Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 37

guztiak), gizarte garapena (gizarteak kontuan hartzen ditu politika, ekonomia, kultura, eta zientzia eta teknika eremuetan izan dituen lorpen garrantzitsuenak) eta gizarte aurrerakuntza (giza harremanen esparruan erdietsitakoari lotzen zaio oro har). 6. Gatazka eta adostasuna Aurreko orrialdeetan esan dena kontuan hartuz, gizarte egiturak ez dira multzo bateratu homogeneoak, ezta orekatuak ere. Beti egon izan da oldarkortasunik eta istilurik gabeko mundua irudikatu duen pentsalari utopikorik, baina historiak eta eguneroko errealitateak, gure inguruan eta hortik kanpo, erakusten digute gatazkak eta borroka erarik muturrekoenak edozein gizarte antolaketa konplexuri datxezkiola. Dena den, gizarte bizitzan gatazkak gertatzen badira ere, horrek ez du esan nahi elkarlan eta konpromisozko jokabide eta praktikak eta elkartasun sentimenduak gertatzen ez direnik. Bestela, giza bizitza ezinezkoa izango litzateke. Horren ondorioz, logikoa da askotariko iritziak egotea, gizarte egituren ohiko jardunbidea eta gizarte aldaketa azaltzean. Batzuek, gatazkaren teorialariek (Hobbes, Marx eta Oppenheimer), desberdintasuna, proportziogabetasuna, kontraesana eta aurka-jartzea azpimarratzen dituzte. Beste batzuek, adostasun, eta euste eta egokitzeari buruzko gizarte mekanismoen teorialariek (esaterako, fisiokratak, Adam Smith, H, Comte eta Parsons), bat-egitea, akordioa, gizarte kohesioa eta integrazioa hartzen dituzte kontuan. Aurreko ikuspuntu bi horiek baliozkoak eta eskasak dira aldi berean. ÂŤGatazkaren teoriak egia zati bat du, hain zuzen ere, gizartearen interesak (edo balioak eta sinesmenak) gizarte horren gizabanako guztien interesekin bat ez datozen neurrian; horrela, gizarte horretako gutxiengo bat interes orokorraren alde dago ala gatazkak eragiten ditu. Baina, bestalde, teoria funtzionalistak (adostasunarenak) ere egia zati bat du, edozein gizarte nahiko integratua dagoelako, eta, horren ondorioz, arau batzuen arabera jarduten duelakoÂť9. Beraz, gatazka eta adostasuna gizarte bizitzaren ezaugarri bi dira. Bestalde, gatazkarik ez egoteak ez du esan nahi adostasuna dagoenik edo sistema ondo dabilenik. Nahikoa da herrialde totalitarioetako politika eta gizarte isiltasunean pentsatzea, horietan ez baita gatazkarik gertatzen

9 Jean Cazeneuve, Grandes nociones de sociologĂ­a (Madril, Cupsa argitaletxea, 1971), 155-156.

37


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu