Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 191

7. Konstituzio eraldaketaren mugak Konstituzio guztiek, zurrun zein malgu izan, euren eraldaketari mugak jartzen dizkiote. Ondore horietarako, ohikoa da 1931n Walter Jellinek zenak egindako sailkapena aipatzea: a) Muga autonomoak; konstituzioan bertan jasotzen dira. Prozedurari buruzkoak (eraldaketan bete beharreko prozedurari buruzkoak) eta materialak (konstituzioaren edukiari buruzkoak) izan daitezke. Era berean, prozedurako mugak izan daitezke formalak (organo eta prozedurei buruzkoak) eta denborazkoak (konstituzioa eraldatu ezin daitekeen epeei buruzkoak). Eta muga materialak izan daitezke berariazkoak (konstituzio manu jakin batzuk eraldatzea debekatzen duten ukiezintasun klausulak) edo inplizituak (konstituzio testuaren funtsezko edukia ukitzen dutenak). b) Muga heteronomoak; konstituzioaz kanpoko arau juridiko batetik ondorioztatzen dira. Horien adibide klasikoak dira federazioko estatu kideen konstituzioei konstituzio federalak ezartzen dizkien erregelak eta mugak. 7.1. Ukiezintasunaren arazoa Aipamen berezia egin behar zaie harrizko klausula edo ukiezintasun klausula berariazkoei: erregimen politikoaren motari (Bonngo Oinarrizko Legea) edo estatuko burutza motari (Italia eta Frantziako konstituzioak) egiten diote erreferentzia. Horien ondorioz, Zuzenbide positiboak aintzat hartzen du botere konstituziogilearen eta eraldaketa boterearen arteko bereizketa. Konstituzio testuak adierazten badu alde batzuk eraldaketa boterearen eraginetik kanpo geratzen direla, orduan, honek baieztatzen du berak eratutako boterearen izaera, izaera hori mugatua delarik ere. Ukiezintasun klausula berariazkoak botere konstituziogile iraultzaileak bakarrik gaindi ditzake, ikuspegi juridikotik eraldaketa botereak ezin baititu gainditu. Hala ere, doktrinan iritzi desberdinak daude gai horren inguruan. Horrela, Biscarettik arrazoiz azpimarratu du 26, konstituzioa eraldatzeko

26

P. Biscaretti di Ruffia, Derecho Constitucional (Madril, Tecnos, 1985), 274.

191


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.