Katalogoa

Page 94

www.erein.com 57

58

59

60

JAKOB VON GUNTEN ROBERT WALSER ITZULPENA: E. MATAUKO

UMEEK GEZURRA ESATEN DUTENETIK UXUE APAOLAZA

TXANTXA. QUICK PATXI ZUBIZARRETA

NORK BERE OZEANOA XABIER ETXANIZ ROJO

Denbora aurrera eta Robert Walser (1878-1956) XX. mendeko aleman-idazle handienen artean kokatua dago egun. Haren bizialdian, ordea, kritikak ez zuen aintzat hartu, ezta baloratu ere, nahiz eta idazle garaikide batzuek biziki ederretsia izan -Franz Kafkak ikaragarri miresten zuen, eta orobat Musil, Hoffmannsthal, Walter Benjamin, Hermann Hesse eta bestek-. Geroago, 1970eko hamarkadaren erdialdean, hainbat idazle, besteak beste, Thomas Bernhard, Peter Handke, Uwe Johnson, haren garrantziaz jabetu ziren, porrotaren grina inork baino hobeto adierazten asmatu zuen idazlea berreskuratu zuten, eta harrezkero irakurleen mira walsertarra hazi baino ez da egin.

Umeek gezurra esaten dutenetik leitzeko jarraibide batzuk. 1) Bilatu leku eroso bat irakurtzeko: besaulkia, ohea, belardi bukoliko bat. Edo ez: leku aldrebes batek balio diezazuke ere bai. Berdinberdin sentiaraziko baitzaituzte deseroso liburu honetako orrialdeek. 2) Irakur ezazu egunean ipuin bat; bi, askoz jota. Hortik aurrera ardura zurea da soilik. 3) Kontuan har ezazu Uxue Apaolaza egile gaztea eta euskalduna dela, baina, hala ere, eta gezurra irudi dezakeen arren, ez duela literatura buenistarik egiten. Ez ezazu apalategian ipini Isabel Allenderen edo Paulo Coelhoren liburuen ondoan; ez ezazu irakurri, nik zer dakit, U2ren edo Mikel Urdangarinen azkeneko CDa entzun bitartean. 4) Jakizu Uxue Apaolazaren zakilak loditu egiten direla, ez tentetu edo gogortu, euskal literaturan ohikoa den bezala; horretan pixka bat pentsatuz gero konturatuko zara ñabardura ez dela hutsala. Eta litekeena dela hemendik aurrera ikusi, ukitu edota imajinatuko dituzun zakil guztiek tentetzeari edo gogortzeari utziko diotela, loditzen hasteko. Etengabe, koipetsuki […]. Iban Zaldua

Txantxa. Quick nobela bat ez, baina etxe bat balitz, pertsonaiak toki hauetan topatuko genituzke: ~komunean: Elena, GORDEKA zelatagailuen eta zelatarien dendako saltzailea, gaur egungo hiritarren paranoien eta komunikazio faltaren lekukoa. ~haurraren gelan: Marta, kazetaria eta ama, Txantxa. Quick bezalako telebista saio kutreen egilea. ~langelan: Daniel, goi funtzionarioa eta aita, haurraren jaiotzarekin interneten babestu eta bakartu dena. ~gonbidatuen gelan: Karmelo, familia terapeuta, Martari eta Danieli denboraldi baterako banantzea eta, idatziz koadernoan- nahiz ahoz grabagailuan-, beren barrena askatzea gomendatu diena. ~logelan: Marga; Marta eta Danielen haurra eta txaleta zaintzeaz arduratzen dena, etxe bat erosterik ez duena, Perejil uharteko konkista pirrikoan parte hartu zuen Pablo José senargai eta txapela berde ohiaren laguntzaz, halabeharrez, bahiketa espres bat prestatu duena. ~terrazan: Gabriel, Michelin-eko langilea izandakoa, orain erretiratua eta alargundua, bihotzekoa izan ostean bizitzea erabaki duena, hil arte bizitzea. ~sukaldean: Alba, Margaren ama, Carmen eta Lucíaren laguna, arratsaldero, bazkalostean, bat-bi-hiru, batbi-hiru, pasiatzera joaten dena eta lagunei bere azken berriak nola eman ez dakiena.

"Ohea egin gabe aurkitu duzu. Ez zaitu harritu, baina. Bizitzaren azkenetan dagoenak badu bestelako buruhausterik. Emakume bat arduratu omen zen denbora luzez harik eta aitaz nazkatu zen arte. Horrek ere ez zaitu harritu. Jakin badakizu bakardadeak ozpintzen duela gizona. Behin baino gehiagotan ikusi ahal izan duzu. Munduan zehar ibili izanak eskaini dizu bakarti ozpindu franko ezagutzeko parada. Bakardadeak usteltzen du pertsona. Aitak ez zuen bete amak ohe hartan utzitako hutsunea. Ez dakizu zergatik baina hala izan zen. Eta orain badakizu bakardadea ere mundu bat dela. Basamortu bat. Ozeano bat. Eta nork berea dauka. Nork sortu ditu ozeanoak, aita?".

Orr: 96 Urtea: 2005 Saila: Narratiba ISBN: 978-84-9746-287-7 Salneurria: 11,25 €

Orr: 192 Urtea: 2006 Saila: Narratiba ISBN: 978-84-9746-322-5 Salneurria: 15,20 €

Orr: 120 Urtea: 2006 Saila: Narratiba ISBN: 978-84-9746-350-8 Salneurria: 14,30 €

Narratiba

Orr: 160 Urtea: 2005 Saila: Narratiba ISBN: 978-84-9746-274-7 Salneurria: 13,70 €

93


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.