Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 172

tuzio ohiturekin gertatzen den bezala— ezin da inola ere aurkaratu. Horren harira, Rescignok dio, ohiturak eta konstituzio konbentzioak bereizten direla, subjektu politikoen ustez, lehenak lotesleak eta indargabeezinak direlako. Konbentzioak, ostera, subjektu politikoek onartzen dituzten ginoan ezartzen dira. Hau da, ohiturak norbanakoarentzako erregela heteronomoak dira, eta konbentzioak, aldiz, horiek gauzatzen dituzten subjektu politikoen autonomiaren adierazpenak4. Konstituzio ohiturak ez bezala, konbentzioak modu zehatzean sortu eta desagertzen dira; hala ere, konstituzio ohiturekin gertatzen den bezala, ez dira idazten. Doktrinak, ohiturazko arauen sailkapen klasikoari jarraituz, konbentzio hauek bereizten ditu: praeter legem konbentzioak, hots, konstituzio testua integratu edo osatzen dutenak; secundum legem konbentzioak edo konbentzio interpretatzaileak, eta contra legem konbentzioak edo konstituzio izaerako arau idatziak agindutakoa indargabetzen dutenak. Konstituzio konbentzioen izaera juridikoa eztabaidagarria bada ere, eginkizun garrantzitsua dute, konstituzio testuak beharrizan politikoetara egokitzen baitituzte. Konstituzio konbentzioen adibide asko jar daitezke. Erresuma Batuan, erregeak Premier delakoa izendatzea, kabineteak Komunen Ganberaren aurrean duen erantzukizun politiko solidarioa… Estatu Batuetan, lehendakariaren agintealdia bi mandatura murriztea, nahiz eta geroago murrizketa hori konstituzioko XXII. zuzenketan debeku gisa jasoa izan. Espainian, konstituzio konbentzioen adibide gisa aipa daitezke «nazioaren egoerari buruzko eztabaida», Diputatuen Kongresuan eta «autonomien egoerari buruzko eztabaida», Senatuan. 5.1. Konstituzio begirunearen arauak Konstituzio begirunearen arauen adierazpena (jatorriz, norma della correttezza costituzionale) Santi Romanok erabili zuen 1909an lehenengo aldiz. Adierazpen horren bidez azpimarratu zuen arau horiek errespetatzeko arrazoia zela gizalegea, leialtasuna, jendetasuna… Konstituzio begirunearen arauak ez dira Konstituzio zuzenbidearen iturri, ez baitute izaera juridikorik, gizarte izaera baino; jokabide, etiketa, zuhurtasun eta heziketa politikoari buruzko erregelak besterik ez dira. Adibide modura, askotan, konstituzio begirunearen arau gisa aipatzen da Espainiako gobernuak erregearen egintzei buruzko iritzirik ez ematea.

4

172

G. U. Rescigno Le convenzioni costituzionali (Milan, Giuffrè, 1972), 110.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.