Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 149

VIII. ikasgaia

Konstituzioa. Kontzeptua. Edukia. Tipologia Pilar Mellado Prado

1. Konstituzioaren adigaira hurbiltzea. Konstituzio mugimendua Esangura orokorrenean, «konstituzio» hitza erabiltzen da (latineko constitutio hitzetik, constituere aditzekoa: fundatu, sortu) erakunde bat beste batetik edo egitura bat beste batetik bereizteko ezaugarrien multzoa izendatzeko. Ikuspuntu juridiko-politikotik, «konstituzio» hitzaren jatorrizko esanahia zein den jakiteko, Grezia eta Erromara jo behar dugu. Greziako filosofoei dagokienez, Aristotelesek politeia hitza (normalean, «konstituzio» hitzaren bidez itzultzen dena) erabiltzen du, polis (hiri) bateko biztanleen bizitza erkidearen, gizarte eta politika bizitzaren berezko ordenaz hitz egiteko; legeak (nomos) polis horretara egokitu behar dira. Beraz, badirudi politeia hitzak polis bateko «gobernu eskema ideala» edo «polisaren arima» (Isokrates) esan nahi duela. Horrez gain, politeia hitza erabiltzen zen, polis baten izaera, egitura, funtzionamendua eta antolakuntza adierazteko. Erromatarren iritziz, rem publicam constituere botere publikoen antolakuntza ezartzea zen, baina eragiketa hori ez zitzaion lotu beharko agintari politikoak behartuko lituzkeen arau gorenaren ideiari. Erromako Zuzenbidean, konstituzioak enperadorearen borondate arau-emailearen adierazpen gorenak ziren (batez ere, edicta eta decreta zirelakoak). Hortaz, Antzinatasun Klasikoan, «konstituzioa» antolakuntza politikoa izateko modu bat zen, hots, araua baino gehiago, deskripzio hutsa. Crosak1

1 E. Crosa, «L’idée de Constitution dans l’antiquité classique», Revue International d’Histoire Politique et Constitutionnel (1951), 196.

149


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu