Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 205

da bereiztea, batetik, legal rights —lege eskubideak— eta moral rights —eskubide moralak—; bestetik, civil liberties —estatu edo botere publikoen aurreko askatasunak, askatasun negatibo deritzenak— eta civil rights —hau da, pertsona orok eskubide berberak ditu, lege babesa izateko eta gizarteak eskainitako aukerez eta zerbitzu publikoez gozatzeko (bereizketa debekatuta dago, batez ere, arraza edo sexuagatik)—. Espainiako 1978ko Konstituzioaren I. titulua zehazgabetasun eta iluntasun terminologikoaren adibide argia da, bertan inolako zorroztasunik gabe hitz egiten baita oinarrizko eskubide, askatasun publiko eta herritarren eskubideez. Ildo beretik ere, adibide gisa aipa daiteke «Gizarte- eta ekonomia-politika artezteko printzipioak» izeneko atalean, osasuna babesteko eskubideak, eta ekonomia eta gizartearen inguruko beste eskubide batzuk jasotzea, horiek eskubidetzat hartzeak arazo handiak sortzen dituelako. 2. Giza eskubideen historia modernoa «Eskubide» hitzaren bidez, «giza eskubide» edo «oinarrizko eskubide» sintagmaren barruan, historian zehar, XVIII. mendeko iraultzetatik aurrera, izaera ezberdinetako egoera juridikoak jaso izan dira; horietako batzuek eskubide kontzeptuaren muga semantikoa gainditzen dute. Historia aztertuz gero, ikus dezakegu, lehenik, gizabanakoa boterearen aurrean babesteko mekanismo asko (errege botereari eta nahierakeriari jarritako mugak ditut gogoan, berbarako, habeas corpus), eta, bigarrenik, gizakiak beharrizanari aurre egiteko sortu zituen irudi edo erakundeak (adib., gizarte segurantza), eskubide gisa kontzeptualizatu zirela. Dena den, Zuzenbide pribatuaren ikuspuntutik bederen, mekanismo edo erakunde horiek, esangura hertsian, ez zituzten betetzen «eskubide subjektibo» adigaiak eskubideetarako ezarritako betekizunak. Ipar Amerika eta Frantziako gertaera iraultzaileetatik abiatuta, eskubideak askatasun moduan jaio ziren, erregimen politiko autoritarioei eta horien lege-hausteei aurre egiteko bide gisa. Lehenengo testu iraultzaileen helburua zen pertsona orori askatasun eremu batzuk bermatzea, eta botere publikoek ezin zituzten muga horiek gainditu. Ahaleginak egin ziren «ahalik eta argien definitzeko estatuaren botere, jarduera eta eskumenen mugak, baita norbanakoaren independentzia eremua ere; horrela, gizabanakoaren pertsonalitatea erabat eta askatasunez garatuko da. Beraz, askatasun negatiboa aldarrikatu zen, hain zuzen ere, (…) mota guztietako eragozpen, tartean sartze edota azaleko esku-sartzeei aurre egiteko askatasuna (…)»4.

4

A. Passerin d’Entreves, La noción del Estado (Madril, Euramérica, S.A., 1970), 228.

205


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.