Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 128

hots, zurikeriarako prest daudenak, eta, bestetik, oinarria, jende asko bildu eta maneiagarria dena. Sektorerik zintzoenek ez dituzte merezi gabeko onurarik onartzen; eta oraindik interesgarriagoa dena, ez daude ados «errealismo politikoak» agintea duen nukleoari eskatu dizkion moldaketekin. Bada, ez da ahaztu behar kanpo osagai oso indartsuak daudela, eta horiek edozein gobernuren jarduera baldintzatzen dutela. Adibidez, egoera ekonomikoa, sindikatu eta enpresa indarren korrelazioa, aurreko gobernuek bereganatu eta hauteskunde garaian hartutako konpromisoak, eta nazioarteko egoera; gaur egun azken horrek eragin izugarria du. 7. Alderdien finantzaketa Beste klub edo elkarte batzuen moduan, duela hiru hamarkada arte, gutxi gorabehera, alderdi politikoek aurrera egiten zuten euren kideek aldiroaldiro ordaintzen zizkieten kuoten bidez, jarraitzaile eta aldekoek noizean behin egiten zituzten dohaintzen bidez eta interes edo presio taldeek ematen zuten diruaren bidez —azken diru iturri hau alderdiei dagokie bereziki—. Baina, masa demokrazietan, alderdiek euren antolakuntza egiturak berriztatu, eta giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak handitu behar izan dituzte. Esate baterako, edozein hauteskunde kanpainatan, mota guztietako baliabideak erabiltzeko diru kopuru handia behar dela ohartuko gara. Nazio osoan indarra duen alderdi politikoaren gastuei aurre egiteko, hautagai batek ere ez du nahiko ondarerik —Estatu Batuetan, Ross Peroten salbuespena alde batera utzita—, ez-afiliatuei edo dohaintzei esker pilatutako nahiko diru-kopururik. Egia da alderdiek ondare jakina izaten dutela eta horren administrazioak diru-sarrerak ematen dituela. Horrez gain, banketxeek nahiko erraz ematen dizkiete maileguak. Hala eta guztiz ere, badirudi errentak eta zorpetzea ez direla aski alderdien beharrizan ekonomikoei aurre egiteko. Diru eskasia hori kontuan hartuz, eta alderdi politikoek gaur egungo demokrazien bizitza politikoan funtsezko zeregina dutenez gero, ondorioztatu da komenigarria dela alderdi politikoen finantzaketa publikoa. Izan, badira proposamen horren aurkako arrazoinamenduak. Teoriaren aldetik pisurik handiena duenak dio, alderdiak direla gizartean sortutako elkarte pribatuak, eta euren helburua dela gizartearen eskaerak estatuari jakinarazi eta estatu aparatua kontrolatzea. Beraz, ekonomiaren arloan alderdiak estatuaren menpe geratuz gero, alderdien izaera hutsaldu egingo litzateke. Ekkehart Steinek dioenez, finantza mendekotasuna bereziki arriskutsua da: «Wess’Brot ich ess, dess’Lied ich sing»7. Hitzez hitz itzuliz

7

128

E. Stein, Derecho Político (Madril, Aguilar, S.A. de Ediciones, 1973), 158.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu