GoiBerri 109. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

109. zenbakia. 2014ko ekainaren 27a

Suaren simulazio gunea 2009az geroztik martxan da Ordiziako Sueskola 6-7

Suak pizteko hainbat gune dago Sueskolan, kanpoan nahiz eraikin barruan. SUESKOLA

Aste honetan dekorazio gehigarria.



GOIBERRI 03

KATE moTZEAn

Fernando monasterio Kirolaria

«Lesio bat dela eta, New York-eko maratoia egin gabe geratu nintzen» Eskeine Legorburu Altzaga Bolitas Anaiak taldeko kidea da Fernando Monasterio (Iruñea, 1969) eskiatzaile eta korrikalari altzagarra. Emaztearekin fisioterapia zentroa du Oñatin .

noiztik zara korrikalaria?

gabe geratu nintzen eta.

Robert Refordena.

Eskia ala korrika?

Liburu bat.

Eskia 15 urte nituenetik egin dut, Pirinioetan, Alpeetan zein Himalayan. Eskiatzen bizi izan ditut esperientzia onenak. Zoragarria da mendia neguan.

Joe Simpsonen Touching de void.

Berandu hasi nintzen, 30 urterekin. Ordurarte eskalatu edo eskiatu egiten nuen, eta korri egitea osagarria zen.

mendia ala itsasoa?

Goierriko lasterketa bat.

musika talde bat.

Zegamako maratoia. Giro hoberena du, eta bertan bizi izan ditut emoziorik sakonenak.

Abesti bat.

Janari bat. Edozein entsalada mota.

Edari bat. Otorduetan ardo beltza, bestela garagardoa.

Mendizalea naiz. Itsasoa ere gustuko dut, baina hondartzetako jende pilaketarik gabe. U2.

Golden

Zein lasterketa egingo zenuke?

The Stranglersen brown.

New York-eko maratoia. Duela lau urte lesio bat dela eta egin

Pelikula bat. La leyenda de Bagger Vance ,

oporretarako leku bat.

«Eskia 15 urte nituenetik egin dut, Pirinioetan, Alpeetan zein Himalayan»

Mendia duen, eta jende gutxi dagoen edozein leku.

Amets bat. Zoriontsu izatea.

Jaso duzun oparirik bereziena. Hiru seme-alaben besarkadak.

Goierriko txoko bat. Enirio, Aralarren.

MIKEL ALBISU Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Nekane Gonzalez Itzultzailea

Joan da egiak itxiagatik, argitasun hori-laranja antzeko bat sumatu ohi dut ninietan. Usaiak eta zaratak ere bereziak izaten dira. Gau magikoa, inondik ere. Dantza, zalaparta eta oihuak; baina garai bateko akelarrerik ez, gure plazetan. Sua da ospakizunaren jaun eta jabe. Belar metarekin bainoago egur eta adaxka metarekin egindako sua. Bizia eta indartsua, hasiera batean, urteko gau motzeneko ilunpetan koloretako irudiak egiten dituena... eta dantzatzearen ondorioz jendeak izaten duen nekearekin batera, apaltzen eta desagertzen joaten dena. Su guztiek, ordea, errautsa dute fruitu, izan den suaren erakusle. Eten modukoa eginagatik, etenik ez duen soka izaten da. Udako solstizioaren hasiera dugu San Joan gaua. Uste zaharrak pikutara bidali, eta helburu berriei heltzeko tenorea. Denok baitugu zer hobetua, eta zer baztertua. Batzuek, beste batzuek baino gehiago, ziur asko. Su gainetan eginda-

B

ko jauziek ihesalditxo bat ispilatzen dutela iruditu izan zait beti. Suak zapata zola edo ipurdi ertza harrapatu ala ez patuaren esku utzita egiten den ihesalditxoa. Metro batzuk aurrerago amaituko da bidaia, baina ez dut uste jauzilaria aurretik zegoen moduan geratuko denik. Bada hor aldatu den zerbait. Ezjakintasunetik nabil hizketan. Ni neu beti egoten bainaiz distantziatik begira. Hurbil, txinpartek ukitzeko eta berotasuna sumatzeko lain; baina urrun, suak ez harrapatzeko moduan. Izan ere, ederra bezain arriskutsua da sua. Esaera zahar batek zioen bezala, hiru galbide omen daude bizitza honetan: pertsona, itsasoa eta sua. Beharrezkoak hirurak ere, baina tentuz ibiltzekoak, antza. Ekainaren 23an, ohitura dute gurean, etxeko paper zaharrak eta ikasturteko koadernoak eraman eta sutara botatzekoa, ikasketa denboraldiari azken puntua ezartzeko keinua egin nahian edo (bide batez, a zer uda luzea izaten duten ikasleek!). Baita han-hemen-

ÂŤUste zaharrak pikutara bidali, eta helburu berriei heltzeko tenorea duguÂť

ka su klandestinoak egitekoa ere. Atzetik datoz, ordea, ondorioak. Eskapada ederra iazkoa! Haztegi Ikastolako teilatua hartu baitzuten garrek. Gau magikotik tragikora igarotzeko asko behar ez dela jarrita gaude, azkenaldian. Baserri eta etxe batzuetako atarian, lizarraren, erramuaren eta elorri zuriaren adarrak jartzeko ohitura ere izaten da, tximistetatik babesteko. Aurtengoan, horrelakorik ez zen sobera izango. Ez, alajaina! Suari itzal egitera etorri baita ura; euria, alegia. Itxuraz, su eta landare erritu horiek Europako hainbat herrialdetan antzinatik egiten diren ospakizunetan du jatorria; batik bat, tradizio zelta duten herrialdeetan. Gure literaturan ere metafora ugariren sorburu izan da sua. Suaren uretatik edan du batek baino gehiagok eta izan da sukarrak jota maiteminez egon denik ere. Su-tuta amaituko zuten, bestalde, Espainia aldean askok eta askok, euren taldetxoak Mundialean izandako jardun motzagatik. Hain baita gogorra su-fritzea! Baina gauza guztiak datozen bezala joaten direnez... Joan zitzaigun San Joan gaua, Espainiako Joan Karlos I.a joan zaigun bezalaxe. Baina hark ere izan duen suaren errautsa utzi digu: seme Felipe. Eten modukoa eginagatik, etenik ez duen soka hori ere.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Iritsi da uda

Aurreko batetan hitzeman bezala, azkenean korrika egiten hasi naiz Mikel, eta oso ondo dagoela aitortu beharrean natzaizu. Jendeak arrazoi zuen. Behin harra sartuta, ordea, erronka handiagoei ekitea erabaki dut, eta buru-belarri ekin diot zer eta mendi lasterka luze-luze horietakoak prestatzeari. Astean nik mendian adina denbora inork tabernan edo bideojokoetan pasako balu, edo eta prestakuntzak nire bizitzan duen garrantzia bestelako ezeri emango balio, arazoren bat argi eta garbi lukeela pentsatuko luke jendeak. Baina niri animatu eta aurrera jarraitzeko esaten didate, eta horrek indarrak ematen dizkit. Pena bat da paisaiaz eta naturaz disfrutatzeko denbora gehiegi ez edukitzea, edo eta horren zabalduak ditugun eraikin megalitiko eta datxekien kondaira, mito eta abarrei behar adinako arreta eskaintzerik ez izatea, baina dena ez da posible Mikel. Oraintxe bertan ibilbidea ahalik eta azkarren egitea da kontua. Tren azkar batentzat xedea bidaia burutzea den bezalaxe, tarteko herrietan ger-

tatzen denaz gehiegi arduratu gabe. Jendearekin hizketan halere, oraindik taldetik kanpo sentiarazten nauten gaiak badirela ohartu naiz, nahiz eta kirola egiten hasi naizen. Guztien errege noski, telesailen inguruko elkarrizketa gaiak. Honetan ere zerbait handia galtzen ari naizenaren sentsazioa dut. Zuk honetaz asko dakizu, eta horregatik galdetzen dizut jakinminez, hala al da Mikel?

Jon Artola

bat eta

Bihotzez pentsatzen nuen gaur egungo kirol-epidemiaren kontua itxitzat jo genuela azken aldian Artola, eta ez naiz berriz sastraka horretan sartuko (nahikoa heriotza mehatxu jaso nituen azkenarekin…). Horregatik, telesailen kontuari helduko diot, onartu beharrean bainaiz aspaldian horixe dela nire gaixotasunik larriena. Kontua galdu dut dagoeneko zenbat telesail ikusten ari naizen aldi berean, eta aitortuko dut, dagoeneko ez dudala telebistarik ikusten. Ez, ezta pixka bat ere, benetan. Gogoan dut garai batean telebista ikusten ez zutela ziotenak zein aluak iruditzen zitzaizkidan: «Nola ez duzu ba telebistarik ikusiko?». Pre-hipster jarrera txatxu bat besterik ez zitzaidan iruditzen eta oraindik ez dakit nola barneratu beraietako bat izaten amaitu izana. Arrazoia bakarra eta garbia da Jon: kaka-zaharra da. Hala ere, gogoko dut ikusentzunezko komunikazioa eta gure etxeetara iristen denak ezer eskaintzen ez didanez, beste leku batzuetan hasi naiz bila. Bide horretan, maisulanak topatu ditut, eta telesailen kalitate zein berrikuntza gaitasuna noraino iritsi daitekeen ikusten ari naiz, edo ez, egunero

bat Mikel Alvarez

topatzen dudalako muga gorago jartzen duen lan bat. Lost, Fringe, Breaking Bad, Tronu Dema (kasu honetan liburuekin geratzen naiz), The Wire, The Sopranos, True Detective… Aukera amaiezina da eta astero ale berri bat eskaintzen dute gainera. Maixulan horiek gutxi balira, telesail arinagoekin ere ikaragarri gozatzen dut: Revenge, The Mentalist, Castle, Falling Skies edo nerabetzarotik ikaragarri kuttun dudan Stargate handia… Bai Jon, aspaldi ez naiz mendira joan…


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Suaren eskola Euskal Herriko Sueskola bakarra da Ordiziakoa, eta 2009an martxan jarri zutenetik 10.000 bat lagun trebatu dira jada suaren prebentzioaren arloan. Miriam Luki Ordizia Ordiziako Sueskolan ez dira soilik suhiltzaileak trebatzen. Su Eskolan suhiltzaileez gain, norbanakoak zein enpresa jakinetako langileak hartzen dituzte. Eskolaren helburua prestakuntzaren bidez suteen prebentzio kultura bat hedatzea da. Zeregin horretan bi dira Sueskolan lantzen dituzten adarrak: formakuntza eta sentsibilizazioa. Sueskolak fundazio izaera du. Fundazioa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Osalanek osatzen dute; Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea da. Prebentzioaren helburua lortu bidean Sueskolaren ekintzen dekalogoa honakoa da: gizartearen autobabesaren kultura indartzea, formatzaileen bidez ezagutza kudeatzea, ezagutza zabaltzeko ikastaroak ematea, profesionalek jakintza berritu

dezaten baliabideak jartzea eta segurtasuneko protokoloak zein gidaliburuak sortzea, besteak beste. Ekintza horiek guztiak burutzeko duten baliabiderik inportanteena Sueskolaren eraikin bera da. Eraikin inteligentea da eta elementu guztiak gela bakar batetik kontrolatu ahal dira. Ingurumenarekin errespetua duen eraikina da; esate baterako, erabiltzen duten ura zirkuitu itxi baten bidez berrerabilgarri bihurtzen dute. Eta eraikinak hamaika simulazio egiteko guneak ditu. Simulazioak egiteko bi gune nagusi dituzte. Batean gasak sortutako suteak eragiten dituzte; bestean fuelak eragindakoak. Horrez gain, dorreak eta horma altuak dituzte erreskate simulazioak egiteko; kanpoaldean autoak ere sutan jartzen dituzte halako erreskateak frogatzeko.

Kontrol gelatik bertatik suteak sortzen dituzte nahi duten gunean. Gas eszenatokiak etxebizitza baten antza du, etxebizitza batean egon daitezkeen gela guztiak daude bertan. Hala garajetik hasi eta bertan gordetako autoak su hartu dezake. Koadro elektrikoa ere bertan dago eta hura ere sutan jarri dezakete. Eskaileretan gora eginda sukaldea, egongela, haurren gela, logela nagusia eta bulegoa daude.

Simulazio bat Koadro elektrikoari su eman diote. Segundo batean sutan dago eta gela berotu egiten da erabat. Suak nahiz beroak sabaira igotzeko joera dutela dio Mikel Albisu Sueskolako formatzaileak eta belauniko jartzeko gomendioa egin du. «Sabaiko tenperatura ehun gradutik gora igo daiteke eta behealdean hogeita zazpi gra-

duan egon gaitezke», dio Albisuk aldea nabarmenduz. Sute baten aurrean, horrenbestez, inportantea da gelaren behealdean uzkurtzea. Behin sua piztuta simulazioaren hurrengo urratsa kea sortzea da. Ez da benetako kea. Begietan ez du hazkurarik sortzen, ezta eztarrian ere. Egiazko kea balitz maskarak ezinbestekoak lirateke. Albisuren hitzetan, «suteetan zauritu zein biktima gehienak keak sortzen ditu». Keak, zalantzarik gabe, are beldurgarriagoa egiten du sutearen eszena. Fuel eszenatokia profesionalak trebatzeko erabiltzen dute. Eraikinaren azken atala da eta kanpotik fuela bezain beltza da; barrutik keak paretak belztu ditu honezkero. Fuelaren usaina barruraino sartzen da. Sueskolako eraikinean dauden simulazio gune guztietan segurtasun neurri andana


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Haurrek bisitak egiten dituzte Ordiziako Sueskolara eta suteen simulazioak egiten dituzte ikasleei halako egoera baten aurrean zer egin behar duten erakusteko. Suak pizteko hainbat gune dago Sueskolan, kanpoan nahiz eraikin barruan. SUESKOLA

dago. Gela barrutik simulazioa bertan utzi daiteke botoi bat sakatuz; kontrol-gelatik ere bai. Sueskolan ikastaroak egiten dituzte haurrek zein helduek. Norbanakoez gain, enpresetako langileak ere joaten dira. Enpresa kimikoak, siderurgiak, logistikan aritzen direnak, fundizioak... ÂŤSuteak edozein enpresa motatan sortu daitezkeÂť, dio Josu Idigoras Sueskolako langileak. 2009 urtean martxan jarri zutenetik 10.000 bat lagunek ikastaroak egin dituzte. Ikastaro eskaintza zabala da, oinarrizkoetatik hasi eta maila goreneraino. Ikastaroetan parte hartzeko materiala bertan banatzen dute. Litekeena da ikasleak motibazio gutxirekin iristea Sueskolara, baina han ikusteko dagoena bizi eta gero, ikasitakoak enpresarako nahiz norberaren etxebizitzarako balio duela agerikoa da. Sua aurrean segurtasun guztiz jarrita erakusten dute sute batekin topo eginez gero zer egin behar den azaltzen dute.

Zer egin sute baten aurrean? u e s ko l a ko e i sute baten aurrean zer egin behar den galdetuta 112 larrialdi zenbakia errezitatzen dute berehala. Bestelako aholkuak ondotik datoz. Sutearen ezaugarrien araberako aholkuak ematen dituzte, hala eta guztiz ere gomendio denak ildo beretik doaz. Aholkuak Sueskolak bideratzen dituen sentsibilizazio kanpainen baitan ematen dituzte. Orain, esate baterako, uda sasoia izanda baso-suteak ekiditeko aholkuak ematen dituzte. Basoan su bat piztu aurretik beti kontsulta egin behar da eta baso horretan dauden arauak bete. Sasiak, sastraka edo zuhaitz mozketaren ondorengo hondakinak erretzeko baimena eskatu behar da, finka publikoetan nola finka pribatuetan. Sua egokitutako tokietan baino ezin da piztu. Sua piztuz gero, ezin da txingarrik edo ondo itzali gabeko errautsik utzi; urarekin ondo itzalita dagoela ziurtatu gabe ez litzateke tokia utzi beharko. Itzali gabeko pospolorik nahiz zigarretarik ez bota. Botilarik, beirarik edo zaborrik ez utzi basoan.

S

Basoan sute batekin topo eginez gero, 112 telefonoan abisua eman behar da eta lehenbailehen ihes egin behar da mendian behera. Suteak inguratuz gero, erre den tokira joaten saiatu behar da. Etxean edo enpresan sute bat sortuz gero, lehenengo 112 telefonora deitu behar da eta ondoren ahal dela tokia hustu behar da; kontuz, halere, eskailerekin. Suhiltzaileak iristen direnean eremua hesitu eta arriskurik ez dagoela bermatu beharko dute. Lekukoei galderak egingo dizkiete barruan norbait dagoen ala ez jakiteko. Gero sutea itzaltzen saiatuko dira. Sueskolako adituek gazte lokalentzat protokolo bat sortu

dute bereziki, eta gomendioak hainbat dira. Entxufe-lapurrak gehiegi ez kargatzea gomendatzen dute. Lokala utzi aurretik berogailu, kandela eta argi guztiak ondo itzalita daudela egiaztatzea. Berogailuen ondoan inolako oihalik ez jartzea, are gutxiago gainean arropak lehortzen ipintzea. Lokalean gutxienez hautsezko itzalgailu bat edukitzea gomendatzen dute. Larrialdirik balego: 112. Sarritan sua tarteko dagoen egoeretan urduritasunak gailendu eta egin behar ez dena egiteko joera dago; gas jario batean leihoa irekitzeak arriskuak sortu ahal ditu. Gasa usaindu edo sua ikusi eta 112ra deitu behar da lehenbailehen.


08 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Barraskiloen pare Geroz eta ohitura gehiago dago, goierritarren artean ere, bizilekua gainean hartuta bidaiatzeko: furgonetak, autokarabanak, karabanak... Oporretarako edo bizitzeko modu hau gustuko du Urretxun bizi den Jose Luis Garmendiak. Ane Arrieta Urretxu Eguraldi onarekin, barraskiloen antzera, hasi da jendea batera eta bestera bidaiatzen. Barraskiloen antzera asko, bizitokia eurekin eramanez. Autokarabana, karabana, furgoneta... Geroz eta gehiago ikusten dira nonahi. Beste herrialde batzuetan oso errotua dagoen bidaiatzeko modu horrek, geroz eta zale gehiago ditu, baita Goierrin ere. Horrelakoak gustuko dituzten gehienek gailu horiek ematen duten askatasuna maite dute: askatasuna nahi duzun

lekura joateko, askatasuna nahi duzun ia leku guztietan lotan gelditzeko, askatasuna nahi duzunean jateko eta nahi beste denbora igarotzeko...

Goierriko guneak Orain gutxi arte halakorik ez bazegoen ere, Goierrin geroz eta gehiago dira horrelako gailuentzako egokitutako guneak. Orain gutxi inauguratu duten Beasaingo Igartza aparkalekuan eta Zegamako Aizkorriko Ataria-Anduetza Baserriaren ondoan ur grisak botatzeko, ur garbia hartzeko eta elektrizita-

tea hartzeko aukera dago (elektrizitatea, bi lekuetan, diru gutxi kostatzen den fitxa batzuk erosita), eta Beasaingo Gureak gasolindegian ere badago ur grisak botatzeko lekua... Bizimodu hori gustuko duen horietako bat da Jose Luis Garmendia (Etxarri-Aranatz, 1939). Mendia eta argazkilaritza ditu zaletasun, eta horrek eta bizimodu hori gustatzeak esperientzia handia emand dio. Bizileku finkoa Urretxun badu ere, bigarren bizilekua ere gustu-gustukoa du. Barraskilo-

ak bezala, bizilekuarekin batera mugitzea du gustuko, lolekuaren eta jantokiaren bila ibili gabe. 1964an egin zuen lehen kanpin-denda. ÂŤOrdurako nonbait ikusia genuen kanadar motako kanpin-denda horietako bat, eta Pasaiako portura joan eta olana erosi nuen, eta amak josi zuen, denda eginez. Anaia eta biok Vespa batean Kantauriko itzulia egin genuen denda estreinatuz: GaroĂąa, Santander... Ederki pasa genuenÂť. Ondo aprobetxatu zuten lehen kanpin-denda hura, eta


GOIBERRI 09

ERREPORTAJEA

bere emaztearekin eta semealabekin oporretara joateko erosi zuen bigarren bat, handiagoa. «Probetxu ederra atera genien, bai lehenengoari eta baita bigarrenari ere; opor guztiak horrela ibiltzen ginen. Atoia trastez bete eta hala joaten ginen Belaguara, Pirinioetara... Gauetan sua egin, izarrak ikusi...», dio Garmendiak. Baina, kanpaleku gustukoena Urbasa du: «Astero ez bada, bi astez behin behintzat joaten gara oraindik ere».

Kanpinetik furgonetara Seme-alabak kozkortutakoan bigarren eskuko furgoneta erosi zuten eta egun Volkswagen bat daukate. Jose Luisek berak egin zizkion moduluak, bere gustura, eta guztira bost modulu muntatu ditu: bi semeentzako, lagun batentzat... bi bateria, hozkailua, sukaldea butanoarekin... «nik nahi nuen bezalakoxea». «Hotelek diziplina eskatzen dute, monotonia... Niri naturan

bizitzea gustatzen zait, zauden lekuaz gozatzea, nahi duzun lekuan gelditu eta nahi adina denbora pasatzea», dio Garmendiak. Furgoneta aukeratzearena ere ez da kasualitatea: «Karabanak eta autokarabanak baino diskretuagoa dela uste dut, nonahi aparkatzeko». Furgoneta barruan dutxarik ez badute ere, ura berotzeko poltsa beltz berezia badute; sukaldean ere berotu dezakete ura, eta erreketako ur freskoetan bainatzea ere ez zaie asko axola. «Behin Pirinioetan mendi-buelta egin eta paradore ondoan zegoen errekan bainatu ginen. Ikaragarri hotza zegoen ura, pentsatzekoa den bezala. Gogoratzen dut, paradorean zeuden batzuk gure bainuarekin harrituta, uraren tenperatura neurtzeko eskua sartu zutela», dio barrez. Garmendia eta familia, joandako lekuetan liburuak eta foiletoak erosiz informatzen ziren. Egun, sarean informazio asko dago, modu honetan bidaiatzen dutenentzat lagungarri.

Ezkerreko argazkian Jose Luis Garmendia, Urretxun, Volkswagen furgoneta baten ondoan. Eskubikoa furgovw.org/mapa_furgoperfecto / helbideko mapako irudia da. ANE ARRIETA

«1964an egin nuen lehen kanpina eta Vespa batean Kantauriko itzulia egin nuen» «Hotelek diziplina eskatzen dute, monotonia... Niri naturan bizitzea gustatzen zait» Jose Luis Garmendia Furgoneta zalea

Webguneak Sarean webgune mordoxka dago bidaiatzeko modu honi lotuta. Hemen horietako orrialde interesgarri batzuen helbideak. furgovw.org. Furgonetarekin bidaiatzeko webgune erreferentea. Bertan galderak egiteko foroa, kanpatzeko legediaren berri eta abar dago. Orrialde honen barruan, furgovw.org/mapa_furgoperfecto/ helbidean, mapa batean, furgonetarekin edo beste gailu batzuekin lo egiteko moduko lekuak daude markatuta, batez ere Europakoak. Puntu horietan klikatuta, hango argazkiak ere ikus daitezke. acpasion.com Autokarabanekin bidaiatzen dutenentzat zuzenduta badago ere, informazio interesgarri ugari du: bidaiatzeko proposamenak, zerbitzuguneak... feaa.es Federación Española de Asociaciones Autocaravanistas. areasac.es Zerbitzu-guneak eta parkingak. viajarenautocaravana.com Biadaiatzeko proposamenak.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Julen Sagarna, baxu-jotzailea; Iñaki Rezusta, trikitilaria; Jon Gorrotxategi, gitarrista; eta Jon Sagarna,bateria-jotzailea. IRATI BADIOLA

Guri5!:musikari gazteen indarra eskenatokian Irati Badiola Goierri Guri5! musika talde goierritarrak duela bi urte inguru ekin zion musika jardunari. 16 eta 18 urteko gazte hauek Zegaman egin zuten lehen kontzertua Xabier Aramaka musikariak proposatuta, eta harrezkeroztik, pixkanaka sona hartuz joan dira. Goierriko ia herri gehienetan jo dute, Lazkaoko Gure Esku Dago festan ere izan ziren,

Babeslea

eta, Euskal Herriko plaza, eta gaztetxe askotan izan dira. Julen eta Jon Sagarna, Jon Gorrotxategi eta Iñaki Rezusta dira talde gazte horretako kideak. Gabiriarrak lehen hirurak, ormaiztegiarra Rezusta, taldekideak eta lagunak dira, eta kontzertuetako esperientziaz gozatzen ari dira elkarrekin. Gazte goierritarrek asko pentsatu gabe erabaki zuten tal-

dea sortzea. Gehienek musika tresnak erdi utzita zituzten, alabaina, «betidanik» izan duten musika zaletasunak animatu zituela azaldu dute. Hala, trikitixa, gitarra, baxu eta bateria soinuak uztartu, eta Euskal Herriko eskenatokiak betetzen hasi ziren. Hasi ziren urtean, lauzpabost kontzertu baino ez zituzten egin, baina proiektua martxan jartzeko baliagarriak izan ziren lehen urrats haiek. Urrun geratu dira kontzertu bakan haiek, eta hasierako urduritasuna atzean utzita, izena hartzen ari da taldea. Aurtengoan 20 kontzertutik gora dituzte; tartean, 11 bat udan. Guri5! taldeak festa giroko

abestiak egiten ditu, «rock eta ska doinuak, batik bat,» baina baita berbena abesti batzuk ere. Oraingoz, bertsioak jotzen dituzte, baina ez diote muzin egiten «etokizunean abestiak sortzeari». Epe motzean, oso argi dute proiektu horrekin jarraitu nahi dutela; oraingoz, entsaiatzeko moldatzen dira, eta esperientzia benetan aberasgarria izaten ari da gazteentzat. Etorkizunean ere ez dute euren izana musikarik gabe irudikatzen; laukotearentzat «ametsa» izango litzateke musikatik bizitzea, eta «zaila» dela jakin arren, ahal duten bitartean ez dute beren grina alde batera utziko.


GOIBERRI 11

ERREZETA

Frijitutako fideoak marinela erara Hasteko zartagin batean, olio berotan, fideoak frijitu behar dira, kolore marroi bat hartzen duten arte. Behin kolorea emandakoan txino baten bidez daukan olio guztia kenduko behar zaio. Beste alde batetik, eltze batean (paellara baten antzekoa)

aurretik txikitutako barazki guztiak jarri behar dira olio tanta batzuekin pixka bat egin daitezen. Ondoren, arrainak zatitu ondoren gehitzen dira, txirlekin, otarrainxkekin eta ganbekin batera. Guzti horiek erdi eginda daudenean fideoak gehitu, eta behin dena nahasturik dagoela

arrain salda bota behar da (paella bat egitean bezala). Gatza eta intxaur muskatua norbere gustura bota eta sutan eduki behar da salda lurrindu arte, noiz behinka nahastuz erantsi ez daitezen. Behin salda lurrindu denean, prest dago jateko.

Gorka Salaberria

Rubiorena jatetxea

Osagaiak 4 pertsonentzat 250 gr fideo (0 zenbakikoak) Barazkiak (2 azenario, porru 1, tipula 1, 4 edo 5 leka, eskukada bat ilar, baratxuri ale 1) 8 Otarrainxka 12 ganba (azalik gabe) 12 txirla 200 gr. arrain ( txipiroi, perka, itsas zapo, bakailao, legatza...) Olioa Gatza Arrain salda litro 1 Intxaur muskatu ehoa


12 GOIBERRI

MOTZEAN

ASIER ZALDUA

Marisa Jorrin

Goierri garaiko kontsumo bulegoko arduraduna

ÂŤTelefonoek, Internet bidezko erosketek eta bankuek ematen dute lan gehienÂť


GOIBERRI 13

MOTZEAN

Asier Zaldua Urretxu Marisa Jorrinek (Urretxu, 1962) irakasle-ikasketak egin zituen, baina beti kontsumo bulegoan lan egin du. 27 urte egin ditu bertan.

Nolatan hasi zinen lan honetan? Ikasketak bukatu nituen garaian ere langabezia handia zegoen eta kontsumo ikastaro bat egin nuen. Gustukoa nuela ikusi nuen eta, Urretxuko kontsumo bulegorako pertsona bat behar zutela jakin nuenean, aurkeztu egin nintzen.

Itxuraz, irakaskuntzak eta kontsumoak ez dute antz handirik. Nik egin nuen ikastaroa, ordea, gaztetxoei kontsumoari buruzko eskolak emateko zen. Azkenean ez dut hezkuntza munduan lan egin, baina nire lanbidea izugarri gustatzen zait.

Zergatik? Alor ezberdinak jorratzen ditugu: banka, telekomunikazioak, etxebizitza, gremioak... Kontsumoarena oso mundu zabala da. Egia da ere galtzeko arriskua dagoela. Ez dugu sakontzea lortzen. Gainera, bulego honetan ni bakarrik nago eta denetik egitea tokatzen zait. Gutxien jorratzen duguna elikadura da, nahiz eta jendeak horrekin lotzen gaituen. Baina elikagaien kontrola Osakidetzaren esku dago.

Noren esku dago kontsumo bulegoa? Garai batean Urretxuko eta

Zumarragako udalek eskaintzen zuten zerbitzu hau, Euskadiko Kontsumitzaileen Federazioaren bitartez. Egun, Urola Garaia mankomunitateak eskaintzen du zerbitzua. Bulegoa astelehenetik ostiralera irekitzen dugu, 08:00etatik 14:00etara.

Asko aldatu al da zure lanbidea 27 urte hauetan? Bai. Duela 27 urte etxebizitzen gaiak ematen zuen lan gehien. Baita gremioen jardunak ere. Gaur egun jende gehiago etortzen da bulegora: urtean 700 bat. Telefono mugikorrek, Internet bidezko erosketek eta bankuek ematen dute lan gehien: zoru klausulak, preferenteak, komisioak... Krisia hasi zenetik bankuek lehen kobratzen ez zituzten komisioak kobratzen dituzte eta jendea oso haserre etortzen da.

Zein zerbitzu eskaintzen diozu bulegora etortzen den jendeari? Aholkularitza eta bitartekotza. Bitartekotzarekin bi aldeak akordio batera heltzea nahi dugu. Horrela ez badugu ezer lortzen, batzorde arbitralera jotzen dugu. Zerbitzu hori doanekoa da, baina bi aldeak joateko prest egon behar dira. Bietako bat ez badago joateko prest, besteari epaitegietara jotzea besterik ez zaio gelditzen. Zorionez, enpresa gehienak batzorde arbitraletara joateko prest egoten dira. Ez dute halako gaiak publiko egitea nahi.

Hala ere, batzuk nahiago dute isunak ordaindu gauzak behar bezala egin baino.

Zein aholku emango zenioke jendeari? Ezer erosi aurretik, ondo informatzea. Ezjakintasun handia dago. Beti kontratua eskatu behar da eta ondo irakurri: bermea, produktua itzultzeko eskubidea... Baita telefonoz egiten diren erosketetan ere. Bestalde, inork ez du ezer oparitzen. Jende askok Internet bi-

dez erosten ditu telefono mugikorrak. Norbaitek dendan 400 euro balio duena 150 eurotan eskaintzen badizu, ziria sartu nahi dizula pentsatu behar duzu.

Informatuta egotea oso garrantzitsua da, beraz. Hori da, hain zuzen ere, gure zeregin nagusia: inork hanka sartu baino lehen, informatu. Jendea, erosketa bat egin aurretik, bulegora etor daiteke aholku eske.

Zein da ikusi duzun arazo nagusia?

ÂŤAurrean dutenak zintzo jokatuko duela uste dute askok, eta iruzur egiten dieteÂť

Garai batean 6.000 euroko telefono fakturak ikusi nituen, linea erotikoak eta telefono bidezko lehiaketak zirela eta. Familia batzuetan oso gaizki pasatu zuten. Kaltetuetako asko adinekoak eta gaztetxoak ziren. Bestalde, batzuk jendeaz gehiegi fidatzen dira. Aurrean dutenak zintzo jokatuko duela uste dute eta iruzur egiten diete.


14 GOIBERRI

MUTILOA

San Pedro festak Mutiloan

Ekainak 26, osteguna: Festei hasiera emateko, txerria udaletxeko balkoian jarriko da. 18:30: Mutiloako VI. Pala Lehiaketako finaleko eta 3. eta 4. postuko pilota partidak eta sari banaketa. 19:30: XVII. Patata tortilla lehiaketa egingo da. Parte hartzeko Ostatuan eman behar da izena. Ondoren: Prestatutako tortillak gerturatzen direnen artean banatuko dira.Patata tortillari laguntzeko ardoa ere banatuko dute. 20:00: Toka lehiaketa herritarrentzat. Bi sari izango dira, bata

gizonezko onenarentzat eta bestea emakumezko onenarentzat. Iluntzean: Iluntze aldeko giroa Irati eta Julen trikitilariek alaituko dute.

Ekainak 27, ostirala: 20:00: XXII. Sagardo dastaketa egingo da. 26 sagardotegi desberdinetako sagardoa probatzeko aukera egongo da.Taloak eta pintxoak txorizoarekin nahiz gaztarekin. Ondoren nahi dutenentzat oilasko errea jateko aukera izango da. 24:00: Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.

Ekainak 28, larunbata: Eguerdian: Bazkaldu aurreko poteoa. 14:00: Gazte bazkaria. 17:00: Umeentzako puzgarriak, jolasak eta merienda. 21:00: Herri afaria. Afariaren aurretik, ardo banaketa izango da. Mozorro gaua. 23:30: Txerri harrapaketa. 24:00: Salda Badago eta Guri Bost taldeekin dantza saioa goizaldera arte. Dantzaldia hasi aurretik, argazki lehiaketako sari banaketa egingo da.

Ekainak 29, igandea, San Pedro eguna: Goizean: Goiz eresia Segurako txistulariekin. 11:00: Bola lehiaketa. 11:00: Meza. Ondoren: Gabiriako Goruntz taldearen dantza saioa. Bazkalaurretik: Elustondo anaiarreba trikitilariak. 18:30: Herri kirolak. Aizkolariak: Azurmendi, Ugarteburu, Jauregi eta Larra単aga. Harrijasotzailea: Izeta II. Ondoren: Elustondo anai-arreba trikitilarien eskutik erromeria.


GOIBERRI 15

MUTILOA


16 GOIBERRI

ZUMARRAGA

Santa Isabel Zumarragan

Ekainak 27, ostirala: 11:00-13:00 eta 16:30-19:30: Haur parkea, txu-txu trena eta apar festa. Euskadi plazan. 11:00: Sekundino Esnaola Musika Eskolako trikitilarien kalejira. 12:00: Gazteisabelak, mugikorrekin ateratako argazki lehiaketaren hasiera.

Arratsaldean: Hip Hop festa. 15:00: Grafiti taldea, idazleak, kontzertuak, DJak. Zelai Arizti pilotalekuan. 19:00: Buruhandiak herriko kaleetan zehar, Iratzarri dultzaineroek lagunduta. Irteera, Zelai Ariztitik. 23:00: Elkarteen arteko XLIX. Danborrada.

Ekainak 28, larunbata: 08:00: Asteroko azoka, Euskadi plazan. 12:00: Dantza libreko txapelketa, Zelai Ariztiko pilotalekuan. 15:30: Herri mailako plater tiraketa, Olaberriko tiro zelaian. 16:00: Zumarragako XIV. Xake txapelketa, Bidezarren. 17:00: Binakako Euskadiko elite txapelketaren finala. Beloki pilotalekuan. 18:00: Dantza jaialdia: Zumarraga-Urretxuko Irrintzi, Urretxuko Lurra eta talde gonbidatua. Zelai Ariztiko pilotalekuan.

www.inaustihk.com Haur eta helduen odontologia orokorra Erradiografia panoramikoak eta zefalometrikoa Odontologia estetikoa Kirurgia - Inplanteak ORTODONTZIA * PERIODONTZIA

Joan de Iturralde, 3 - BEASAIN Tel 943 884 628

18:30: Dantzateke haur dantzaldia. 19:00: Euskal Herriko errekortadore txapelketa, La Salle-Legazpi ikastetxeko jolastokian. 20:30: Zumarragako musika bandaren kontzertua, Zelai Ariztiko pilotalekuan. 23:15: Su artifizialak, Caballer FX etxearen eskutik. 23:30: Ixabel Dj festa, Iratzarri dultzaineroek lagunduta. Euskadi plazan. 00:30: Pasarela orkestrarekin berbena, Euskadi plazan.


GOIBERRI 17

ZUMARRAGA

Ekainak 29, igandea:

Ekainak 30, astelehena:

09:30: Kalejira Antxi単ako Ama Txistulari taldearekin. 11:00-14:00: Haurren eguneko festen hasiera ekitaldia. 11:45: VIII. Pintxo lehiaketako irabazleei sari banaketa. Ondoren: Irrintzi dantza taldeko gaztetxoen dantza saioa, entzierro txikia Zelai Ariztiko pilotalekuan eta haur jolasak, La SalleLegazpi ikastetxeko jolastokian. 12:30: Euskal Herriko 2. mailako aizkolari txapelketako kanporaketa, Euskadi plazan. 13:00: Haurrentzako poniak eta zezentxoak, La Salle-Legazpi ikastetxeko jolastokian. 16:30: Haur danborrada. 19:00: Goiargi abesbatzaren emanaldia, Mertzedaritar Leikameen elizan. 20:00: Saloiko dantzak Jose Mari Orbegozoren eskolaren eskutik, Euskadi plazan. 23:30: Mariachi Femenil Esencia de Jalisco, Euskadi plazan.

11:00-13:00 eta 16:30-19:30: Haur parkea, txu-txu trena eta apar festa, Euskadi plazan. 12:30: Haurrentzako poniak eta zezentxoak, La Salle-Legazpi ikastetxeko jolastokian. 19:00: Gazteentzat zezentxoak, La Salle-Legazpi ikastetxeko jolastokian. 19:00: Erromeria.com dantzaldi familiarra, Kalebarren-Areizaga plazan. 22:30: Herriko Samba Dzanga taldearekin dantzaldia, Euskadi plazan.

Uztailak 1, asteartea: 11:00-13:00 eta 16:30-19:30: Haur parkea, txu-txu trena eta apar festa, Euskadi plazan. 12:30: Haurrentzako poniak eta zezentxoak, La Salle-Legazpi ikastetxeko jolastokian. 18:30: Antioko Amari ohiko bisita egingo diote herriko agintariek, Antxi単ako Ama Txistulari taldea-

rekin batera. 19:00: Kuadrila arteko Gran Prix erakustaldia, La Salle-Legazpi ikastetxeko jolastokian. 19:30: The McKensys Clan Band taldearen kalejira.

19:30: Eslavaren salbea Andre Maria Jasokundearen parrokia elizan, Parrokiako abesbatzarekin. 23:00: Oihan Vega Euskal kantu herrikoiak berreskuratuz, Euskadi plazan.


18 GOIBERRI

ZUMARRAGA

Uztailak 2, asteazkena: 08:00: Antxi単ako Ama Txistulari Taldearen kalejira. 09:00: Santa Isabel eguneko XV. Argazki rallya. 09:30: Euskadi plazan elkartu, eta herriko agintariak nahiz herritarrak Andre Maria Jasokundearen parrokia elizara joango dira; ondoren, herriko parrokiako kabildoekin batera Antioko Amaren

elizara joango dira. 11:00: Meza nagusia eta Ezpata dantza. 12:30: Ohorezko aurreskua, eliza aurreko zelaian. 13:00: Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako bertsolariak, Tolosako dultzaineroak eta trikitilarien saioa. 14:30: Herri bazkaria. 17:30: Erromeria, Antxi単ako Ama

Txistulari taldearekin,Tolosako dultzaineroekin eta trikitilariekin. 19:00: Antioko Amari eskaintza: bederatziurrena eta arrosarioa. 20:30: Charlot Dixe Band taldearen kalejira. 20:30: Agurra eta itzulera. 20:30: Pintxo banaketa. 21:15: Kaleko ezpata dantza. 21:30: Erromeria txistulariekin eta trikitilariekin, Euskadi plazan.

Uztailak 3, osteguna: 17:00: Idi probak: I単aki Irigoras, Patxi Aranberri, Egoitz Armaolea eta Asier Zubillaga, Euskadi plazan. 21:30: Idi probak: Jose Luis Zabaleta, Asier Izagirre eta Pablo Aranberri, Euskadi plazan.


GOIBERRI 19

ZUMARRAGA

TXOSNETAKO EGITARAUA Ekainak 27, ostirala: 20:00: Kontrapregoia. 23:00: Taupada taldearen kontzertua. 00:30: Brindisa presoen alde. 01:00: Kontzertuak: Alter hego eta Godsuck.

Ekainak 28, larunbata: 12:00: Ardo ekologikoaren dastaketa, pintxoak eta trikitixa. 16:00: Margolarien sormen tailerra. 19:00: Mani-akzioa. 22:30: Kontzertuak: Pottors eta Klito, Sangre de Mono, The Bombins eta Skalope.

Ekainak 29, igandea: 20:00: Afari merienda. Ondoren: Kontzertua: Mantala no!.

Ekainak 30, astelehena, Gazte Eguna: 12:00: Altxorraren bila. 13:30: Trikipotea. 14:30: Bazkaria. 18:30: Batukada. 22:30: Berbena: Guri 5.

Uztailak 1, asteartea, Bixamona fest: 19:00: Sagardo dastaketa. 20:00: Parrilada. Bitartean: Kontzertuak: Artus, Adikune eta Pistoletak.

Uztailak 2, asteazkena: 22:00: Berbena: Ezten giroik.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.