Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 301

saihesteko, zenbait herritan, botoa herritarren eginbeharra da eta, ondorenez, nahitaezko botoa ezarri dela adieraz daiteke (Belgika, Herbehereak, Italia, Grezia). Botoa ematea, beraz, betebeharra da eta, betebehar hori hautsiz gero, zehapenak ezar daitezke. Zehapenok aldatu egiten dira herriaren arabera: Herbehereetako legerian ez da inolako zehapenik ezartzen; Greziakoan, aldiz, atzipenaldi txikiarekin zigortzen da abstentzioa. 2.4. Botoa zuzenekoa da Botoa zuzenekoa denean, hautesleak bere ordezkariak hauta ditzake, inolako bitartekorik gabe; hau da, kanpoko borondateek ez dute eskurik sartzen prozesu horretan. Haatik, sufragioa zeharkakoa denean, hautesleak eskuorde edo konpromisario batzuk izendatzen ditu, eta eskuorde edo konpromisario horiek, beste hautaketa baten bitartez, ordezkariak izendatuko dituzte. Zeharkako sufragioaren barruan, maila desberdinak izan daitezke (berbarako, Espainiako 1812ko Konstituzioaren arabera, Gorteetako diputatuak zeharkako sufragioaren bitartez hautatzen ziren, eta sufragio horrek lau maila zituen). Duverger-ek adierazi zuenez5, zeharkako sufragioaren teknikak ordezkaritzan desberdintasunak izatea ahalbidetzen du. Gainera, teknika horrek malgutu egiten ditu sufragio unibertsalaren ondorioak: lehen mailako hautesleei baldintza zehatzak ezarri ez arren, bigarren mailako hautesleei halakoak ezartzen bazaizkie (adibidez, aberastasun pertsonala izatea), orduan sufragioa unibertsala izango da oinarrian, baina aberastasunaren araberakoa izango da gailurrean. Nondik-nahi begiratuta ere, oinarrian dauden hautesleek konpromisarioak hautatzen badituzte, eta konpromisario horien betebeharra bada hautagai jakin bati botoa ematea, orduan urteetako eskarmentuak erakutsi du, zeharkako sufragioaren eta zuzeneko sufragioaren emaitzak berdintsuak direla. Horren erakusgarri da, besteak beste, Ipar Amerikako lehendakaria konpromisarioen bitartez hautatzea. 2.5. Botoa isilpekoa da Montesquieuk eta J. S. Millek botoari publizitatea ematea aldarrikatu zuten; euren iritziz, publizitate horrek herritartasuna eta erantzukizuna sustatzen zituen eta, iritziak iritzi, botoa isilpekoa izateak boto-askatasuna

5 M. Duverger, Instituciones polĂ­ticas y Derecho Constitucional (Bartzelona, Ariel, 1970), 150.

301


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu