Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 39

II. ikasgaia

Botere politikoa; lurraldea, herria eta nazioa Santiago Sánchez González

1. Boterea eta botere politikoa Gizarte egitura osatzen duten harremanen sare barruko gatazkak eskatzen du, gizarte horrek iraun dezan, halako tresna aproposa, gehiago edo gutxiago landua. Tresna horrek gizartea desegiteko eta desegituratzeko ondorioei aurre egin behar die, haien kanporatze nabarmen eta gogorrenetan behintzat. Gizarte guztiek tresna hori dute. Boterea da tresna hori. «Gizarte guztiek boterea sortzen dute». G. Balandier-ek egoki idatzi duenez, «boterea edozein gizarteri datxekio: botereak gizartea zein arautan oinarritu eta horiek errespetatzea dakar, botereak gizartea bera babesten du beraren oker eta ahulezietatik; botereak gizabanako eta taldeen arteko lehiaren ondoreak murrizten ditu. Laburbilduz, esan daiteke boterea gizarte guztietan agertzen dela, entropiaren1 aurka borrokatzeko beharrizanagatik, entropia horrek desegiteko arriskuan jartzen baitu gizarte oro. Boterea eskakizun saihestezina dela esan behar da, lehen ikusi dugun bezala, barruko edo kanpoko ikuspuntutik aztertuz gero behintzat. Kanpoko ikuspuntuari dagokionez, boterea eratu eta indartzen da kanpo arriskuen aurrean, horiek benetakoak edo ustezkoak izan arren»2. Zer da boterea? Hobbesen esanetan, boterea ageriko ondasun bat lortzeko nork edo nork dituen baliabideen multzoa da. Botereaz hitz egiten dugunean, zerbait egiteko benetako gaitasunaz ari gara, helbururen bat lortzeko benetako aukeraz, hain zuzen ere. Horren adibideak izango lirateke,

1 2

«Entropia» diogunean, «desordena» ulertu behar da. G. Balandier, Anthropologie politique (Paris, PUF, 1967), 43 eta 44. orr.

39


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu