Euskarazko itzulpenaren aurkezpena
Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko zuzendari naizen aldetik, eta unibertsitate bereko Zuzenbide Fakultateko Konstituzio zuzenbideko irakasle gisa, poz handia da niretzat, Santiago Sánchez Gonzálezek eta Pilar Mellado Pradok idatzitako Principios de Derecho político izeneko liburuaren euskarazko itzulpena aurkeztea. Ongi ezaguna den legez, Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutua —Zuzenbide Fakultateko Euskara Juridikoaren Mintegiarekin batera—, eta euskal erakunde publikoen laguntzari esker, gogotsu lan egiten ari da, euskal mundu juridikoari euskarazko testu eta eskuliburuak eskaintzeko. Horrela, hainbat itzulpen argitaratu dira: Zuzenbide zibil, Administrazio zuzenbide eta Merkataritza zuzenbideari buruzkoak; Finantza zuzenbideko doktoregotesi eta eskuliburua; lege-terminologiari buruzko lanak; eta, duela gutxi, Zigor Kodea. Zuzenbide publikoari dagokionez, arlo bat falta zitzaigun, hain zuzen ere, Konstituzio zuzenbidearena. Eskuetan duzun liburu honen bitartez, beraz, Estatu eta Konstituzio Teorian geneukan hutsunea bete nahi izan dugu. Zuzenbide Fakultate askotan erabiltzen den liburua aukeratu dugu, ikasle eta legelari guztien eskura jartzeko. Lan honek Konstituzio zuzenbidearen oinarrizko edukiak argiro eta modu ulergarrian jorratzen ditu. Gainera, testuari eranskina gehitu diogu, gai honetako euskara–gaztelania eta gaztelania–euskara terminologia lantzeko. Eta, orain, gure esker onak. Bazen garaia, ezta? Lehenik eta behin, itzulpen neketsu honetan parte hartu dutenei gure esker ona erakutsi nahi diegu: Cesar Gallastegi, Eba Gaminde, Anjel Lobera, Esther Urrutia eta Andres Urrutia irakasleei; Maider Agirre, Alexander Contreras eta Ana Otaduy, Euskal Gaien Institutuko bekadunei; eta, orobat, Arantza Etxebarriari, gure institutuko Euskal Irakaskuntzarako Laguntza Guneko termi19