Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 21

I. ikasgaia

Politikaren gizarte oinarria Santiago Sánchez González

1. Gizarte egitura 1.1. Egitura zer den Politika kontzeptuaren esanahi osoa eta horren tratamendu juridikoa hobeto ulertzeko, kontuan hartu behar da jarduera eta erakunde politiko guztiak gizartearen barruan daudela, horren zati direla, eta beste gizarte jarduera eta gizarte erakundeekin, alegia, ekonomia, kultura, erlijio eta abarretako jarduera eta erakundeekin lotuta daudela. Politika ez da egitate bakartua, gizartean dauden osagaietarik bat —menturaz, garrantzitsuena ere izan daitekeena— baino. Adierazitako fenomeno hori ondo ulertzeko —hau da, politika, gizartean eragina duten beste faktore batzuekin lotzeko—, beharrezkoa da termino egokiak erabiltzea. Gure garaian, ideia hori adierazteko hitzik egokienetakoa egitura izan daiteke. «Egitura» hitzak giza zientzien eremuan (antropologia, ekonomia, hizkuntzalaritza, gizarte psikologia, zientzia politikoan etab.) esangura argia du. «Egitura» hitza giza zientzietan erabiltzea ez da gertakari berria; bai, ostera, horren erabilera helburu zientifikoetarako hedatzea. Hain zuzen ere, adituek egitura hitza erabiltzen dute, euren ikertze eremuko helburuen teoria zientifikoa eraikitzeko beharra ikusten dutelako. Horrek ez du esan nahi, aurretik, giza zientzien adituek euren eginkizuna gauzatzeko terminologia egokirik ez zutenik; izan ere, «egitura» hitzaren antzeko esanahiarekin honelako hitz edo adierazpenak erabiltzen ziren: «funtsa», «itxuraketa», «antolaketa», «harreman sistema», «zatien batuketara murriztu ezin den osotasuna» etab. 21


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu