Izan ere, gizartea zuzentzeko moduan adostasunik ez egon, eta interes eta ideologia jakin batzuen alde egiten denez, ikuspuntuen etengabeko elkartrukea dago; normalean, prentsan eta telebistan islatzen da hori guztia. Labur-zurrean, konstituziodun sistema demokratikoan, prentsak, behar den moduan funtzionatuz gero, hurrengo zerbitzuak eman behar ditu: «—Eremu soziopolitikoa zaindu behar du eta herritarren ongizatea uki dezakeen guztiaren berri eman. »—Arazoak ordenatu behar ditu, garrantziaren arabera, eta uneanunean giltzarri direnak identifikatu. »—Politikari eta bozeramaileei plataforma eskaini behar die, gai desberdinak plazaratzeko. »—Elkarrizketa, iritzi desberdinen artean, eta boterea dutenen eta herritarren artean. »—Kargu publikoetan jarduten dutenei boterea egikaritzeko moduaren gainean erantzukizuna eskatzeko mekanismoak. »—Pizgarriak, herritarrek ikasi, hautatu eta prozesu politikoan parte har dezaten»10. 5. Telebista eta demokrazia Aurrean, hauteskunde garaian eragin gehien zein komunikabidek duen galdetu dugu, baina ez diogu galderari erantzun. Oraintxe egingo dugu. Hasteko, ukaezina da telebistak goreneko mailetaraino nabarmendu duela komunikabideen eginkizuna hauteskunde prozesuetan. Horixe frogatu zen Estatu Batuetan mila bederatziehun eta hirurogeiko hamarkadatik aurrera, Kennedy eta Nixon lehendakaritzarako hautagaien arteko eztabaidak telebista bidez eman zirenean. Europan ere, mila bederatziehun eta hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik aurrera hartu zuen garrantzia. Telebistak ekarritako aldaketa izugarrien artean, hurrengo hauek aipatuko ditugu: politika pertsonalizatzea, propaganda, alderdien zeregina eta aniztasuna baztertzea. Baina, batez ere, azpimarratu behar da, telebista —prentsa idatzia eta irratia baztertuz— komunikabide nagusi bihurtu eta erdi-mailako herritarraren lehenengo informazio iturria dela. Herritar horiek, Estatu Batuetan, egunean batez beste zazpi ordu egoten dira telebistaren aurrean, eta, Espainian, hiru ordu 10 Michael Gurevitch eta Jay G. Blumler, «Political communication systems and democratic values», Democracy and the Mass Media (Cambridge, Cambridge University Press, 1990), 270.
143