espainiakoa baino urte batzuk aurreratuago doa eta aukera gehiago daude. Orokorrean, kateen eta telebista plataformen arteko konpetentzia handia dago, baina aldi berean horrek merkatu helduago bat aurkezten du. Indar handiko telebista kate erreferente batzuk egoteagatik eskaintza aberatsagoa da eta kalitatea ere bai.

Ingelesek kanon bat ordaintzen dute kate publikoagatik. Telebista bat duen etxe orok 145 libera ordaintzen ditu eta ordainetan BBCren eduki guztiak jasotzen ditu. Kanon horren atzetik, sinesgarritasun, konfiantza eta konpromiso estua egon behar dira. BBCk urte askotan lan handia egin du horiek lortzeko eta jendeari balore estuak igortzeko. Horregatik inork ez du auzitan jartzen.

Kanon horrek zertara lotzen du katea? Kanonak erantzukizun eta betebehar batzuk inposatzen ditu. Besteak beste, telebista publikoa izateak eskatzen dituen baldintzak betetzea, hala nola: inpartzialtasuna oinarri duten edukiak ekoiztea; albistegiak, batez ere. Kalitatea eta sormena ez dira zalantzan jartzen, etxe independente bat da eta entzuleak eta ikusleak daude guztiaren erdi-erdian.

Londresetik nola ikusten da EITB? Londrestik etxera begiratzerakoan, kritikoago bihurtu naiz. Hemen garatu dudan perspektibatik ariketa zorrotzagoa egiten dut. EITBn lagun zein ezagun asko ditut eta gertutik jarraitzen dut hainbat aldaketaren nondik norakoa. Nik beti pentsatu dut, benetan balio duen zerbait lortzeko borroka egin behar dela eta aldaketak egiteko prest egon, arriskuak hartu, alegia. Horrek, gauzak errotik aztertu eta aldatzea eskatzen du askotan. Hor dago erronka, noski. Neurri batean hausnarketa hori EITBri ere aplikatu behar zaiola pentsatzen dut. Komuni-

Asko aldatzen ari al da telebista eredua? Aukerak areagotu dira eta ohi-

«Londresen langilearen eta enpresaren arteko harremana askoz irekiagoa da» «BBC katea erreferentzia da, ikono bat, ingelesen DNAren parte bat da» «Idazle lana ‘nire beste bizitza’ dela esan ohi dut, benetan betetzen nauen jarduna da»

turak ere aldatzen ari dira. Tabletek eta smart telefonoek, adibidez,eragin handia daukate. Eta, finean, ikusleari ez zaio axola nondik eta nola jasotzen dituen edukiak. Norberak nahi duenean, nahi duen lekuan eta nahi duen moduan edukiak jaso ahal izatea da garrantzitsuena, hau da, pertsonalizazioaren bideak ireki dira. Arrakasta izaten ari diren eredu asko horretan oinarritzen dira.

Idazlea ere bazara… Liburu berririk labean? Idazle lana, askotan nire beste bizitza bezala definitzen dut. Benetan betetzen nauen zerbait da. Oreka ekartzen dit, batez ere, nire lanaren aldean. Grina aspaldidanik datorkit, nire irakurzaletasunari oso estu lotuta dago. Bai, ari naiz beste zerbait prestatzen eta, bitartean, jarraitzen dut egunkariko eta irratiko kolaborazioekin.

Nolako da egun bat zure Londreseko egunerokoan? Goizean goiz jaikitzen naiz, 06:30ean, lanera 08:00ak aldera iristeko. Bileraz beteta egoten dira nire egun gehienak eta goizeko lehenengo ordubetea e-postak lasai begiratu eta lan batzuk aurreratzeko erabiltzen dut. Lanean egun guztiak ezberdinak izatea gustuko dut. Beti nago jendez inguratuta, bileretan, aurkezpenak egiten, beste telebista batzuetako jendearekin... Iluntze askotan, ez naiz berandura arte etxeratzen; erantzukizunaren desabantaila bat hori da. Beste batzuetan, 18:30ak aldera lanetik atera eta hitzaldietara, kirola egitera edo lagunekin afaltzera joaten naiz. Londresen beti dago egiteko zerbait!

Ikusten al duzu zure burua Euskal Herrian bueltan atzerrian bildutako kapital hori guzti horri etekina ateratzen? Noski, polita litzateke Euskal Herrira itzuli, eta bidea han jarraitzea. Ez dut, halere, epe luzerako planik aurreikusten, eta orain Londresek ematen didanari etekina ateratzen ari naiz.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Ikastetxeetako, udaleko, Osasun Zentroko eta gaztetxeko ordezkariak biltzen dira, besteak beste, Osasun Foroan M.I.

tearen bizi ohiturak hobetzea bada ere, gazteengan jartzen dute arreta handiena. «Prebentzioa lantzeko hasiera hasieratik hasi behar da lanean: haur eta gazteekin», esan du Mujikak.

Ikastetxeekin lanean

Osasunagatik elkarlanean Beasaingo hainbat eragilek parte hartzen dute Osasun Foroan, elkarlanean bizi ohitura osasuntsuak bultzatzeko. Maialen Igartua Beasain Udaleko ordezkariak, herriko ikastetxeetakoak, gaztelekuko kideak, gizarte hezitzailea eta herriko beste hainbat eragile Beasaingo Osasun Zentroan biltzen dira urtean hiru bat aldiz. Helburua? Herritarren osasun ohiturez hausnartu eta elkarlanean aurrera eraman ditzaketen dinamikak aztertzea. Duela hiru urte osatu zuten Osasun Foroa, eta gutxika

bada ere, aurrerapausoak ematen ari dira. Justo Mujika osasun zentroko medikua Osasun Foroko kidea da, eta gustura dago herriko eragileekin lortutako elkarlanarekin. «Medikuok bakarrik ezin dugu dena egin; bizi ohitura osasuntsuak bultzatu nahi baditugu, ezinbestekoa da herritarren parte hartzea». Mujikaren esanetan, prebentzioari begira egiten dute lan foroan:

«Medikuok ohituta gaude gaixotasunekin lan egiten, baina gure erronka prebentzioa ere gure lanean barneratzea da». Prebentzioari begira, gizartean bizi ohitura osasuntsuak barneratzea ezinbestekoa da, eta norabide horretan jartzen dituzte ahaleginak foroan parte hartzen duten eragileek. Elikaduraz, kirolaz, tabakoaz eta sexualitateaz aritzen dira, besteak beste. Eta helburua gizar-

Hain zuzen ere, Beasaingo ikastetxeen eta Osasun Zentroaren artean lortutako elkarlana da foro honen emaitza nabarmenetako bat. Iaz Osasun Zentroko medikuek lehen sorospen ikastaroa eman zieten ikasle eta irakasleei, eta aurten errepikatzeko asmoa dute. «Ekintza hori finkatzen saiatuko gara, urtero 3. DBH-ko ikasleekin edo egiteko», esan du Mujikak. Horrez gain, nutrizio tailerra ere egiten dute ikasleei elikadura ohitura osasuntsuak irakasteko. Argi dago gazteak direla Osasun Foroaren kezka nagusia, eta astelehenean izan zuten bileran ere haiek izan zituzten hizpide. Izan ere, San Bosko eguna ospatuko dute gazteek datorren astean. «Eragile ezberdinek zer egin dezakegun aztertu dugu bileran, elkarren lana ez oztopatzeko, eta bata bestearen osagarri izateko», esan du Mujikak. San Bosko egunari begira, alkohola da Osasun Foroko kideen kezka nagusia. Mujikaren hitzetan, beharrezkoa da sentsibilizazioan lan egitea, gazteak gero eta lehenago hasten baitira edaten. «Alkohola arazo larria da, gizartean oso onartuta dagoelako». Udaltzainek, esaterako, hitzalditxo bat egingo diete ikasleei alkoholarekin hartu beharreko neurriez. Dena den, Mujikaren esanetan, gazteek bizi ohitura osasuntsuak barnera ditzaten ez da nahikoa ikastetxean gaia


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Urtean hiru bat aldiz biltzen dira foroko kideak, balorazioa egin eta plangintza berriak prestatzeko. MAIALEN IGARTUA

lantzea. «Etxean egin behar da lan, gazteek etxean ikusten dutena egiten dutelako». Horregatik, gazteak bakarrik ez, helduak bizimodu osasuntsuaren onurez ohartaraztea ere garrantzitsua dela uste du.

Herritarren konpromisoa Osasun Foroan herriko eragileek herritarrei begira egin dezaketen lanaz aritzen dira, batez ere. Herritarrek eurek konpromisoak hartzea ere beharrez-

koa ikusten du, ordea, Mujikak. Horretarako, bizi ohituren inguruko inkesta bat prestatu zuten duela hiru urte. Oinarrizko galderak egiten dira inkestan: egunean zenbat fruta eta barazki jaten duten, zenbat kirol egiten duten, erretzen duten ala ez, zenbat alkohol kontsumitzen duten eta halakoak. Denbora tarte honetan Beasaingo ikasleek, hainbat enpresatako langileek eta herritarren %40ak erantzun dute inkesta.

Prebentzioari begira egiten du lan Beasaingo Osasun Foroak, batez ere, gazteekin

Behin inkesta erantzunda, emaitzak pazienteen historian sartzen dira automatikoki. Hala, paziente horiek beste arrazoi batengatik kontsultara joaten direnean, medikuak eskura du bere bizi ohituren inguruko inkesta, eta, beharrezkoa bada, aholkuak ematen dizkio. «Esaterako, ikusten badugu kirol gutxi egiten duela, nahiz eta gripe batengatik etorri kontsultara, gaia ateratzen diogu», azaldu du Mujikak. Medikuaren eta pazientearen artean plangintza bat adosten dute arazoari aurre egiteko. Adibidez, astean kirola zenbatetan egingo duen adosten dute, eta gero jarraipena egiten zaio pazienteari, plangintza betetzen duen ikusteko. «Aholku hutsean ez geratzea eta pazienteak konpromisoa hartzea da helburua». Gutxika-gutxika bizi ohitura osasuntsuak barneratzeko eginahaletan ari dira, hortaz, Beasaingo gizarte eragileak, Osasun Zentroa, baita herritarrak eurak ere, bakoitzak bere bizimodua aldatzeko hartzen duen konpromisoarekin. Izan ere, «gaurko prebentzioak biharko gaixotasunak gutxitzeko balioko du», Mujikaren hitzetan.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤEtxean kapelak egiten ditut, baina nire ametsa zapatak egitea daÂť Naiara Elgarresta urretxuarrak diseinua ikasi du Italian eta zapatak, poltsak eta kapelak diseinatzen ditu. Asier Zaldua Urretxu Naiara Elgarrestak (Urretxu, 1986) etorkizun oparoa zuen eskubaloi munduan, baina lesio larri bat medio, kirola utzi behar izan zuen. Firenzen (Italia) diseinua ikasi du eta Chanel enpresa ospetsuarentzat lan egin du.

Non egin dituzu ikasketak? Madrilera joan nintzen estilismoa ikastera. Ondoren, Londresen (Erresuma Batua) egon nintzen ingelesa ikasten. Zapatak eta osagarriak betidanik gustatu zaizkit eta txikitatik argi nuen egunen batean Italiara joango nintzela ikastera. Ingeleseko azterketa gainditu ondoren, Firenzeko unibertsitate batera joan nintzen.

ASIER ZALDUA

Babeslea

rua lortu beharko dut. Lan asko egin beharko dut.

Dagoeneko kapelak eta durbanteak saltzen ditu zure markarekin. Izan ere, horiek etxean egin daitezke. Baina nire ametsa goi mailako zapatak eta poltsak egitea da.

Zeintzuk dira zure material kuttunak? Kalitate oneko larrua gustatzen zait. Ikasketa amaierako proiekturako epoxi erretxina ere erabili dut. Material hau surf taulak egiteko erabiltzen dute. Epoxiarekin zapaten zola egin dut eta goialderako txirrindularitzan oinarritu naiz.

Non ari zara lanean?

Non eros daitezke zure produktuak? Naiaraelgarresta.com webgu-

Donostiako San Martzial kaleko Kilukamiluka dendan lan egiten dut. Eskolak ere ematen ditut han bertan.

nean, Kilukamilukan eta Groseko Zabaleta kaleko Kionita dendan. Enkarguz ere egiten ditut.

Zein da zure ametsa, enpresa handi batean lan egitea?

Goierrin ondo janzten garela uste al duzu?

Firenzen Chanelentzat poltsak egiten dituen enpresa batean lan egin nuen, diseinu eta prototipo sailetan. Enpresa handietan zenbaki bat besterik ez zarela konturatu nintzen. Enpresa txikietan hobeto zaintzen zaituzte. Dena den, nire ametsa nire enpresa sortzea da. Horretarako, lehenengo di-

Goierrin ondo janzten duen jende asko dago, baina asko ez dira nahi duten bezala janzten ausartzen. Besteek zer pentsatuko duten beldur dira. Hori oso tristea iruditzen zait. Askok Donostiara joaten direnean kapela jartzen dutela eta herrira iristean kendu egiten dutela esan didate.


GOIBERRI 11

MOTZEAN

Liburu digitalak maileguan hartzeko plataforma da eLiburutegia. Katalogoa generoka dago banatuta. GOIBERRI

eLiburutegia martxan Euskadiko Liburutegi Digitala martxan dago dagoeneko. 250 udal liburutegietako –Goierrikoetan barne– erabiltzaileek 3.000 liburu digitaletik gora har ditzakete maileguan. Liburutegian alta eman behar da horretarako. Loinaz Agirre Teknologia berriei esker liburuak irakurtzeko aukera berriak sortu dira. Ondorioz, liburu digitalak maileguan hartzeko aukera eskaintzen hasi da Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea. Tartean daude, Goierriko udal liburutegiak ere. Liburu digitalen mailegua egiteko, lehenik eta behin, liburutegira joan behar da eLiburutegian alta eskatzeko. Horretarako, liburuak on line maileguan hartzeko plataformara

Bi liburu har daitezke aldi berean eta 21 eguneko epea dago irakurtzeko Gero eta erabiltzaile gehiago ditu eLiburutegiak; liburutegian alta eskatu behar da

sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitza emango dira bertan. Behin pasahitza jaso ondoren, irakurlea eLiburutegia plataforman sar daiteke.

Bi liburu, 21 egun Erabiltzaile bakoitzak bi liburu hartu ahal izango ditu aldi berean eLiburutegian eta 21 eguneko epea izango du irakurtzeko. Hiru asteko epea bukatzen denean, automatikoki ezabatuko da liburua gailutik. Mailegatutako liburua sei

gailutan egon daiteke eskuragarri aldi berean. Horretaz gain, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan eskatu daitezke liburuak. Irakurketa streaming bidez, ordenagailuaren edo gailu mugikorren bidez egin daiteke.

3.000 titulutik gora eLiburutegia zerbitzua 3.000 titulurekin hasi zen martxan 2014 urte bukaeran; 2015erako 15.000 tituluko katalogoa izatea aurreikusten dute.


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Azkeneko benta Etzegarateko mendatean zazpi benta edo taberna izan ziren, duela urte gutxi arte. Horietatik hiru ziren Idiazabalgo partekoak: Alai, Ongi Etorri eta Buenos Aires. Etzegarateko Bentaren oinordekoak ziren. Alai bakarrik dago zabalik. Aimar Maiz Idiazabal Etzegarateko errepidea 1851n eraiki zuten, Donostiako merkatariek eta handikiek Gipuzkoaz haraindiko salmentetarako bultzatuta. Espainiako Gobernuak egin zuen, eta ez, ohi bezala, Gipuzkoako Diputazioak (estatuak 1869an eman zion probintziari). Ordu arteko Nafarroarako bidearen aldean —Urtsuaran barrenetik zihoan—, berehalako eragina ekarri zuen errepide berriak: Idiazabalen Kale Berria (oraingo Kale Nagusia) gorpuztu zuen, eta Etzegaraten benta ireki zuten.

Goierriko mendate horretan berealdiko zerbitzu gunea sortu zen, kaminoaren inguruan, Antonio Berasategi historialari idiazabaldarrak jasota duenez: bentak, diputazioaren arbitrio edo zerga-biltze etxeak, kamineroenak, guarda etxeak, mikeleteena, basozainena... Errepideak zekarren mugimenduak eman zion pultsua Etzegarateko bizitzari, urte gutxian. Denborarekin, eta errepideko joan-etorriak ugaritu ahala, bentak eta tabernak ugaritu ziren: Etzegarateko Benta 1853an, Urrizti (1898an bazen,

1917 arte gutxienez), Diegorenea edo Igartzandietako benta (Diego Aldasorok 1853an eskatu zuen txabolan etxea egiteko baimena), Buenos Aires (1931n atzeko baserri zaharrean; hura erori egin zen), Ongi Etorri (1955 aldera), Alai (1977an)... Horiez gain, Altsasuko lurretan beste lau baziren: Alaska, Aizkorri, Ulaiar eta Leku Ona. Bakarra geratzen da irekita orain mendate osoan: Alai.

Etzegarateko Benta Etzegarateko Benta Idiazabal eta Seguraren arteko partzone-

riak eraiki zuen 1853an, 5.885 errealekin. Han gelditzen ziren garraiolaien animalientzako estalpe bat egitea ere erabaki zen. Pedro Jose Ormazabal sartu zen maizter. Idiazabalgo Arizkorreta baserriko Juan Imazek erosi zuen Benta, 1940an. Gaur egun Alai tabernaren martxa daraman Jon Imazen aitona zen. «Artzainak ziren. Arizkorreta baserria markesari erosi nahi izan zion, baina lurrik ez zion saldu nahi. Orduan, Etzegarateko Benta erosi zuen», dio Imazek. Oraindik etxaurrean du Se


GOIBERRI 13

GARAI BATEAN

vende queso de Idiazabal dioen txapazko kartel herdoildua. «Gazta bertan egiten eta saltzen zuten. Madrilgo jende asko gelditzen zen, erosteko. Mutikotan amonari laguntzen nion». Joxpixi Aseginolaza zen amona, Idiazabalgo Zelaakoa. «Bista» eduki zuten, benta hartzearekin. Ondo jakingo zuten benten erosotasunaren berri, neguan artaldea Bizkairaino eramaten zutelako. Benta ondoko soroan eraiki zuten duela 38 urte Alai hotel eta jatetxe berria. Etzegarateren bentaizaerari eusten dion bakarra da. «Gu azkenekoak gara. Ongi Etorri eta Buenos Aires itxi zituzten. Lana badago, ohitura beti egon da hemen gainean geratzekoa eta. Gainera, bat bakarra geratzeak hori dauka», dio Alaiko Imazek.

Autobuskadak orain ere Paulino Perez beasaindarrak 35 urte darama Etzegarateko Alain lanean. Aldaketa handiak ikusi ditu, urte horietan. Batik bat, eta pasoko lekua izanik,

etorkinen bizimoduaren hobekuntza sumatu du: «Orain 30 eta 40 urte jende askoz gehiago gelditzen zen. Baina orain denek daukate dirua. Frantziatik Marokora edo Portugalera joan-etorria egiten dutenek orain dirua dute», dio Perezek. Udako oporretan eta Gabonetan mugimendu handia izan ohi dute, orain ere. «Eguberri hauetan bertan, Errege bezperan 17 edo 18 autobus igual zeuden hemen. Gabon aurretik, berdin, joaterakoan. Goizaldeko laurak arte lana izaten da, taberna dena jendez beteta», kontatu du Perezek. Gainontzean, garraiolariekin lan egin izan du Alaik, asko. «Baina geroz eta gutxiago daude, jubilatzen ari dira eta. Garraiolariak dirua uzten du. Haiek badakite non geratu, inork erakutsi gabe». Alai tabernakoek, jatetxearen atzean duela urte batzuk jarri zuten gasolindegiak ere erakartzen du jendea, orain. Artzainen, mandazainen eta zalgurdi gidarien benta izateari

Ezkerrean, Etzegarate gaineko hiru benta, Ongi Etorri aurretik: Alai, Benta eta Buenos Aires. Goian, Paulino Perez eta Jon Imaz, Alai tabernan. AIMAR MAIZ

Lehen bezeroa, Josu Jon Imaz lai jatetxea eta hotela 1977ko uztailaren 17an ireki zuten. Egun hartan, auzoko mutiko bat izan zuten lehenengo bezeroa: Josu Jon Imaz (Jesus Juan, garai hartan), EAJren presidentea eta jaurlaritzako lehendakariordea izango zena; bidez beste aldeko Buenos Aireseko jabearen iloba. Udan osabaren bentara joan ohi zen Josu Jon Imaz, bere aitaren jaiotetxera. Alai tabernako lehen basoerdia hari atera zioten. «Urtero egiten dute familiako bazkaria, eta beti oroitzen da hau irekitakoan bera izan zela lehena sartzen. Ardoa eskatu omen zuen, 14 urterekin», dio Jon Imazek, barrez.

A

aspaldi utzi zion Etzegaratek. Neurri batean, baita XX. mendeko langile europar-afrikarren bidaia luzeetako geldigune izateari ere. Etzegarateko bidea 1954an berritu zuten, obra handi samarra eginda. Autobidea ireki arte izango zuen trazatua eman zioten orduan. 1970ean igoeran hirugarren erreia jarri zuten, 1984an Idiazabalgo saihesbidea ireki zuten, eta 2002an bi erreiko autobide bihurtu zuten N-1 zaharra. Buenos Aires 2000. urte inguruan itxi zuten. Ongi Etorri, duela 7-8 urte. «Batek asteartean ixten zuen, asteko atsedenerako; guk asteazkenetan, eta besteak ostegunetan. Bateko bezeroak bestera joaten ziren egun horietan, baina hemen geratzen ziren», dio Imazek. Urteak pasatu diren arren, eta azpiegiturek nahiz garraiobideek bilakaera handia izanagatik, Etzegaratek betiko benta-xarmari eusten dio. Pasoko lekua da. Baina, hainbeste pasaeratan gelditutako tokia denez, askok dute zatitxo bat han.


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik Teknologia

Irudia

Mikel Laboaren dokumentala

Bateria, berekasa bete

‘Mikel Laboa 1934-2008’ kantari ezagunaren bizitza eta lana jasotzen duen dokumentala sarean ikusgai da dagoeneko. Mari Sol Bastidak zuzendutako lana bi zatitan banatu dute, 80ko hamarkada mugarri dela. Argia aldizkariak jarri du, bere webguneko multimedia atalean. argia.eus/multimedia

Telefono mugikorrek, zenbat eta baliabide gehiago izan, gutxiago irauten du haien bateriak, eta kasu askotan, egunero bete behar dira. Berekasa kargatzen den AutoCharge sisteman lanean ari da Microsoft etxea. Hala, LED bonbila batek bidalitako argi izpien bidez kargatuko litzateke aparailua.

Klik

Han eta hemen

Quitter, txioak zentsuraren aurka

Esamoldeak ere mugikorrean

Pressbooks, ediziorako tresna

Twitter sare sozial erraldoiak baditu alternatibak; Quitter da horietako bat. Asteburuan egin da ezagun, erabiltzaile batek zenbait mezu zentsuratu dizkiotela salatu ondoren. Elkartasun moduan, milaka erabiltzaile gehitu zaizkio egunotan. quitter.se

Euskara ikasleentzako aplikazio berri bat garatu du Gesmae etxeak: Esamoldeak . Izenak dioen moduan, esaerak lantzeko aukera ematen du. Teoria lantzeko aukeraz gain, jolastu ere egin daiteke, hutsuneak betez edo hitz egokia aukeratuz. euskalapps.net

Liburuak nahiz dokumentuak editatzeko tresna baten berri eman du Joxe Aranzabalek aste honetan, bere blogean. Pressbooks da, testuak liburu formatoan editatu, ilustratu eta PDF edo Epub formatoan gordetzeko balio duena. blogak.goiena.eus/faroa




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.