arau juridiko gorena. Konstituzioa legeen bidez garatu arte zuzenean lotzen ez duten edo zuzenean bete behar ez diren printzipioen katalogo hutsa baino zerbait gehiago da»18. 2.2. Konstituzioa esangura materialean XIX. mendetik hona, konstituzioaren esangura materialari buruzko teoria ugari sortu dira. Teoria horiek konstituzioaren edukia edo konstituzioaren funtzioak azpimarratzen dituzte.
a) Lassalleren kontzeptu soziologikoa 1862ko udaberrian Berlinen azaldu eta gero, Zer da konstituzioa? liburuan jasotako hitzaldian, F. Lassallek, ideia sozialistadun jurista garrantzitsuak, hurrengoa defenditu zuen: «Konstituzio arazoak ez dira jatorriz Zuzenbide arazoak, baizik eta botereari dagozkionak. Herri baten benetako konstituzioa, herri horretan indarrean dauden botere faktore erreal eta eragingarrietan baino ez da oinarritzen. Lassaller-en iritziz, konstituzio idatziak baliagarriak izateko eta irauteko, gizarte errealitate jakin bateko botere faktoreen benetako adierazpen izan behar dira. Bestela, «paperezko orriak besterik ez» dira19. b) Kelsenen esangura arau-emaile eta materiala Austriako jurista ospetsuak dio konstituzioa ordenamendu juridikoaren atala dela. Atal horrek lotu egiten ditu ordenamendua eta ordenamendu horren baliozkotasunaren jatorriko hipotesia. Positibismo arauzalearen ikuspegitik, konstituzioa «Zuzenbide positiboaren gorengo maila baino ez da. Konstituzioaren zeregin nagusia arau orokorrak egiteko organoak izendatzea da, baita organo horiek bete beharreko prozedura zehaztea ere»20. c) Schmitten kontzeptu material erabakitzailea C. Schmitten arabera, konstituzioa da «talde batek batasun politikoaren modu eta formari buruz hartzen duen erabakia». Konstituzioa botere konstituziogilearen egintza batetik sortzen da, hots, ez da «berez
18 19 20
Konstituzio Auzitegiaren 16/1982 epaia, apirilaren 28koa. F. Lassalle, ¿Qué es una Constitución? (Madril, Alianza Ed., 1974), 96. H. Kelsen, La Teoría Pura del Derecho (E. U. de Buenos Aires, 1977), 148.
159