Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 319

1.2. Ganbera bitasunaren bidezkoketa eta kritika Loewensteinen esana da ganbera bitasunak berez dakarrela «organoen barruko kontrola, egitura legegileari atxiki zaiona, horixe baita politikaren ikuspegitik garrantzitsuena eta eginkizunaren aldetik ere eragingarriena»1. Arrazoi batzuk badira ganbera bitasunaren alde: a) Konstituzio-monarkiaren garaian, bigarren ganbera lotura-gunea zen, Erregearen eta herritarrek hautatutako ganberaren artean; hartara, botere betearazlearen eta legegilearen arteko harremanak errazten ziren. Esanahi horretan, B. Constantek Goi Ganberaren alde egin zuen, «jarraitutasun» horren ordezkaritza-ganbera gisa; Behe Ganberak, aldiz, iritzi publiko aldakorra ordezkatzen zuen. b) Bigarren Ganbera izateak legeen azterketa lasaiago eta gogoetatsuagoa ahalbidetzen du, legeen kalitatea hobetzearekin batera. c) Bigarren Ganberak balazta gisa jardun dezake, biltzar hautatu eta herritarraren aurrean; hau da, Bigarren Ganberak oztopa dezake parlamentuaren subiranotasunik erabatekoenaren tentaldia. d) Estatu sozialaren esparruan, Goi Ganbera izan daiteke, orobat, gizarte nahiz lanbideko interesak prozesu ekonomikoan barneratzeko gunea. e) Estatu federaletan, Goi Ganbera da Federazioko estatu kideen ordezkaritza osatzeko modu berezkoa. Beraren bitartez, estatu kideok estatu zentralaren erabaki politiko pisutsuenetan parte har dezakete. Ganbera bitasunaren aurka, zernahi den ere, ahots franko eta esanguratsuak aldarrikatu dira: a) Kritika klasikoa Sieyèsek egin zion. Horren irudiz, legea borondate orokorraren adierazpena bada, eta borondate hori bakarra bada une bakoitzean, orduan bi ganbera izatea onartezina da: bi ganbera horiek bat badatoz, soberakoak dira eta, horren ondorioz, eurotako bat alferrikakoa da; bat ez badatoz, ordea, gatazka sortu da. Horrelakoetan, nazioaren ordezkaritza zein ganberak izan eta horri dagokio lehentasuna. b) C. Schmittek ere zorrotz astindu zuen ganbera bitasuna; berak uste zuen demokraziaren logika politikoak kontrakoa dioela: «demokraziak zimentarri du herri batuaren nortasuna». c) Aspalditik ere esan ohi da goi ganberak kontserbadoreak direla. Hari berari segiz, goi ganberei egotzi zaie, iraganean batez ere,

1

K. Loewenstein, Teoría de la Constitución (Bartzelona, Ariel, 1979), 246.

319


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu