Goiberri 112. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

112. zenbakia. 2014ko uztailaren 18a

Beñata Urretabizkaia Dantzaz konpainiarekin Things I told nobody lana aurkezten. ANDONI CANALLEDA - ARGAZKI PRESS

Beñat Urretabizkaia Dantzaria

«Dantzaren bitartez gorputzaren gaitasunak aktibatu ahal ditugu» 6-7

Mattin Osinalde 3 Iritzia 4-5 Boxeoa Ordizian 8-9 D-Pintxos 10 Errezeta 11 Basterretxearen itzala 12 Astigarreta 1943 13


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE moTZEAn

mattin osinalde Diseinatzaile grafikoa

«Baserri batean bizitzea eta bertan zaldiak zaintzea dut amets» Mikel Albisu Legazpi GOIERRIKO HITZAren 10. urteurreneko irudiaren egilea da Mattin Osinalde (Legazpi, 1975). Herriko elizaren ondoan Attiko Estudio Grafikoa enpresa du.

Mendietatik edo basoetatik korrikan ibili eta galtzea.

Ura gertu dagoen bat; posible bada erreka inguru bat.

Pelikula bat. Chocolat. Liburu bat.

Amets bat.

Ez naiz liburu zalea, aldizkariak gustatzen zaizkit.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Komunikatzailea, originala, identifikagarria, bakarra, gogoragarria, sinplea, ikusgarria…

musika talde bat.

Gorroto duzuna.

Mano Negra

Pertsona batzuen humiltasun falta.

Kolore bat?

Txetxo Bengoetxearen Gaueko hasperenak.

Zer behar du logotipo on batek?

Baserri batean bizitzea eta bertan zaldiak zaintzea. Nepaleko lagun baten pultsera.

Abesti bat.

Denek dute bere lekua edo momentua. Hala ere, gutxien gustatzen zaidana granatea da.

Janari bat.

Letra tipo bat?

Edari bat.

Mariskoa.

Helvetica zalea naiz.

Beteluko ura edo kalimotxoa.

Zaletasun bat.

oporretarako leku bat.

«Kolore denek dute bere momentua. Hala ere, gutxien gustatzen zaidana granatea da»

Goierriko txoko bat. Txindoki bere bertsio guztietan.

Herriko alkate bazina... Ufff, hori berarentzat.

Legazpin biziko ez bazina... Leku askotan, baina seguru, sarri etorriko nintzatekela bisitan.

MIKEL ALBISU Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Itxaro Mendizabal Amundarain

ari den jende multzoa ala? Oraindik behe puntatik kanpora zaude, hori da errealitatea! Behe puntaraino iristen

Ttiklik elkargunea

Ospitalean gaixo dagoen alabari gutuna aurkoan gertutik bizi izan dudan gai baten inguruan hitz egin nahiko nuke. Gertutik esatean, 20 urtetan zehar nirekin eraman dudan egoera batez ari naiz; eraman dudan eta tentuz ibiltzen ez banaiz bueltatu daitekeen gaixotasun batez. Ez da erraza gai honetaz hitz egitea, gaixo gaudenok ezkutatu egiten dugulako eta inguruan daudenak erabat galduta sentiarazten dituelako. Bizi izan dudanari aurrez, burua tente izanda begiratuz, infernu horretatik pasatzen ari direnekin eta beraien familiekin gutun bat elkarbanatu nahiko nuke. Duela 18 urte idatzitakoa den arren, oso ondo adierazten du ama batek bizi duena, eta, era berean, gaixo dagoen horri ere lagun diezaiokeela pentsatzen dut. Norbaiti balioko diolakoan... ÂŤNire pentsamenduak, ...garai honetan, zuk pisua

G

hartu beharra duzu, derrigorrezkoa da. Aurrera pausoak emateko beste erremediorik ez duzu. Pisua lortzen duzunean, markatuko dituzu beste helburu batzuk. Zuk ondo dakizu bizitzeko gutxieneko baldintza batzuk behar direla. Elikadura aldetik ere derrigorrezko neurri batzuk daude. Etxe batek ere, ez baditu zimentu egokiak, erori egiten da. Zure zimentuak erabat ahuldurik egotean, ganbararaino kolokan duzu. Zimentua sendotu gabe ezin duzu beste ezer tinko jarri. Gainera zimentu horren itxurak badu garrantzia, baina bere indarrak eta egonkortasunak gainditzen du garrantzia hori. Ni ez noa orain zu konbentzitzera argala zaudela esanez, zuk egin behar duzu hori. Gaur egungo taulak hor daude, ez dira nire asmakizunak, adituak eginak baizik. Ispilura begiratu ordez, tauletara begiratu. Bestela, nola ikusten gaituzu gu? Mitxelin-eko propaganda egiten

zarenean, zimentuetan juxtujuxtu behar duzun indarra izango duzu, ez bestela. Hori egiten duzunean, lehen solairua, bigarrena eta ganbara zuzentzen izango duzu lana. Lan horretan zu izan behar zara enkargatu. Gu zure laguntzaile izateko prest gaude, ez zaude bakarrik. Ez ahaztu, gainera, besteon etxeetako lehen solairuaren parte zarela; zure beharra dugu irauteko!

ÂŤEz ahaztu besteon etxeetako lehen solairuaren parte zarela; zure beharra dugu irauteko!Âť

Badakit egungo egoera oso larria dela. Gaindituko dugu/duzu; laguntza eskatu, horretarako gaude hor. Laster etorriko zara etxera, animo!

Amatxo� Ez da erraza, baina gutunak dioena erabat erreala da. Gaixo zaudenean ikusten ez duzun arren... aurrera egiteko etxearen zimenduak erabat sendo izatea oinarrizkoa da. Hau lortzean, etxe osoaren sendotasuna bera bakarrik lortuko baita... etxearen sendotasuna eta ganbararen osasuna. Nireak 20 urte izan dira, 20 urte gora behera askorekin, 20 urte poz baino tristura une gehiagorekin. Baina zimenduak sendotzea lortu dut, etxea seguru dago (momentuz) eta ganbara argi. Nik lortu dudan bezala zeuek ere lor dezakezue. Ziur nago.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Basterretxea Agur Nestor Basterretxeari.

Naturak batzuetan eskaintzen dizkigun ikuskizun batez gozatzen ari ginen duela egun batzuk. Izadiarentzat egunerokoak diren gauza xumeak baina gu, gure zoramenezko bizitzan, ikusten ezta begiratzen ez ditugun horietakoak. Xarmangarria bere normaltasunean. Ez nintzen bakarra ordea, egunerokotasun horrek kolektiboarentzako beste esanahi bat lortu eta zita bihurtu da momentu hori. Bada, hantxe nengoen, etxekoak inguruan nituela, eta inoiz gertatzen ez den bezala, goiz iritsi ginenez, lehen ilaran. Halako batean atzean nuenari so egin eta Sophia Lorenek Cannesen baino argazkilari gehiago topatu nituen parez-pare. Hara! Denek momentua makinaren atzean ikusi eta betiko eusteko gogoz. Harez gero, eroso sentitzeari utzi nion. Izan ere, nire buruak norbaiten irudiari oztopo egingo ziolakoan geldi-geldi egoteko ÂŤbeharraÂť nuen. Ezerotasun hori sentitu izan dut azkenenaldian haurren ikuskizunetan, museo eta paraje berezietan, jende asko biltzen den ospakizunetan, toki guztietan baitaude begi baino argazki kamara edo mugikor supersoniko gehiago. Gure bizipenen momentu oro

kamararen betikotasunean gorde behar horrek eta guztiari argazkia atera beharrak ez dakit zeri erantzuten dion. Izan ere, fokuan jartzen dugunaz aparte, ezertaz gozatzen ote dugun zalantza daukat. Niri ere argazkiak gustatzen zaikit, noski, baina asetasun mugatik gertu nago. Hurrengoan Tere, kamara zuk edo nik?

Idoia Luzuriaga

bat eta

Nik, Idoia, duela hilabete gutxi batzuk utzi noin kamara poltsan eramateari. Urteak eta urteak egin ditut, lana tarteko, tramankulo hori hirugarren esku bat balitz bezala neurekin eramaten. Ez zegoen herrian ikuskizunik, festarik edo gertakaririk nik erretratatzen ez nuena. Ez zegoen familiako edo lagunen arteko bilerarik ni kamara atera gabe geratzen ez nintzena. Baina halako batean, agian inguruan ere kamara gehiago ikusten hasi nintzelako, batez ere azkenaldian hainbeste zabaldu diren telefonoak, edo agian ni ere konturatu nintzelako bizitza neure begiekin begiratu beharrean kamararen begiaren bitartez begiratzen nuela, lehenengo lana, gero ohitura, eta azkenera bizio bihurtu zena alboratu nuen. Horregatik, gaur egun kamararik gabe ibiltzen naiz, eta lanerako besterik ez dut ateratzen. Egin ditzatela gainerako guztiek argazkiak! Lasaitasun edarra hartu dut, egia esaten badizut. Gainera, orain neu ere hasi naiz argazkietan irteten, lehen beti beste aldean egoten bainintzen. Eta zer demontre! Gustatu egiten zait! Neu naiz orain bes-

bat

Ter Madinabeitia

teei argazkiak eskatzen dizkiena, eta ez alderantziz. Nere ordenadoreak ere lasaitasun edarra hartu du, askoz ere irudi gutxiatu grabatu eta gorde behar dituelako. Esandako guztia eta gero, Idoia, zuk eraman beharko duzu kamara gure hurrengo topaketan.


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

GOIBERRI

Beñat Urretabizkaia Dantzaria

«Jolasa zein talde lana da dantza, baita gorputza askatzeko aukera ere»


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

Miriam Luki Beasain Beñat Urretabizkaiak (Beasain, 1989) ikus-entzunezko ikasketak egin nahi zituen baina matrikula egitera berandu iritsi zen, beharbada zoriak aginduta. Madrilera interpretazio ikastera joatea zen bigarren aukera, eta hala egin zuen. Eskolan dantza ikasgaia zuen eta han eman zituen lehenengo pausoak, lehenengo saltoak eta lehenengo itzulipurdiak. Konturatzerako dantza barru-barrukoa zuen eta Madrileko kontserbatorioan dantza garaikidea ikasteari ekin zion. Urretabizkaiak Dantzaz konpainian bi urte egin ditu. Aurreko asteburuan Lekeition (Bizkaia) Itsaslaboa, Txoriak zoroen itsasoa ikuskizuna aurkeztu dute, eta hondar gainean egin dute dantza.

Badirudi zu bere bila baino dantza bila etorri zaizula. Bai, irudipen hori daukat. Berandu hasi nintzen, baina gauzak aurrera eta ondo antzera doaz.

Entzunaldi batekin hasi al zen Dantzaz konpainiako abentura? Madrilen ikasten ari nintzen eta udan etxera etorri nintzen. Artelekun entzunaldi bat zegoela jakin nuen eta egin nuen. Aukeratu egin ninduten eta Dantzaz konpainian lanean eman ditut azken bi urteak.

Aurki zure lana amaituko da konpainian, ezta? Bai, Dantzaz konpainiaren xedea da dantzariei era profesionalean dantza egiteko eta ikasteko aukera eskaintzea. Bi urte egin ahal dituzu bertan eta gero lekukoa beste dantzari batek hartuko du. Nik azkar beteko ditut nire bi urteak.

Esango zenuke Dantzaz konpainiak moldeak apurtu dituela Euskal Herriko dantzagintzaren eszenan? Euskal Herrian badago jendea dantzaren eremuan lanean, baina konpainia bezala, hamabi dantzarirekin lanean aritzen den bakarra Dantzaz da. Dan-

tzariak Europako zoko guztietatik etor daitezke. Entzunaldietara ehun dantzari inguru aurkezten dira eta eguneroko entseguetan hizkuntza bat baino gehiago entzun ahal da. Aniztasunak aberastu egiten du konpainiaren jarduna nork bere ekarpena egiten duelako.

Nolakoa da zuen eguneroko lana Dantzaz konpainiak Errenterian duen egoitzan? Ballet klasikoa ordu bete eta erdiz lantzen dugu egunero beroketa egiteko. Ondoren beste zazpi ordu inguru ematen ditugu dantzan. Gurea ere lanaldi osoa da.

Mikel Laboaren omenezko ikuskizuna estreinatu berri duzue Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren 25. urteurrenaren harira. Nola joan da? Uztailaren 11n eta 12an egin genuen. Oso ondo atera zen bietan. Hilaren 12an haizeak ez zigun lagundu baina moldatu ginen, izan ere, ikuskizuna hondatzan bertan egin genuen, hondar gainean; gustuko dugu ohiko oholtzak ez diren zoruak probatzea.

Dantza afizioa baino ofizioa da zuretzat. Nik hau nire ogibidea izatea nahiko nuke. Dantzarekin bizimodua ateratzeko aukera Euskal Herrian bertan izango banu are hobeto. Gurea ez da ofizio egonkorra soldatari dagokionez, baina egoera ekonomikoaren eraginez gure lanbidean beti gertatu dena orain ofizio askotara zabaldu dela uste dut.

Konpainiako beste dantzariekin batera eskoletan aritu zara dantzaren garra ikasleengan piztu nahian. Bai, Dantzaz konpainiak tailerrak egin izan ditu beti eskoletan. Aurten, baina, irakasleek ez dituzte eskolak eman, dantzariok egin dugu transmisio lan hori.

Ez duzue, halere, ohiko tailer bat egin. Ez, tabuak kentzeko helburuarekin ikasleekin batera dantza emanaldi bat prestatu dugu

Arrasateko (Gipuzkoa) eskoletan. Gure asmoa ordubeteko saio bat egin eta hanka egitea baino, prozesu osoa ikasleekin lantzea izan da. Umeen konplizitatea bilatu nahi izan genuen.

Gure gorputzaren mugimenduak mugatu eta jarrera erosoan uztea ohituta gaude. Dantza, halere, jolas bat da, eta hori da, hain zuzen, umeei erakutsi nahi izan dieguna.

Zein adineko haurrekin aritu zarete?

Dantzaren alde ludikoa?

Umeak 10 urte ingurukoak ziren. Dantza egiteaz gain, prozesu osoa lantzeak sormena eragitea ahalbidetu du. Buruan prozesua izan dugu une oro. Emaitza inportantea da, jakina, hala eta guztiz ere, bidea helmuga bera baino aberasgarriagoa da.

Tabuez hitz egin duzu. Zeintzuk dira, zure ustez, dantzarekin lotutako tabuak? Euskal Herrian nahiko hotzak gara izatez; hori ez da ona edo txarra, hori da, besterik gabe.

«Dantzaz konpainian bi urte egin eta lekukoa beste dantzari batek hartuko du» «Jatorri aniztasunak aberastu egiten du konpainiaren jarduna» «Umeekin prozesu osoa landu dugu, ikasleekin dantza emanaldi oso bat egin dugu» «Dantza jolas bat da eta hori da, hain zuzen, umeei erakutsi nahi izan dieguna»

Bai. Dantza ez dela tutu bat eta zapata parea, alegia. Jolasa eta talde lana da dantza, baita gorputza askatzeko aukera ere. Esango nuke gorputzak dituen gaitasun guztiak ez ditugula ezagutzen eta dantzaren bitartez gaitasun horietako batzuk aktibatu ahal ditugu.

Dantza emakumeen esparrutik ateratzen dela uste al duzu? Dantzan gero eta gizon gehiago aritzen al da? Poliki-poliki gauzak aldatzen ari direla uste dut. Arrasaten egin dugun ikuskizunean umeek poza baino ez digute transmititu eta natural dantza egiteko gai direla ikusi dugu. Oso gustura ikusi ditugu neskak zein mutilak eta hori pozgarria izan da guretzat ere.

Euskal dantza tradizionalak lagundu al du naturaltasun horretan? Laguntzen duelakoan nago. Euskal dantza tradizionalean bide berri asko zabaltzen ari dira eta gizonezko ugari ari dira horretan. Dantzaren ikuspegia aldatzeko lagungarria dela uste dut, gizonezkoei dantzaren beste ikuspuntu bat emateko, hain zuzen.

Dantzaz konpainian lantzen al dituzue euskal dantza tradizionalak? Ni konpainian nagoenetik beti presente egon da era batera edo bestera, baina gure berezko esparrua dantza garaikidea da.

Behin Dantzaz konpainiako aroa amaitzen duzunean, aurrera begira zein proiektu duzu? Proiektu txiki bat daukat Gorka Alonso koreografoarekin, eta datorren denboraldian berarekin arituko naiz lanean. Gero zer? Ez dakit, baina dantzan jarraitzeko asmoa eduki, badaukat.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Boxeozaleen Ordizia Garaietara egokituz, ibilbide luzea egin duen jaialdia da Ordizia Sutan. Gaurkoa 62. boxeo gaua izango da. Janire Arrondo Ordizia Goierrin askori boxeoa arrotz egiten bazaio ere, aspaldikoa da Ordizian kirol horretarako dagoen afizioa. Jaietan egiten den Ordizia Sutan jaialdia da horren erakusgarri nagusia. Goi mailako boxeolariak hartu izan ditu boxeo gauak, anekdota eta istorio ugariz inguratuta. Gaur gauekoa 62. jaialdia izango da. 36ko gerra baino lehen ere izaten ziren borrokaldiak Ordizian. Nahiz eta 50eko hamarkadan bizi izan zituen urterik oparoenak. Afizio sutsua zegoen Ordizian, ringean aritzen zirenak ere ugari. Aldasoro taberna izaten zuten topaleku lehengo boxeozaleek eta 1950ean sortu zuten Boxing elkartea. Hasieran boxeoaz gain, txirrindularitza sustatzeko kluba ere bazen. Hortik datorkio Boxing Ciclo Club izena. Ordiziako Klasikoa antolatzen zuten, Txapel-Gorrikoekin batera. Nahiz eta geroago azken horiek jarraitu zuen txirrindulari probarekin.

Hitzordu klasikoa Hasieratik Mariano Galarza izan zuten mezenas nagusia; elkartea sortu eta handik bi urtera antolatzen hasi ziren boxeo gaua ekonomikoki eusteko ezinbesteko laguntza ematen zuena. Boxeoa soilik egiten zen jaialdi haietan, bestelako mo-

dalitaterik gabe. Danborrada egunean egiten zen; «danborrada, fariasa eta boxeoa». Horixe izaten zen askoren plana; gizonezkoen plana. «Huts egin ezinezko zita izaten zen uztailaren 24koa». Hala dio Pepe Caballero ordiziar boxeolari ohiak. Caballero bera Espainiako txapeldun izan zen, Madrilen (Espainia), Bartzelonan (Katalunia) eta beste hainbat herrialdetan ere ibili izan zen. «Boxeolari ugari geunden garai hartan hemen; asko eta onak», dio berak. Kluba sortu eta handik hainbat urtera, 1978an eman zuten Filipineta kaleko lokala erosteko pausoa. Berez bi etxebizitza hartzen zituen lokala zen, lau milioi pezeta balio zituen orduan. Bazkide bakoitzak 4.000 pezeta jarri behar izan zituen; urteko kuota, berriz, 10 pezetakoa zen. Handik gertu gimnasioa ere irekita zegoen artean. Urte guzti horietan uztailaren 24ko boxeo gaua mantendu zuten. Ordiziatik hiru munduko txapeldun pasa dira; lau edo bost Europako txapeldun ere bai. Bertan Espainiako txapelketak ere jokatu izan dira. Pedro Carrasco, Perico Fernandez edo Poli Diaz Ordizian izan direnetako batzuk baino ez dira. Jose Manuel Ibar Urtain Zestoako boxeolari handiak ere Ordizian egin zuen debuta 1968an;

lehen round- ean KOz irabazi zion Toni Rodriri. Caballeroren arabera, orduan ez zuten boxeo jaialdiak antolatzeko beldur handirik izaten: «Ekonomikoki galerak izaten baziren, Galarzak berehala betetzen zuen txeke bat», dio. Pedro Carrasko Ordizian aritu eta handik urtebetera omenaldia egin zioten elkartekoek. Ordiziara etorri zen Carrasko eta bitxikeria gisa bere emazte Rocio Juradorekin ez, beste emakume batekin etorri zela dio. Gogoan du Caballerok Espainiako txapelketa bat jokatu zenean, Valladolideko boxeolari bat pistola eta guzti etorri zela. Ez zioten Guardia Zibilari deitu nahi izan boxeo gaua bertan behera utzi beharko zutelako. Haren prestatzaileari esanda konpondu zuten arazoa.

Beherakada Hamarkada arrakastatsuen ondoren, beherakada etorri zen. Caballeroren ustez Goierrin zein Euskal Herrian, orokorrean, erreferente falta dago. Beretzat erosotasun kontua da, gazteek ez dute boxeoa aukeratzen. «Txapeldun izateko gosea pasa behar dela zioen txapeldun batek, eta ez zaio arrazoirik falta», dio berak. 60ko eta 70eko hamarkadetako arrakastaren ondoren, ikusleak eta zaleak gero eta urriago ziren urteak pasa ahala. Horren erakusgarri izan zen 2006an gertatua, 40 lagun eskas bildu baitziren soilik urteroko jaialdian.


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Boxing Elkarteko zuzendaritzako kideak, Pepe Caballero boxeolari ohiarekin (2.esk.). Goian, 1973ko boxeo jaialdian parte hartu zuen Pedro Carrasco boxeolari espainiarra. JANIRE ARRONDO - AYGUES

2007an boxeo gaua egiteari utzi edo eraldatzearen arteko erabakia hartu behar izan zuten. Hala, boxeoarekin batera beste hainbat modalitate sartzen hasi ziren: kick boxinga, valetudoa, judoa edo jujitsua, esate baterako. Borrokaldien aurretik, blues musika kontzertuak ere egiten dira.

Garaietara egokituz

1950ean sortu zen kluba; 36ko gerra baino lehen ere egiten ziren, ordea, borrokaldiak Urtain-en debuta edo Carrasco Ordizian izan zenekoa historiarako gorde dituzte 2007az geroztik jaialdia eraldatu eta beste hainbat modalitate sartzen hasi ziren

2011 urtean hasi ziren, bestalde, emakumeak ere kartelean sartzen. Beste hainbat kiroletan bezala, boxeoan gizonak izan dira nagusi, nahiz eta emakumeak ere itzalean horretan aritu. Gutxiengoak badira ere, aurten ere bi emakume arituko dira nor baino nor ringean. Boxingeko zuzendaritzan ere bada emakumerik. Zortzi laguneko taldeak osatzen du zuzendaritza, eta guztien beharra dagoela diote. Orain zuzenean beharrean, promotore bidez ekartzen dira boxeolariak Ordiziara; eta babesleak dituzte. Boxeo gauaren bezperetan lanpetuta ibili dira guztiak, eguna iritsi eta dena ondo ateratzeko gogoz. Boxeoan ohikoak izaten dira azken orduko lesioak. Gorka Lariz elkarteko zuzendariak aitortu duen gisan ÂŤbehatzak gurutzatutaÂť dituzte azken orduan kartelean aldaketa gehiago izan ez daitezen.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Bigarren diskoa grabatu berri du D-Pintxosek «Gitarrek indar gehiago izango dute disko berrian; aurrekoa baino landuagoa da» Joseba Azpeitia

D-Pintxos taldeko kidea

D-Pintxos talde legazpiarra Mutrikuko AME estudioetan, taldearen bigarren diskoa grabatzen. A.ARRIETA

Diskoaren izena oraindik zehazteko badute ere, diskoak biltzen dituen kolaboratzaileei erreferentzia eginez, Ahotsak izan daitekeela aurreratu dute. «Abestietako letrak jende ezberdinak egin dizkigu: bertsolariak, irakasleak, kazetariak, ekonomialariak, preso politiko ohiak, tabernariak, gidoilariak, Arrieta ahizpetako Mentxuk, euskal filologoak... eta guztien ahotsak biltzen ditu nolabait diskoak».

Ahotsen bilgune Ane Arrieta Legazpi 2009 urtean sortu zen D-Pintxos talde legazpiarra. 2012an lehen diskoa kaleratu bazuten ere, bigarren diskoa grabatzen ari dira jada. Beñat Galparsoro (bateria), Oier Gabiria (baxua), Asier Mediavilla (tronboia), Mikele Gurrutxaga (tronpeta), Joseba Gurrutxaga (abeslaria), Joseba Larrea (gitarra), Jokin Zabala (saxo-tenorea) eta Iker Azpei-

Babeslea

tia (gitarra) musikariek osatzen dute taldea egun. Mutrikuko AME estudioetan ari dira grabazioak egiten, Axular Arizmendiren gidaritzapean. Punk-rock musika egiten du taldeak, tronpetarekin eta tronboiarekin nahastuta, metal puntu batekin.

Landuagoa Disko berria lehenengoaren desberdina izango dela aurre-

ratu dute. Iker Azpeitiaren esanetan, «gitarrek indar gehiago izango dute disko berrian eta aurrekoa baino landuagoa izango da: melodiak landuagoak izango dira». Aldaketa horiek egitea nola bururatu zaien galdetuta, Azpeitiak dio taldean kide berri bat dutela orain, Jokin Zabala, eta «ideia berri asko eman» dizkiola taldeari. «Elektronika sartuko diogu abesti batean, biolinen bat ere bai oso modu kañeroan...», dio. Abesti berezi bat ere sartu dute, dultzaina, trikitixa, panderoa eta bertsoak sartuz: «Bederatzi abesti eginda genituen, eta diska biribiltzeko hamargarrena egitea pentsatu genuen; zerbait berezia», dio Azpeitiak.

Hitzak idatzi dituzte lagun horiek, eta kasu askotan, hitzak abestiekin ondo egokitzeko, Ibon Sotilek testuak egokitu ditu. Gure Esku Dago egitasmorako egin zuten abestia ere disko horretan sartuko dute. «Abestiak oso harrera ona izan zuen herritarren artean», diote taldekideek.

Urrirako, prest Disko berria ekaina eta uztaila bitartean grabatu dute, baina, irail amaierarako edo urri hasierarako amaituta egotea aurreikusten dute taldekideek. Grabazioetako irudi gehiago ikusteko aukera dago taldearen webgunean: www.dpintxostaldea.com.


GOIBERRI 11

ERREZETA

Olo hanburgesak Bezperan olo malutak ontzi batean urez estalita jarri, eta gau osoan beratzen eduki behar dira. Barazki guztiak moztu, eta zartagin batean sueztitu ondoren, oloari ura kendu, sobe-

ran badu, eta barazkiekin nahastu. Gatza gehitu eta ogi xigortua nahasten joan testura likatsuko orea lortu arte. Lortutako ore puskak hartu, eta hanburgesen itxura eman behar zaie.

Zartagina sutan jarri olio zorrotada batekin, eta prestatu ditugun haburgesak frijitu bi aldeetatik. Zerbitzatzeko garaian entsalada apur batez lagundu daiteke.

Anne Otegi

Toki Alai jatetxea

Osagaiak Olo malutak Ura Azenarioa Kuiatxoa Tipula Pipar gorria Ogi xigortua Gatza Oliba olioa


12 GOIBERRI

MOTZEAN

Basterretxearen itzala Hil berria den Nestor Basterretxea eskulturgileak harreman zuzena izan du Goierrirekin; Segurako pilotaleku zaharreko eta Arriarango urtegiko eskulturek, esate baterako, betiko gogoraraziko dute Basterretxea artista. Loinaz Agirre Euskal Herriko artearen erreferente nagusienetako bat izan da Nestor Basterretxea (Bermeo, Bizkaia, 1924). Joan zen larunbatean, hilak 12, Hondarribiako (Gipuzkoa) bere etxean izan zen 90 urterekin. Goierrirekin ere lotura estua izan du bizitza osoan. Segura da horren adibideetako bat. 1977. urtean Euskal Herriko Dantza txapelketa jokatu zen lehen aldiz Seguran. Guillermo Areizaga alkatea izan zen txapelketaren sustatzailea eta Nestor Basterretxea laguna zuenez, Euskal Herriko dantza txapelketarako eskultura bat eskatu zion sari gisa emateko. Dantza txapelketa hiru aldiz jarraian edota 5 urteko epean 3 aldiz irabazten duten dantzariek eramaten dute Basterretxearen eskultura, beraien herriko udaletxean betiko gorde-

tzeko. 2009an, Segurako Udalak dantza txapelketarako egindako eskultura guztiak elkartu eta kopiak egin zituen herrian gordetzeko helburuarekin.

Eskulturak Basterretxearen bi eskulturen kokalekua ere bada Goierri. Segurako frontoi zaharraren ondoan dago Segura, erasotzaileengandik libre bizitzearen alde borrokatu zutenen omenezko eskultura 2003 urtez geroztik. Beasaingo Arriarango urtegiko horma nagusian ere, Basterretxearen eskulturak ikus daitezke. 1991. urtean egin ziren urtegiko lanak. Euskal Herriarekin ere konprometitua bizi izan da Basterretxea. Horren adibide da, Nazioen Munduak 2010ean Donostiako Miramarren egindako adierazpenarekin bat egin zuela.

Ezkerrean, Segurako dantza txapelketan Basterretxea saria ematen. Goitik hasita lehenengo argazkian, Arriarango urteko eskulturak ikus daitezke. Bigarrenean, Nazioen Munduaren adierazpena sinatzen Donostiako Miramarren; eta azkenekoan, Ataunen, Joxemiel Barandiaranen omenezko museoaren inaugurazioan. HITZA


GOIBERRI 13

ARGAZKI ZAHARRA

Beasaingo Astigarreta auzoan 1943. urte inguruan ateratako argazkia da. ANDER YURRITA

Astigarreta auzoko lagun taldea

Beasaingo Astigarreta auzoko lagun taldea ageri da irudian. Ander Yurritak emandako datuen arabera, 1943 urte inguruan Astigarretan ateratakoa da argazkia. Bertan agertzen diren gizon-emakumeak ondorengoak dira. Goiko ilaran, ezkerretik eskuinera: Joakin Telleria (Goikoetxeazpikoa), Julian Garin (Dorronsorotegi), Joxepa Antonia

Aldasoro (Aizpuru), Migel Mari Aldasoro (Aizpuru), Luzia Garmendia (Arregibarrena), Manuel Garmendia (Arregibarrena). Beheko ilaran, ezkerretik eskuinera: Anita Garmendia (Arregibarrena), ezezaguna, Isabel Antia Berobi (Arregibarrena), Joxe Etxaniz (Albitxu), ezezaguna eta Maria Joxepa Etxaniz (Kamineronea).


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik goierri.hitza.eus

Klik

Google, Munduko Legazpiko Udalak Kopa eta zentsura ataria berritu du Brasilgo Munduko Kopak zeresan ugari eman du aurten, baita Interneten ere. Kritika gehien sortu duen albisteetako bat, Google-ek hainbat eduki zentsuratu izana da. Izan ere, Brasilek Alemaniaren kontra 1-7 galdu ondoren, ‘porrota’ edota ‘umiliazioa’ bezalako hitzak mugatu zituen, bai tendentzietan eta baita bilaketetan ere. kioskea.net

Legazpiko Udalak webgunea goitik behera aldatu du berriki. Irudiak garrantzia handiagoa hartu du, eta atalen banaketa ere garbiagoa da. Herriari eta udalari buruzko informazioa emateaz gain, agenda eta herriko albisteak ere eskaintzen ditu. Eta ‘Idatzi udalari’ atalean, herritarrek eskaerak eta gomendioak egiteko aukera dute. legazpi-udala.info/eu

Turismoa egiteko balio duten APPak Badator uda, eta honekin batera, oporrak, asteburu pasak edo egun pasako txangoak egingo dituzte askok. Bertatik bertara eta Euskal Herritik atera gabe ibiltzeko asmoa dutenek, badituzte hainbat aukera sakelekorako. Ihesi izeneko APPa da horietako bat. Eusko Jaurlaritzak ere badu berea: Euskadi Turismo izenekoa. euskalapps.net

Ehun milia, ehunka mezu arte-hartzaileek ez ezik, proba gertutik jarraitu dutenek nekez ahaztuko duten edizioa izango da aurtengoa, bere gogortasunagatik. Ehunmiliak ultratrail proba urtetik urtera izen handiagoa hartzen ari da, eta hori nabari da sarean ere. Sare sozialak izaten dira horren neurgailu onenetariko bat, eta egunotan, probaren inguruko bateko eta besteko mezuak zabaldu dira lau haizetara. Twitter-en esaterako, antolakuntzak egindako jarraipenaz gain, hainbat hedabidek, taldeek eta elkarteek zein norbanakoek bidali zituzten mezuak eta

P

argazkiak. Hainbat izan dira antolatzaileei esker mezuak bidali dizkietenak ere. Facebook-en ere asko zabaldu dira probaren eguneko bideoak eta albisteak; batez ere probaren laburpen bideoari dagokiona (30 lagunek elkarbanatu dute eta 4.000 lagun baino gehiagorengana iritsi da). Webguneko bisitetan ere antzeman zen jarraipenaren eragina; ohiko larunbat bateko bisita kopurua bikoiztu egin baitzen.

EHM eta G2H mendi proben bideoa hemen dago ikusgai:




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.