Bestalde, Italiako doktrinak azpimarratu du konstituzioan egiten diren isilbidezko aldaketak (edo konstituzio mudantzak) egiaztatzen direla, ordenamendu formalaren eta horren bilakaera jarraitu eta errealaren arteko fasean. Fase horretan ÂŤhausturaÂť bat sortzen da, baina horrek ez du behartzen jatorrizko testuaren ordez testu berria ezartzera, ezta konstituzio manuren bat berariaz indargabetzera ere. Garrantzitsua da azpimarratzea konstituzio mudantzek errealitate eta praktika politikoan jarduten dutela, eta ez arauzkotasun eremuan. Era horretan, konstituzioaren aurkako edukia duen legeak ez du inoiz mudantzarik eragiten, konstituzioaurkakotasun egoera baino.
8.1. Konstituzioa mudatzeko moduak G. Jellinek aipatuak egindako azterketa klasikoan, azaltzen da konstituzio mudantza zenbait faktorek eragin dezaketela, besteak beste, parlamentuaren jardunak, administrazioaren jarduerak, epaileen interpretazioak, beharrizanak, ohiko praktikak, eta konstituzio eskumenen bat ez egikaritzeak. Urte batzuk geroago, 1930eko hamarkadako Alemanian, HsĂź Dau-Linek aurreko sailkapena osatu eta bereizketa hau egin zuen: a) Konstituzio mudantza, modu formalean konstituzio idatzia hausten ez duen praktika politikoaren bidez. Mudantza mota honetan, Ipar Amerikako adibide bat aipa dezakegu. Botere-banaketari buruzko printzipioak, konstituzio federalean jasoak, estatu idazkariei debekatzen die kongresuko bilkuretara joatea. Praktikan, Parlamentuko komite iraunkorrek baimena ematen diete estatu idazkariei, lehendakarien bidez, kongresuarekin harremanak izan eta lege proiektuak proposatzeko; horrela, erabateko loturarik eza gainditu da, konstituzio testua aldatu gabe. b) Konstituzio mudantza, konstituzio eskumenen bat ez egikaritzeagatik (desuetudo), edota eskumen hori egikaritzeko ezintasunagatik. Desuetudo horren ondoriozko mudantzaren adibidea izango litzateke gaur egungo monarkek beto eskubidea galtzea. c) Konstituzio mudantza, konstituzioak esandakoaren aurkakoa den praktika politikoaren bidez. Mudantza horren adibidea izango litzateke parlamentukideen eta euren alderdien arteko aginduzko mandatua, konstituzioak beren beregi debekatu arren. d) Konstituzio mudantza, epaileek egindako interpretazioaren bidez. Auzitegiek, unean uneko errealitatea kontuan hartuz, konstituzio manuen esangura aldatzen dute, interpretazioaren bidez. 193