Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 69

bideetako bat erabili zuten: aliantzak, ezkontzak eta irabazitako gerrak. Dena den, fenomeno hori Europa mendebaldeko herrietan ez zen gertatu data berean —gogoan izan Alemania eta Italiako kasuak—, ez indar berarekin. «Frantzian zeuden dinastietako bat arian-arian boterea pilatuz joan zen, eta politikari dagokionez estamentuak ahuldu zituen; monarkaren inguruan eratu zuen gobernurako aparatu eragingarria. Ingalaterran, estamentuek gero eta gogorrago egingo dute jatorriz abantaila egoeran zegoen monarkiaren aurka. Estuardotarrak boteretik kanpo geratu ostean, joera zentralizatzaileak aurrera egin zuen, baina oraingoan, Parlamentua izango da protagonista»8. 4. Estatu absolutuaren eraketa Estatu modernoa estamentu bidezko eraketan oinarritu eta botere sistema polizentrikoak eragindako tentsio eta gatazken ondorioz sortu zen. Estatu modernoa, lehenengo, gizarte erakunde nagusia izango da —printzea primus inter pares zen—, eta gero, botere politikoaren erakunde baterakoi, zentralizatu eta instituzionalizatua. Behin eta berriz azpimarratu da estatu antolakuntzaren lehenengo etapak monarkia autoritarioaren itxura hartu zuela. Baieztapen hori hartuko dugu ondorengo azalpenaren abiapuntu. Hala ere, ezin dugu ahaztu Europako nazio batzuk (berbarako, Herbehereak) estatu moderno izatera heldu zirela absolutismotik igaro gabe. Egia esan, Frantziako monarkia absolutua da botere politikoaren prozesu monopolizatzaile eta zentralizatzailearen eredua, estatuaren eraketari buruz hitz egiten denean. Adituek eredu hori hartzen dute kontuan XV. mendearen erditik aurrera Europa mendebaldeko dinamika politikoa nolakoa izan zen azaltzeko. Izatez, garai horretan, estatuko lurralde unitateek izango duten eraketari buruzko lehenengo zantzuak ikusteaz gain, Europa ekialdean Behe Erdi Aroko bizi baldintzen aldaketa ere antzematen da. 4.1. Gizarte faktoreak eta erakunde faktoreak Estatuko errealitatea benetako botere batasun gisa gauzatzen da. Batasun horrek ezaugarri berezi batzuk ditu, eta aurrerago aztertuko ditugu. Gauzatze hori aldatzen ari den mundu baten eremuan gertatzen da; mundu horrek giza jarduerari ikusmuga berriak irekitzen dizkio. Iparrorratza

8

Gianfranco Poggi, op. cit., 58. or.

69


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.