Doktrina - Merkataritza zuzenbidea (2)

Page 265

§ XLI. Merkataritzako sozietateek obligazioak jaulkitzea § XXXVIII. SOZIETATEAREN LIKIDAZIOA ETA AZKENTZEA LABURPENA: 577. Oharbide orokorrak.—578. Likidazio epealdia.—579. Likidatzailearen erakundea.—580. Likidatzaileen izendapena.—581. Epaileak izendatzea likida tzaileak.—582. Likidatzaileak kargutik banantzea.—583. Likidatzaileen eginkizun orokorra.—584. Likidatzaileen ordezkaritza eginkizuna.—585. Likidazioaren eragike tak.—586. Aktibo eta pasibo osoa lagatzea.—587. Batza orokorrak likidazio eragiketak onestea: azken balantzea.—588. Batza orokorraren erabakiak aurkaratzea.—589. Liki dazioan dagoen sozietatearen kaudimengabezia.—590. Sozietatearen hartzekoa baz kideen artean banatzea: desegite kuota.—591. Sozietatearen azkentzeari buruzko eskritura publikoa.—592. Gertatze bidezko aktiboa eta pasiboa.

577. Oharbide orokorrak.—Labur esateko, likidazioaren bitartez ondoz ondoko hainbat egintza gauzatzen dira, sozietatearen ondarea bazkideen artean banatu ahal izateko; betiere, banaketa hori egin behar da sozietatearen hartzekodunei zor zaiena ordaindu eta gero. Hori guztia sozietatearen bizi tzako azken aldian gertatzen da, hots, sozietatearen desegitearekin hasi eta azkentzeari buruzko eskritura publikoarekin amaitzen den aldian (109.1. art.: «Sozietatea desegitean likidazio epealdia irekitzen da»); eskritura hori Mer kataritzako Erregistroan inskribatu behar da, «sozietateari buruzko idazpen guztiak» kitatuz (122. art.). 578. Likidazio epealdia.—Legeak behin eta berriro aipatzen du «liki dazio epealdia» (109 eta 110. art.ak). Hasteko, legeak adierazten du sozietatea desegitean likidazio epealdia irekitzen dela, ikusi dugun bezala; ondorik, hau xe ezartzen du legeak: «Sozietate deseginak bere nortasun juridikoari eutsiko dio, likidazioa gauzatzen den bitartean»; hariari segiz, hurrengoa xedatzen du: «likidazio epealdian (sozietateak) bere izenari likidazioan adierazmoldea gehitu behar dio»; eta, amaitzeko, legeak dio likidazio epealdian sozietateari aplikatuko zaizkiola «lege honetan jasotako arauak, baldin eta arauok bat badatoz sekzio honetan ezarritakoekin» (109. art.). (On litzateke legearen azken xedapen hori azpimarratzea


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.