Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 189

Baina aurrekoak ez du esan nahi konstituzioa ez dela inoiz eraldatu behar, baizik eta konstituzioa eraldatu behar dela guztiz beharrezkoa denean bakarrik.

6. Konstituzioa eraldatzeko prozedura Konstituzio zurrunak aztertuz gero, berehala antzematen da prozedura asko direla eraldaketa egiteko. Hala eta guztiz ere, konstituzio zurrun guztietan hurrengo faseak dira ageriko: eraldaketarako ekimena; eraldaketa gauzatzea; eta eraldaketa behin betiko onestea. A) Eraldaketarako ekimena Nork proposa dezake konstituzioa eraldatzea? Konstituzio testuek hainbat erantzun ematen dituzte: a) Gobernuaren ekimen esklusiboa. Ohikoa da erregimen zesarista eta autoritarioetan: Napoleonen bi inperioetan ohiko praktika izan zen. b) Parlamentuaren ekimen esklusiboa. Oro har, botere legegileari lehentasuna ematen zioten konstituzio demoliberalek ezarri zuten bide hau, berbarako, Frantziako 1791ko eta III. urteko konstituzioek eta Ipar Amerikako 1787ko Konstituzioak. c) Gobernuak eta parlamentuak elkarbanatutako ekimena. Bigarren gerraren ostean sortutako konstituzionalismo demokratikoak gehien erabiltzen duen formula da. Parlamentarismoak legegintzarako ekimena duen erregela batean oinarrituta dago, eta Frantzia, Alemania eta Espainiako konstituzioek erabiltzen dute. d) Herriak eta parlamentuak elkarbanatutako ekimena. Konstituzioa eraldatzeko prozedura hasteko modurik demokratikoena da, subiranotasunaren titularrari zuzenean parte hartzeko aukera ematen baitio, sinadura kopuru jakin bat aurkeztuz. Alemaniako estatu batzuen eta Suitzaren konstituzioak dira aipagarriak multzo honetan. B) Eraldaketa gauzatzea eta onestea Zurruntasun maila aldatu egiten da konstituzio batetik bestera. Dena den, konstituzio guztiak saiatzen dira konstituzio testua eraldaketa abusuen aurrean babesten, testua beharrezkoa denean bakarrik alda dadin. Konstituzio zurrunek bereizten dituzte konstituzio eraldaketa eta lege arruntaren eraldaketa, alde organiko edota prozedurakoetan oinarrituz. 189


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.