Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 122

zehazteko». Alemaniako 1949ko Konstituzioak 21. artikuluan dioenez, «alderdiek laguntzen dute herriaren borondate politikoa eratzen. Askatasuna egongo da alderdiak sortzeko. Horien barne antolakuntza printzipio demokratikoen araberakoa izan beharko da. Alderdiek jendaurrean adierazi beharko dute nondik atera dituzten baliabideak (…)». Frantziako 1958ko Konstituzioak 4. artikuluan dioenez, «alderdi eta elkarte politikoek sufragioa ahalbidetzen dute. Alderdiek modu askean eratu eta jarduten dute. Nazio subiranotasunaren eta demokraziaren printzipioak errespetatu behar dituzte». Espainiako 1978ko Konstituzioa are zehatzagoa da, eta 6. artikuluan dioenez, «alderdi politikoek aniztasun politikoa adierazten dute, herri-borondatea eratu eta agertzen laguntzen dute, eta parte-hartze politikorako ezinbesteko tresnak dira. Alderdiak eratzeko eta haien eginkizunak egikaritzeko askatasuna dago, betiere, konstituzioa eta legea errespetatzen diren ginoan. Haien barne egitura eta jardunbidea demokratikoak izan beharko dira». 3. Alderdi politikoen izaera juridikoa Alderdiak konstituzio testuetan jasotzean, bukatutzat jo daiteke garrantzi handiko fenomeno hori juridifikatzeko prozesu luzea. Baina, alderdi politikoak Arauen arauan jasotzeak alderdiak estatuaren organo bihurtzen direla esan nahi al du? Paradoxa izango litzateke gorputz politikoak izaera pribatuko elkarte batzuk —gizartean gorputz politikoari zuzendutako eskariak bildu eta igortzeko sortuak— irentsi eta, beraz, azken horiek jatorrizko izaera galtzea. Ikus dezagun, bada, zer gertatu den. Estatu Batuetan, Smith v. Allwright auzian (321 U.S. 649, 1944), Auzitegi Gorenak adierazi zuen alderdi baten izendatze-sistema (hau da, hautagaiak izendatzeko sistema) estatuko arauren batek jasoz gero, alderdi politikoa «an agency of the state» zela, estatuaren erakunde bihurtuz. Geroago, Auzitegi Gorenak iritzia aldatu eta alderdi politikoek izaera pribatua zutela adierazi zuen. Horrez gain, bete-betean asmatu eta esan ohi da alderdi politikoen eginkizunak publikoak direla, eta erkidegoarentzat oso garrantzitsuak. Alderdiek ez al dute laguntzen iritzia eratzen, baita egunen batean erantzukizun politikoak izango dituzten herritarrengan ere? Ez al dira hauteskundeen oinarri? Ez al dute eraginik erakundeetan? Hala ere, eta beharbada oraindik ere eskema euroliberalen arabera pentsatzeko moduak ditugulako, alderdiei buruz dugun ideia ez dator bat euren estatu izaerarekin. Alderdia herritarren borondatezko elkartzea da. Alderdia gizarte zibileko kideen eta botere publikoen arteko komunikabidea da; alderdiek gizarte kezkak aukeratu (ad. langabezia, justizia admi122


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu