Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 67

gastuei aurre egiteko; eta, horrela, hiriek presio bide ezin hobea izan zuten aurretik aipatutako helburuak5 lortzeko. 3.2. Estamentuzko antolaketa politikoa. Horren izaera bikoitza Burgesak printzearekin batera gobernu zereginetan parte hartzea gauzatu zen, herri edo herritarren estamentuaren bidez. Era berean, horren eraginez, noble eta elizgizonek ere pentsamolde korporatiboa hartu zuten. Erdi Aroan, «ordena», adar edo estamentuetan egituratutako gizarte antolaketa, ez zen berria. Hasiera-hasieratik, ideia hori ikuskera teozentrikoaren kopia zen. Ikuskera horrek mundua ikusten zuen goitik behera antolatutako eraketa gisa; antolaketa horretan, osagai bakoitzak betetzen zituen aurreikusitako tokia eta ezarritako eginkizuna. Huizingaren esanetan, «Erdi Aroko pentsamenduaren arabera, “ordena” edo “estatu” kontzeptuei hurrengo hauek ematen diete batasuna: batetik, ordena edo estatu bakoitza jainkozko erakundea izateak; bestetik, aingeru-hierarkiaren tronu eta zeruko eremuen moduan, unibertsoaren oinarrizko organoa eta, hierarkiari dagokionez, errespetatu beharrekoa izateak»6. Berria zen gizarte talde bakoitzak (bizimodu, gizarte eginkizun eta estatutu juridikoari esker bereiziak) botere unitate bakoitzaren barruan lortutako garrantzi politikoa, batez ere, XIII. mendetik aurrera. Hori horrela zen, nahiz eta botere feudalak eta jauntxoen botereak modu bertikalean antolatuta egon. Bestalde, korporazio gisa gauzatutako talde horiek erresumaren biltzarretan parte hartzen hasi ziren modu aktiboan, hain zuzen ere, erkidegoan eragina zuten erabakien eztabaida eta onarpenean. Horrela, printze edo jauntxo feudalari aurre egiteko boterea sortu zen. Estamentuzko eraketa adierazpena erabiltzen da, antolakuntza politiko berri horiei buruz hitz egiteko. Antolakuntza horiek Erdi Aroko aniztasuna desagertu eta monarkia absolutuak agertu arte egongo dira. Baieztapen hori baliozkoa bada ere, esan behar da Sizilian, Federico II.aren agintepean, aginpide eta antolakuntza politiko modu bat eratu zela, geroago estatu absolutua izango zena. H. Heller-ek estatu modernoaren agerpen goiztiarrari buruz hitz egiten du. E. Cassirer-ek dio, Federico II.ak Italiako hegoaldean sortutako estatua bizitza politikoaren sekularizazio adibidea dela, lehenengo adibideetakoa, gainera; estatu

5 Gianfranco Poggi, The Development of Modern State (Londres, Hutchinson, 1978), 42. or. 6 Johan Huizinga, «El otoño de la Edad Media» (Madril, Revista de Occidente, 1971), 91. or.

67


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.