Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 341

konfiantza-lotura urratzen bada. Halakoetan, zehapena ezarri behar da, hots, ondorio zehatzailea gertatzen da (Gobernuaren dimisioa). Herri borondatearen ordezkariek, beraz, euren iritzia adierazten dute, eta aurretiazko iritzi subjektibo hori da, hain zuzen ere, erantzukizun politikoaren jatorria. Erantzukizun politikorako tresnak dira, hala nola, konfiantza-arazoa eta zentsura-mozioa. 3.1. Parlamentu-kontrolaren prozedurak Bagehot idazleak estatuburuarentzat asmatu zuen formula berbera Parlamentuari ezarrita, hauxe dio Burdeauk: ÂŤjakin, eragin eta ohartarazteko eskubidea da kontrolatzeaÂť. Hortaz, hiru mekanismo klasiko agertzen dira eskubide horren egikaritzan: galderak, jabeldurak eta ikerketa batzordeak. Beste autore batzuen aburuz, ostera, prozedura horiek ez dira kontrolegintzak, informaziorako lanabes hutsak baino. Horien bidez, Parlamentuak Gobernutik edo norbanako publiko edo pribatuengandik jasotzen du informazio zehatza (ikerketa-batzordeen kasuan)3. Edozein modutan ere, begi-bistakoa da Parlamentuko informazio-jardueraren eta kontrol-jardueraren arteko desberdintasuna: galdera, jabeldura, mozio eta ikerketa-batzordeen bidez, informazioa lortzea ez ezik (Ganberak hori lortzeko bide asko ditu), gatazka ere sortzen da, botere betearazlearen jarreraren eta Parlamentuak zehazturiko orientazio politikoaren artean. Jakina, gatazka horrek beti dakar Gobernuaren jarduera irizpean jartzea; baina, egundo ere ez, erantzukizun politikoak dakarren ondorio zehatzailea. a) Galderak Horien aurrekaririk antzinakoena Behe Erdi Aroan aurki daiteke, estamentu-biltzarrek informazioa eskatzeko zuten eskubide horretan. Hori gorabehera, Parlamentuko galderek jatorria dute britainiar parlamentuaren ezaugarri berezienetako batean. Horri Question Time deritzo; horixe da, alegia, ministroei astero egin beharreko galderen aldia. Hori berori izan da, 1832. urtetik hona, despotismo burokratikoaren aurkako bermerik zinezkoena4.

3 Ikus F. Santaolalla, El parlamento y sus instrumentos de informaciĂłn (Madril, Edersa, 1982). 4 Badirudi astealdi horren jatorria, Britainiar Parlamentuan bederen, 1721. urtean hasi zela, Lorden Ganberako kide batek parte hartu zuenean, Gobernuari ohiko prozeduratik kanpo informazioa eskatzeko. Harrezkero, 1783. urtean, Komunen Ganberaren Speaker zenak parlamentukideei aitortu zien Gobernuari galderak egiteko eskubidea.

341


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.