Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 133

VII. ikasgaia

Komunikabideak eta politika Santiago Sánchez González

1. Zergatik gai hau Duela hamarkada batzuk, politikako profesionalak komunikabideek eskainitako aukerez konturatu ziren, baina, oraindik ere, Konstituzio zuzenbideko irakasleek —euren ekarpen teorikoetan— ez dute kontuan hartzen sistema politikoan prentsa idatziak eta ikus-entzunezkoek duten garrantzia. Bestela, nola azaldu zuzenbide fakultateetako programetan gai horri buruz ezer ez agertzea? Zorionez, ez da horrelakorik gertatzen Zientzia Politikoen, ez Kazetaritza edo Informazio Zientzien Fakultateetan, mass media direlakoen eta botere politikoen arteko harreman konplexuak beren beregi aztertzen baitira horietan. Zuzenbide Politikoan komunikabideen tratamendu berezia aldarrikatzen da hurrengo arrazoiarengatik: botere berri baten aurrean gaude, ezaugarri bereziak izan eta gizarteratzerako ohiko bideak ordezten ari dena. Botere horren eragina gizarte sistema osotik zabaldu da, eta sakon aldatu ditu komunikazio eta dinamika politikoa. Horren ondorioz, gaur egun ez da nahiko iritzi publikoaren aipamena egitea, sistema politikoaren barruan gertatutako aldaketa iraultzailea azaltzeko; izan ere, besteak beste, komunikabideek baldintzatzen dute iritzi publikoa honelakoa edo halakoa izatea. Komunikabide horiek jardungo dute masen eskariaren arabera, edo politika, ekonomia edo erlijio eliteek eraginda1. 1 Horren harira, Giovanni Sartorik hurrengoa idatzi zuen: «Iritzi-biltzeak Amerikako politikaren [eta beste demokrazia batzuetako politikarenak ere —gehitu behar da—] ohiko iparrorratza dira egun, inoiz baino gehiago; eztabaida guztiak pantailara [eta Espainian, irratira] iristen dira “jendeak hauxe uste du” gisa aurkeztuta. Baina, zinez, demopentsa-

133


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu