Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 233

mamuaren aurka. Horretarako, gero eta gogorragoak dira gerren arteko sasoian sortutako kautela arrazionalizatzaileak. Kautela horiekin saihestu nahi da bidegabe eta maiz-sarri Gobernuari erantzukizun politikoa eskatzeko prozedurak abian jartzea. Egin-eginean ere, konstituziogileek ez dute ahaztu bigarren mundu-gerraren aurreko urteetan Gobernuaren desegonkortasuna iraunkorra zela; gomuta horrek ekarri du, ekarri ere, kautela arrazionalizatzaileak gogortzea. Parlamentu-sistemak, bistan denez, «arrazionalizatu» egin dira. Horren ondorioz, konstituzioen testuetan, hamaika traba jarri zaizkio erantzukizun politikoa eskatzeko prozedura klasikoari18. Arrazionalizazio-prozesu horrek goia jo zuen zentsura-mozio eraikitzailea ezarri zenean. Mozio hori Bonngo 1949ko Oinarrizko Legeak agindu zuen lehendabizikoz19, eta, 1978. urtean, Espainiako Konstituzioak barneratu zuen20. Edozein modutan ere, ondorioak atera behar dira Europako Kontinenteko herriek 1920. urteaz geroztik izan duten eskarmentu historiko horretatik. Eskarmentu horrek ageri-agerian jartzen du konstituzioetako teknika horiek guztiak askiezak direla, eta ez direla eragingarriak Gobernuaren egonkortasuna benetan ziurtatzeko, nahiz eta ahalegin guztien jomuga hori berori izan. Denboraren poderioz, beste behin ere begi-bistan geratu da Gobernuaren egonkortasuna ez dela ziurtatzen konstituzioetan prozedura murrizgarriak ezarriz; aitzitik, egonkortasun hori alderdien sistema zehatza ezartzearen ondorioa da. 4. Lehendakari-sistema Maiz-sarri, Ipar Amerikako sistema aurkeztu ohi da, lehendakari-sistemen edota botere-banaketadun sistemen eredu gisa. Lehendakari-sistemetan, hitzez hitz aplikatzen dira Argien Mendeko filosofoek azaldutako ideiak eta, zehatzago, botere-banaketaren ideiak.

18 Traba edo eragozpen horiek, besteak beste, hurrengoak izan ohi dira: 1) Parlamentuko kide bakoitzak bere kabuz ezin dio Gobernuari erantzukizunik eskatu, hori ez baita banakako eskubidea, eskubide kolektiboa baino. 2) Zentsura-mozioa aurkezten denetik eztabaida edo botazioa izan arte, gutxieneko epe bat igaro behar da. 3) Zentsura-mozioari buruzko botazioa egin aurretik, biltzarrean batzorde bat eratu behar da, eta batzorde horrek aztertuko du zentsura-mozioaren inguruko proposamena. 4) Gehiengo kualifikatuak onartu behar du zentsura-mozioa, gehiengo horrek benetan erakutsiko baitu estatuko ordezkari gehienek mesfidantza dutela Gobernuarekin. 5) Gobernuaren egonkortasuna ezin da kolokan jarri, elkarren artean oso hurbil dauden denboraldietan. 19 Ikus «Alemania» S. Sánchez eta P. Melladoren lan honetan: Sistemas políticos actuales (aip.), 139. or. eta ondorengoak. 20 Ikus P. Mellado, La responsabilidad política (aip.), 275. orrialdetik 329.erakoak.

233


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.