ondare bat edukitzeak hautesle statusa edo hautagaia izateko aukera ez emateaz gain, egoera horrek sortzen duen desberdintasunaren ondorioz, gizarte politikotik herritarra kanporatzea edo herritartasuna galtzea ekar dezake. Errealitatea eta gizartea hobeto azaltzen dituen «herri» kontzeptu hori konstituzionalizatzen bada lan egiten duten pertsonen multzo gisa, ideologia sozialistaren azken asmoa ezagutarazten da. Ideologia sozialistaren asmo hori bizitza zibil eta politikoaren arteko banaketa, hau da, gizakien eta herritarraren arteko banaketa bertan behera uztea da. Gizarteko kide guztien artean berdintasun errealagoa lortzeko, ez da onartuko jabetzaren ondorioz gertatzen diren desberdintasunek askatasun eta berdintasun politikoaren erabilgarritasuna gutxitzea. 6. Nazioa «Herri» hitzaren moduan, «nazio» hitza hainbat ingurutan erabiltzen da, besteak beste, etnia, tribu, eskualde eta herrialde ideien aipamena egiteko. Horiek guztiak gizakien elkartzeak iradokitzen dituzte, elkartasun maila handia eta hizkuntza eta tradizio berberak dituztenak. Aipatu elkartasun hori ondorioztatzen da, sinesmen, izaera, gustu eta iritzietan dagoen hurbiltasunetik. Beraz, ez da harritzekoa eraketa horietariko bakoitzak norberaren kontzientzia izatea, gutxi gorabeherakoa bada ere, eta «enparauak», beraren antza ez dutenak, desberdintzat jotzea. «Nazioa» edo «nazioak» hitza erabiltzea ohikoa izan zen Europan, XI-XIII. mendeen artean, ezaugarri berberak (norberaren ezaugarrietatik desberdinak) dituzten pertsonen batzeei buruz hitz egiteko. Esaterako, izen hori ematen zitzaien beste eskualde batzuetatik Brujas, Champagne eta beste azoka batzuetan merkataritzan aritzeko zetozen merkatariei. Izen hori zuten beste herrialde batzuetatik Oxford, Paris eta Bolognako unibertsitateetan ikastera zetozen ikasle taldeek8. Nazioak kutsu politikoa hartu du, Europako estatuak eratu ahala. Prozesu horrek ondoko pausoak izan zituen: enperadorearen eta Aita Santuaren aginteak gainbehera egitean hasi, ondoren erreforma protestantea etorri eta monarka absolutuen agintepean, botere zentralizazioarekin indartu egin zen; horren ostean, lehen fasean, maila gorena erdietsi zuen Frantziako Iraultzarekin; Frantziako Iraultzak nazioa ikur eta ornamentuz betetako idolo bihurtu zuen. Nazioaren esanahi politikoa hurrengoan datza: arrazoiz
8 Johan Huizinga, Hombres e ideas (Buenos Aires, Compañía General Fabril Editora, 1960), 103. or.
52