Katalogoa

Page 30

www.erein.com 2

3

4

IHOLDI MARIASUN LANDA

IZEBA TXIKIA MARIASUN LANDA

ALEX MARIASUN LANDA

AMONA, ZURE IHOLDI MARIASUN LANDA

Lore bat marraztu dut eta loreak esan dit: -“Lorontzi bat marraz iezadazu!”. Eta nik lorontzia marraztu dut. Lorontziak esan dit: -“Leiho bat marraz iezadazu!”. Leiho bat marraztu dut eta leihoak agindu dit: -“Eguzki eder bat marraz iezadazu!”. Eta eguzkiak haizea eskatu dit, eta haizeak mendiak, eta mendiek ibaiak eta ibaiek arrainak... Arraintxoak marraztera nindoala andereñoak esan du: -Bale! Orain matematikako fitxa bat egin behar dugu. Eta ibaiak arrainak gabe gelditu dira. Haurrek asmatuko lituzketen testu indar handikoak idatzi ditu liburu erakargarri honetan Mariasun Landak.

Potixa esne-saltzailea izan zen lehena niri esaten. Nire ahizpak berak esan zidan hurren, Maitek. Eta amak ere estu-estu besarkadu ninduen, gauza bitxia esaten zidan bitartean: -Izeba izango zarela, maitea! Izeba! Maiteren haurtxoa nire iloba izango zen. Ni izeba izango nintzen haurraren ama nire ahizpa zelako. Zortzi alabetan txikiena naiz eta, jakina, Etorri Behar Zuena mutila izatea nahi dut...

Ospitalean da Alex, ohean etzanda. Hainbat jende dabil bere inguruan eta ongi zaintzen dute. Horretan ez da kexarik. Hala ere, Alexek ezin du bere lagun Ninaren bisitarik jaso, haurrek debekaturik dutelako ospitalera joatea. Hortaz, eskutitza idatziko dio Alexek. Gutun horren bidez jakingo dugu nolakoa den Alex eta zergatik dagoen ospitalean. Bere ahalmen bereziak zertan diren ere jakingo dugu eta, era berean, zenbat maite duen Nina.

Martinek linterna bat atera zuen bere motxilatik, eta nik galdetu nion zertarako zen eta berak ez zidan ezer ere erantzun, eta urduri nengoen, ez nekien zergatik... Eta, bat-batean, jira egiteko eta begiak zabaltzeko agindu zidan. -Alto! Geldi hor! Orduan, amona, Martinek pistola batekin apuntatzen ninduela ikusi nuen, edo hobeto esanda, hasieran linternaren argiak itsutu egin ninduen, eta gero beste eskuan pistola bat zuela ikusi nuen. Eta gero, pum! pum! pum! oihu egin zidan, eta gero, ja! ja! ja!..., barrealgaraka hasi, eta benetako pistola bat zen, hori da okerrena, jostailu bat ez zela, horretaz berehala konturatu nintzen. Geroxeago, hartzeko pistola lasai, eskaini zidan berak, eta nik hasieran ezetz, handik alde egin nahi nuela, baina, azkenean, jakin-minez edo, neuk ere pistola hura nire eskuetan hartu nuen.

Orr: 48 Urtea: 2005 Marrazkilaria: Asun Balzola Saila: Iholdi ISBN: 978-84-9746-250-1 Salneurria: 10 €

Orr: 48 Urtea: 2005 Marrazkilaria: Asun Balzola Saila: Iholdi ISBN: 978-84-9746-251-8 Salneurria: 10 €

Orr: 48 Urtea: 2005 Marrazkilaria: Asun Balzola Saila: Iholdi ISBN: 978-84-9746-252-5 Salneurria: 10 €

Orr: 48 Urtea: 2005 Marrazkilaria: Asun Balzola Saila: Iholdi ISBN: 978-84-9746-253-2 Salneurria: 10 €

29

E. P. Segundo y tercer ciclo L. H. Bigarren eta hirugarren zikloa

1


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.