Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 257

hau da, titulurik gabeko tiranoa; eta, bestetik, tyrannus quoad exercitium. Bigarrenak botereaz abusatzen du edo, beste modu batera esanda, bistan dago botere hori bidegabe erabiltzen duela. Azkenik, XV. mendearen bukaeran eta XVI. mendearen hasieran, Espainiako doktrinak (Suárez, Molina, Mariana) tiranoari aurre egiteko gaia jorratu zuen; are gehiago, doktrina horrek tiranoa hiltzea ere justifikatu zuen. 5.3. Erregimen autokratikoak Gobernu-mota berri batzuei, maiz-sarri, diktadura deitzen zaie, boterea pertsonalizatuta dagoelako, botere hori indarkeriaren bitartez eskuratu delako eta botere horri zapalkuntza politikoaren ondorioz eutsi zaiolako. Hala eta guztiz ere, nire ustez, kasu horietan egokiagoa da gobernu-mota horiei «erregimen autokratiko» deitzea. Diktadurak organoaren ideia dakar; erregimen autokratikoak, ordea, gobernu-sistema osoaren ideia erakartzen du. Diktaduretan, pertsona bakarra izaten da; erregimen autokratikoetan, aldiz, erakundea antzeman daiteke. Gainera, erregimenaren ideia, historian zehar, mugimendu ideologiko jakin batzuei lotuta agertu izan da. Mugimendu horiek —batik bat, faxismoak eta faxismo gisakoak— sistema liberalaren eta komunismoaren aurka egin dute. Bestalde, zenbait autorek «autoritario» izenlaguna erabiltzen dute, autokraziaz ari direnean. Bada, izenlagun hori baztertu beharra dago. Autoreok, hori egitean, aukera semantikoa egiten dute, ingeleseko authoritarian gaztelaniara itzultzen dutenean. Alabaina, «aginte» hitza da, hots, «autoritate» hitza da, bi-bion jatorria; hitz horrek ez dakar inola ere gutxiespenik eta, beraz, ez da zuzena hitz horri esangura edo kutsu negatiboa eratxikitzea. Haatik, autokrazia —edo autokratiko— hitza erabiltzeak badu abantailarik. Abantaila da hitz horrek «printzipio eratzaile hau islatzea: boteredunak sortzeko metodoa, botere horren legebidezkotasuna oinarri gisa hartuta»28. Autokratak, beraz, bere kabuz —eta berarentzat— bereganatzen du boterea, eta ez ditu kontuan hartzen botere horren menpe geratuko diren guztiak. Zein da erregimen autokratikoen ezaugarri nagusia? Agidanez, erregimen demokratikoen aurkakoak izatea. Argiago esateko, erregimen autokratikoek ukatu egiten dituzte ordezkaritzako sistema demokratikoen ezaugarri eratzaileak. Demokrazietan, alderdi politikoek elkarlehian dihardute, eta herritar guztiek politikan parte hartzen dute. Erregimen autokratikoetan, berriz, elkarte politikoak ezin dira askatasunez

28

G. Sartori, op. cit., 7. oharrean, 267. orrialdean.

257


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.