sunak eta eskubideak zehaztasunik gabe ematen baitituzte— legegintza prozedurari jarrai dakion, hau da, agerian eta jendaurrean egin dadin hori, herri subiranotasuna biltzen duen organoan. Beraz, ezin zaio eginkizun horri uko egin, eta gobernuari gaitasuna eman eskubideen egikaritza arau dezan. Gainera, herri batzuetan, legegileari berariaz agintzen zaio arautzen duen eskubidearen oinarrizko edukia errespeta dezan, botere desbideraketak saihestuz. 3. Konstituzio zurruntasunak agerian jartzen du ukiezina dela konstituzioaren alde dogmatikoa, eskubide eta askatasunen zerrenda duena. Atal hori aldatzeko gogoeta prozesua egin behar da, ohiko legegintza prozedura arrunta baino geldoagoa; prozesu horretan esku hartuko dute, zuzenketa tramitearen garrantzia dela eta, berriztatutako edota indartutako biltzarrek, beste konstituzio organo batzuek eta hauteskunde kidegoak berak. 4. Botere judizial independentea oinarrizko eskubideen bermerik onena da, baita lortzeko eta mantentzeko zailena ere. Epaileak eta auzitegiak legearen menpe, konstituzioaren menpe, egon behar dira bakarrik. Horrela bada, independentzia dute botere politikoaren aurrean, baita hierarkikoki euren gainetik dauden organoen —beste jurisdikzio organoen— aurrean ere. Horrela, arauak independentzia osoz aplikatu ahal izango dituzte eta, beraz, oinarrizko eskubideak babestu. Botere judizialaren eta, ondorenez, Zuzenbideko estatuaren jarduera egokia hurrengo hauen araberakoa izango da: epaileak aukeratzeko sistema, horien mugiezintasun eta bateraezintasuna eta autogobernurako erakundeak sortzearen araberakoa. 5. Konstituzio jurisdikzioa berme gehigarria da konstituzioa legearen gainekoa den sistemetan, konstituzio testuarekin bat ez datozen arau edo manuak ordenamendu juridikotik kanporatzen baititu behin betiko edo kasu konkretu batean. Oinarrizko eskubideak ordenamendu juridikoaren atal direnez gero, horiek urratzen dituen edozein xedapen indargabetuko da edo ez da aplikatuko. 6. Ombudsman edo herri defentsaria lege organiko zehatzak arautzen du Espainian. Honela definitzen du: «Gorte Nagusien goi komisionatua da. Gorteek izendatuko dute, konstituzioko I. tituluko eskubideak defenditzeko; horretarako, Administrazioaren jarduera ikuskatu ahal izango du». 6. Eskubideak europako eremuan babestea Naziek Bigarren Mundu Gerran egindako gehiegikerien eraginez, gerra osteko lehenengo urteetan, Europako Kontseiluko potentzia aliatuen agintariak (ikus 2. ikasgaia, 7. atala), giza eskubideen babesa bultzatzen 216