e) Hauteskunde-kanpaina Denboraldi hori lege bidez finkatzen da. Denboraldi horretan, hautagaiek zenbait jarduera buru ditzakete, hautesleen botoak erakartzeko. Mendebaldeko herri gehienetan, hauteskunde-kanpainak funts publikoekin finantzatu ohi dira, muga batekin: kanpaina horren %50. Komunikabideek egundoko eragina dute hauteskunde-kanpainetan. 5.2. Botoa emateko fasea Behin Hauteskundeko Mahaia eratu eta gero, hauteslekua irekitzen da; hauteslekua, jakinekoa denez, hauteskundeko atal desberdinen egoitza fisikoa da. Hautesleek hautesleku horretan ematen dute botoa; horretarako, aldez aurretik, mahaikideek egiaztatu beharko dute nortzuk diren hautesle horiek. Legeak berak ezartzen ditu hauteslekuak ireki eta ixteko orduak. 5.3. Botoak zenbatzeko fasea Botoak emateko fasea bukatu eta jarraian, boto horien zenbaketa egin behar da. Zenbaketa jendaurrekoa da eta bi fase ditu. Lehenengo eta behin, hauteslekuetan egiten da zenbaketa. Egun gutxi batzuk igaro ondoren, zenbaketa orokorra egingo da, zenbaketa partzialen datuak aintzat hartuta. Behin zenbaketa orokorra egin eta gero, organo eskudunak (hala nola, Espainian, Hauteskundeko V. Batza Zentralak) hautagai hautatuei buruzko aldarrikapena egingo du. 5.4. Hauteskundeei buruzko auzibidea Hautagai hautatuei buruzko aldarrikapena aurkara daiteke. Hiru bide daude horretarako: lehenengoa, ganbera hautatura jotzea (horrek bere kideen aktak ikuskatzeko); bigarrena, jurisdikzio arruntera jotzea; eta, hirugarrena, organo berezi batera jotzea (organo horri ganberek halako erreklamazioak aztertzeko eskumena ematen diote). Bibliografia CARRERAS, F., eta VALLÉS, J. M., Las elecciones, Bartzelona, Blume, 1977. COTTERET, J. M. eta EMERI, C., Los sistemas electorales, Bartzelona, Oikos Tau Ed., 1973. 314