GoiBerri 72. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Bizipozaren jaia igande honetan Irrien Lagunak Klubak elkartasunezko festa erraldoia antolatu du Lazkaon 6-7

72. zenbakia. 2013ko irailaren 20a

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia eguerdian izango da plazako oholtzan. JOSUNE ZARANDONA

Nagore Etxeberria 3 Iritzia 4-5 Jorge Gil 8-9 Musika Urretxuko txosnetan 10 Uraren erromeria 11 Beasaingo ibilbideak 12-13


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAN

Nagore Etxeberria

‘Berria’ egunkariko kazetaria

«Jendeak besteen bizitzan sartzeko ohitura handia du» Asier Zaldua Itsasondo Nagore Etxeberriak (Itsasondo, 1978) Euskaldunon Egunkarian lan egin zuen, itxi zuten arte. Berria sortu zutenean, bertan hasi zen.

Musikari bat.

Nori egingo zenioke gustura elkarrizketa bat?

Entsaladaren bat, edo arrain freskoren bat, edo...

Adineko jendea, esaterako, oso interesgarria da.

Edari bat.

Zein albiste idatziko zenuke gustura? Albiste pozgarriren bat. Hauxe izan liteke bat: «Nazio txiki berri bat loratu da Europa handian: Euskal Herria».

Berri Txarrak, Zea Mays, Katamalo, Doctor Deseo...

Abesti bat. Maite zaitut. Janari bat.

Mendian, laranja zuku naturala edateko gogoa pizten zait maiz.

Oporretarako leku bat. Leku lasairen bat.

Amets bat.

Zaletasun bat.

Niretzako eta ingurukoentzako bizimodu lasai, zoriontsu eta osasuntsu bat desio dut.

Mendira joatea.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Liburu bat.

Ilobak pila-pila maite ninduela aitortu zidan behin belarrira.

Ez dago lekurik gogoko ditudan liburu guztiak aipatzeko.

Pelikula bat. Misteriozko bat. Animaziokoak ere gogoko ditut.

Gorroto duzuna. Jendeak besteen bizitzan sartzeko ohitura handia du.

Goierriko txoko bat. Larraitz edo Aralarko bat.

«Opari berezia? Ilobak pila-pila maite ninduela aitortu zidan behin belarrira»

BERRIA

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Herriko alkate bazina... Herritarrekin batera, herri parte hartzaile eta bizi bat sortzen ahaleginduko nintzateke.

Itsasondon biziko ez bazina... Euskal Herriko beste txokoren batean.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Xabier Mendiguren Elizegi Idazlea

Isiltasun luzearen ondotik errako kontuei dagokienez, gure artean bitan banatu litezke familiak, eta orain ez nabil irabazleez eta galtzaileez: etxe batzuetan asko hitz egin izan da, pasadizoak eta dramak kontatuz, goseak eta miseriak, harakoak egindakoa eta besteak ezkutaturikoa; beste etxe batzuetan, berriz, txintik ez, edo ezer gutxi. Gure etxea, bigarren sail horretakoa izan da; beraz, gai honetaz dakidana liburuetan ikasi dut gehienbat, ahoz aho baino gehiago. Horretaz gogoratu naiz, orain gutxi Elixabete Garmendiak atera duen liburua ikusita: 36ko gerra Ormaiztegin . Hau ez da berez historia-liburu klasikoa, datak eta datuak ematen dituena, baizik eta ahozko ondarea jasotzeko proiektu baten partea: adineko sei herritarri egin zitzaien elkarrizketa luze bana, bideoz grabatua, eta hango hitzak dira hemen eskaintzen zaizkigunak, gaika or-

G

denatuta eta bakoitzak esan bezala: batek erdaraz, eta beste bostek herriko euskaraz. Liburu maitagarria Ormaiztegi eta ormaiztegiarrak ezagutzen dituenarentzat, eta gomendagarria gerrako istorioak interesatzen zaizkionarentzat. Dena dela, ez zen liburu horren propaganda egitea artikulu honen lehen asmoa, edo asmo bakarra behintzat. Pentsatzen jarri naiz zenbat urte pasa behar izan diren gerrako kontuez argi eta zabal hitz egiteko: Franco agintean zegoen bitartean ezinezkoa zen, etxe barruan ez bazen; baina hura 1975ean hil zen, eta geroztik beste 38 pasa dira, hark agintean egin zituenak adina! Horren isiltasun luzea ulertzeko, noski, ez dago zertan aipatu etxe barruko lotsa, diskrezioa edo euskadunen izaera isila, arrazoi politikoak egon baitira horretarako: Patxi Zaharra lurpean sartu eta gero, frankistek oposizioko alderdi nagusiekin negoziatu zuten nola egin zitekeen trantsizio antzeko

ÂŤAskotan gazteak izan dira ikerketari ekin diotenakÂť

bat, zer aldatu zitekeen eta zer ez, eta tratu horren barruan sartu zen, besteak beste, gerran eta gerraostean faxistek egindako izugarrikeriak ez zirela aipatu behar, are gutxiago epaitu, eta ametsetan ere ez zigortu. Horrek ekarri du, adibidez, 36ko gerran eta gerraondoan zapaldutakoak batez ere sozialistak eta jeltzaleak izan arren (baita anarkistak ere, baina horiek gaur ez dute pisu handirik), partidu horietako kideak mutu egon direla, ezinbestean, eta beste familia politiko batek (ezker abertzaleak) bideratu dituela salaketak eta omenaldiak, hala nola Beasainen, programazio eder baten ondotik altxatu den monumentua egokiena ez den arren. Isiltasunaren beste arrazoi bat izan da hiltzaileen laguntzaile izandako asko bizirik zeudela artean, eta inor mindu nahi ezta, hobe isilik egotea. Horregatik izan dira askotan gazteak ikerketari ekin diotenak, ez gerra ezagututakoak, ezta haien seme-alabak ere, baizik eta ilobak. Eta gure artean aitzindaritza AntxiĂąe Mendizabal idazle eta kazetariari aitortu behar zaio, berak idatzi baitzuen, orain dela ia 20 urte, tankera honetako lehendabiziko lanetako bat gure inguruan: II. Errepublika Urretxu eta Zumarragan (1931-1936) gerra zibilaren atarian.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Irrien Lagunak Gizartekintza Elkartearen eskutik, bizi poza elkartasun festa egingo da igandean Lazkaon.

Gaur hasiko dira Urretxuko jaiak Gorka! San Migelak iristeko denbora gutxiren faltan, Santa Anastasiak izaten dira udako jaien artean azkenetakoak. Komunera joatea ere bideoz grabatzera ohitu garen garaiotan, ohiko bihurtu da herriko jaiak iragartzeko prentsaurrekoak ematearena. Dela interneten, dela telebista lokaletan, ez da zaila bateko eta besteko jaien aurkezpen bideoak topatzea. Bada kezka sortzen didan zerbait ordea. Jai batzordeetako kide bati baino gehiagori entzun diodan esaldia da “aurrekontua asko jaitsi dugu baino sekula baino egitarau beteagoa dugu�. Bizimodua garestiagoa bada, nola da posible hori? Bai, badakit. Jai parte hartzaileagoak antolatzen dira gaur egun eta herriko taldeek ordezkatu dituzte dirutza kobratzen zuten kanpoko taldeak. Neurri batean konpartitzen dudan aukera da, baina jai batzorde gehienen atzean dauden udaletxeetako gestioak ikusita ez dakit krisiaren aitzakian ez ote garen krisi kultural batean sartzen ari. Nola liteke lehen dirutza gastatzen zen ekintzetan sosik ere ez gastatu nahi (ahala oso erlatiboa baita krisi garaian ere)

izatea? Nola kontratatuko dugu urteetako ahaleginaren ondorioz bere kultur jarduera profesionalizatzea lortu duena, amateurren bat doan (bere buruari gastua suposatuta askotan) etortzeko prest badago? Ez al gara profesionalak amateurtzen eta amateurrak gutxiesten ari?

Nerea Elustondo

bat eta

Ez dakit hala den, Nerea. Nik uste dut oreka bat aurkitu behar dela profesionaltasunaren eta jarduera amateurraren artean. Eta herrietako jaietan bereziki, protagonismoa jarduera amateurrari ematearen aldekoa naiz egia esatea nahi baduzu. Hainbeste aipatu den krisi famatuak zer edo zer ona ekarriko zuen, eta horixe da: denoi balio izan digu hausnarketa bat egiteko eta dauzkagun baliabideak are modu egokiagoan erabiltzeko. Baita udaletxeei ere, noski. Orain urte batzuk gauzak nolabait esatearren beste alaitasun batekin egingo ziren ziur aski,eta kultura ez da salbuespena. Urretxuko jaiak ate-joka dauzkagu, eta aurten ere ziur naiz, ekimen partehartzaileak izango direla beste behin ere arrakastarik handiena izango dutenak. Kanpotik etortzen diren taldeek ere badute garrantzia, noski, eta egitaraua majo dotoretzen dute, baina benetako indarra herritarron artean elkarlanean antolatzen diren ekintzek dutela uste dut. Bere burua doan eskaintzen duen ama-

bat Gorka Azkarate

teurrarengatik kontratatzen ez duten profesionalaren kontua ere aipatu duzu... Eremu zingiratsua, zinez. Kulturan ere merkatu librea, badakizu. Hemengo enpresa askok beren produkzioa Txinara eramatearen parekoa, konparazio batera.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Irrien Lagunen talde osoa Lazkaon izango da, igandean. Argazkian, Porrotx haurrekin Lazkaoko plazan, iazko ekitaldi batean. AIMAR MAIZ

Aimar Maiz Lazkao Horixe egin nahi du Irrien Lagunen Klubak, igandean, Lazkaon. Urrats bat gehiago, elkartasunaren eta beharra dutenen laguntzaren bidean. ILGE Irrien Lagunen Gizartegintza Elkarte sortu berriaren estreinako agerraldia izango da. Irrien Lagunek hirugarren festa erraldoia egingo dute Lazkaon, duela bi urte Usurbilen (Gipuzkoa), eta iaz Gernikan (Bizkaia) bezala. «Behar bereziren bat» duten haurrekin lan egiten duten elkarteek osatu dute ILGE. Oraingoz 22 elkarte dira, baina ateak irekita dituzte. Bailarako talde bakarra dago, Goierriko Sahararen Aldeko Lagunak elkartea. Elkartasunezko sarea osatzeko asmoarekin sortu dute Gizartegintza, orain bi urte hasitako Elkartasun Elkarteari jarraipena emateko, eta «elkarte edo norbanakoei laguntza eskaintzetik harago joateko». Irrien Lagunen Klubean bezalaxe, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak dira ILGEren

Lazkaon urrats bat gehiago Irrien Lagunen Gizartegintza Lazkaon aurkeztuko dute. Bizipozaren Jaian elkartasunezko sarea ehunduko dute. aurpegi. Hogeita bost urte darama pailazogintzan Joxe Mari Agirretxe Porrotx-ek. «Euskara eta alaitasuna genuen helburu hasieran, eta poliki-poliki balore hezitzaileak gehitu dizkiogu

gure lanari», azaldu du Agirretxek. Elkarteekin harremana, esate baterako. Askotariko elkarteak daude ILGEn. Gizartean sona gehixeago dute batzuek, haien lana

ezezagunagoa da beste batzuen kasuan. Guztiei ahotsa eman nahi diete Irrien Lagunek. Euren lanetan —ikuskizunetan, diskoetan nahiz Irria aldizkarian— presentzia badute. Baina gehiago nahi dute. «Mundu txiki horietatik, emateaz gain, konturatu ginen asko jasotzen genuela. Txikiak izanik, lan eta balore handiak dituzte. Irrien Lagunak Kluba duela hiru urte sortu genuenean, bost zutaberen artean bat elkartasunaren balorearen zabalkundea hartu genuen. Hitzarmen bat sinatzen dugu, eta elkarte hauentzat bozgorailu lana egin nahi dugu, haien ideiak, lanak eta beharrak zabaltzeko, euskaratik eta euskaraz», dio Agirretxek. Pailazoen habitat naturala haurrak eta haien familiak diren arren, esparru handiagoan jarri nahi dute ahots hori, gizartearen luze-zabalera jauzi egin. «Oinarrizko hausnarketa bat egin dugu, estrategikoa. Elkartasunaren kontzeptuaren ingu-


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

ruan, norabide bakarrekoa ez, baizik besteari zerbait ematekoa behar duela iruditzen zaigu», laburtu du.

«Beharra denok dugu» Gizartegintza horregatik sortu dute, elkartasuna familien kontua bakarrik ez dela irudikatzeko. «Pertsona guztiona da emateko eta jasotzeko gaitasuna, herri osoarena. Denok dauzkagu gaitasunak, denok gabeziak; bizkarra emanez elkarri, denok gara elbarri. Denon artean sortu behar dugu bizipozean biziko den herri bat». Beharrak eta gaitasunak dituztenak elkarteak bakarrik ez direla gehitu du; «denok ditugu». Bizipoza auzolan jarri diote ekimenari goiburua. Auzolanaren izerdiarekin, sarea osatu nahi dute. Boluntario sare bat ere osatu nahi dute. Krisi garaietan «zapalkuntzak areagotu» egiten direla ohartarazi du Agirretxek, eta «denon artean» elkartasunari «eutsi» beharra dagoela. «Homofobia pil-pilean dago, gizartearen zati bat jazarrita dago; Europa iparraldean xenofobia dago, atzerritarrekiko eta beste kulturekiko mespretxua. Krisi garaietan azaleratzen dira fobia horiek guztiak. Elkarrekin sarea osatzen badugu, denon berri baldin badugu, errazago izango da». Hala, ILGEko kide diren elkarteen arteko sarean, hari lotzai-

lea izango dira Pirritx eta Porrotx, boluntarioekin batera. Pertsonaia ezagunek eta ospetsuek parte har dezakete, baina baita herritar xumeek ere, «anonimoek». «Denok daukagu zer jasoa eta zer emana», errepikatu du. Elkarren informazioa trukatzeko, komunean dituzten gaiak banatzeko edo ekimenak martxan jartzeko konexioa eta kohesioa izan nahi du ILGEk. Lazkaon lehen aldiz ospatuko da Gizartegintzaren jaia. Bizipozaren Jaia jarri diote izena. «Denon artean osatu nahi dugu bizipozean biziko den Euskal Herri bat». Harremanak egiteko aukera aproposa izango da, igandean. Baita elkarteen lanaren berri jasotzeko ere. Edo, norberak duen jakintza, lana edo ekarpena emateko plaza. «Auzolanean, elkarte hauek trenaren aurreko motorea dira. Beren txikitasunean, sekulako balorea, espiritua, ilusioa eta energia dute. Esaten eta nahi dugunaren eredu garbi dira».

«Jai hau ikuskizun hutsetik harago doa. Polita da pailazoen tenkada hori elkartasunari» Azeari Andonegi Lazkaoko alkatea

«Pertsona guztiok gara gai emateko eta jasotzeko. Denok ditugu beharrak»

Goierrin, auzolana eredu Irrien Lagunen hirugarren jaialdia eta Gizartegintzaren aurkezpenekoa Lazkaon izatea hobetsi dute pailazoek. Ez kasualitatez edo egokieraz. «Lazkaoko herriarekin harremana izan dugu. Urtebetean hiru aldiz joan nintzen hara, iaz», dio Porrotxek. Nazioen Munduaren

«Bai Lazkaon, bai Goierrin, auzolana, herrigintza eta parte-hartzea oso errotuta daude» JM Agirretxe ‘Porrotx’ Pailazoa

eskutik, Gure esku dago festan izan ziren, adibidez, iazko ekainean. «Lazkao, fisikoki oso egokia da. Plaza dela, frontoia, oinezkoen erdigune hori, Iztueta baserria... Halako festa bat egiteko azpiegitura egokia du. Baina, paisaje fisikoaz gain, paisaje humano eta emozional bat dago. Bai Lazkao herrian, eta bai Goierri eskualdean, herrigintza, auzolana eta partehartzea oso errotuta daude. Oso aberatsa da alde horretatik, eta horregatik, hain zuzen, hurbildu gara Lazkaora». Herriko talde ugarik parte hartuko dute Bizipozaren Jaian. Erantzun «paregabea» jaso dutela aitortu du Porrotxek. Lazkaoko alkate Azeari Andonegik ere gogo onez eskaini du herria. «Aukera hau ikuskizun huts izatetik harago doa. Baloreak transmititzen saiatzen dira: elkartasuna, aniztasuna, errespetua, osasuna, kultura, eta euskara oinarri hartuta lantzen dute. Guk horrekin bat egiten dugu», dio Andonegik. Gizartegintza Lazkaon aurkezteak ere balio handia du, alkatearentzat. «Larritasunak dituzten haurren elkarteek helburuak finkatzeko eta nahi zuten sare hori osatzeko aukera izango dute. Pailazo batzuek elkartasun horri tenkada bat ematea polita da, baita horiek guztiak hemen edukitzeko aukera izatea ere». Lau-bost mila lagun etortzea espero dute.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

HITZA

Jorge Gil Zine zuzendaria eta gidoilaria

«Legazpiko zine aretoa baino bereziagoarik ez dago niretzat»


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

Josune Zarandona Legazpi Jorge Gilek (Legazpi, 1981) zuzendutako El metodo Arrieta dokumentala Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailerako hautatua izan da. Hori da zuzendari legazpiarraren azken lana, baina aurretik bestelako lanetan ere aritu izan da. Lucio dokumentalean zuzendari laguntzailea izan da, eta telebistako zenbait saiotan gidoilari lanetan ere aritu da, besteak beste. Urnietako Sarobe Arte Eszenikoen Eskolan egin zituen zinema ikasketak, eta Madrilgo Zine eta Ikus-entzunezkoen Eskolan ikasi zuen gidoilaritza. Egun, Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko proiektu arduradun gisa egiten du lan Donostian.

Zer suposatu du zuretzat eta taldearentzat ‘El metodo Arrieta’ Zinemaldirako hautatua izateak? Donostiara bueltatzeko aukera polita da, dokumentalak bere ibilbidea bertan hasi zuelako, Giza Eskubideen Zinemaldian. Zineetan lau astetan egon zen, baina askok ez zuten filma ikusteko aukerarik izan. Beraz, bertakoek aukera polita dute horretarako, orain. Gainera, Zinemaldia hitzordu berezia da.

Lanak kritika oso onak jaso ditu. Espero zenuten? Sorpresa atsegina izan da niretzat, ez nuen halakorik espero. Dena den, niretzat ikusleen erantzuna da garrantzitsuena, beraientzat egiten baititugu lanak, goza dezaten. Kontatzen dugun historia sentipen ezberdinak eragiteko gai da. Batez ere, filmaren une batzuetan jendeak nola barre egiten duen entzutea gustatzen zait.

Arrieta ahizpak dira zure azken laneko protagonistak. Nola iritsi zinen beraienagana? Kasualitatez, El metodo Arrieta izeneko beraien blogarekin egin nuen topo. Nire etxetik 10 minutura bizi direla jakin nuen orduan. Bi emakume hauek ezezaguna den hizkuntza bat sortu

eta garatu izanak, eta horren bitartez komunikatzen direla jakiteak harritu ninduen gehien. Noski, gehiago jakiteko gogoa sartu zitzaidan orduan.

Zeintzuk dira Lourdes eta Mentxu, hau da, Arrieta ahizpak? Bizitzarekiko jakin mina duten 50 urte inguruko bi gaztetxo dira. Mundu osoan komunikatzeko sistema kurioso baten bitartez elkar ulertzen duten hizlari bakarrak. Ezin dute gorputzeko muskuluen mugimendua kontrolatu, eta ondorioz, ahotsaren bitartez edo eskuz komunikatzeko gaitasuna mugatua dute. Horregatik, elkar ulertzeko bide propioa aurkitu dute: begi irisaren mugimenduarena. Begiak mugituz eta isiltasunean komunikatzen dira beraien artean. Eta gainera, hori guztia umorez egiten dute.

munikaziorako grina oztopo guztien gainetik. Beren beldur propioaren eta ingurukoen konfiantza faltaren gainetik. Beraz, guretzat hor zegoen gaia. Azken batean, komunikazioa edonorentzat funtsezko gaia da, eta, sarri hortaz ohartzen ez garen arren, gure bizitza erabat baldintzatzen duena.

Nolakoa izan da grabazio prozesua? Oso esperientzia bizia. Sei hilabetez aritu ginen grabatzen, baina denbora horretan gauza asko pasatu ziren. Espero ez genituen gertakariak jarri zizkigun bizitzak filmaren bidean, eta hori lanaren zenbait unetan sumatzen dela uste dut. Gogorra ere izan zen. Gidoirik gabe egiten genuen lan, eta horrek zenbait arrisku dauzka, baina

Zer da ‘Arrieta metodoa’? 30 urte inguru dituen komunikazio sistema sinple baino erabilgarria da. Bi ahizpek euren etxean pentsatu eta araututako hizkuntza moduko bat. Fisikoki muga handiak dituzten horiei zuzenduta dago. Nahi duenak Interneten edo filmaren web gunean eskuragarri ditu sistema honen arauak eta nondik norakoak. Ahizpei beren ekarpen txiki hau mundu guztira zabaltzea gustatuko litzaieke.

Eurak ezagutu eta gero, nola sortu zen dokumentala egiteko ideia? Dokumentala egiteko ideia hasieratik zegoen hor, nahiz eta zein forma izango zuen jakin ez. Hasieratik sumatu genuen istorio honetan ikusleek gauza interesgarriak topa zitzaketela. Izan ere, komunikatzeko modu honetaz gain, beren bizitzan aparteko gauza asko daude: barreak, penak, frustrazioak... Azken batean, Arrieta ahizpen esentzia eta berea oso antzekoak direla ohartuko da ikuslea.

Zer da lan honen bitartez helarazi nahi izan duzuna? Ahizpen bizitzak jaiotzetik gaur arte gauza bat islatzen du: ko-

«Niretzat, ikusleen erantzuna da garrantzitsuena, beraientzat egiten baititugu lanak» «Arrieta ahizpak bizitzarekiko jakin mina duten 50 urte inguruko bi gaztetxo dira» «120 orduko materiala genuen 90 minutuko aukeraketa bat egiteko»

ez zegoen lan hau egiteko beste modurik.

Eta grabazio ondorengoa? Agian etaparik zailena izan da. 120 orduko materiala genuen, 90 minutuko aukeraketa bat egiteko. Sekuentzia bat aukeratu eta bestea kanpoan utzita ondo egin ote genuen galdetzen diot,oraindik, nire buruari.

Dokumentala zure herrian, Legazpin aurkeztuko duzu urriaren 4an Arrieta ahizpekin batera. Ilusio berezirik sortzen al dizu? Bai, noski. Legazpikoa baino zine areto bereziagorik ez dago niretzat. Horrenbeste film ikusi ditut bertan... Lagun asko gerturatuko dela pentsatzen dut, eta gau horretan maitasun asko sentituko dudala. Baina aldi berean erantzukizunaren pisua ere sentitzen dut nire gainean. Jendea proiekziotik gustura ateratzea espero dut, bestela ez dakit zein aurpegi jarriko dudan!

Legazpiarra zara jaiotzez, baina Donostian bizi zara. Herrira joateko ohiturarik ba al duzu? Bai, astero joaten naiz. Asteburuetan, hala ere, Donostian lasai geratzeko ohitura dut, nahiz eta Legazpiko zineklubak ostiralero eskaintzen dituen filmak ikusteko aukera galdu. Oso film interesgarriak jartzen dituztenaren sentipena daukat...

Nondik datorkizu ikus-entzunezkoetarako zaletasuna? Beti gustatu izan zait fikzioa, baina zinema lurrikara baten indarrarekin sartu zen nire bizitzan, institutu garaian. Unibertso zoragarri batekin egin nuen topo. Orduan ikusi nituen Breve encuentro, Sed de mal, Manhattan edo Tristana . Oraindik orain nire film gogokoenak dira.

Ze proiektu dituzu esku artean?

«Zinema lurrikara baten indarrarekin sartu zen nire bizitzan, institutu garaian»

Une honetan fikziozko gidoi bat idazten nabil zinemarako, Moriarti ekoiztetxearekin. Bestetik, udazkenean ikastaroak eskainiko ditut Donostiako kultur etxe batean. Jendearekin egote hori asko gustatzen zait.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Rock kontzertua txosna gunean, iazko Santa Anastasia jaietan. GAZTE ASANBLADA

Musika zaparrada Urretxuko txosnetan Asier Zaldua Urretxu Gaur hasiko dira Urretxuko Santa Anastasia jaiak. Eguraldiari dagokionez, txosnetan egunero zaparradak botako ditu. Musika zaparradak. Izan ere, txosna batzordeak kontzertu mordoxka antolatu du. Hasteko, 19:30ean, kalabazinaren igoera egingo dute. Gaztelekutik txosnetara joango dira, zanpantzarrek lagunduta. 21:15ean kalabazinaren pregoia irakurriko dute. Lehen kontzertua Joxe Replayk egingo du 23:00etan. Baionako talde ho-

Babeslea

nek Joxe Ripiauren abestiak Kolonbiako doinuekin nahasten ditu. Ondoren, Egurra ta Kittok joko du. Talde honetako bi kide goierritarrak dira: Iñigo Mendia ormaiztegiarra eta Iñigo Izuzkitza mutiloarra. Bihar arratsaldean Gazte Bideanekoek txapa tailerra egingo dute. 19:00etan Skandalue txarangarekin gaztelekutik txosnetara joango dira. Bertan, afaltzeko aukera egongo da. 01:00etatik aurrera Capsula eta Porco Bravo taldeek joko dute. Ondoren, Elvis Caino DJak

jendea dantzan jarriko du azken hamarkadetako abesti onenekin.

Salda ere badago Igandean Euskal Jaia da eta txosnetakoek gazteak kalera goizetik irtetea nahi dute. 12:00etan salda emango diete «bezperan edandako edabe pozoitsuek sortutako kalteak konpontzen laguntzeko». Gauerdian erromeria egongo da, Salda Badago eta Joseto Anayak herriko taldeekin. Astelehenean, kuadrillen ar-

teko sokatira txapelketaren ondoren, joko zoroak egongo dira. 20:00etan, berriz, Erresuma Batuko TV Smith, Zarauzko MKT eta Aragoiko Picore taldeek joko dute. Lehenengo biek punk musika jotzen dute eta hirugarrenek hardcorea. Kontzertura joaten direnek bertan afaltzeko aukera edukiko dute, parrillada prestatuko baitute. Belarriei eta sabelari astindu ederra eman ondoren, kalabazina gaztetxera itzuliko dute eta «txintxo-txintxo ohera» joango dira.


GOIBERRI 11

GARAI BATEAN

Uraren erromeria Beasaingo etxeetara 1909an iritsi zen ura, eta ordutik, etenak eten, ura etxean izan dute beasaindarrek. Josetxo Zufiaurrek uraren historia osoa dauka buruan mendi aldeko iturburuetatik hasi, eta Arriarango urtegia bete zuten artekoa. Miriam Luki Beasain XIX. mendearen erdialdetik aurrera Beasainek hazkunde handia izan zuen biztanleriari dagokionean. Herria ikaragarri handitu zen denbora gutxian, eta eraikuntza kopuruan hazkundea nabaria izan zen. Etxeetako ur hornidura arazo bihurtu zen, eta udalak iturbegiak aurkitzeko ahaleginak biderkatu egin zituen. Gauzak horrela, 1909an, etxeetara ura eraman zuten egunean, festa giroa nagusitu zen, eta aurrerantzean urtez urte uraren erromeria egin zuten beasaindarrek. Ur hori Argisaingo Santa Marina auzoan (Albizturren) zegoen Zazpi-Iturrietako iturburutik eraman zuten. Aurretik, ZazpiIturrietako emaria Sagastigoiti gainean eraikitako ur biltegira bideratu zuten. Erromeria ur biltegiaren inguruetan egiten zuten. Denborak aurrera egin ahala biztanleriaren hazkundeak ez zuen etenik izan, eta etxeetako hornidura gero eta nekezagoa zen. Zazpi-Iturrietatik urak eraman zirenean baino 2.000 biztanle gehiago zituen Beasainek 1948an. Hori dela eta, iturbegien bila aritu ziren etengabean. Beranduago, ur hornidura sareak zaharberritu eta zabaldu zituzten. Ataundik, Aia-Iturrietatik, ura Beasainera, Lazkaora eta Ordiziara banatzeko zentroa Lazkaomendiko errepidean kokatu zuten. Honek guztiak ur premia arindu zuen. 1972an Larretxeka, Iturbeltz, Tellerierreka , Garingoerreka eta beste zenbait errekasto egindako ur-hartuneak erosi zituzten, eta ubide batetik Gudu-

Goran 1909. urtean ura Beasainera eraman zuteneko ospakizunaren argazkia. Beheran urtero egiten zuten erromeriarena. EZEZAGUNA

garreta auzoan eraikitako biltegira eraman zuten.

‘Zahori’ tolosarra Biztanleriaren hazkundeari kontsumoaren gorakada gehitu zitzaion, eta iturbegiez gain sakonean zeuden urak bilatzeari ekin zioten, ur emaria ahal beste handitzeko. 1984an udalak Felipe Unamuno tolosarraren zerbitzuak kontratatu zi-

tuen. Ur-bilatzailea zen, zahoria gaztelaniazko adieran. Makinetxe inguruan lurrazpiko hiru korronte aurkitu zituen. Urte hartan amaitutzat eman zituzten ur horniduraren arazo premiazkoenak. 80ko hamarkadan Gipuzkoa Uren Partzuergoaren sorrera gorpuzten ari zen, gerora lurraldeko uren kudeaketa egingo zuena. Aldundiaren ekimenez 1987an Lareoko urtegia eraikitzen hasi ziren, eta. 1991an Arriarangoaren txanda iritsi, eta Nestor Basterretxearen eskultura eta guzti, urtegi horrekin amaitu ziren behin betiko Goierri beheko herrietako ur hornidura arazoak. Informazio hau guztia Josetxo Zufiaurrek zabaldu, bildu eta kontatu du orain gutxi Igartza jauregian ikusgai egon den argazki eta dokumentu erakusketan.


12 GOIBERRI

IBILBIDEA

Jarduera fisikoa eginez, inguruneaz gozatu eta ondo pasatzeko gomendioa ematen dute adituek. LOINAZ AGIRRE

Beasainen, ondo ibili! Beasaingo Osasun Zentroa, udala eta kiroldegia ‘Bizimodu osasuntsua’ programarekin lanean ari dira. Osasunarekin estuki lotuta dago jarduera fisikoa egitea, eta herrian luzera desberdinetako lau ibilbide prestatu dituzte. Loinaz Agirre Beasain Herrialde aurreratuetan sedentarismoa, dieta desegokia eta tabakoa dira gaixotasunen eta heriotzaren hiru arrazoi nagusiak. Ondorioz, egunero ariketa fisikoa maila egokian egitea, dieta osasungarria jarraitzea eta ez erretzea dira norberaren osasunari onura eragiteko eta bizi kalitatea hobetzeko modurik onenak. Bizimodu osasuntsua helburu hartuta, elkarlanean ari dira lanean Beasaingo Osasun Zentroa, udala eta kiroldegia. Hiru erakundeek konpromisoa hartu dute beren jarduera eremuetatik jarduera osasungarriak bultzatzeko. Elkarlan horren adibidea da, Ondo ibili, ondo izan ekimena. Asmube eta Aranealde elkarteekin lankidetzan

burutu den ekimena da, eta oinez ibiltzeko aukerak erraztu nahi dituzte. Horretarako luzera desberdinetako lau ibilbide zehaztu dituzte Beasain herrigunean; 275 metrotik hasi eta 5,9 kilometro artekoak.

Urbialde plaza Ibilbideetan laburrena Urbialde plaza iguratzen duen ibilbidea da; 275 metrokoa.

Futbol Zelaia Nafarroa etorbidetik hasi eta Peategi, Errekarte, Foru eta Zelaeta kaleetatik Nafarroa etorbidea lotzen ditu Futbol Zelaia ibilbideak; 2,4 kilometro ditu.

Oria bidea Kale Nagusia, Ezkiaga etorbidea eta Mariarats, Arantzazu,

Aholkuak arduera fisikoa tresna oso eraginkorra izan daiteke jendearen ongizatea hobetzeko. Ariketa fisikoa egiteak asko laguntzen du norberaren bizi-kalitatea balioesten. Adituek diotenez, oinez ibiltzea bezalako ariketa erraz eta gozagarri batek ongizatea areagotzen du. Gainera, ez da inoiz berandu mugitzen hasteko. «Ibiltzeko ohiturarik ez dutenek jaso dezakete onurarik handiena», diote adituek. Ibilbidea eta abiadura norberaren mailara egokitu behar da.

J

Zazpiturrieta, Esteban Lasa eta San Inazio kaleak lotzen ditu 2,9 kilometroko bideak.

Kiroldegia-Oria Ibilbiderik luzeena da laugarrena, 5,9 kilometrokoa; herria alde batetik bestera gurutzatzen duena. Nafarroa etorbidetik hasi eta ondoko kaleak zeharkatzen ditu: Peategi eta Trenbide kaleak, Nafarroa etorbidea, Kale Naguia, Ezkiaga pasealekua, Mariarats eta Arantzazu kaleak, Kale Nagusia eta Nafarroa etorbidea. Pertsona bakoitzak ibilbideak eta abiadurak bere mailara egokitzea gomendatzen dute adituek. Eta horrekin batera, inguruneaz gozatuz badute beste gomendio bat: «Ondo ibili, ondo pasa».


GOIBERRI 13

PUBLIERREPORTAJEA


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik euskarabildua.com

Klik

Jazpana Fest, bosgarrenez

Twitter burtsan sartzeko prest

Urriaren 25ean eta 26an egingo dute Jazpana Fest jaialdiaren bosgarren edizioa. Webgunean, egitaraua eta kartela ez ezik, joko duten taldeen kantak eta bideoak jarri dituzte ikusgai. jazpana.com

Twitter sare sozialak 2014. urtearen hasieran burtsan sartzeko bidea hasi du, aurretik Facebook-ek hartutako bide beretik. Twitter, 10.000 milioi dolarretan baloratu dute. eitb.com

Euskarabildua, U11n Euskara eta teknologia berrien arteko harremana aztertzeko helburuarekin sortu zuten, duela urtebete, Euskarabildua jardunaldia. Lehen edizio hark izandako harrera ona ikusita, bigarren urtez antolatzea erabaki dute. Aurten, Interneteko ikus-entzunezkoen mundua izango dute aztergai. Urriaren 11n izango da, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Interneten ikus-entzunezko edukiek azken urteetan izan duten gorakada eztabaida ezina da. Konexioen abiadura gero eta handiagoa da, eta gero eta gailu eta bide gehiago daude ikus-entzunezko edukietara sarbidea dutenak. Eduki horien produkzioa eta euskarak arlo horretan dituen erronkak eta aukerak aztertuko dituzte. Hizlarien artean, Pablo Iglesias (La

Iazko jardunaldia. EUSKARABILDUA Tuerka), Axier Lopez (Argia) edota Nora Barroso (EHU) izango dira, besteak beste.

Izena emateko epea Jardunaldian parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa ez bada ere, plaza kopurua ziurtatzeko komenigarria dela azaldu dute antolatzaileek. Horretarako, webgunean sartu eta datuak bete behar dira.




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.