aniztasuna: IX. mendetik XIII.era; 2) estamentuzko «eraketa»: XII. mendetik XV. mendearen hasierara; eta 3) estatu absolutuaren eraketa eta horren sendotzea, XV. mende erdialdetik XVII. mende erdira. Hasi aurretik, beste ohar bat egin beharra dago: azalpenetan orokor jokatzea ezinbestekoa da, hain zuzen ere, azaldutako objektuaren zabalera eta konplexutasuna, eta ikasgaiaren eduki eskakizunak kontuan hartuz. Ezaugarri nagusiak azalduko dira, eta helburua izango da aurretik aipatu gertaeren azalpen labur baina argia egitea. 2. Feudalismoa: oinarrizko ezaugarriak Europako mendebaldean, politika eta gizarte antolakuntza feudala hurrengoen ondorioa da: Erromatar Inperioaren desintegrazio prozesua, eta herri barbaro eta germanikoen migrazioa. «Esangura estuan, IX. mendetik XIII. mendea arteko Europako mendebaldeko gizarte eta politika sistemari esaten zaio feudalismo. Sistema hori Inperio karolinjioa (Frantzia, Alemania etab.) zatitu ostean eratu ziren erakunde politikoen berezko sistema izan zen, baita sistema horren eragina nabari zuten lurraldeena ere, esaterako, Ingalaterrarena. Espainian, feudalismoa Katalunian bakarrik garatu zen bete-betean (…). Penintsulako gainerako lurraldeei dagokienez, feudalismoaren erakunde batzuk baino ez ziren egon Leon, Gaztela, Nafarroa eta Aragoin»1. Zein ziren gizarte feudalaren ezaugarriak? a) Ekonomiari zegokionez, gizarte feudalak ekoizpen bide eskasak zituen: biztanle gutxi zituen eta lurrari lotuta bizi ziren; lur hori unitate txikietan bananduta zegoen, modu irregularrean (herrixkak, jaurerriak, monasterioak eta hiribilduak), eta baliabide naturalak tresna eta teknika bakunekin ustiatzen ziren. Ekonomia nekazaritzan oinarritzen zen, batez ere; eta hortik lortutako ekoizkinak kontsumitu eta erabiltzen ziren. Ekoizkin horren zati txiki bat merkaturatzen zen soil-soilik, eta garraioa inguru zehatz batzuetara murriztuta zegoen. Lurra jabe-eremu ezberdinetan zatituta zegoen, eta horietako batzuk benetako latifundioak ziren, hain zuzen ere, errege, handiki eta elizgizonen eskuetan zeudenak. Maila pribilegiatu horien botere ekonomikoaren aurrean, biztanleriaren gehien-
1 L. G. De Valdeavellano, Curso de H.ª de las Instituciones Españolas. De los orígenes al final de la Edad Media (Madril, Revista de Occidente, 1970), 362. or.
62