Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 317

XVIII. ikasgaia

Parlamentua (I) Pilar Mellado Prado

1. Ganbera bakarrekotasuna eta bitasuna Parlamentua organo politikoa da. Bertara batzen dira herriaren ordezkariak, eta bertan dago estatuaren hiru botereetatik bat, botere legegilea, hain justu ere. Ganbera bakarrak (ganbera bakarrekotasunak) edo bikoitzak (ganbera bitasunak) osa dezake botere hori. Biltzarren kanpo-antolaketarako bi mota horiek abantaila eta oztopoak dituzte. Hala ere, ganbera bakarrekotasuna ez da ohikoa gaur egun, eta ganbera bitasunaren tradizioa nagusitu egin da. 1.1. Ganbera bitasuna: motak Ganbera bitasunak bi ganbera bereiz eta independente dakartza. Horien izenak ohi dira, besteak beste, Lehen eta Bigarren Ganberak edota Goi Ganbera eta Behe Ganbera. Historiaren ikuspegitik, ganbera bitasunaren baitan, mota desberdinak nabari daitezke. a) Ganbera bitasun aristokratikoa Parlamentua bi ganberatan zatitzea XIV. mendeko Ingalaterran gertatu zen, aldian aldiko arrazoiak tartean zirela. Hasieran, ganbera bakarra zen, aristokrata lurjabeek eta apaizen ordezkariek osatua. Apurka-apurka, bazterturik geratu ziren horiek, gizarte-maila berriek (burgesek, gizabanako ospetsuek‌) zokoraturik. 317


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu