Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 175

X. ikasgaia

Botere konstituziogilea. Konstituzioaren eraldaketa Pilar Mellado Prado

1. Botere konstituziogilea: hurbilketa historikoa Sieyèsen esanetan, konstituzioa «edozeren gainetik, botere konstituziogilea» da. Horrekin adierazi nahi zuen autore hark konstituzioa dela konstituzioak berak sortu eta arautzen dituen organoen —botereen— gain egon eta horietatik desberdintzen den boterea. Sieyèsek hori guztia adierazi zuen Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideei buruzko Adierazpenaren Azalpen Arrazoitua delakoan1. Azalpen hori Nazio Biltzarreko konstituzio batzordearen aurrean irakurri zuen, 1789ko uztailaren 20an. Botere konstituziogilearen doktrina lantze teoriko batetik baino konstituziodun estatuaren praxitik ondorioztatzen da; konstituziodun estatu hori iraultza burgesen ondorioz sortu zen: Ingalaterran, 1688an; Ipar Amerikan, 1776an; eta Frantzian, 1789an. Erdi Aroan eta Erreformako literatura politikoan, Jainkoak baino ez zuen potestas constituens («Botere guztia Jainkoarengandik dator»). Irizpide horrek monarkia absolutuan ere irauten du, harik eta Ingalaterra eta Ipar Amerikako kolonia ingelesetako mugimendu iraultzaileek boterearen titulartasuna herriarentzat (estatu berriaren fundatzaileentzat) eskatu arte. 1 Testu hau —ez da agertzen Nazio Biltzarreko Moniteur delakoan—, eta gaztelaniara itzulita dago C. Sánchez Viamonteren Los derechos del hombre en la Revolución Francesa lanean (Mexiko, UAM, 1956), 120.

175


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu