Goiberri 124. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Goi-mendietako oroitzapenak Cho Oyuko (8.201 m) gailurra zapaldu ondoren etxean dira hiru mendizale goierritarrak 6-7

124. zenbakia. 2014ko azaroaren 14a

Xabier Urrate urretxuarra, Pedro Garcia ordiziarra eta Oier Plazaola zumarragarra. ARKAITZ APALATEGI

Be単at Asurabarrena 3 Iritzia 4-5 Aitzol Barandiaran 8-9 Goierriko ahotsak telebistan 10 Nekane Munduate 12-13 Gabiriako errezil sagar lehiaketa 15 Zegamako San Martin azoka 16-18 Errezeta 19



GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Eñaut Asurabarrena Gabiriako irakurle taldeko kidea

«Euskal Herri euskaldun eta feminista bat amesten dut» Maialen Igartua Gabiria Euskal ikasketetako gradua amaitzen ari da Eñaut Asurabarrena (Gabiria, 1992). Aldi berean, lan ere egiten du, eta, hala ere, denbora izaten du Gabiriako irakurle taldean aritzeko, «liburuei tripak ateratzen» .

Liburu bat:

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Berri Txarrak.

Abesti bat: Anariren Harriak. Janari bat: Edari bat:

Idazle bat:

Oporretarako leku bat:

Harkaitz Cano, Ramon Saizarbitoria, Italo Calvino...

Amets bat:

Ostrak. Baltsaleku iturriko ura. Egon ez naizen hori.

Arbola gerizpea.

Euskal Herri euskaldun eta feminista bat.

Gustuko generoa:

Gorroto duzuna:

Ipuina edo mikroipuina.

Papera ala liburu elektronikoa:

Maitasun erromantikoa, eta berau bultzatzen duen guztia.

Arkatza eskutan dudala irakurri

Goierriko txoko bat:

«Arkatza eskutan irakurri ohi dut, eta horretarako ez dago papera bezalakorik» Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Film bat: Django desencadenado. Musika talde bat:

Harkaitz Canoren Twist eta Uxue Apaolazaren Umeek gezurra esaten dutenetik.

Irakurtzeko leku bat:

MAIALEN IGARTUA

ohi dut, eta horretarako ez dago papera bezalakorik.

Murgil tontorreko haritzaren gerizpea.

Herriko alkate bazina: Elizari beste erabilpen bat emango nioke.

Gabirian biziko ez bazina: Beste norbait izango zen elkarrizketa hau erantzun duena.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Hekimen

Euskal hedabideen Elkartea

Diru laguntzak direla eta ekimen sortu z e n e a n , 2 0 1 2 k o amaieran, elkarlana izan zen gehien azpimarratu genuen hitza. Bagenituela proiektu asko elkarrekin egiteko, merezi zuela elkarrekin aritzea. Halaber, asko aipatu ziren bi ideia: errespetua eta konfiantza. Ezinbestekoa zela bakoitzak orain arte egin duena eta lortu duena onartzea eta errespetatzea, eta eragileen arteko konfiantza irabazi beharra zegoela. HPSk egin duen azken diru laguntzen banaketak tsunami txiki bat eragin du sektorean. Zuzendaritzan uste dugu Hekimenek ez duela asmatu mezu bateratua helarazten, eta autokritika egin behar dugu. Baina mezu bateratua izan, badugu, eta hori helarazten ahaleginduko gara hemendik aurrera. Gizarteari esateko: Produktu eskaintza kalitatezkoa eta erakagarriagoa jartzen ahalegintzen garela hartzaileen esku, eta horretarako ezinbes-

H

tekoa dela gaur egun euskal hedabideek osatzen duten sare minimo hori babestea. Eskaera hori inoiz baino zabalagoa eta modernoagoa dela, eta gure helburua dela hartzaile guztien beharrak asetzea, eta ahalik eta jende gehienarengana iristea. Eusko Jaurlaritzari esateko: Erakundeen aldetik diru kopuru handiagoak behar direla hedabideen garapenerako, hedabideek egoera larria bizi dutelako, eta gainera aldaketa testuinguru honetan berritu beharra dutelako, egokitu, eta horrek inbertsioak eskatzen ditu. Gainera, azken urteetan aurrekontu orokorrekiko pisu espezifikoa galdu du hedabideen deialdiak. Laguntzak banatzeko irizpideetan aldaketak egin ditu aurten Jaurlaritzak, baina irizpide horiek ez dira aldatu sektorearekin adostuta edo eztabaidatuta. Irismenak saritu nahi izan ditu Jaurlaritzak aurten, eta Hekimenen ustez ondo dago irismena saritzea, behar-beharrezkoa da hori, helburua izan behar du irismena saritzea, bai-

na laguntzak bakarrik edo nagusiki irismenaren arabera erabakitzeak arriskuan jar dezake gaur egun hedabideek duten sare gutxienekoa, izaera oso desberdinetako produktuak daudelako. Sektorearen parte bat kaltetu dezake, eta horrek berak sektorea ahuldu. Guretzako, irismenak helburua dira, ez abiapuntua. Beharrezkoa dela hausnarketa estrategikoagoa egitea, sakonagoa, goragotik begiratzeko eta adosteko herri honek euskarazko ze hedabide-sare behar duen gutxien-gutxienez (arloka eta geografikoki). Diru laguntza-politika egoki batek lagundu behar luke gutxieneko egitura hori sendotzen. Horren ondoren, beharrezkoa dela adostea hedabide horiek nondik nora garatu be-

har diren, ze irizpideren arabera. Alderdi eta eragile politikoei esateko: Hizkuntza Politikarako diruak, eta, ondorioz hedabideentzako diruak, jaisten ari direla urtez urte, pisu espezifikoa galtzen ari direla. Aurrekontuak mantentzen badira ere, gero eta diru gutxiago da sektorearentzat, bistan da. Hain zuzen ere hizkuntza politikan aldaketa eskatzen ari den honetan, behar-beharrezkotzat jotzen dugula gaia joko politikotik ateratzea eta akordio estrategikoak lortzeari begira ahaleginak egitea. 2015erako aurrekontuak eztabaidatzen hasi direnean, euskararen aldeko politikak beste tratamendu bat merezi duela. Hekimeneko zuzendaritza osatzen dugunok prest gaude norabide honetan indarra egiteko, elkarrekiko errespetutik abiatuz, bakoitzak bere proiektua zainduz eta aldarrikatuz, baina sektorea osatzen duen sare zabalaren beharra onartuz, eta babestuz.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Cho Oyu Goierritarrak, goi mendietan. Xabier Urrate, Oier Plazaola eta Pedro Garcia mendizaleek Cho Oyu mendia igo dute.

Goierriko zeru gainean, izar berri bat dir dirka, dantzan hasi den asteburua zinez berezia izan da. Katalunia aldera begiratuz gero, aspaldi iristear zen eguna iritsi da; azaroaren bederatzigarrena. Zer gertatuko ote zen ez zen garbi izan azken uneraino. Oztopoak oztopo eta trabak traba, herritar asko eta askoren oroimenean geratuko den egun historikoa zela azpimarratzen zen. Ez bat eta ez bi; adin, pentsakera eta herri ezberdinetako bi milioi eta hirurehun mila lagun inguru izan dira euren iritziaz bat, papertxoa bete eta hautestontzietan bozka eman zutenak. Euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea eurena dela aldarrikatu dute. Jende askoko ilada luzeak ikusi ahal izan ziren; goizean goizetik arratsalderaino, baina bada arreta piztu didan beste irudi bat: Generalitateko presidentearen eta Cup alderdiko buruzagiaren arteko besarkada. Euskal Herrian egunen batean, horrelako galdeke-

taren bat egiteko aukerarik izanez gero, noren arteko besardaka izango ote litzateke bi hauen artekoa? Kataluniako azaroaren bederatzia, zein data izango ote da Euskal Herrian? Zenbat herritarrek beharko lukete eskubide hori gauzatzea aldarrikatu, zilegitasuna irabazi ahal izateko?

Eneritz Gorrotxategi

bat eta

Gustatuko litzaidake, Eneritz, zure galderei zenbakiak eta datak zentzuz jarriz erantzutea; baina inolaz ere ez dut nire burua horretarako gai ikusten. Bizirik dagoenak eta ikusi nahi duenak izango du aukera orain egindako aurreikuspenak (pertsonal zein kolektiboak) denboraren lerroan eta gertakarien sekuentzian zernola kokatzen/gauzatzen diren ikusteko. Besarkadarenari, ordea, bai heldu nahi nioke. Artur Mas-en eta David Fernandez-en arteko besarkada ÂŤikusgarriÂť (eta mediatiko) horrek ez dakit zenbat denbora iraun zuen, baina lehengoan irakurri nuen besarkada batek benetakoa izateko, gutxienez 6 segundo iraun behar dituela. Eta 20 segundotik gora luzatzen bada, eragin terapeutikoak ere ba omen ditu. Harrapazan! Kataluniako besarkada horrek seguruenik, askori Urkulluren eta Otegiren artekoa irudikatzeko balio izan zien inbidiz. Kontua da, besarkada bi pertsonen artekoa bakarrik izaten dela, eta beraz, besarkada batekin gure etorkizun kolektiboko kontuak konpontzea nekeza ikusten dudala, ia-ia udazkenak adina kolore badituen gure herri honetan. Imajinatzen hasita, Euskal Herriko (edo herrie-

bat Ion MuĂąoa

tako) balizko galdeketaren amaieran demokratikoki Urkulluk eta Rajoyk elkar besarkatzea ere ez legoke gaizki; edota Urkulluk eta Europar Batasuneko ordezkari Juncker-ek. Zer dakit nik! Herri honetan ere besarkadek badute historia; Bergarako besarkada famoso hartatik pasa dira urteak, baita Txillida eta Oteizaren artekotik ere. Eta besarkadak etxe barrurako utzi eta plazan korroa eginda, arin-arina dantzatzen badugu elkarren oinei begira, erritmoa partekatuz, 20 segundo baino gehiagoz, eta izar dirdarien argitan?


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Mendiak aseta Zortzimilako baten gailurra zapaltzeko ametsa bete eta egindako lorpenaz gozatzen ari dira oraindik Oier Plazaola, Xabier Urrate eta Pedro Garcia. Cho Oyun bizitako une ahaztezinak oparitu dizkiote alpinistek GoiBerriri. Janire Arrondo Oroitzapenek, ametsek, beldurrek eta sentimentu ugarik osatutako koktela izan zen gailurrekoa. Irribarreek malkoei irekiko zien bidea; malkoek besarkadei. Urtebeteko entrenamendu zorrotzaren ondoren eta egun luzeak behe kanpamenduetan igoera prestatzen arituta, merezitako saria jaso zuten mendizale goierritarrek. Joan zen urriaren 2an egin zuten Cho Oyuko (8.201m) gailurra Oier Plazaola zumarragarrak, Xabier Urrate urretxuarrak eta Pedro Garcia ordiziarrak. Zortzimilako berean 2004ean bizia galdu zuen Xabier Ormazabal urretxuar alpinistari omenaldia egin zioten tontorrean, «omenaldi xumea baina oso sentitua». Bigarren larrosa bat ere jarri zuten Urrateren iloba Maierrentzat; 21 urterekin gaixotasun larri batek eraman zuen gaztea iaz. Oroimenean gordetzen dituzten bitartean, bizirik iraunarazi nahi izan dituzte. Emozioak bor-borka, baina oinak lurrean, izan zezaketen unerik politenetakoak bizitzeko aukera izan zuten mendizaleek Cho Oyuko gailurrean. Ordu bete baino gutxiago egin zuten bertan, izarretatik gertu, Everest atzean begira zutela. 40 minutuk askorako eman zuten. Urte osoko lana borobildu zuten; hiruek bukatu zuten hasitako bidea. Itzuli zirenetik hilabete pasa denean, zortzimilakoaren abenturak utzitako aho zapore

gozoa dastatzen jarraitzen dute Plazaolak, Urratek eta Garciak. Gattikeneko lagunekin, oroitzapenei laguntzeko argazki eta bideo irudiekin osatutako ikusentzunezkoa aurkeztuko dute egunotan Beasaingo eta Ormaiztegiko mendi asteetan. Munduko gailurrean bizitakoak lehen eskutik ezagutzeko hitzordua egin zuen GOIBERRIk hiru mendizaleekin. Xabier Urratek Pirinioetan, Alpeetan eta Andeetan esperientzia duen arren, lehen aldia zuen zortzimilako bati aurre

«Teknikoki mendi zaila ez izan arren altuera handia du, eta altuerak dena korapilatzen du» Xabier Urrate

«Horrelako istorio batean sartuta serio hartu dugu, ondo prestatuta joan gara» Oier Plazaola

«Momentu batez buelta hartzekotan egon nintzen, baina ez nuen uste ezer izango zenik» Pedro Garcia

Plazola Cho Oyun GoiBerriren ale bate eskuetan duela. Behean, hirukotea. GOIBERRI - A. APALATEGI egiten ziola. Oier Plazaola lagunarekin abiatu zuen abentura; Gasherbrum II-an izan zen 2008an zumarragarra eta itzultzeko gogoz zegoen: «Lehen aldi hartan amesgaiztoak ere izan nituen, oraingoan lasaiago joan naiz». Begiak Cho Oyun jarrita zituztela batu zitzaien espediziora Pedro Garcia. Sisha Pangma, Cho Oyu, Gasherbrum II, Broad Peak, Everest... ordiziarrak seigarren zortzimilakoa izan du azken hau; beste hirutan ere izana da, horietan tontorra egitea lortu ez duen arren. Espedizio honen alderik txarrenetakoa eraman du berak, oineko behatzetan izozteak izan dituelako. Urratek lehen aldia izanda «teknikoki horren zaila ez delako» aukeratu zuten Cho Oyu; Himalaian estreinatzeko mendiaren


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

fama du. Hala ere, zortzimilako errezik ez dagoela ziurtatu dute hiru alpinistek: «Teknikoki horren konplikatua ez izan arren, altuera handia du; altuerak dena zailtzen du, dena korapilatzen du», dio Plazaolak. Zazpimila edo zortzimila metrotan egote hutsa oso gogorra dela dio Garciak: «Horri, hotza, nekea, eraman beharreko pixua eta oxigeno falta gehitu behar zaizkio. Hainbat metro aurreratzea ordutako lana bihur daiteke».

Indarrez puntu puntuan Gisako abentura batek eskatzen duen tamainako entrenamentua egin zuten joaterako. Profesional baten eskuetan jarri eta egutegi zehatza jarraitu zuten iazko urritik hasi eta hegazkina hartu bezperaraino. Plazaolak dio hasieratik argi zutela gisa horretako proiektu batean sartuta ondo entrenatuta joango zirela; eta ez dira damutu. Zorrotz jarraitu zuten jarritako entrenamendua eta emaitza onak izan dituzte. Egoera fisiko onean ikusi

dute euren burua. Mendia igoz gozatzeko gakoa hortxe dago, Urrateren ustez, fisikoz ondo egotean. Edozein arazo txikik izugarrizko dimentsioa hartzen du altueran.

Teknologien laguntza Ezustekoak ekidin asmoz eta urduritasunak lasaitzeko edo, igoeran eman beharreko pausuak ondo aztertuta eraman zituzten. Aurrez izandako espedizioen bideak, denborak eta betetako epeak, esate baterako. Plazaolak Google earth aplikazioa erabiliz behin baino gehiagotan errepasatu zuen igoerako bidea etxean. Ezustekoa eraman zuen behe kanpalekura iritsi eta mendia aurrez aurre ikusi zuenean. Ordenagailuko pantailan baino tenteagoa zen, aldapatsuagoa. Teknologia berriei esker eguraldiaren iragarpen zehatzak izateak ere abantailak ekarri ditu alpinismora. Lehen hiruzpalau egunez egon behar izaten zuten goiko kanpalekuetan tarte ona ireki eta tontorrera joateko. Orain, satelite bidez jasotzen dituzten iragarpen zehatzei esker oinarrizko

kanpalekuan egoten dira egun egokien zain. Lehen bi asteak altuerara egokitu eta kanpalekuak prestatzen eman zituzten. Hirugarren kanpalekuan 7.200 metrotan gaua pasa eta berriro jaitsi ziren behera. Oinarrizko kanpalekuan MeteoSuiza atarira sarrera zuten mendizale alemaniarren bidez bazekiten eguraldi tarte ona noiz zabalduko zen. Hiru egunean atseden hartu eta aukera iritsi zenean ekin zioten tontorreko bideari.

Ondoriorik larrienak Nekea, hidratazio eskasia, oxigeno falta nahiz hotza bestelako arazo bihurtzen dira altueran. Arreta berezia jarri behar izaten dute xehetasunik txikiena arazo potolo bihur ez dadin. Oinetan masajeak eman, behatzak mugitu, galtzerdi eta kamiseta lehorrak jantzi. Tontorra egin zutenean, esate baterako, erropa lehorrak hermetikoki itxitako poltsa batean eraman zituzten. «Izardia bera ere tranpa bihur liteke, arriskut s u a d a

bustita egotea», dio Plazaolak. Zortzimilakoetan aritzeak berarekin dakartzan ondorioak guztiz ekiditea ez da beti posible. Plazaolak eta Garciak izozteak izan zituzten oineko behatzetan. Etxean sendaketak eginda errekuperatzen ari da zumarragarra; Garciak ez du horrenbesteko zorterik izan. Oineko hamar behatzak izoztu zitzaizkion, eta bi behatz-hezur moztu egingo dizkiote hilaren amaieran Zaragozako erietxean. Izozteak zeren ondorio izango ziren ziur ez badaki ere, erabilitako oinetakoetan du susmoa, behar baino estuago zituelako. Azken kanpelekutik tontorrera bideari ekin orduko ohartu zen behatzak ez zituela nabaritzen. 2010ean Everestetik bueltan eskuko bi behatz-hezur galdu zituen; bazekien zer zen izozteen mina. «Momentu batez buelta hartzekotan egon nintzen; baina gora egitea erabaki nuen. Nik beti izaten ditut mendian oinak hotzak eta ez nuen uste ezer izango zenik», dio. Jakitun dira gisa horretako arriskuak hartzeak merezi oten duen zalantzan jarriko dela maiz. Baina, zortzimilako batera joatea erabakitzen duten unetik barneratuta dute mendiak ukituta utziko dituela. Mendiaren arra dute sabelean eta gustuko duten hori egiteak asetzen ditu.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Bi Bala musika taldeko Aitzol Barandiaran, Xabier Etxeberria (gorriz) eta Julen Goikoetxea (atzean), Orion entseatzen. IKER GURRUTXAGA

Aitzol Barandiaran Bi Bala taldeko kidea

«Bat-batekotasuna sakrifikatu dugu, nahi dugunaz kantatzeko»


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

Aimar Maiz Ataun Bi emankizunetarako pentsatu zuten Bi Bala egitasmoa. 2013ko Bertso Egunean asko uste gabe hasi zuen bidea Aitzol Barandiaranek (Ataun, 1986), Iñaki Gurrutxaga oriotarrarekin batera. Lau bala dira orain taldean, eta Wasabi diskoa argitaratu dute. Bat-bateko bertsogintza «sakrifikatu», eta musikari eman diote indarra. Bi Balaren ikuskizunak beren gustuetara egokitu dituzte, nortasun berezia emanez. Herrika, bertako kontuak, bertso zaharrak edo historiak bilduta, doinu ezagunetara edo beraiek sortutakoetara moldatzen dituzte. Izan ere, bertsolarien emanaldi gisa hasi zena musikak aberastu du.

Bi Balaren sorrera Kursaaleko saio batean izan zen, ezta? Iñaki eta biok lehendik Hamaika Bertuterekin bertso saio musikatuetan elkarrekin ibilita geunden. Hortik abisatu ziguten 2013ko Bertso Egunari bukaeratxo bat eman nahi zietela eta. Doinu ezagunak hartu eta bertso molde batzuekin bat egiten zuten bertsioak egitea bururatu zitzaigun. Beatlesen doinuak ziren orduan.

Oihartzun handia izan zuen bertso saio hark. Harrigarria da jendea nola gogoratzen den oraindik. 9 minutuko emanalditxoa izan zen. Parrandan edo kalean, «hau Ze krisi?-koa da» edo «Agirretxeren gola» gogorarazten digute. Guk ez genuen inondik inora espero emanaldi hark halako arrakasta izango zuenik. Prestatu ere ez genuen askorik egin.

Geroztik, Bi Bala izenpean, herririk herri zabiltzate. Gustura? Harrituta eta gustura gaude jendearengandik izan duen harrerarekin. Hiru lagun hasi ginen, Iñaki eta biok eta Julen Goikoetxea alegiarra bateriarekin. Bergarako gaztetxetik eskatu ziguten Ze krisi?-ren emanaldi bat egingo genuen, Kursaaleko estiloan. Hasieran kalabaza eman genien, ez ge-

nuelako ikusten egun bakarrekoa baino ibilbide gehiago izango zuenik. Segi egin zuten eskatzen. Animatu ginen, eta bi emanaldi emateko sortu genuen Bi Bala. Gero, Euskal Herria txikia da, onerako eta txarrerako, eta beste toki batzuetatik hoska hasi ziren. Emanaldian ondo sentitu ginenez, segitzea erabaki genuen, eta gaur arte.

Zer lortu nahi izaten duzue? Alde batetik, bat-batekotasuna sakrifikatu dugu. Gure helburua da goazen herrian guk nahi dugunari buruz kantatzea, batez ere herri horri lotutako gauzez. Bertsotan gai jartzailearen gaietara zaude lotuta. Jakinez gero Ataunera goazela, aurrez Atauni buruzko gaiak, bertso zaharrak edo dena delakoa hartu, doinu ezagunekin edo guk sortutakoekin lotu, eta bertsoak musikatzea da lortu nahi duguna. Tokian tokirako mimoz eta zentzu batekin ikuskizun oso bat ematea da xedea.

Amurizak bere garaian egiten zuen bezala? Pasadizoak hartu, eta gero kontatu edo kantatu. Ez dut uste guk ezer asmatu dugunik. Ez dut uste, ezta ere, Amuriza gitarra elektrikoarekin ibiliko zenik. Azkenean, orain arte gure eskaintza eskariaren atzetik joan da. Orain, urtebete pasatu den honetan, gure gustuetara egokitu dugu emanaldia. Nahiz eta garbi dugun ezer berezirik ez dugula asmatu, geroz eta gureago egiten ari gara ikuskizuna.

Zer zentzutan zeuenganatu? Taldean lau gara, 5. emanalditik aurrera Xabi Etxeberria gehitu zitzaigulako. Bakoitzak funtzio desberdinak dauzkagu. Hasieran, kanta ezagunen bertsioak egitera jotzen genuen gehiago, baina geroz eta gehiago jo dugu gure doinu propioak sortzera. Hain justu, orain lehenbiziko diskoa argitaratu dugu, eta horri eman diogu garrantzia: gure gustuko doinuak sortzeari eta eroso sentitzen garen melodietan mugitzeari.

Bi Bala herri askotan izan zarete. Tokian tokiko kontuak aditzea gustatzen zaio jendeari? Bai. Hasieran ez genuen espero bi emanaldi baino gehiago ematerik, eta geroztik halako kadentzia bat sortu bat. Urtebetean 30-35 emanalditik gora egin ditugu. Erritmo fuertea da. Beti-beti agian ez dugu lortuko, baina saiatzen gara tokian tokiko gaiak eta horri buruzko tematikarekin ikuskizuna osatzen. Oraingoz gogotsu gabiltza, baina lan dezente ematen digula onartuta.

Taldean beste ataundar bat ere baduzue, lehen aipatu duzun Xabier Etxeberria. Hiru hasi ginen oholtza gainera igotzen, eta besteek esaten zuten taldea herren samar ote zegoen, baxu jotzailerik gabe. Ho-

«Tokian tokirako, mimoz eta zentzu batekin ikuskizun oso bat ematea da gure xedea» «Hasieran, kanta ezagunen bertsioak jotzen genituen gehiago; orain, gure doinuak» «Bi emanaldi emateko sortu genuen Bi Bala; ondo sentitu ginen, eta segi egin dugu» «Ideiak eta lantalde polit bat elkartzen direnean, ia edozein gauza da posible»

rrela hasi zen Xabi. Oso urrutira ere ez ginen joan. Kuadrillakoa da Xabi, berez gitarra jotzailea baina baxua jotzen ere moldatzen dena. Baietz esan zigun. Egia esan, ez nuen espero, bertsoak gustatzen ez zaizkion pertsona da eta. Ez nuke esango gorrotatzen dituenik, baina... Baina, azken batean, hori ere bada ikuskizun honen beste ezaugarri bat: nahiz eta bertsoak ez gustatu, musikalki erakargarria egin litekeen formatu bat egitea da asmoa. Bertsozaleak direnei musika gustaraztea da erronketako bat; baina, bestea, bertsozale ez direnei ere amu bat botatzea, musikaren bidez.

Urte eta erdiko ibilbidearen ondoren, lehenengo diskoa atera duzue: ‘Wasabi’. Kasualitate bat izan da. Emanaldietan ateratako dirua gordetzen ibili ginen, eta ailegatu zen momentu bat horrekin zer egin planteatu behar zena. Nahiz eta hasierako asmoa hori ez izan, inondik inora, zera galdetu genion gure buruari: orain arte sortu ditugun gure kantak grabatuko bagenitu? Horrela, galdezka hasi, eta Zarauzko Fidelenean Mikel Anestesiarengana iritsi ginen. Berak ere gustura ekingo ziola ematen zuen, eta hala grabatu genuen. Aste eta erdi, bi astez han sartu ginen. Emaitzarekin oso gustura gaude, egia esan.

Bertso Eguneko lehen aldi hartan galdetzen zenuten ‘Ze krisi?’ hari erantzuna ematen asmatu duzue: ideia garatzen jakin duzue, eta nahiz eta krisian egon, gauzak egin litezkeela erakutsi duzue. Bai. Eta, batez ere, helburu txikietatik hasita pixkanaka handiagoetara joan gara. Bi emanaldi baino gehiago emateko intentziorik ez, eta orain sarri samar jotzen ari gara. Txikitik hasi eta azkenean disko bat ateratzeak ematen duen ilusiora. Krisia bai, baina ideiak eta lantalde polit bat elkartzen direnean, ia edozein gauza egitea da posible.


10 GOIBERRI

gazteak

Ezkerrean, The kites: Leire Agirre, Eider Saez, Maddi Berrocal, Saioa Etxebeste eta Aizpea Garmendia. Eskuinean, Twin melody. HITZA

Goierriko ahotsak, distiratsu telebistan Maialen Igartua Urrian hasi ziren ETB1-eko A ze banda saioa emititzen. Euskal Herriko ahots banda ezberdinek parte hartu dute bertan, eta saioz saio taldeak kaleratzen joan dira. Goierriko bi taldek, ordea, programan jarraitzen dute oraindik, eta epaileen iritzi oso onak jasotzen ari dira: Lazkaoko The Kites boskotea, eta Ordiziako Twin melody

ahizpak. Udan grabatu zituzten saioak, eta abenduko lehenengo astean emango dute finala. Ordiziako Aitana eta Paula Etxeberria ahizpa bikiek osatzen dute Twin melody bikotea. Telebistako programa batean parte hartzen duten lehen aldia da, baina ohituta daude kamera aurrean. Izan ere, sarera igotzen dituzte beren bideoak, eta milaka bisita jaso dituzte.

Aitana Etxeberriaren hitzetan, «esperientzia oso ona» izan da A ze banda saiokoa. «Astean behin piano jotzailearekin egotera joaten ginen, eta beste egun batean grabatzera». Epaileek esandakoarekin, berriz, konforme daude Etxeberria ahizpak. «Hobetzeko gomendioak ematen zizkiguten, eta kasu egiten genien».

The kites ere, aurrera Babeslea

Lazkaoko The kites boskoteak ere aurrera jarraitu du aste honetako programan, Gose taldearen Lokartu arte abestiarekin. Aizpea Garmendia taldekideak adierazi duenez, A ze banda saiorako elkartu zen taldea. «Aurretik ez genuen elkar asko

ezagutzen, eta programak balio izan digu harremana indartzeko». Lazkaoko musika eskolako irakasleen laguntza izan dute programarako entseguak egiteko. «Oso esperientzia ona izan da, eta asko ikasi dugu», esan du Garmendiak. Telebistan, gainera, «natural» ikusi dute euren burua, eta gustura agertu dira. «Kamera aurrean ez gaude ohituta, eta kezkatuta geunden artifizial jokatuko ote genuen». Bi taldeek egin dute distira programan, baina finala emititu arte itxaron beharko da bietako batek irabazi duen ala ez jakiteko. Izan ere, biek ala biek, ongi gorde dute sekretua.


GOIBERRI 11

GARAI BATEAN

Urretxuko Areizaga kalea, autoz gainezka, 1990eko hamarkadako lehen erdialdean. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA/GUREGIPUZKOA.NET

Urretxuko Areizaga kalea

Asier Zaldua Urretxu 20 urte besterik ez dira igaro argazki hau atera zutenetik, baina ia dena aldatu da Urretxuko aldapan: ezkerraldeko etxeak bota zituzten, autoak ezin dira edozein tokitan utzi... Eraikin zaharrena da bertan jarraitzen duen bakarra: Baroikua edo Areizaga etxea. Felipe Areizaga baroiak eta bere anaia Bernardok eraiki zuten, XVII.

mendearen erdi aldera. Familia horren egoitza izan zen Independentzia Gerra arte (18081813). Orduan, armada fransesak hartu zuen kuartel eta ospitale modura erabiltzeko. Oso hondatuta gelditu zen. 1960ko hamarkadan etxegile batek erosi eta berreraiki egin zuen. Altuera eta azalera handiagoa eman zion. Egun,aurrealdea besterik ez du jatorrizkoa.


12 GOIBERRI

MOTZEAN

Nekane Munduate Artista

ÂŤPutzada batek zer esan handia du identitatean, bat ala beste ekartzekoÂť Aimar Maiz Ataun Azaroa hil emankorra du Nekane Munduate Urdangarin Mun artista ataundarrak (Lazkao, 1973). Lizarrustiko parketxean Ilintia erakusketa eduki du. Zeramika lanak dira. Bestetik, Uztaritzeko Ttirritta tabernan ere (Lapurdi), orain arteko ibilbidea laburbiltzen duten lanak ditu. Hilaren 30era arte, biak.

Lizarrustiko erakusketan zer motatako lanak bildu dituzu? Zeramikazko lanak dira, muralak eta eskulturak. Eduki dut bolada bat mural zeramikoak egin ditudana. Baina nire ikas prozesua, Arte Ederretan ere, eskulturan izan zen, eta horretan lizentziatu nintzen. Azkenean, bakoitzari barrukoa atera-

tzen zaigu; eskulturetarako joera gehiago dut muraletakoa baino. Mural zeramikoak sartu ditut, barruko harra zeratzeko. Baina gehienak eskulturak dira.

‘Ilintia’ izendatu duzu, Sarrionandiaren testu batetik hartua. Joseba Sarrionandiaren Munduko zazpi herrialdetako ipuinak liburua irakurri, eta hortxe azaltzen zen hitz hori. Ez nion zentzurik bilatzen, jakin nuen arte zen zen: sua itzalduta dagoenean, brasa horiek itzalduta daudela ematen du, baina oxigeno pixka horrekin berpiztu egiten da. Hori da ilintia.

Irudi horrekin jolastu duzu? Bai. Askotan, putzada batek balantzaren alde batera edo bestera ekartzen gaitu. Nire la-

netan beti identitatea lantzen dut, eta putzada horrek zer esan handia dauka. Gero, beti erabiltzen ditut sustraiak; emea ere bai, eme naizen aldetik; begiradak, amodioa, desamodioa... Nolabait, herriaren edo identitate kolektiboaren ikuspuntu eta ideia horiek hartzen ditut, putzada horrekin.

ere ibili nintzen AEKn, eta utzi egin nuen sormen lanagatik. Saiakera orduan egin beharra neukan, egitekotan; bestela, utziz gero okerrago zatekeen. Erakusketak-eta egiten ibili nintzen, baina salmenta ez zen bideratzen, eta ogia ere jan beharra daukazu. Hitza banatzen nuen Lazkaon, eta horrekin uztartzen nuen. AEKtik deitu zidaten berriz, eta hala joan nintzen.

Euskara irakasle lan egiten duzu, AEKn. Baina arte munduan ere bazabiltza. Noiztik?

Beti zeramika landu izan duzu?

Dezente aspalditik. Arte Ederretan lizentziaduna naiz, eta karrera bukatu nuenean, lehenengo erakusketa 25 bat urte nituela jarriko nuen. Orduz geroztik, saiatu izan naiz bi edo hiru urtez behin nire lanak erakusten. Orain dela urte batzuk

Egurrarekin hasi nintzen, baina unibertsitatean zeramika ezagutu nuen, eta hormigoiarekin bukatu nuen. Handik ateratakoan, gertuago sentitzen nuen material hau. Etxean ere lantzeko errazagoa zitzaidan. Formazio saio batzuk jaso nituen,


GOIBERRI 13

MOTZEAN

eta gero neure kasa ikasi dut: liburuekin, besteen obrekin...

Zer izaera du zeramikak? Oso plastikoa eta biguna da. Eta biguntasun hori oso sentsuala da. Gozoa da, era berean; positibo-negatiboak, erliebeak... erraz bilatzen den materiala da. Testurarekin batera —nik hori bilatu nahi izaten dut—, material benetan gertukoa izan zitzaidan. Denbora asko eskatzen du, pazientziako lana da. Bere prozesua du. Eta nahiz prozesuan ustez ondo joan, azkenean suak erabakitzen duela egia da, eta handik sorpresak ere jaso ditzakezu; ez askotan, baina izaten dira.

Zer iruditu zaizu Lizarrusti erakusketa jartzeko? Egia esateko, ez nuen uste hainbeste mugimendu zegoenik hemen. Askotan esaten duzu, ÂŤmendi punta hartan...Âť. Baina ez, mugimendu handia dago, eta beti dago jendea ikusten duena. Azkenean, inporta dizuna jendeak ikustea eta ikusten duenarekin hunkituta joatea da.

Zu hurrengo sormen lanarekin hasita zaude jada?

AIMAR MAIZ

Bai, piezak pentsatuta dauzkat. Eskultura bidea jorratu behar dut; ez da muralik sartuko. Hurrengo erronka hori da. Eta dimentsioetan handitu nahi dut, eskalak handitu. Horrek esan nahi du fisika ere sartu behar duzula, eta ia beste kontzeptu batzuk dira.


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik archive.org/details/internetarcade

Sarean ikusia

Klik!

Elkar trukerako gunea Gipuzkoan

Arcade garaiko joko klasikoak denen eskura ork ez ditu gazte garaian orduak eta orduak pasa arcade motako jolas makinetan? Gazte askoren eta dagoeneko heldu diren beste askoren afizio handietako bat izan da bideo-jokoena. Eta gaur egungo joko modernoen ondoan atzera gelditu direla badirudi ere, asko dira oraindik garai bateko joko klasikoei estimu berezia dietenak. Arcade joko klasiko horiek, jolas makina zaharretan ez ezik, edonoren eskura jarri dituzte orain.

N

The Internet Archive guneak, mota horretako 900 bideojoko bildu eta doan jokatzeko moduan jarri ditu. Amstrad eta Atari kontsola klasikoen jokoetatik hasita, 80ko hamarkadako makina eta kontsola ezberdinen bidez ezagun egin ziren jokoak daude bertan. Besteak beste, Arkanoid, Commando, Dark Warrior, Galaga, Galaxian, Ghouls 'N Ghosts, Marble Madness, PacMan edota Street Fighter bezalako jokoak aurki daitezke zerrenda horretan. Sartu, jokoa aukeratu eta jolastu besterik ez da egin behar.

Herriko arazoen berri sakelekoan Herrian ikusten den edozein arazo edo matxuraren berri erakundeei zuzenean emateko tresna da HorKonpon. Kubbik enpresak garatu zuten Pasaia, Errenteria eta Hernaniko udalntzat, eta orain, Segurara iritsi da. Mugikorrarekin argazkia atera, ohar bat idatzi eta HorKonpon aplikazioaren bidez bidali behar da (GPS bidez funtzionatzen du). Jakinarazpena udaletxeko helbide elektronikora iristen da zuzenean. APP-a doan deskargatu daiteke Play Store edo Apple Store plataformetan.

Azken aldian asko ugaritu dira sarean bigarren eskuko produktuen salmentarako eta trukerako guneak. Truke elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, lurralde honetara ekarri nahi izan dute moda hori, truke.eu webgunea sortuz. Bertan, arropa, jostailuak, tresnak edota kultur produktuak erosi, saldu edo aldatu daitezke. truke.eu

Nabigatzaileak egunean izateko Interneten ibiltzeko ezinbesteko tresna dira nabigatzaileak, baina etengabe berritzen direnez, oso litekeena da zaharkituta gelditzea, eta horrek, arazoak eragin ditzake hainbat orrialde kargatzerakoan. Bada wegune bat lan hori errazten duena, nabigatzaile nagusien azken bertsioak eskaintzen baititu: browsehappy.com/


GOIBERRI 15

GURE LURRA

Gabiriako errezil sagarra izar Erbie elkarteak antolatuta, Gabiriako errezil sagar lehiaketa eta baserriko produktuen azoka egingo dituzte etzi Maialen Igartua Gabiria Badira hemezortzi urte Erbie Elkartea Gabirian errezil sagar lehiaketa antolatzen hasi zenenetik. Sagar faltagatik urte batzuetan huts egin badu ere, aurtengoan hamahirugarren edizioa egingo dute. Etzi izango da, 10:00etatik aurrera, eta herriko hamahiru ekoizlek parte hartuko dute. Gabino Murua antolatzailearen esanetan, hiru helburu ditu Gabiriako Errezil Sagar lehiaketak: «Errezil sagarra bultzatzea, baserritarrei beren produktuak aurrez aurre saltzeko aukera ematea, eta Gabiriara jendea erakartzea». Lehiaketaren helburua ez da inondik inora ekoizleen arteko lehia sortzea. Horregatik, lehenengo hiruak sarituko dituzte, baina maila berean, ordena esan gabe. Saria ere berdina izango da hiruentzat, eta iazko irabazleek ez dute saririk jasoko. «Ahalik eta ekoizle gehienek ilusioa izatea nahi dugu», esan du Muruak. 13:00etan egingo dute sari banaketa.

Muruaren esanetan, Gabiriako mikroklimak ezaugarri bereziak ematen dizkio bertako errezil sagarrari, hala nola, hezetasunak, tenperaturak eta herriaren garaierak. «Adituek, behintzat, hori esaten dute, mikroklima hitza orain asko erabiltzen da-eta». Aurten, hala ere, urte txarra izan da errezil sagarrentzat. Muruaren hitzetan, euri asko izan zen zuhaitzak loratu zirenean, eta, ondorioz, ale gutxi izan dira. «Dena den, horrek badu abantaila bat: aleak handiagoak direla», adierazi du.

Gabiriako hamahiru ekoizlek parte hartuko dute errezil sagar lehiaketan. AIMAR MAIZ

matze ikastaroa egingo du, 11:30etik aurrera. «Horrez gain, bertaratzen direnen galderak erantzungo ditu», adierazi du Muruak. Azken urteetan Gabirian izaten da Osa.

Irasagar ore lehiaketa Errezil sagar lehiaketaz gain, irasagar ore lehiaketa ere egingo dute etzi Gabirian. Hamabi herritarrek eman dute izena. Bestalde, baserriko produktuen azoka ere izango da. Herriko baserritarrek hemezortzi postu jarriko dituzte, barazkiak, gazta, ogia, intxaurrak eta abarrekin. Josu Osa aditua ere azokan izango da, eta txertatze eta ki-

Goierriko ezti lehiaketa

Josu Osa adituak zuhaitzen txertatze eta kimatze ikastaroa egingo du, 11:30etan

Hirugarren urtez, Goierri beheko ezti lehiaketa ere Gabirian jokatuko dute etzi. 10:30ean hasiko da, eta hemezortzi eztigilek parte hartuko dute. Horrez gain, azkenaldian hainbeste entzuten den Asiako liztorraren inguruko hitzaldia ere izango da. Etzi goizean, hortaz, izango da zer ikusia eta zerekin gozatua Gabirian.


16 GOIBERRI

ZEGAMAKO SAN MARTIN AZOKA

San Martin azoka Azaroak 14, ostirala: 19:30: O単atiko jubilatuen antzerki taldearen eskutik, Novedades en Villa Titiritaina. Jubilatuen elkartean.

Azaroak 15, larunbata: 09:00-12:00: Herriko abereen erakusketa eta lehiaketa, pilotalekutik Urgainberri auzora bitarteko eremuan. 09:00-14:00: Aizkorri-Aratz parke naturaleko gazten salmenta, pilotalekuan. 10:00: Bailarako txistularien kalejira izango da herriko kaleetan zehar. 10:30-11:30: Murgil zaitez artzainen lanbidean bisitaldia, Mari Paz Oierbiderekin, Anduetza Par-


GOIBERRI 17

ZEGAMAKO SAN MARTIN AZOKA

ketxeak antolatuta. Gaztaren eta mamiaren elaborazio prozesuak ezagutu, dastatu eta ardiak eta arkumeak bertatik bertara ikusteko aukera izango da. Parte hartzaileei mami bana emango zaie

etxera eramateko. Bixitaldiaren prezioa: helduak 5 euro, 5-12 urte bitarteko haurrek 3 euro. Anduetza Parketetxean. Aurrez izena emateko: 943 80 21 87. 11:00-13:00: Aizkorri-Aratz

Abere erakusketak eta lehiaketak baino askoz ere gehiago ikusi ahal izango dira bihar Zegaman. LOINAZ AGIRRE

parke naturaleko XVI. Gazta lehiaketa, pilotalekuan. 11:00: Ardikiaren eta Eusko Labeldun Tolosako Babarrunaren dastatzea, Aitxuri herri eskolako patioan.


18 GOIBERRI

ZEGAMAKO SAN MARTIN AZOKA

12:00: Behi-jezte erakustaldia, abereen eremuan. 13:00: Herritarren arteko abere lehiaketako sari banaketa, pilotalekuan. 13:30: Aizkorri-Aratz parke naturaleko XVI. Gazta lehiaketako sari banaketa pilotalekuan. Sariak: 1. saria, 260 euro, txapela eta garaikurra; 2. saria, 140 euro; eta 3. saria, 110 euro. Ondoren: lehiaketara aurkeztutako gazten dastatzea herriko elkarte gastronomikoen laguntzarekin. 17:30: Buru handiak ibiliko dira plazan. 18:00: Herritarren arteko eskuz binakako XVI. San Martin pilota txapelketako finalak, pilotalekuan.

Azaroak 16, igandea: 17:00: Haurrentzat jolasak eta txokolate jana kiroldegian, Guraso Elkarteak antolatuta.

Gazta txapelketako sari banaketa 13:30ean egingo da pilotalekuan. LOINAZ AGIRRE

Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko gazta lehiaketako irabazleak 2013 Zabaleta (Muniain) 2012 Aizpea Gaztandegia (Olaberria) 2011 La Leze (Ilarduia) 2010 Aranburu elkartea (Idiazabal) 2009 Arantxa Segurola (Legazpi) 2008 Arantxa Segurola (Legazpi) 2007 Aranburu elkartea (Idiazabal) 2006 Aranburu elkartea (Idiazabal) 2005 Aranburu elkartea (Idiazabal) 2004 Felix Goiburu Errazkin (Segura) 2003 Felix Goiburu Errazkin (Segura) 2002 Felix Goiburu Errazkin (Segura)


GOIBERRI 19

ERREZETA

Eperrak ehiztari erara Eperrak oliotan gorritu ostean, gainerako osagai guztiak botako ditugu kazolara, juliana eran moztuta, eta sueztitu egingo ditugu. Ko単aka, ozpina eta ardo txuria gehitu ostean, egosten utziko dugu, su motelean, ordu

eta erdi eta bi ordu bitartean. Eperra eginda dagoenean, kazolatik aterako dugu eta barazkiak birrinduko ditugu. Platerean eperra eta saltsa jarriko ditugu. Guarnizio bezala, errezil sagarrarekin egindako

purea, bruselaza (egosita), kipulinak modena ozpinetan glasatuta eta onddoz egindako kroketak (arrautz-irinetan, ogi birrinduan eta almendra xerretan batutakoak) jarriko dizkiogu.

Bixente Egiguren Etxeberri jatetxea

Osagaiak 4 eper 2 kipula Porru 1 2 errezil sagar Azenario 1 Baso 1 ardo txuri 2 z/k (zopa koilarakada) ko単ak 3 koilarakada sagar ozpin Baratxuri ale 1 Erramu hosto 1

MIKEL ALBISU



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.