Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 279

XVI. ikasgaia

Ordezkaritza politikoa Santiago Sánchez González

1. Ordezkaritza: aurretiazko oharbideak Ordezkaritzak kontuzko lekua du ideia politikoen alorrean, bai eta ordezkaritzakotzat jo izan diren sistema politikoetan ere, zentzuzkoa denez. Hori gorabehera —edo, agian, horren ondorioz—, ez da erraza esamolde horren esangura argitzea. Ordezkaritza hitzaren esparru semantikoan arras ugariak dira horren pareko esamoldeak (eskuordetza, komisioa, zeinua, agindua edo diputazio izenekoa), edota ordezkaritzatik hurbil dauden adierazmoldeak (hautespena, buruzagien aukeraketa zein partaidetza). Guztiarekin ere, honela defini daiteke ordezkaritza, J. Roelsen hitzak erabilita: «matematiketako terminologia hizpidera ekarriz, ordezkaritza konposizio bikoitza da, alegia, elkarren artean antzekotasun edo loturazko harreman juridikoak eta soziologikoak dituzten bi osagaiez edo bi osagai multzoez eratutako konposizioa»1. Ordezkaritzaren kontzeptua Zuzenbide pribatuaren esparruan eratu zen lehendabizi, hots, norbanakoen arteko harremanak arautzen dituen Zuzenbidearen esparruan. Erakunde hori erabili zen, nahiko arrunta zen fenomenoa definitzeko: egintza jakin bat inoren izenean eta kontura gauzatzea. Giza harremanen eremuan oso garrantzitsua izan arren, badirudi erromatarrek ez zutela onartu ordezkaritzaren erakundea, nemo alteri stipulare potest printzipioan jarri baitzuten azpimarra. Beraz, denbora tarte luzea

1 Jean Roels, Le concept de représentation politique au dix-huitième siècle français (Lovaina, Éditions Nauwelaerts, 1969), 1.

279


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu