GoiBerri 90. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

90. zenbakia. 2014ko otsailaren 7a

Iñaki Etxeberria, Olaberriko Bengoetxe baserriko mahastietan. AIMAR MAIZ

Iñaki Etxeberria Txakolingilea

«Ekologiko eran guk ez dugu txakolinaren prozesua bizkortzen»

8-9

Migel Zubeldia 3 Iritzia 4-5 Iburreta tabernaren agurra 6-7 Ane Torres 10 Otsailaren 5ean jaiotakoak 11 Ibilbidea Segura inguruan 12-13 Errezeta 14


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAN

Migel Zubeldia Altzagako organo jolea

«Luis Mariano abeslaria soldadutza garaian ezagutu nuen» Mikel Albisu Altzaga Larunbat arratsaldeko mezan jotzen du organoa Migel Zubeldiak (Altzaga, 1934). Ordizian ikasi zuen musika Gurrutxaga maisuarekin, eta soldadutzara joan arte, bost urtetan, klarinetea ere jo zuen Ordiziako bandan. 30 utez Ordiziako sindikatoan lan egin zuen, «hamaika zaku erabili genuen, bizkarrean, eskorgan edo ahal zen bezala; orain horrela ditut belaunak».

Zein da zure gustuko instrumentua?

Asko, baina, jotzen komeriak. Schubert asko gustatzen zait.

Edari bat.

Txuleta asko jandakoa naiz.

Nongo organoa joko zenuke gustura?

Oporretarako leku bat.

Ardoa edo sagardoa.

Asko dira soinu ederrekoak, ez dira denak belarrira berdin sartzen.

Soria, ehizera joateko.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Herrian omenaldia egin zidatena, 1973. urtean izango zen.

Zaletasun bat. Gehiegi gauza onerako. Kirola gustuko dut: futbola, pilota...

Liburu bat. Asko ditut etxean, lehengo bertsolari guztienak ditut.

Abeslari bat.

Organo handia.

Luis Mariano, soldadutza garaian ezagutu nuen.

Eta gustuko pieza?

Janari bat.

Goierriko txoko bat.

«Organo asko dira soinu ederrekoak, ez dira denak belarrira berdin sartzen»

Aurrena herria esan beharko dugu. Altzagarate.

Herriko alkate bazina... 11 urte egin nituen zinegotzi, badakit nolako lanak izaten diren.

Altzagan biziko ez bazina... Ordizian badut etxea, baina gustura bizi naiz baserrian.

MIKEL ALBISU

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Itxaro Mendizabal Amundarain Ttiklik elkargunea

Ubuntu

urrekoan elkarrizketa batean haurdunaldian eta umea izandako aurreneko bi urteetan zerbait faltan bota nuen galdetu zidaten, nire erantzuna, barrubarrutik atera zitzaidana zera izan zen: «Amatxo». Bizitzak eman dizkidan zaplaztekoak direla eta, duela bi urte eta erdi behar propioetatik sortu zen proiektu bat martxan jarri nuen. Guraso izan nintzen momentuan neuzkan gabeziak betetzeko sortu zen proiektua; gabezi horiek, batez ere, informazio falta edo informazio-iturri falta batetik sortuak izan ziren. Baina zein izango zen nire sorpresa, proiektu hau niretzako bakarrik ez, jende askorentzako beharrezkoa zela ikusi nuenean. Proiektuak izan duen erantzuna ikustea besterik ez dago. Aurreko batean Igartza Jauregian (Beasain) hitzaldi sorta bat antolatu genuen, guraso-hezitzaileei zuzenduta (elikadura eta emozioak ardatz hartuta) eta hitzaldi gela beteta izan genuen ia egun osoan. Proiektu honen muina guraso eta hezitzaileei gure haurren

A

haziera eta hezkuntzarako baliabideak eskura jartzea da. Beste alde batetik, oso gertukoa dudan pertsona batek kontrakoa esan zidan. Bere ustez gaur egun berak ez du edo ez dago gurasoentzako baliabideak eskaintzen dituen zentro baten beharrik; dioenez, «gu aurrera atera gintuzten bezala, guk ere gure haurrak aurrera aterako ditugu. Eta gure gurasoek seguruena ez zutela ez liburu eta ez hitzaldien beharrik izan». Agian hala izango da, baina gure gurasoen garaian altxor handi bat zeukaten, beraien «tribua». Gaur egun daramagun bizitza estresagarria dela eta, familia edo tribu kontzeptua galdua dugula ikusten da; gu txikiak ginenean behintzat, inguruan ama, aita, izeba-osabak, amona-aitonak... bata ez bazen bestea, denak genituen inguruan. Orain, kasu gehienetan ez da horrela; denok gabiltza lan munduan murgilduta, berandu arteko ordutegiekin. Eta horrela ez bada ere, denbora inondik atera ezinda... Gure haurrek ere ez daukate guk geneukan lasaitasuna. Zenbat ordu libre izaten genuen guk? Zenbat denbora jo-

«Proiektu honen muina guraso eta hezitzaileei haurren haziera eta hezkuntzarako baliabideak eskura jartzea da»

lastu eta irudimenari emateko? Gaurko umeek eskola ordu asko izaten dute, eta eskola ordu horietatik kanpo, beste betebehar pila jartzen dizkiegu. Hori gutxi bada, jolasteko izan dezaketen denbora asko pantailei begira pasatzen dute... «Tribua» diogunean, ez dugu talde handi baten beharra adierazi nahi, nahikoa da gure haziera eta hezkuntza modua konpartitzen duten konfiantzazko pertsona multzo batekin. Familiakoak edo lagunak. Artikulu honen izenburuari jarraituz, afrikarrek daukaten lema batekin bukatu nahiko nuke: «Haur bat hezteko tribu osoa behar da». Esaldi honek haurra bakarrik heztea zein zaila den esaten digu, eta egia da; bere haurtxoarekin ordu guztiak bakarka pasatzen dituen guraso batek oso ondo daki egoera hau zein gogorra izatera iritsi daitekeen. Ezin da ardura guztia amaren edo aitaren gainean ezarri. Gurasoa ezinean dagoenean, gaixo, nekatuta edo tope eginda, tribu edo sare hori beharrezkoa da, eta ez da tamaina inporta duena. Eta zuk? Zure tribua topatu duzu? Ubuntu: «Neu naiz, gu garelako».


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Iburretaren aitzakiarekin Zumarragako txoko eder bat marrazteko aitzakia izan dut oraingoan. Iburreta taberna dagoen txokoa hain zuzen. Irakurri Ana Aranburu Iburretako azken kudeatzaileari egindako elkarrizketa 6-7 orrietan.

Arrats ona dagizula, Oscar de Paula zaharra; KKinzona proiektuak bost urte egin ditu aste honetan, eta aurten 10 urte egingo dira lehen aldizkaria atera zuenetik. Gogoratzen al dittuk hasierako egun haiek, Andrija? Aldizkari baten forman sortu zen ametsa, irrati batean bilakatu zen ilusioa. Egun, FM bidez sentitu daiteke, irratia piztu gabe ere, taupadaka, bi pausu aurrera, bat atzera, bi ezkerrera, bat eskuinera, emanez. KKinzonaren sorreran gazteok komunikatzeko genuen beharra asetu nahi genuen, bizi genituen komunikabideak, hedabideak hobekiago, ez genituen ulertzen; ez zuten guk ikusten genuen mundua deskribatzen. Eta KKinzona sortu genuen. Mundua guk geuk dekribatzeko asmoz. Hamar urteren buruan, zaharrak bezala hitz egiten hasiak garen honetan, behingoagatik, eta ez dadila aurrekari batean bihurtu, mundua kritikatzeari utzi nahiko nioke, mundua txalotzeko, bai behintzat proiektu hau posible egin eta egiten duten pertsona guzti horiei; inoiz behar bezain garbi eta eskuragarri emititu ez duen irratian hainbeste sinesten duten fededun guzti horiei. Zorionak!

Alex Areizaga

bat eta

Ahoa bete hortz uzten nauzu, oh, Imanol Alguazil jauna. Hamarkada bat zentzurik onenean kakaztuta, hamar urteko beherako onuragarria denontzat. Ilusio handiz gogora ditzaket orain dela hamar urteko bilera surrealista haiek, batez ere orain dela hamar urteko ilusio eta indar haiek ekartzen dizkidalako gogora. KKinzona bere garaian sortu zela esango nizuke, Talesio. Momentu hartan eta leku hartan sekulako zentzua hartu zuen. Gogoan dut kalean zeukan oihartzuna: eta zer da hau? Eta nortzuk dira hauek? Nork idatzi du hau? Nork marraztu beste hau? Jendeak hasera horretan zuen jakinmina eta gerora erakutsi zuen begiruneak indarra eman zion proiektuari eta jende berria gogo handiarekin sartu zen KKinzonako komunzulora. Kritika soziala, Tmeok ÂŤkutsatutakoÂť umore gaiztoko tira komikoak, textu polemikoak, eztabaida herrian, irratia, lokalak... ondo botatako mokordoa bezalakoa izan da beti KKinzona. Sanoa eta autentikoa. Zorionak denoi!

bat Jon Plazaola


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Aro baten amaiera Zumarragako azken 80 urteetako historiaren parte izan den Iburreta jatetxeak ateak itxi ditu. Herrian erreferentea izan da eta sorreratik garai berrietara egokitzen jakin du. Ana Aranburuk kudeatu du azken urteetan jatetxea. J. Zarandona Zumarraga Iburreta jatetxeak pasa den mendeko 30. hamarkadan ireki zituen ateak Zumarragan, apaizen etxearen ondoan zegoen etxabean. Etxeberri auzoko Iburreta baserriko Bernardo Urkiolak eta Juana Bastarrikak hartu zuten jatetxearen martxa. Bikoteak bost alaba izan zituen eta Dominika Bastarrika iloba ere familiara batu zitzaien gurasoak galdu eta gero. Azken honen alaba, Ana Aranburu, izan da Iburreta jatetxean familiako azken kate-begia. Atzera begiratuta jatetxeak «garai ezberdinak» bizi izan dituela dio Aranburuk. Gerra garaian «zegoenarekin» moldatu behar izaten zen eguneko menua osatzeko. Produktuak oso mugatuak ziren eta horiek lortzeko bideak eskasak. Garai hartan, Iburretak hainbat langile ere bazituen goiko solairuan apopilo, eta askotan «haien errazionamendu-liburuxketatik eskuratutako janaria batu eta prestatzen zen egun hartan jan beharrekoa». Estualdiak estualdi, Iburreta ospakizunetarako leku ere izan da urte luzetan. 40, 50 eta 60. hamarkadetan makina bat ezkontza bazkari eman izan zituzten bertan, eta «ordu hartan ezkontza ospakizunak gaur egun baino txikiagoak» izaten zirela dio Aranburuk, Iburretak jangela txikia izan baitu beti, 40-60 bat lagunentzako nahikoa. Gero, ezkontza handiagoak modan jartzen hasi zirenean, bazkariak Casinoko jangelan

egiten hasi ziren ezkonberri asko, «menua Iburretan bertan egiten zen. Gero, zerbitzatu aurretik Casino azpiko elkarte batean berotzen genuen», dio.

Urrezko urteak Garai batean egiten zen sukaldaritza mota «ez dago gaur egun egiten denarekin alderatzerik» Aranbururen hitzetan. Baina horrek ez du esan nahi gaur garai batean baino hobeto jaten denik, «ezberdin» baizik. Horren adibide da 1963ko irailaren 4an Iburretan eskaini zuten ezkontza bankete bateko menua, Aranburuk mimoz gordeta duena. Lehenengo plater hotzak eta beroak eskaini zituzten, hegazti salda, Kantauriko otarraina bi saltsekin, oilasko errea eta ilarrak frantses erara. Azkenbururako eztei tarta izozkiarekin, eta edateko Monopol ardo zuria, Viña Tondonia beltza eta Codorniu Extra kaba. Zumarragako jaietan, Santa Isabel egunerako, «janaldi oparoak» prestatzen zituztela ere gogoan du. Baserriko oilasko errea zen garai hartako ezkontza ospakizunetan menuetako plater estimatuena, Aranbururen aitak Ordiziatik ekartzen zituenak. Lan asko izaten zenez, auzoko emakumeek laguntzen zieten «oilaskoak lumatzen». Oilaskoaren moda pasatakoan azpizunarena iritsi zen. Ospakizun handietarako azpizun nahikoa lortzea «zaila» zen eta kanpoko harategietan ere erosi behar izaten zuten.

«Gure bezeroak guztietan onenak izan dira, eta kosta egin zait isteko erabakia hartzea» «Ez dago garai batean egiten zen sukaldaritza eta gaur egungoa alderatzerik» Ana Aranburu Iburreta jatetxea

60. hamarkadatik aurrera «Orbegozoko eta Aparizioko –gerora Irimo– langileak» ere izaten zituzten egunero jatetxean. «Ondoren, lantegietan bertan jantokiak ireki zituzten eta langileak jasotzeari utzi genion». Ezkontza banketeak ere poliki-poliki gutxitzen joan ziren gure jangela «txiki» gelditu zitzaielako. Atzera begiratuta, ordea, Aranbururen ustez, 60. eta 70. hamarkaden artean bizi izan zituen Iburretak bere urterik oparoenak. Hala ere, Iburretan ez diote inoiz lan egiteari utzi, eta garaian garaiko eskaeretara egokituz joan da negozioa. Tabernan «beti ondo» lan egin dute, eta jatetxean «jendeak eskatu duenera moldatuz» joan dira. Iburretako barran eskaini izan dituzten pintxoak sona handikoak izan dira, baina pintxoena «ohitura berria» dela esan du Aranburuk. «Poliki-poliki, ia konturatu gabe hasi ginen pintxoak eskaintzen».

Belaunaldi berria Iburretak ateak itxi berri ditu, eta aro bati amaiera eman dio. Baina bere lau pareten artean geldituko dira betiko jatetxe ezagun honen historia harilkatu duten pertsonen bizipenak eta gertakarien segidak. Bernardo Urkiolak eta Juana Bastarrikak hasitako bideari Dominika Bastarrika ilobak eman zion jarraipena, haien alabak kanpora ezkondu zirenean. Dominikak, izeba-osabekin, familia giroan, jaso zuen sukal-


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

daritzan aritzeko beharrezko oinarria, baina «amak beti izan zuen bere kasa gehiago ikasteko interesa». Bilboko Sukaldaritza Akademian, adibidez, ikastaro bat egin zuen; «garai hartan ez zen oso ohikoa», zehaztu du alabak. Errezeta liburuak irakurri zalea ere bazen, «Adriana Juaristiren liburuak, adibidez». Baina bere liburu kuttuna Bilboko Akademiako zuzendaria izan zen Florentina Intxausti de Pedrellezok 1944an argitaratu zuen errezeta liburua zen, egun oraindik Iburreta jatetxean gordeta dagoena. Liburu hura, amarentzat izan ezik, herriko beste hainbat emakume gazterentzat ere lagungarria izan zen oso. Izan ere, urte haietan oso ohikoa zen «ezkontzera zihoazen neska gazteek sukaldaritza eskolak jasotzea». Besteak beste, Iburretan ere eskaini izan zituen Dominikak sukaldaritza eskolak.

Garai berriak ezagutu Dominika Ordiziako Carlos Aranbururekin ezkondu zen 1943. urtean. «Aita CAFetik Irimora etorri zen lanera, eta Iburretan apopilo egon zen». Hala ezagutu zuten elkar Aranbururen gurasoek. Ordurako izeba Juana erretiroa hartuta zegoen, eta ezkonberriak egin ziren jatetxearen kargu. Lau alaba izan zituen bikoteak: Juana Mari, Maria Dolores Lolo, Isabel eta Ana. Familia guztiak gogor lan egin zuen jatetxea aurrera ateratzeko, «bakoitzak bere eginbeharrak zituen, ama eta Lolo sukaldean, Juana Mari eta Isabel jantokian eta niri denetarik egitea tokatzen zitzaidan», dio Aranburuk. Carlosek, aldiz, lantegiko lana jatetxekoarekin uztartu zuen urte askotan. Aranburu konturatu gabe hasi zen sukaldean. Haurra zenetik giro horretan hazi zen eta, halabeharrez, sukaldeko mundua «beti gustatu» izan zaio. Amaren antzera, etxean jaso

Amelio Mendijurren omenezko bazkaria; La Salle ikastetxean eskainitako bazkari bat; 1996an berrikuntza egin aurretik; Dominika eta Ana Iburretako zerbitzariekin, sukaldean; taberna zaharra. GOIBERRI

zuen oinarrizkoena, baina kanpoan ere ikasten ibilitakoa da. Uda oso bat eman zuen Arzaken jatetxean lanean orain 40 bat urte, «oraindik horren ezaguna ez zenean». Ordukoak dira euskal sukaldaritzaren mugimendua, baita lehenengo sukaldaritza ikastaroak ere. «Subijana, Adrià eta gerora oso ezagun egin diren hainbat sukaldariren ikastaroetan» ikasle izan zen Aranburu.

Gero arte, Iburreta Ama gaixotu eta lan egiteari utzi zion 70. hamarkadaren amaieran. Maria Isabel egin zen orduan negozioaren kargu. Hiru ahizpa gazteenak aritzen ziren orduan jatetxean lanean, zaharrena kanpora ezkonduta baitzegoen ordurako. 1996an, negozioarekin aurrera egiteko lokala berritu beharra izan zuten, eta ordutik Aranburu izan da Iburretaren arduraduna, familiako azken kate-begia. Iburreta iragana da dagoeneko. Bai momentuz, behintzat. Negozioa isteko erabakia ez dela erraza izan aitortu du Aranburuk: «Gure bezeroak eduki daitezkeen onenak izan dira, eta azkenean beraiengatik kosta zait, batez ere, erabakia hartzea», dio. Baina, bestalde «jatetxeko lana oso gogorra» dela uste du. Beraien kasuan «zorte handia» izan dutela dio, negozioak familia osoaren babesa izan duelako beti. Zumarragako azken 80 urteetako historiaren lekuko isila izan da Iburreta, makina bat uneren gordeleku. Momentuz ateak itxi ditu, baina Aranburuk bezala, norbaitek berriz irekiko duen esperantzari helduko diote askok.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

AIMAR MAIZ

Iñaki Etxeberria Txakolingilea

«Txakolin bereziak besteak baino denbora gehiago irauten du»


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

Aimar Maiz Olaberria Eguraldiaren menpe dagoen beste edozein arlotan bezala, txakolinetarako mahastiek ere ohi baino uzta txikiagoa eman zuten iaz. Olaberriko Bengoetxen ontzen ari da urrian bildutako uzta. Gutxi denean estimazio handiagoa izaten dela dio Iñaki Etxeberriak. Bengoetxe txakolindegian, bestetik, hil honetan hasiko dira txakolin berezia botilatzen. Ia urte eta erdi deposituan ondu, eta botilan iraupen luzeagoa du. «Ardoagoa» da. Txakolin berria, maiatz-ekainean.

Uzta txikiagoa izan da, beraz. Udaberri ikaragarri txarra izan zen, euria eta euria aritu zen ia sanferminak arte. Egundoko hezetasuna zegoen. Lorea ere dena ondo ez zuen hartu, oso berandu atera zuen, sanjoanetan edo horrela. Maiatzaren bukaera aldera ateratzen du, eta aurten hilabete geroago. Gero, kolpean, santioak aldera, ia 40 graduko lau bero egin zituen, eta harekin berriz gorrina, mildiu eta oidio gaitzak sartu ziren. Handik aurrera salbatu zena oso sano egon da, baina mahats ale gutxi jada. Alea lehorragoa geratu zen, ez zen behar bezala hazi. Pipitak eta azala urteroko neurrikoak baina alea txikiagoa, eta mosto gutxiago.

Txakolinetarako zer produkzio eman du uzta horrek? Hirutik bat, iaztik. Dezenteko jaitsiera da. Kilotan, iaz 31.000 kilo bilduko genituen; aurten 11.000 pasa, hamabira iritsi ezinda. Baina beno, gutxi denak izaten omen du estimazioa, eta ea hala den. Gutxi hori ea ona ateratzen den.

Atera duzue botiletara? Ez, egin eta deposituetan dago. Ekologiko eran guk ez diogu ezer behartzen, ez dugu prozesua bizkortzen. Maiatzaren bukaeran edo ekainean botilatuko dugu lehenengoa. Bitartean egon dadila deposituan bere kasa. Urtarrilaren 17an Getarian izan ginen, baina iazko txakolinarekin izan ginen gu.

Zer moduz doa txakolinaren prozesua? Azukrez eta? Ondo. Nik uste txakolin ona irtengo duela. Poliki doa. Iaz ikaragarri izan zen, 2012ko uztan. Hangoa ere badago oraindik; kontsumoa ere jaitsi egin da, eta produkzioa ere bai, hortxe ea ondo konpontzen diren. Azukrez 12,2 gradu pasatxo markatzen du. Txakolina normalean 11 gradutik salto handirik gabe ibiltzen da, 10,5-11n. Guk hemen gorputz gehixeago edukitzeko egiten dugu, mahairako, 12 inguruan nahi izaten dugu. Baina aurten ustez 12 inguruan zelako, baina pixka bat gehixeagorekin bildu genuen. Egun gutxitan egiten du gora azukreak, lehorra dagoenean. Mahatsa pasifikatzen edo lehortzen joaten da, eta likidoa jaisten ari den eran azukrea asko igotzen du. Pilarikatan, astebete lehenago bildu bagenu 12ra ailegatu gabe egongo zen, eta astebete geroago bildu eta gorago.

Ardo munduan, gaur egun, zuriak ere ontze pixka batekin ari dira ateratzen, geroz eta gehiago, ezta? Bai. Beste txakolin bat liekin egiten dugu guk, adibidez, berezi bat. Hura ere 2011koa bakarrik daukagu oraindik. 2012koa egin genuena, eduki genuen liekin nahasten apirilaren bukaerara arte; lia abuztuan kendu genion, eta otsailean botilaratuko dugu. Gainera, ekologikoa ez dut uste txikiteorako denik; gehiago dela mahairako, janarekin hartzeko, ardo zuri estilora joz gehiago. Txikiteorako honek ere balioko luke. Guk ez diogu gas karbonikorik eta ezer nahasten. Gainontzekoek gasekin prestatzen dute, momentuan erraz edatekoa. Gureak bere abantailak ditu: 2011koa eta 2010ekoa badauzkagu, eta oso onak daude oraindik. Denbora gehiago irauten du besteak baino.

Nola da lia sistema? Artzitzen bukatu, eta lehendabiziko erortzen den mahatsa-

ren beraren hondar hori normalean kendu egiten diogu. Baina depositu batekin hasi ginen proba egiten, lurrera erortzen hasten denean utzi ez erortzen; hartu atzera behetik, eta goitik bota. Astean bi aldiz, urtearen hasieratik apirilaren bukaerara arte etengabe. Eta gero utzi garbitzen. Lia hori daukaten glizerinak-eta beti lehertzen joaten zaio, eta hainbeste buelta emanda, ardoxeagoa irteten du, lodixeagoa, gorputz gehixeago. Desberdina.

Txakolinari egiten uzten zaio gehiago, nolabait. Bai. Lia abuztuan edo kentzen diogu, garbitu. Ia urtebetera. Gero berriz utzi geldi-geldi, bere upelean egon dadila, eta orain botilaratu. Iazko urriaren hasieran eginda dago, eta orain botilaratuko dugu, otsailean. Ia urte eta erdi.

«Pipitak eta azala urteroko neurrikoak, baina alea iaz ez zen behar bezala hazi» «Ekologikoa txikiteorako baino gehiago da janariarekin mahaian hartzeko» «Sagardoa urtekoa behar zela esaten zuten, baina gurea hurrengo urtean hobea egoten zen» «Eskerrak AEB eta Japoniako esportazioei, zeren hemen kontsumoa izugarri jaitsi da»

Baina gero, botilan horrek beste hiru urte ondo iraungo ditu. Nik uste dut hiru urtean hobetzen joango dela botilan. 2011ko berezia orain hobea dago iaz baino.

Beraz, ardo zuriak urtekoa behar duen kontzeptua aldatu da. Bai. Sagardoa ere hala esaten zuen jendeak, baina Gabirian gure aitonak egiten zituen sagardoak hurrengo urtean hobeak egoten ziren normalean. Sagardo asko egiten zuen aitonak [Joxe Manuel Etxeberria] gainera, etxeko sagar hondarrekin. Gu han aritzen ginen, mutikotan. Orduan Gabirian etxe gehienetan egiten zen sagardoa. Prentsak, dolarea eta denak ziren etxean, egurrezkoak, lehenagokoak. Baita inguruko etxe gehienetan ere.

Txakolin bereziak zer harrera eduki du? Gehiena frantsesei gustatzen zaie. Olaberriko Zezilionera asko etortzen dira, eta horiei ikaragarri gustatzen zaie. Ardoagoa da. Niri neuri ere asko gustatzen zait. Hemen ere jendea asko hasi da jada, hori probatu duena. Bazkaltzen hasi eta bukatu egiteko, horrekin dena egin liteke, ez dauka beste ardoen beharrik. Proportzioan oso gutxi bideratzen dugu berezitarako; 3.000 litroko depositu bat egin genuen proba egiteko, 4.000 botila. Orain beste halako depositu bat daukagu. Garestixeagoa da berezia.

Salmentekin gustura zarete? Ez da garairik onena. Estatu Batuetara eta Japoniara bai, baina horra txakolin normala saltzen da gehiena. Australiatik eskatu didate probatzeko. Krisia mundu denean dago ia, eta zenbat eta merkeago bildu eta jarri, bitartekariek diru gehiago irabazten dute ardo merkeagoarekin. Baina eskerrak esportazioari, zeren hemen ikaragarri jaitsi da kontsumoa. Txuria — verdejo eta rueda— ikaragarri sartu da txikiteoan. Merkeago dago, egon ere. Txakolinaren kalterako, dudarik gabe.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤPisu jaurtilari on batek zango azkarrak eta teknika ona behar dituÂť Ane Torres pisu jaurtilariak Euskadiko errekorra hautsi du. Hurrengo erronka Espainiako txapelketa irabaztea du. Asier Zaldua Ordizia Ane Torresek (Ordizia, 1999) odolean darama atletismoa: bere aitak gorako jauzia egin zuen Ordiziako Txindoki taldean eta ahizpak pisu jaurtiketa egiten du talde berean.

Zergatik pisu jaurtilari? Aitak atletismoa egiten zuen, baina ahizpa hasi zenean zaletu nintzen. Ni baino hiru urte zaharragoa da eta Alba du izena. Pisu jaurtiketa egiten du, maila ona du eta gustura aritzen da. Hori ikusita, nik ere pisu jaurtiketa egitea erabaki nuen. Egun, biok lehiatzen dugu.

Ez al dituzu atletismoaren beste modalitate batzuk probatu? Ez. Hau oso gustuko dut. Hasieran ez nuen asmatzen eta ilusioa galtzekotan egon nintzen. Baina utzi beharrean, ahal nuen gogorren entrenatzea erabaki nuen.

Zein txapelketa irabazi dituzu orain arte? ASIER ZALDUA

Babeslea

Gipuzkoakoa eta Euskadikoa. Aurten Gipuzkoakoa bakarrik antolatu dute eta bai aire librean eta bai pistan nagusitu egin naiz. Espainiako taldekako txapelketa irabazi nuen, Euskadiko selekzioarekin.

Kadete mailako Euskadiko errekorra zurea da. Hala da, baina oraindik hobetu beharra dut. Nire marka 12 me-

tro eta 29 zentimetrokoa da. Egun hiru kiloko bola botatzen dut, baina senior mailara heltzen naizenean lau kilokoa botako dut.

Espainiako errekorra urruti al duzu? Ez dakit, eta ez zait inporta. Nire helburua Espainiako txapelketa irabaztea da. Martxoaren 15ean pistakoa jokatuko dugu, Antequeran (Malaga), eta uztailean aire librekoa, Huelvan.

Kirol zaila al da? Ez da zaila, baina oraindik teknika ez dut behar bezala menperatzen. Entrenatzaileak bola jaurtitzeko gogo gehiegi dudala esaten dit, burua azkarregi mugitzen dudala.

Zein dohain behar ditu pisu jaurtilari on batek? Zango azkarrak eta teknika ona behar dira.

Ordizian atletismo zaletasun handia dago. Txindoki taldeak lan ona egiten duen seinale. Hala da. Pisu jaurtilariak, adibidez, zazpi bat gara. Hodei Lopez da gure entrenatzailea, eta oso gustura gaude berarekin.

Beste kirol batzuk probatu al dituzu? Futbolean ere jokatzen dut, Ordiziako taldean. Euskarri postuan jokatzen dut, atzelarien eta erdilarien artean. Bi kiroletan jarraitzeko asmoa dut.


GOIBERRI 11

GARAI BATEAN

Otsaialaren 5ean jaioak Ane Arrieta Beasain Duela 29 urte hasi ziren Beasainen otsailaren 5ean jaiotakoak afaria egiten, herriko zaindariaren, Loinazko San Martinen, eguna dela ospatuz. Iñaki Mujika, Martin Azurmendi eta Hilario Alvarez hasi ziren afaria antolatzen. Egun 40 lagundik gora dira Beasainen egun horretan jaiotakoak, eta hasieran egiten zuten bezala, orain ere denei egiten diete afarirako gonbidapena, gutunez. Irudiko afaria 1985eko otsailaren 5ekoa da; lehen afarikoa. Bertan daude (ezkerretik hasita) Altolagirre idiazabaldarra bere emazte Maria Luisa Amutxastegirekin, Maite Berasaluze eta Iñaki Mujika, Hilario Alvarez eta Iparragirre emaztea, Martin Azurmendiren emaztea, Juanito Carrasco, Kristobal Goikoetxea eta bere emaztea, Amparo Muñoz eta bere senarra, Filomena Manjon eta Juan Carrasco, Ageda Sarasola eta bere senarra eta Miki Ortega eta emaztea. Afariko antolatzaileek Kristobal Goikoetxea izendatu zuten lehendakari, Indarretik 65 urterekin jubilatu zenean. Beheko irudian dago, Jon Artola eta Anartz Mujika (Iñaki Muika-

Goian, lehen afariko irudi bat, Beti-Bizi elkartean aterata, 1985ean. Behean, Goikoetxea, emaztea eta trikitilariak ondoan dituela. IÑAKI MUJIKA. ren semea) trikitilarien erdian, bere emazteari begira. Oraindik ere trikitilariak lagun izaten dituzte, poteoan eta ondorenean. Horrez gain, jotak abesten ere aritzen da Puri Tirapu. Pako Aiestaran Liverpooleko entrenatzailea izandakoa ere joaten zen afari horretara. Gaur egun, etorri ez arren, oraindik ere deitzen omen diote telefonoz.


12 GOIBERRI

IBILBIDEA

Zuhaitz artean eta mendiko pistan egingo dugu ibilbidearen zati handi bat, uneo oro naturaz inguratuta. ESKEINE LEGORBURU

Kortaberritik bueltan Segura eta Zegama artean dagoen Segurako Kortaberria auzotik buelta egingo dugu oraingoan, Segurako plazatik irten eta bertan amaituta. Zuhaitz artean egingo dugu bidea, tartean tartean Aizkorri eta inguruko mendiak ikusiz. Eskeine Legorburu Segura Segura eta Zegama artean dagoen Segurako Kortaberria auzoa aitzakia hartuta, ia bederatzi kilometroko ibilbidea osatuko dugu. Luzea dirudien arren, erraz egiten da. Segurako plazatik irten eta Gain Argi auzora abiatuko gara, futbol zelai eta igerileku aldera. Ibilbidearen lehen kilometro parea maldan gora egingo dugu, Santa Barbarako ermita joateko bidean gora. Horretarako, igerilekuaren atzean dagoen bidegurutzean

Segurako Kortaberria auzoa osatzen duten etxeetako batzuk. E.L

Pagamuùo baserri aldera hartuko dugu. Metro gutxira, bidea bitan banatzen da, eta puntu horretan, harri txikiekin egindako bidea hartu beharko dugu. Berehala egongo gara zuhaitzez inguratuta. Galbiderik gabe bidean gora jarraitu behar dugu, berriz ere bidegurutze batera iritsi arte –azken asteetako eguraldiarekin, lokatza eta zuhaitzen bat edo beste ere badago lurrean–. Bidegurutzean aurrera eginda Santa Barbara ermitara joaten da, baina guk beheranz-


GOIBERRI 13

IBILBIDEA

Irteera helmuga

Hiru lasterketa antoaltu dituzte Goierrin otsailerako eta martxorako korrika egitea gustuko duenak ez du aukera faltarik izango Goierrin datozen asteetan. Izan ere, eskualdeko talde ezberdinek antolatuta, hiru lasterketa egin ahalko dira otsailean eta martxoan. Data berdinen bueltan, baina eskualdetik kanpo, Donostian egingo den Lilatoira (martxoak 9) joango diren Goierriko emakumeak ere asko izango dira, urteroko legez.

K

Kortaberri

Segura-Kortaberri-Segura Luzera: 8,7 km Denbora: 2h 30 min Altuera gehiena: 459 m. Altuera gutxiena: 220 m. Desnibela: 239 m. Zailtasuna: Erraza

ko bidea hartuko dugu. Metro gutxira, argi indar zutoin handien albotik, bista ederrak daude Segura eta Zerain aldera, eta ehizerako postu bat ere bai zuhaitz artean ezkutatua.

Gainontzekoa behera Lehen kilometroa parea gora egin ondoren, hemendik aurrera eta bidegorrira iritsi arte, maldan behera egingo dugu bidea. Bide guztia zuhaitz artean egiten da, eta tartean tartean Aizkorri eta inguruko mendiak ere ikusten dira. Naturaz gozatuz egingo dugu aurrera, txorien kantua eta errekatxoetako uraren soinua lagun. Beste bi kilometro pasatxo egin beharko ditugu Kortabe-

rria auzoko lehen etxeak goikaldetik ikusi aurretik –ikusi bigarren argazkia–. Pare bat baserriren ondotik igarota amaituko da mendi pista, eta berriz ere asfaltoarekin egingo dugu topo. Bertan hasten da Kortaberriatik behera joateko errepidea. Auzoko igerileku ondotik igaroko gara, eta auzoan behera eginda, txoko eder ugari ikusiko ditugu. Errepideko kurba denak jaitsita, Segura eta Zegama arteko bidegorrira iritsiko gara, Hirubide etxearen ondora. Segurara arte, bidegorriko bide lauan egingo dugu aurrera, erreka bazterretik. Plazara iritsita amaituko da Kortaberriko buelta.

- Sahararen aldeko lasterketa: aurten otsailaren 23an izango da, igandea, 11:00etan. 10 kilometroko ibilbidea da, eta nahi duenak kilometro bateko lasterketa testimoniala ere egin dezake. Izen ematea lasterketak.com helbidean egin behar da. Txipa dutenek 8 euro, alokatu behar dutenek 10 euro eta egunean bertan 12 euro ordaindu beharko dute. Informazioa: sahara-cross.com. - Beasaingo IV. lasterketa herrikoia: martxoaren 9an izango da, igandea, 10:30ean. Bealak taldeak antolatuta 14 eta 7 kilometroko bi ibilbide egongo dira aukeran. Izena kirolprobak.com helbidean eman behar da. Informazio gehiago: bealak.com - Arriarango III. mendi lasterketa: martxoaren 15ean izango da, larunbata, 16:00etan hasita. Bealak taldeak eta Intxaurpe elkarteak antolatu dute eta 15 kilometro izango ditu probak. Izena kirolprobak.com helbidean eman behar da. Informazio gehiago jasotzeko: bealak.com

Sahararen aldeko lasterketa hilaren 23an da. ANGEL ELORZA


14 GOIBERRI

ERREZETA

Bakailao konfitatua ilar kremarekin

bakailaoa, baratxuriak txikituta eta oliba olioa. Aluminio paperaz estali eta 15-18 minutuz labean sartu.

Pil pila Lehenik eta behin, ilarrak aletu eta leka gorde. Eltzea sutan jarri eta bertara urdaiazpiko punta pare bat bota. Ondoren, tipula erdi zurituta gehitu. Behin tipulak kolore pixkat hartu duenenan, eltzean 75cl ur bota, eta horrekin batera gordeta genituen ilar leka garbiak. Hiru ordu laurdenez irakin eta ondoren iragazi. Lortutako salda hori, berriz ere eltze batean jarri eta sutan

Osagaiak Ilar krema 400gr ilar, leka eta guzti Pare bat urdaiazpiko punta Tipula 1/2 Gatza Ura 75cl

Bakailao konfitatua 200gr bakailao gezatu pertsonako Litro-erdi oliba olio 2 baratxuri ale

utzi irakin arte. Saldak irakin duenean ilarrak bota eta 15minutuz egosi. Ondoren turmixaz irabiatu eta iragazi eta gatzez probatu. Momentu honetan garrantzitsua da kremak bere kolore berdea gal ez dezan ahal den azkarren hoztea; horretarako, maria bainu hotz bat egingo dugu izotzarekin. Labea piztu 150ยบ - 120ยบ tan. Ertz altuko bandeja batean jarri

Labetik bakailaoa atera eta ontzian gelditu diren olio eta bakailaoaren zukuak beste bandeja batera bota, poliki-poliki, eta bitartean bi eskuez eragin zirkulu formak eginez. Ez amore eman, pil-pila aterako da eta.

Aurkezpena Ilar krema beroa plateraren hondoan. Bakailaoa gainean jarri, eta azkenik, bakailaoa pilpilarekin napatu edo estali.

Nerea Barrutia

Mutiloako Osatua


GOIBERRI 15

PUBLIZITATEA



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.