Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 333

erakunde iraunkorrak dira, Konstituzioak ezartzen baititu estatuaren antolakuntzaren barnean, organo erregular eta ohiko gisa. Garaiotako parlamentuen iraunkortasun horrek ez dakar, alabaina, euron jardunbidea iraunkorra izatea. Herri Administrazioan gertatu aldera, parlamentuek etenak dituzte euren ibilbidean, jarduera-aldiak eta oporraldiak tartekatuz. Alde batetik, Parlamentua osatzen duten ganberak —bakarra izan zein bi izan— berriztatu egiten dira aldian-aldian. Horrek ziurtatzen du, alegia, boterea aldi baterako bakarrik erabiltzea; horrela, subiranotasunaren titularrei baimena ematen zaie, biltzar berriaren osaera askea edo, parlamentu-sistemetan, Gobernuaren osaera askea erabakitzeko. Argiago esateko, Parlamentua etengabe egokitu behar zaio hautesleen sentimendu politikoari. Bada, Biltzarren ordezkaritza-agintealdiak dirauen bitartean, horri legegintzaldi deritzo, eta lauzpabost urtetan luzatzen da. Bestalde, eta legegintzaldiaren barruan, erakundeen jardunbide ohikoak ez dakar Parlamentuaren ekintzak etenik gabekoak izatea. Kontrara, badira Parlamentuaren ekintzetarako baliodun ez diren denbora-tarteak ere, Parlamentuaren jarduna aldi zehatz batzuetan gauzatzen baita. Azken horiek dira, hain zuzen ere, bilkuraldiak, gero eta luzeagoak direnak. 6.1. Barne jardunbiderako arauak a) Publizitatea Publizitatea arau orokorra da, Parlamentuko lan guztietan. Parlamentuaren jarduera kanporatu egiten da, iritzi publikoa jakinaren gainean egon dadin, herriaren ordezkaritza-organoan eztabaidatzen diren aukera horiez. Ondorio horretarako, ganberek bileren egunkariak argitaratzen dituzte. Bertan jasotzen dira, hitzez hitz, diputatu eta senatarien parte-hartzeak, gertaerak eta onetsitako erabakiak. Halaber, publizitate-printzipioa moldatzen da, jendearen presentzia tribunetan gauzatuz eta, batez ere, komunikabideen bitartez. Horiek dira Parlamentuko lanaren publizitaterako lanabesik egokienak, eta, iritzi publikoa itxuratzeko tenorean, zuzeneko eragina dute. Dena den, Osoko Bilkuraren edo batzordeen bilerak, salbuespen moduan, isilpekoak izan daitezke: a) Ganberari edo horren kideei dagozkien kontuak aztertzen direnean, edota parlamentukidea atxilo edo prozesupean jartzeko baimena eztabaidatu behar denean. b) Gehiengo kualifikatuaren bidez, Osoko Bilkurak edo gai horri dagokion batzordeak hala erabakitzen duenean. 333


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.