9. Konstituzio kontzeptuak ondorioztatutako beste kontzeptu batzuk Eraldaketa eta aldaketa kontzeptuekin batera, hurrengo hauek aipa ditzakegu labur-labur: a) Konstituzioa suntsitzea. Konstituzioa erabat aldatu, eta horren oinarria zen botere konstituziogilea ezabatzearen ondorioz gertatzen da. b) Konstituzioa ezabatzea. Konstituzioa erabat aldatu delako gertatzen da. Kasu honetan, horren oinarri den botere konstituziogileari eutsiko zaio. Konstituzioa goitik behera eraldatzea izango litzateke. c) Konstituzioa etetea. Horren bidez, konstituzio manu bat edo batzuk indargabetzen dira. d) Konstituzioa haustea. Konstituzio manu bat salbuespenez urratzean datza. Bibliografia DE VEGA, P., La reforma constitucional y la problemática del poder constituyente, Madril, Tecnos, 1985. JELLINEK, G., Reforma y mutación de la Constitución, Madril, CEC, 1991. PÉREZ ROYO, J., La reforma de la Constitución, Madril, Diputatuen Kongresua, 1987. PÉREZ SERRANO, N., Escritos de Derecho Político, I. lib., Madril, IEAL, 1984. POSADA, A., La Reforma constitucional, Madril, L. q. de Victoriano Suárez, 1931. VANOSSI, J. R., Teoría constitucional, I. lib., Buenos Aires, Depalma, 1975.
194