Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 64

Lurraldetasun printzipioarekin batera norbanakotasun printzipioa indarrean zegoen. Azken printzipio horrek gatazka handiak sorrarazten zituen, noiz eta manua bera kasu zehatz bati aplikatu behar zitzaionean. Norbanakotasun printzipio horrek egoera juridikoa baldintzatzen zuen, gizarte piramidean pertsona batek zuen lekua kontuan hartuz. Zuzenbidea gizarteak berez eta modu partikularrean sortua zen eta, eremu bakoitzean, botere politiko nagusiek zuzenbide hori adierazi besterik ez zuten egiten. Erdi Aroko aniztasunaren barruan, ikuspuntu desberdinetatik aurretiaz egin diren deskripzioek hurrengo ideia zabaldu dute beharbada: Goi Erdi Aroko gizarteak ez zuen erkidego sentimendurik edo integrazio gaitasunik. Dena den, hori ez zen horrela, tokiko ekonomia, politika eta gizartearekin batera, garai horretako biztanle guztiek onartzen baitzuten gorputz bakar baten barruan zeudela, eta gorputz horrek hierarkia zuela eta guztiz antolatuta zegoela. Gorputz hori kristautasuna zen, eta Aita Santuaren eta Inperioaren bidez gauzatzen zen. Bi horiek eremu erlijioso eta laiko, espiritu eta denbora eremuen erakunde orokor gisa hartuko dira. Horren guztiaren eraginez, Inperioa —eta erresumak— elizaren (Jainkoaren erreinua Lurrean ordezkatzen duen erakundearen) menpe zeuden. Denborak aurrera egin ahala, mendekotasun horrek gatazkak sortuko ditu; azkenean, botere politikoa eta eliza bananduko dira, eta botere politikoak aurrerantzean ez du mendekotasun hori izango. Geroago ikusiko dugu zenbateko eragina zuen ideologia kristozentrikoak edo teokratikoak Erdi Aroko gizakiak munduari eta bizitzari buruz zuen ikuskeran. 3. Behe erdi aroko aldaketak eta estamentuzko antolaketa politikoa 3.1. Hiriak eta burgesia XII. mendearen erdialdetik aurrera, gizarte feudalaren giza harremanak eta printzipio politikoak erabat aldatu ziren. Hedatze demografiko eta ekonomikoak gizarte horren oinarriak aldatu zituen. Ondoko faktoreak izan ziren eragile nagusiak: ekoizpena handitu eta bereiztea, eta merkataritza eta diru-ekonomia berpiztea. Ohiko osagai feudalak ez ziren desagertu, baina, horiekin batera, bizitza ekonomikorako baldintzak ere garatu ziren. Horrek esan nahi du ekoizpen modu feudalarekin batera, merkataritza harremanen sarea sortzen hasi zela eskulangile txiki eta askeen artean; eskulangile horiek ez zuten zerikusirik feudalismoaren mendekotasun pertsonaleko loturekin. Ekoizpen feudalaren oinarriak lurraren jabearen eta kolono edo manupekoaren arteko

64


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.