Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 168

2) Konstituzioak testua eraldatzeko organo eta prozedura egokiak zehazten dituenez gero, herritarrei bermatzen zaie boteredunek ez dutela konstituzio testua nahi duten moduan aldatuko. Beraz, konstituzioa ordenamendu juridikoaren iturri gorena da. Ildo beretik, konstituzioa ordenamenduko eratze arauak jasotzen dituen sorburua ere bada. Arau horien bidez, gainerako arauen legebidezkotasuna zehaztuko da. Hau da, konstituzioak ez du estatu bateko ordenamendu juridikoaren iturri sistema zuzentzen bakarrik, berau baita lehenengo iturria, eta gainerako arau juridikoak horren menpe egongo dira. Konstituzioa aldarrikatu ondoren, berau eraldatzen duten testuek (horiek bakarrik) osatuko dute konstituzio formala, Zuzenbide idatzi gisa. Hori dela eta, Torres del Moralek egoki adierazi duen moduan, ez da hitz egin behar «konstituzioa eraldatzeko legeez», hain justu ere, eraldaketa legea, onartu eta aldarrikatu ondoren, ez baita legea, konstituzioa baizik1. 3. Jurisprudentzia Jurisprudentzia Konstituzio zuzenbidearen iturri legez onartzen bada, orduan auzitegiek Zuzenbidea modu eragingarrian eratzen dutela aitortzen da. Horren harira, azpimarratzekoa da Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak egindako zeregina: horren jurisprudentziak Ipar Amerikako Konstituzioaren artikuluak interpretatu izan ditu 1803tik aurrera. Hori dela eta, esan ohi da, «konstituzioa Auzitegi Goreneko epaile gehienek diotena dela». Besteak beste, Italian, Alemanian eta Espainian, Konstituzio Auzitegiek egiten dute eginkizun hori. Rubio Llorente irakasleak, Espainiako Konstituzio Auzitegiko magistratu ohiak, askotan azpimarratu ohi du, konstituzio manuen inguruan Goi Auzitegiak egiten duen interpretazioa organo judizial guztiei ezartzen zaiela, eta izaera loteslea duela. Horrez gain, Konstituzio Auzitegiak, konstituzioaren interpretatzaile gorenak, legeen benetako konstituzio esangura zehazten du, eta interpretazio horrek estatuko organo guztiak lotzen ditu. Sánchez Agestaren esanetan, Ipar Amerikako eta Europa kontinentaleko sistemetan, Konstituzio zuzenbidearen iturri honek hurrengo ezaugarriak ditu: batetik, mugatua da; izan ere, jurisprudentziak konstituzioa hobetzen lagundu dezake bakarrik, eta beraren agintea oinarritzeko, konstituzio ordena

1 A. Torres del Moral, Estado de Derecho y democracia de partidos (Madril, Complutenseko Zuzenbide Fakultatea, 1991), 154.

168


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.