Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 192

muga material berariazkoak ezartzeak ez duela zentzurik ikuspuntu juridikotik: batetik, botere konstituziogile iraultzaileak konstituzioa goitik behera alda eta suntsi dezakeelako; bestetik, eraldatzeko debekua jasotzen duten artikuluak aurretik indargabetu daitezkeelako, eraldatzeko mekanismoen arabera (eraldaketa bikoitzaren tesia). Muga material inplizituei dagokienez (konstituzioaren oinarrizko edukiari buruzkoak), doktrinaren alde batek defenditzen du horiei eraso egitea, hots, konstituzioaren oinarrizko edukia deuseztatzea27, hitz batez, konstituzioari maula egitea —Frantziako doktrinak hala deitua— izango litzatekeela, edo, bestela esanda, eraldaketa boterea konstituzioa eraldatzeko ez ezik, konstituzioa aldatzeko erabiltzea. Hala eta guztiz ere, konstituzio batzuek, hala nola, Espainiako 1978ko Konstituzioak, ukiezintasun klausula berariazkorik ez izateaz gain, erabateko eraldaketa onartzen dute. Beraz, hasieran pentsa daiteke Espainiako Konstituzioaren 168. artikuluak jasotako eraldaketa mekanismo konplexua gaindituz gero, Espainiako erregimen demokratikoaren printzipioak alda daitezkeela. Baina, konstituzio kontzeptu klasikoari garrantzirik ematen ez zaiola iruditu arren eta eraldaketari ezarritako mugen (esplizituen eta inplizituen) eragingarritasun juridikoa zalantzan jar daitekeen arren, gure ustez, Espainiako Konstituzioak muga material inplizitu bat du gutxienez. Ez litzateke konstituzioarekin bat etorriko demokrazia bera suntsitzea, prozedura demokratikoa erabilita ere28. Muga hori gaindituko balitz, konstituzio berria ez litzateke gaur egungo konstituzioan oinarrituko, konstituzio legezkotasuna modu argi eta sinplean haustea izango litzateke. 8. Konstituzioa mudatzea Konstituzio testua errealitate politiko aldakorrari egokitzea konstituzio mudantzen bidez ere egin daiteke. Georg Jellinek zenak, XX. mendearen hasieran, konstituzio mudantzaren definizio zehatza eman zuen: «Konstituzio testua formaren ikuspegitik ukitu gabe uzten duen aldaketa. Mudantza gertatzeko ez da beharrezkoa hori egiteko asmorik izatea»29. Beraz, mudantza konstituzioa modu ez formalean aldatzea da. Mudantzaren bidez, konstituzioaren egitura goitik behera aldatzen da, eraldaketarako ezarritako bideak kontuan hartu gabe, eta konstituzio testua ukitu gabe.

27 28 29

192

Horren harira, Hauriouk konstituzioaren gorengo legezkotasuna aipatzen du. I. de Otto, Derecho Constitucional (Bartzelona, Ariel, 1989), 64. G. Jellinek, Reforma y mutación de la Constitución (Madril, CEC, 1991), 7.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.