Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 89

herri osoak parte hartu ezin duenez gero, herritarrek ordezkariak hautatzea irtenbidetzat proposatzen du. Ordezkaritza organoa bi ganberatan egituratu behar da: batetik, nobleen ganbera, jaraunspen izaera duena; bestetik, hautatze izaerako ganbera, nobleen ganberari aurre egiteko. Esandakoaren arabera, azken ganbera horrek legegintzarako gaitasuna izango du, eta lehenengoak, hautatze izaerako ganberak hartutako ebazpenak eragozteko —betoa jartzeko— ahalmena baino ez du izango, baldin eta ebazpen horiek haien interesen aurkakoak badira. Pisu eta kontrapisuen sistema ez da horrekin agortzen. Montesquieuren esanetan, botere betearazleak hurrengo ahalmenak izango ditu: lehenik, organo legegilea deitu eta horren agintealdia luzatzekoa; bigarrenik, legegintzari betoa jartzekoa. Bestalde, botere legegileak «badu eta izan behar du berak egindako legeak nola bete diren aztertzeko ahalmena». Bestalde, askatasuna bermatzen da, boterearen zatiketa «soziologiko»aren arabera. Montesquieuk, Frantzian ikuspuntu ingelesetik pentsatuz, botere betearazlea monarkari, eta botere legegilea noblezia eta herriari eratxikitzen dizkio, hurrenez hurren. Azken oharra: proposatutako botere-banaketak ez du esan nahi hiru botereen arteko harremanik ez dagoenik. Izan ere, botereen arteko banaketa zorrotzak gobernatzeko ezintasuna ekarriko luke. Montesquieuk badaki gobernatzeak botereen arteko elkarlana duela beharrezko eta, horren harira, hurrengoa dio: «Hona hemen, beraz, hizpide dugun gobernuaren konstituzio funtsezkoa. Gorputz legegilea bi partez osatua egonik, elkar lotuko dute batak besteari kateatzeko ahalmenaren bidez; botere betearazleak bi horiek lotuko ditu, eta botere legegileak botere betearazlea lotuko du. Hiru botere horiek atsedenean edo geldi egon beharko lukete. Baina, gauzek higitu beharra daukatenez, mugitzera behartuta daudenez, adostasunean mugitzera behartuta egongo dira»14. 2. Liberalismo ekonomikoa edo liberismoa: lehenengo adierazpenak 2.1. Merkantilismoa Aurretik esan dugunez, liberalismoaren sustraiak erlijio askatasunaren aldeko borroketan daude. Hori guztia erregimen absolutistak ezarri bitartean gertatu zen. Borroka horien ostean, askatasun politikoa defenditu zen monarken despotismoaren aurrean. Ondoren, XVII. mendearen erdialdean, ekoizpen-eremuan eta merkataritzan izango da borroka: gizartearen

14

Montesquieu, ibid., 203. or.

89


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu