"Fracking, Apustu arriskutsua" Monografikoa

Page 83

Bi bozeramaileek bat egiten dute lehen alderdia nabarmentzeko orduan; teknika hau eta bere gizarteratzean egondako iluntasuna, alegia. Idoiak eta Xabik teknika honen berri hedabideen bidez edo hurbileko jendearen bidez izan zuten. “inork ez digu esan era ofizialean, inondik inora, zuzenean eragina izango dugunik eta, noski, horren berri izan dugu Lehendakariak egindako iragarpenaren ostean”, azaldu du Idoiak, eta Xabik gehitu du: “Eragina jasango duten herritarrek galdetu ziguten eta ondoren informazioa biltzen hasi ginen kontzejuei informazioa eman ahal izateko”. Publizitate faltatik haratago, eta antzematen dituzten arriskuetan sakondu aurretik, salaketa argian bat egiten dute biek; Industria Sailak egiten duen proiektu honen sustapena eta lehen sektoreak eta landa eremuko biztanleek jasotzen duten tratua ez dela neurri bakar batekin neurtzen. Zalantzak dituzte arduradunek erakusten duten ziurtasunari dagokionez. Baliabide naturalak eta lurrak oraindik lotuta izan gabe, arduradunek non egingo duten era ziurrean azaltzen dute. Hau da, egun nekazarien esku dauden lurretan egin ahal izango duten jakin gabe, edota behar den ura izango duten jakin gabe, “egingo dutela ziurtatzeko ausardia dute”. Idoiaren aburuz: “Dena eginda dutela uste dute. Badirudi nekazariari informazio edo azalpenik eman be-

harrik ez dutela, jadanik desjabetuko dituztela pentsatua dutelako, agian kopurua ere aurreikusita dute”. Xabik pausu bat gehiago ematen du eta tramitazioa aurreikusten du, modu hori erabili duten lehen egitasmoa ez baita. “Interes Publiko bezala izendatzen da eta listo! Baina badakigu gero horrek ez duela herrietan inongo onurarik ekartzen, horren hamaika adibide daude, presa edo errotak dituzten herriak baina elektrizitate gabekoak, garraio azpiegitura handiak baina gero herrietara zerbitzurik ematen ez dutenak, etab”. Ez du uste, hortaz, interes publiko gisa izendatzeko tramiteak balioa duenik. “Izendapena beste batzuek, kalteengandik urrun dauden kanpoko batzuek, disfrutatu ahal izateko da eta ez herriak berak, azkenean desjabetzea pairatu duenarengana ez delako iristen”.

Interes kontrajarriak Haustura hidraulikoa egin ahal izateko behar den baliabide nagusia ur kopuru handia da, Xabik eta Idoiak eskasa bezala sailkatzen duten baliabidea, alegia. “Ezin dut ezta sinetsi ere egin behar dituzten ur kopuru handi horiek erabiliko dituztela esaten dutenean. Gero lurrean sartuko dituzte, ur hori zikinduz. CHEtik (Ebroko Ur Konfederazioa) baimenak lortzeko denbora asko behar dugu guk. Hasieran txosten agroekonomikoa eskatzen digute, gero baimenak galdetzen

Kointzidentziak: Urrunagako urtegiak 70Hm3 gutxi gorabeherako edukiera du. Ur bolumen hau Subillanako akuiferoak duen edukieraren parekoa da. Bestalde, Gran Enara proiektuak gasa ustiatzeko erabili beharko duen ur kopuru berdintsua da. Irudi honek fracking-aren ur beharrizanen zenbatekoa ikustarazten du.

83


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.