Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 112

eskubide eta eginbeharrei buruzkoak, gizarte izaerako printzipio multzoa hartzen du aintzat. Azkenik, politikaren gizarte dimentsioak estatuen mugak gainditu ditu. Urte batzuetatik hona, nazioaz gaindiko tratatu eta agerkarietan ekonomia eta gizarte eskubideak aintzat hartu eta jasotzen hasi dira. Gure inguruko lehen adibidea Europako Gizarte Agiria da, 1961ekoa; agiri hori Europako Kontseiluko kideek sinatu zuten. Agiri hori sinatzen duten herriak «elkarlanean aritu eta ahalegin guztiak egingo dituzte bizi maila hobetzeko eta biztanle-talde guztien ongizatea bultzatzeko». Horrela, herri horien politiken helburua da biztanleek lan egiteko duten eskubidea eta horri lotutako beste eskubide batzuk bermatzea. 1966an sinatu zen Ekonomia, Gizarte eta Kultur Eskubideei buruzko Nazioarteko Ituna —1976an jarri zen indarrean—; ituneko 6. artikulutik 10.erakoek lanerako eskubidea eta antzeko beste eskubide batzuk bermatzen dituzte. Gaur egun, bizitza eta lan baldintzak hobetzeak Europar Batasuneko gobernuen ardura handia izaten jarraitzen du. Horren adibidea da Maastrichteko Tratatuan gizarte politikari buruzko protokoloa sartzea. 4. Estatu sozialaren jarduera eta krisia 1960tik aurrera, industri nazio aurreratu gehienek osasun, gizarte segurantza, etxebizitza, hezkuntza, lan sorrera eta abarren eremuetan inbertsio handiak egiten dituztela esan daiteke. Inbertsio horien helburua txirotasun, marginazio eta horietatik ondorioztatzen diren gaitzen aurka borrokatzea da. Estatuaren jarduera gero eta gehiago handitzeak hurrengoa dakar: gastu publikoa igotzea (batzuetan barne ekoizkin gordinaren %30era helduz), arlo publikoa izugarri handitzea eta erregelamendu izaerako xedapenak gehitzea —norberaren askatasunari mehatxu egiten diotenak—. Hala eta guztiz ere, dirudienez, ondorio negatibo direnei ez zaie garrantzi handirik eman behar, estatu sozialak eragindako arazoak beste izaera batekoak dira eta. Hasteko, politika ekonomikoaren aldaketa —gainera, ez omen zen behin betikoa— izan behar zuenak, azkenean, estatua ekoizle handi bihurtu du herritarren ikuspegitik. Estatuak, egoera fisiko, adimen eta ekonomiari dagokienez, egoerarik okerrenean daudenen oinarrizko beharrizanak asetzeaz gain, biztanleek uste dute, botere publikoen ardura dela, segurtasun, egonkortasun edo zehaztasunik eza dagoenean, konponbidea bilatzea. Horretan oinarrituz, edozein presio bide erabiliko dute espero duten erantzuna jasotzeko. Horren guztiaren ondorioz, alde batera utziko dira ekimen nahiz erantzukizun pribatua, norberaren zaintza eta aurreikuspena, 112


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu