5. Estatu absolutua sendotzea Estatu eraketaren historia ez da baketsua izan, ezta egintza komunitario baten ondorioa ere. Estatu modernoa —Marx Weber-ek idatzi zuenez— erakunde izaerako aginpidezko elkartea da; estatu hori ahalegindu da lurralde baten eremuan legebidezko derrigortze fisikoa menperatze tresna gisa monopolizatzen eta, helburu horretarako, estamentuei kudeaketa bide materialez desjabetu eta horiek agintarien esku utzi ditu. Estatuak dakar «gizarte egintzak zuzentze, antolatze eta arautzeari» buruzko funtzio guztiak aparatu edo gune bakar batean zentralizatzea. Beraz, aurreko sistemekin alderatuz, orain estatua nagusi da jarduera politikoan. Ez da zuzena pentsatzea absolutismoa —lehenengo estatu mota— botere politikoaren instituzionalizazioaren azken fasea dela. Monarkia autoritarioarena menperatze politikoaren eredua modu iraunkorrean antolatzeko prozesuaren lehenengo fasea da. Eredu horren bereizgarria da egintza politikoa gainerako gizarte eginkizun eta jardueretatik bereizita egotea. Aipatu bereizketa horrek ez dakar gizarte eta politika arloen arteko apurketa edo erabateko banaketarik. Estatua, beste edozein erakunde politikoren moduan, «gizarte sistema zehatz baten, horren indar nagusi eta egituren arteko harremanen ondorio eta adierazpena da». Hala ere, aldi berean, estatuak «gizartea eta horren oinarrizko harreman eta egiturak sortzen ditu» (Marcus Kaplan). Bereizketa terminoaren bidez jarraikoa adierazi nahi da: a) Jarduera politikoak eduki zehatza hartzen du. Eduki hori, aurreko garaietan, botere ekonomikoarekin —ondarearenarekin edo aberastasunarenarekin— nahasita bazegoen ere, gaur egun biak bereiztu egiten dira, eta ez dute inolako loturarik. Esaterako, «estatuko funtzionarioak ez dira eurek xahutzen duten diruaren jabe, ezta kontrolatzen dituzten eraikin, biltegi eta gerrako makinen jabe ere» (Max Weber). «Boterearen eta manupekoen arteko harremanak norberezkoak —Erdi Aroko moduan— izateari utzi eta harreman material bihurtzen dira. Horren ondorioz, arlo ofiziala eta ekimen pribatua bereiz daitezke»12. b) Jarduera politikoak, bere joko arauen multzoa, bere jokabide kodea sortzen du. Horiek ez dute ia zerikusirik gainerako gizarte
12 Reinhard Kuhnl, «El liberalismo», Introducción a la Ciencia Política (Bartzelona, Anagrama argitaletxea, 1971), 61. or.
75